BIGARREN EGINTZA
Iruditegiya: arizti bat. Urrutinean ernio-mendi.
Lenengo irudia
(Azaltzen dira eskuitik Borda-txuri t'aizkolarik. Arratsaldea da).
BORDA-TXURI:
Eguzkiaren arratsaldeko
errañu-sort epeiduak
gorde baño len ikutzen ditu
Erniyoren aitz-buruak.
Ta isil-aldiya nola datorren
berekin otoitz-orduak
isildu dira mendirik-mendi
ernai zetozen oyuak.
TXONDAR:
Basotik ere otoitz
antzera lañoa
illun aurrean goronz
banatzen dijoa.
BORDA-TXURI:
Bai, gure lurra egonik umant
illezkorrez ain betea
leitsu bizi da euzkotar aien
gogo aditz-emallea.
Ara min, ara nola dijoan
laño-bilgumen ezea;
ori da lengo gudari zarren
asnas lurrintsu maitea.
BIYAK:
Gai eder dezun kemea,
sasoizko laguntzallea,
zure giroaz orniturikan
gure biotz barrunbea
euzkal-mendien egaletatik
zeruraño igo zaitea!
AIZKOLARIK:
Zantso txar batez nastu nai emen
obietako pakea;
Pister ikaraz Erromatarrak
entzungo dute gurea!
BORDA-TXURI:
Gudazaleen griña berriro
orroka dabil an bean,
eziñ aspertu beñere gudaz,
eziñ bere itxumenean.
Ergal arroak,
gero malkoak
zer dira oien artean
baldin pakezko lore malatsa
negar egin ondorean
iñoiz ernetzen ezpazaiote
biotzaren barrenean?
TXONDAR:
Itur-en seme ona
Borda-txuri
Jainkoak erakitu
goitizlari.
BORDA-TXURI:
Berak almen-doaya
emanaz ugari
egin zaituzte arrotz
aien bildurgarri.
Pakean, paketsuak,
gudan gudalari,
zuek ain zangar eta
Itur koblakari.
AIZKOLARIK:
Jayotzez datorkio
ludi ontan noski
dezagokion era
gauza bakoitzari:
azkonarra nar eta
miruba egalari
aitortu bear gaya
berez dubenari.
Bereztasun au iñork
ezin kendu guri;
euskaldunak euskaldun
len, orain ta beti.
Bigarren irudia
Lengoak eta Zara
ZARA (guztiz nekatua):
Onuntz-bideko maldari gallen
emanik al bezin azkar
sorterritasun leyalak zuen
artera gogotsu nakar.
TXONDAR:
Zorionean!
ZARA:
Bart jakin nuen
nola berriz Erromatar
gaizkille oiek nai duten gure
lurra billuztu su ta gar.
AIZKOLARIK:
Asmo likitsa; ez egundaño
bizirik gauden artean,
etsaien mende gelditu baño
ill obe da gurutzean!
ZARA (maltzur):
Orixe bera gogoraturik
onera netorrenian
asnas'artzeko betarik gabe
ibilli naiz gau guzian.
TXONDAR:
Aldezu armik?
ZARA (erakutsiaz):
Ara konkordun
aritz-makilla nik emen,
Leitzalarreko baso beltzean
aukeraz ebaki nuen.
TXONDAR:
Egoki zatoz.
AIZKOLARIK:
Irmu ta jator.
ZARA:
Eraso nai det lenbailen,
Zer gai arrotzek izan lezake
makill onek ainbat almen?
Irugarren irudia
Lengoak eta Erko
ERKO (Zara-ri):
Errai beltz dezun inpernutarra
nola zerade onuntz bildu;
nola zure gaiñ ez dira, Zara,
tontor guziyak amildu?
TXONDAR (arriturik):
Zer entzuten det?
ERKO:
Gizon au, Txondar,
Lauburu-pean ez artu,
onen eskuak Mutilleder-en
odolez dira gorritu.
ZARA (larriro):
Aldendu zaite!
ERKO:
Alperrik zabiltz
eskutatzeko asmoan;
naiz ori gerta ez legoke bein
pakerik zure kolkoan.
