 |
AURRENENGO EGINTZA
Iruditegiak. Aurkeztatzen du Ameron-go sorgiñaren bizi-lekua. Gaua da.
Lenengo irudia
ZARA (ezker aldetik)
Gabak artu nau bere mendean,
aserre dago zeruba,
biyurri dabil turmoien zale
tximist izuen keñuba.
Ordu txarrean egokitu zait
oziñ-aundiko putzuba;
ez ote da emen bordik?..., ara or
norbaiten bizi-lekuba.
Bigarren irudia
Zara ta muskiñ
MUSKIÑ (atadian azalduaz):
Atoz, ezagutzen det
daukazun ikara,
nora zoaz ain arrats
illunean, Zara?
ZARA (arriturik):
Nundik, nola dakizu
nere izena'n berri?
MUSKIÑ:
Etzait munduan ezer
eskutatzen neri.
ZARA:
Nor zera?
MUSKIÑ:
Ez bildurtu,
zaude, zaude lasai,
Ameron-go Muskiñ-ek
etzaitu galdu nai.
Gaiztoen lagun eta
ongilleen etsai
nere sorgintasunaz
jar ziñeke alai.
ZARA:
Zorigaitz edo onean,
o Muskiñ astiya,
zure bordan ekatzu
atseden aldiya!
MUSKIÑ:
Atoz, geitu baño len
daukazun larriya
ZARA (sartuaz):
Nere larritastma
ez da beste gauzik
gudara joan arteko
arazoa baizik.
Bigar dijoa Lelo,
urrun dago emendik,
eta garaiz beregan
iritxi nai det nik.
MUSKIÑ:
Lelo, Lelo, on-eginzale,
Lelo nik niadarikatu,
aren ordez Tota-n jabe
laister izango zera zu,
laister, Zara, nere bidez,
iñor ez bezin doatsu.
ZARA:
Tot'ederraren jabe ni
zalla da bein izatea.
MUSKIÑ:
Maita dezazu ta sarri
izango zera maitea.
ZARA:
Esango nuke amets on bat
egiten ari naizela
MUSKIÑ:
Ez, ez; iduripen gabe
jardun nik esan bezela.
Orain... artu ezazu, tori
indar gozo-dun mixtela.
ZARA:
Edari onen doaya
sorginkeri leunean
ixuri bedi, o Muskiñ!
nere kolko gogorrean.
(Edan ondorean loak artzen du, ta bitarte ontan entzuten da sorgiñ-otsa).
SORGIÑ-TALDEA (barrendik):
Ja, ja ja, ja,
ju, ju, ju, ju!
Andre Muskiñ, andre Muskiñ,
askai zoroen erregiñ!
Entzun, entzun gau-algara
zer alai oziñik-oziñ,
gure lagun illun-narra
t'ekaitza berare sorgiñ.
Gaur degun festa-billera
arrats obegoan eziñ;
goazen egan, goazen ariñ,
Uju, iji, ju,
ja, ja, ja, ja!
Andre Muskiñ, andre Muskiñ
askai zoroen erregiñ!
(Oiek kantari ari diran bitartean, Muskiñ-ek egiten ditu bere sorginkerik, noizik-bein garr-aldi batzuek sorta eraziaz ontzi zar batetik).
ZARA (esnatuaz):
Zer oyu dira, zer talde bizi
naspilkor oiek aidean?
MUSKIÑ:
Gauen alabak zure gidari
goiz'argitu bitartean.
ZARA:
Eskertu nai det eman dirazun
itxaropen doatsua.
Zure bitartez eroso eta
pozkidaturik nijoa.
MUSKIÑ:
Garai onean arkitu dezu
bizi naizen ingurua,
zu bezelako igeslari bat
ez dabil emen galdua.
(Biak):
ZARA:
Kezka larrien asnas estuba
arindu zait bat-batean,
ez det ikusten eriotzaren
itzalik orain aurrean,
Tota bakarrik, Tota-n oroitza
daukat irudimenean.
Banijoake Muskiñ astiya,
t'arengan alboratzean
ziñismen dena ipiñiko det
zure sorgintasunean.
MUSKIÑ:
Gorozmendiko mugatik aruntz
Erniyorako bidean
jarrai ziñezke, irten soseguz
zedorrek nai dezunean.
Aisa, txit errez igoko zera
aldapik aundiyenean,
amaitu dira lengo nekeak,
zoaz oinkid'ariñean.
Zoazkit, eta ziñismen dena
iduki nere esanean!
|
 |