IRUDI VIII GARRENA
Karmela, Ramon
KARMELA
Eta nere Ramon orain zer diozu?
RAMON
Zuretzat maitea oraindik ez nauzu.
KARMELA
Bizkitartean ba, biak nausi gare!
Egun nere aitak egin zaitu gure.
RAMON
Bainan zure aita ez dago nerea.
KARMELA
Kopeta dakazu illunez betea.
Zer gertatu zaitzu?
RAMON
Maitea, deusik ez.
KARMELA
Arima beteko nauzu zure miñez,
Ramon!
RAMON
Ez Karmela, ez duzu jakinen,
Bularren azpian zer dutan jasaiten,
Jaungoikoak berak argituko zaitu:
Guri eman miñak eztituko ditu.
Egon gaiten beaz, biak ixilikan,
Emanik xedeak aren eskuetan.
KARMELA
Ezin adi zaket, orain zuk zer duzun.
RAMON
Erranikan ere ezin duzu entzun,
Zertako ni naizen olaxe mudatu.
Zeren nere griña nik nai dut gordetu.
KARMELA
Beaz errana da ez nauzu maitatzen,
Zure bihotz ona, nik ez dut izanen.
RAMON
Zer erraten nauzu? beti maite zaitut,
Zuretzat bakarrik, nere biotza dut,
Jainkoaz Karmela zuk ditutzun miñez,
Ez nauzula bete arima zauriez.
Aski da neretzat orain jasaitea,
Jasaiten tutanak. Karmela maitea!
Aitaren baimena ez dezaket izan...
Zertako? Ez dakit. Arek gogoetan
Badaki zertako. Erranau betitik,
Zu ez maitatzeko, hark egiñen gatik.
Bainan maite zaitut; ez dezaket gorde,
Zu nerea zare Jainkoaren orde.
KARMELA
Zernai izan daien, zure aita, tzarra,
Edo gizon ona. Nik zure bearra,
Dakat; aitzen duzu?
|