IRUDI VI GARRENA
Lizar, Ramon
LIZAR
Ramon! non da Ramon! aren billa nabill.
RAMON
Zer zauku gertatu! gaituzte norbeit hill!
LIZAR
Ez! Ramon behar dut.
RAMON
Lizar, Ramon ni naiz.
Baiñan noren manuz unat etortzen haiz?
LIZAR
Jauna zure galdez mendian dabilza.
Oraindik ez dakit non den tropa belza.
Baiñan urrutitik oiuka diote:
Etxean zaiztenak lasterka zatozte!
Ramon Mendizabal? datorla! datorla!
Etsaien eskutik, ar beza Karmela!
RAMON
Zer diozu Lizar?
LIZAR
Egia da Jauna.
RAMON
Etsaien eskutan?
LIZAR
Gure Karmel ona!
RAMON
Zorigaitz! zorigaitz! etsaien eskutan
Nere andragaia dago nigarretan!
Zerbeitek ni baitan ninduen erraten,
Illun egun untan, zer zen gertaturen.
Madarikatua lurrean errestan,
Izan al ditezken, zorigaitz anditan,
Izan bedi beti saldu gaituena!
Etsaiek mendia dakate berena?
LIZAR
Ikusi nuen nik mendi kanttaletik.
Erreka barnean besotan arturik,
Berekin batean antxet zamatela,
Zelaian barnaka, etsaiek, Karmela.
RAMON
Bainan zein alderat eramaten zuten
Ez zinduen andik begiez ikusten?
LIZAR
Jauna soroetan odol ixuriak,
Utzi tu bideak osoki gorriak.
Odolen bidea, zuk an segitzean,
Arkituko duzu Karmela larrean.
RAMON
Atoz, Lizar beaz, berdin zuk nai duzu.
Eriotz kolpea zuk eman nakazu.
Banoa! banoa! galdurik bihotza.
Eskual Errientzat galtzerat bizitza.
|