IRUDI VII GARRENA
Ramon sartzen da, anaia guziekin,
Karmela, Lehenburu, Mendiburu
RAMON
Emen uzten ditut aitaren oiñetan,
Indar andirekin artuak menditan.
Una non den Aita ezpata zuria
Gizonen odolez oraindik bustia.
Rolan egia da mutill suharra zen,
Bere zain gaztetan indarra bazuen.
Ez nuen ikusi nik aren parerik,
Arek bezin fexo besoa zuenik.
Bakarrik zagoen gure garaitzeko,
Bertziak gan ziren mendien artzeko.
Ikusi bazindu, aita, zoin ederki!
Gu guzien kontra eta zein bortizki
Ura bazabillan! ezpata eskuan!
Ibiltzen zuela airoski buruan!
Anaia guziak zituen galduak.
Eiek gu bezala zituzten salduak.
Rolan utzi zuten, Rolan ona bera,
Bakarrik, jausterat mendia beera.
Etsaiak baziren arroka tartean,
Ixilik zagozin, gure bazterrean.
Baiñan guk arriak etxatzearekin,
Guziek lasterka ies zuten egin.
Orduan ni ganik eien antzinerat,
Ek jazarri ziren laster nereganat.
Ek ezpatarekin, ni makillarekin,
Asi ginen joka, bi aldetik berdin.
Azkenian Rolan antxet zen erori.
An zagon etzanik Karloman iduri.
Gu guziek minki egin dugu nigar,
Ura ikustean eder eta azkar,
Illa gure gatik. Eta men berean
Guk eman gintuen belaunak lurrean.
SEME BATEK
Rafaelen alde, aita, or dakazu
Etsaien buruko bandera. Har zazu.
Nere Karmelentzat bi eskumuturrak
Ekarri ditut nik, urrezko ederrak.
BERTZE SEMEA
Goizik ernaturik, baratze batean
Loreak bilzeko sartzen garenean,
Beexten ditugu lore pollitenak,
Berriki sortuak oso lurrindunak,
Maite duguneri pozik emateko.
Karmela lore hek dire zuretako.
BERTZE SEMEA
Nik ezaguturik zure gutizia
Rafael gaxoak an zuen guzia
Emen uzten zaitut. Una non dakazun
Aren gurutzea.
BERTZE SEMEA
Gu gaitzatzu entzun,
Aita gu batean an ibilli gare,
Bildu ditugunen nausia zu zare.
Nai ditutzun gauzak artuko ditutzu.
Gu guziak berdin zureak gaitutzu.
AITA JOSEP
Bakezko gizona, nik ez dakat deusik,
Zuri emateko, arima bat baizik;
Arima ederra osoki garbia;
Gure dolamenen gozamen eztia.
Rafael beldurrez, eiek hill zintuzten.
Jainkoaren eskuz nik zaitut ematen
Ramon Mendizabal. Ar zazu semetzat,
Zeruak Rafael artu du beretzat.
LEHENBURU
Aurrak orain neri mintzoa doakit.
Zer zor zaituztetan nik berdin badakit.
Zerua neretzat onegi neri zaut.
Seme bat kendurik bertze bat eman daut.
Nik ez dut bertzerik, semeak zuentzat
Ematea baizik Ramon anaiatzat...
(Ramoni mintzatzean).
Aurra, zuretako ez dakit zer egin.
Ditudan guziak, nere biotzekin
Ematen zaizkizut: or ditutzu zure.
Eskual-erriaren semea, zu zare.
Amaren odola egiaz zuk duzu.
Izate guziak itzuli diozkatzu.
Eta guti zaitzu zuri ematea
Zerbeit on saritza, nere aur maitea.
Ez duzu munduan izanen bakerik,
Non ez zaren hiltzen guziak galdurik.
Zu zare, zu zare, egiaz andia
Besoez indardun, bihotzez eztia.
Zu zare etsean seme bat xamurra,
Eta mendietan etsaien beldurra.
Zu zare guretzat zeru aingerua:
Gu begiratzeko hark eman burua.
Zuk nere semeak ditutzu eskutu.
Zuk gure etsaiez gaituzu nausitu.
Zuk nere Rafael zinduen maitatu,
Zuk nere Karmela ninduzun segurtu,
Zuk Eskual-erria gaitutzu guretu,
Etsaien burua zuk duzu leertu
Eta gure zaiñak indarrez betetu.
Ontasun galduez gaituzu jabetu,
Eta gure baitan bizitza berritu
Zuk beaz azkenik gaituzu anditu
A nere maitea! zer egin zuretzat.
Zuk an egiñeta ainbertze guretzat.
Nere baratzean ez dakat lorerik
Zure xedearen osoki gai denik.
Bainan nik dutana, eskainduko zaitut,
Zure bihotz gaia beharbada badut.
Nere zaiñetako frutu gozoena,
Gizon andi baten indar eztiena,
Nik eskaintzen zaitut, alaba; or duzu
Rafael galdurik, Karmela baduzu.
Aurrak leemixian goazin elizarat,
Eskerrak Jaunari pozik ematerat.
|