LORONTZI AUSIA
(Sully-Prudhomme)
Irusta au il doian lorontzia,
aizeki-kaskak karraskatu eban;
ostaz ikutuz egin zan ausia,
eta ots batek agertu ez eban.
Leyar leunari aginka egiñik
mallatutxuak baña egunero,
oso geldiro eta eten barik
eskier beti biratu dau oro.
Tantaka bere urak itzuririk
legortu ein da loratxu polita
iñok somatu ez arren oraindik;
ez ikuturik, ba-dago ausita!
Maite dagian eskuak sarriro
biotza urratuz dagio zauria,
berez mallatu dua nausikiro
eta dil bere maitasun-lilia.
Ikutu barik beti oso dager;
barruko zauri meek baña aunditu
ta ixillik negar dagiala duler;
ausia da-ta, ez, arren, unkitu.
(Euzkadi, 1930, I, 28).
|