TXONDAR:
Lelo-k zer egin agindu arte
t'ez dedin igesi joan
legautsari au sar dezazue
beeko azari-zuloan.
(Eramaten dute aizkolarien tartean t'oyekin batez joango da Erko).
Laugarren irudia
GAU-OTOITZA
(Barrendik. Gero ta bertarago entzungo balitz bezela).
Sasoi da eta urbil gaitean
otoitz-mendira
guraso zarren obi dontsuak
dauden tokira,
oiek illargi bete-beteaz
argitu dira
t'ari begira
bigal ditzagun eresi denak
zeru garbira.
(Azaltzen dira Lelo, Itur eta gudarik. Itur igotzen da aritz-ondoko arkaitz gañera illargia goratzen ari dan batez).
ITUR (illargia-ri begira):
Ongi etorri gabiro ederren
koroi zeran illargia,
agur zaitugu Jaungoikoaren
zeruko mandataria!
Iraupen luzez erakutsirik
musu borobill aundia
zelai, baso ta mendietara
betor, betor zure argia!
Guri begira pozkidaz Aitor
ber-bera dagon auskia,
agertz alai ta betea dezun
illargi zoragarria...
eman deiguzu, eman deiguzu
garaimenaren saria!
GUDARI-TALDEA (illargiari):
Jaun-Egilleak bigaldu zaitu
guregan, auski zintzoa,
errañu leunaz adiaztera
albiste goienekoa.
Ongi etorri, eman deiguzu
bigar garaimen osoa!
ITUR:
Doatsua milla bider
goiturik biotz t'adia
paketasuna kantatzen
ari dan koblakaria;
bañan aitu da lurrean
pakezko egoitz-aldia,
ez du gizon berekoyak
maite nai aren zoria.
Aritzaren kerizpean
jayo geran euskaldunak,
lanbide onetik datorren
bizitza gura degunak,
zalazten gaitu berriro
arrotzen likistasunak;
berriro zantsoka datoz
urrun-tar kopet-illunak.
O, Lelo! zure dearrak
adierazo du agitz
ta euskaldun jator guzien
irrintzik oyarka dabiltz.
Gelditu bedi Octaviano
lotsetan bigarren aldiz;
Aitor-ek bere laguntza
eman derizula berriz.
(Lelo-k makurtzen du burua, aizkora daukan besoa luzatuaz).
LELO:
Ez naiz, ez, odol ixuri zale,
ez nago griñaz jantzia,
eripetzen det barren-barrendik
gizonen zitalkeria.
Ta ni bezela berez izanik
euskaldun nekazaria
suarki baña miñez du beti
entzun guda-karrasia.
GUDARI-SAILL BATEK:
Guk nai ez arren etsai dollorrak
ontara beartzen gaitu,
pizti-tzar ori gizalegean
ezin beñere jarraitu.
LELO:
Anaitasunez elkarri lagun
egitea beste asmorik
ez dun emengo baserritarrak,
aldakar iñoren gaitzik?
Zertako datoz ixkanbill garrats
oriek Tiber-aldetik;
arrano beltza zertako dabill
neke gaiztoau alperrik,
ezpadu iñolaz egingo gure
arkaitz burutan kabirik?
BESTE GUDARI-SALLA:
Gizonentzat gai osagarria
lurrak eman nai ugari,
gizonak berriz lurran gañean
jazarka buru-belarri.
Euskalduari
bere muga utzi,
Jaunak eman zion
lur au sorterri.
LELO:
Baserrietan gelditzen dira
zuen emazte txintxoak
guk baño leno zantsoen otsa
nabaitu zuen gajoak;
baserrietan ume ta zarrak,
bakardadean basoak,
mendiyak mutu, txondar denak soill
t'izerdi gabe soroak.
Egun txintaren garayaz bigar
bagoaz denok urruti
t'ordu artean lotara zoazte,
atseden on bat iduki.
Maitagarri-ren ego bigunak
zuen betazal gaiñ aurki
jausiko dira. Gabon, gabon!
DENAK:
Gabon, gabon! Gau eder ontan
Maitagarri
ametsen jabe
izan bedi.
Bigar Basojaun
ta gaur ori
guretzat dira
laguntzari
Gabon, gabon,
loa betor
osagarri!
|