IRUDI VI GARRENA
Mendiburu, Karmela, Lehenburu
MENDIBURU (sartzean)
Ez dago mendian, gizonik geiago.
Rolan han etzanik bakarrik lo dago.
Ordian azpian lagunak baditu:
Jainkoak geroan atzarriko ditu.
KANTUA (urrutian)
I
An ditugu etsaiak osoki garbitu.
Eriotze eder bat hek dute arkitu,
Zertako unat
Gure mendirat
Ek etorri ziren.
Bertzek adi zatela zer gizonak garen.
II
Ramon Mendizabalek hil zituen amar,
Ura bezalako bat, guk ginduen bear.
Gizon andia,
Oso garbia,
Guziz maitatua.
Bazter guzietan du izen aipatua.
III
Gauak ezin du, izar pollitarik,
Non ez duen izaten zerua garbirik.
Gizon egiñak,
Oso berdiñak,
Diztiatzen dute,
Bihotz garbi batetik izanikan aste.
IV
Karlomanen tropako, gizon indardunak,
Mendiko bazterrean dagozi etzanak.
Arrano belzak
Eien ezurrak
Argituko ditu.
Umien bazkatzeko behartu garbitu
V
Jaingoikoa barka zazu gure etsaieri.
Naiz gurekin gerletan berdin dire zuri,
Zure zeruan,
Bake goxoan
Zutaz gozatzatzu.
Ek berdin gu bezala zureak ditutzu.
KARMELA
Or dire! or dire! Anaia guziak,
Berekin dakarzte etsaien antziak
|