 |
LAUGARREN EGINTZA
Bigarren egintzako iruditegi bera.
ERESIA
DENAK (barrendik):
Illoztu zaigu Lelo,
ill buruzaria,
Lelo-n galdezka dago
bere sorterria!;
ura gabe zurtz emen
arkirik guzia
erreka zakon eta
mendi-goi tentia
negartzen ari dira
Lelo-n ilberria.
Arindu iguzu bada,
jaun oz-tar aundia!,
penaz eztali gaitun,
odoi beltz nagia!
Gugaz kupitu zeran
adierazia
eman, eman pizturik
zeruko uztargia.
Bidaldu iguzu andik
Lelo-n par-irria!
ERABAKIZALEEN BATZ'ALDIA
(Eresia abestu ondoren azalduko dira Sudun ta Txondar beren gudari ta erriko aitonen aurretik. Azken, Tota ta Zara. Oiek, bakoiza bere aldean jarririk egongo dira Sudun-en aurrez beste guziez inguratuak).
SUDUN (aserre. Tota ta Zara-ri):
Ezin ziñeztu leiken eginde
lotsagarri batez orain
bizitz illunen goibeltasuna
eralkitu da zuen gain.
Lelo-rengan, O! zer burutasun
euki dezute zuek ain
erru gaiztoaz ari emateko
zorigaitza laguntz ordain?
Biotz gabeak!, loikeri orrek
euskeraz izenik ez du
ta nik ez dakit zenbateraño
zuenak madarikatu;
ez neike bada beñere Lelo-n
erailleagaz kupitu.
TXONDAR:
Ongi diyozu; gaur zeran baño
obetogo ezin jardun,
eskergabeak elezateke
eripena baizik entzun.
Alaz guziyaz, il zan maite ark,
gogoratu zaite, Sudun!
azken orduan oieri nola
barkatzeko esan zigun.
Aren esana begiramenaz,
oroiturik egin zagun.
SUDUN:
Ezagun dezu Lelo-ren
alde jator bat zerala,
badirurite itz oiek
zerutik jetxi dirala;
egoki datoz, O, Txondar,
biotz aundi ta leyala!,
bañan agintz ortarako
nik ere nai arren ala,
eskubiderik ez du iñork
gure batz onek ezpada,
t'orain bere iritzia
emango du bereala.
(aiton billera-ri)
Barkatzen aldiezute
ergal oieri bizia?
AITON DENAK:
Egin bedi, egin bedi
Lelo-ren borondatia!
SUDUN (Zara ta Tota-ri):
Legez ta bidez pistien jankai
izan bear zendutenak
entzun dezue zer ta zergatik
ezetz dion zar-billerak.
Bizirik uzten zaituegu ta
bizitz illun orrek berak
zuenganatu bitza gaurtandik
eripen-ordu latzenak.
Lur garbi onek eztu gorde nai,
ez du nai estali ezur likitsik,
eta oraintxe bertan gure mugetatik
urrun bazoazteke, doakabeak!
t'ill arteraño gau t'egun
gorrotoaren eraunsi beltza
izan bedi zuen lagun.
ZARA (gogorki):
Zuen odol zale ta
izango naiz arrotz;
laister entzungo da emen
nere zantsoen ots
errakoya!
SUDUN:
Zoazte!
ZARA (Tota-ri):
Atoz!
TOTA (errukarri):
Doakabe naiz!
Otoi, otoi!
(Joaten dira biyak. Tota-k ille mordoa erdi banatua eukiko du).
SUDUN:
Aitormendiko pagadi zarra:
zure lurpean Lelo-ri
atseden on bat eman zayozu,
atseden bere soñari!
Goazen basora; oroitz loreaz
ernetu bei Aitormendi!
(Goititz oiek abestu bear dira «Azken-Abestia»-n aurretik, eskutatzen dijoazen bitartean).
AZKEN-ABESTIA
GUZIAK (barrendik)
Lelo, Lelo, il Lelo
Zara-k il Leloa;
Zara-kin Tota, biyak
elkartze gaiztoa.
Igeska dabiltz, etsai
dute lur osoa,
etsai, etsai sortitza,
aserre Jainkoa.
Berengan mendiz-mendi
Lelo-ren gogoa
aiez madarikatzen
oyarka dijoa.
O, Lelo, euzkotarren
esnale beroa!
zu gabe illun ta mutu
aizpeko basoa.
Lelo, Lelo, il Lelo,
Zara-k il Leloa;
Goyen Lelo-k iraupen
beti-betikoa!
(Abesti au amaitu baño lentxeago sortzen da oztadar edo uztargia).
|
 |