MINGARRIA
(Francis Jammes)
Mingarria txekortxu ari oitutia,
gura zein gura ez, il-tokira eroian.
Erriko orma-zar baltzak mizkatuten joian,
orma-zar baltzetatik jausten zan euria.
Ene Jauna!, on antza dagersku txekorak,
lagun izaten ditu sasizko zidorak.
Esan egiozu, Urtzi on eta gurena,
danentzat an izango dala azkespena.
Egun baten zeruan zidarrez beterik,
ez dabela eroango iltera txekorik.
Orain baño obeak izango garala,
lorez adarrak eder eingo dautzuzala.
Ene Jauna!, txekorak miñik il-aurrean
ez dagila nabaitu burnia sartzean.
(Euzkadi, 1931, epailla, 6).
|