www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

                        serora edo zerule

                        arrebari

 

 

JAUNAREN HEGALA

 

Jaunaren hegala

        bezala,

Atxik, otoi! hola

Buruan oihala.

 

Badakit ez dela

Zeruko iduzki

Lurreko itzala.

 

Badakit ez dela

Buruan egoiki

Jaunaren hegala.

 

Bainan nork jakinen

Iduzki badela,

Ez bada bederen

Agertzen itzala?

 

Nork du ikusiren

Jaunaren hegala,

Ez bada bederen

Buruan oihala?

 

Atxik, otoi! hola

Buruan oihala:

Zure zain dagola

Jaunaren hegala!

 

31-3-73

 

aurrekoa hurrengoa