FLAY AWAY
(Tennyson)
Egun-antzian.
Txoritxuak zer diño abian?
—Egaz egiten itxi egistak;
itxistan, ama —diño txoriak.
—Txori ori, itxoian apur batean
eure egotxuak azi artean.
Olantxe apur baten txoria
bere abian
geldi egonik, egazka doya
egun-antzian.
Seiñ txikerrak zer diño oean?
Txoriak legez seiñak: Jagiten
itxistan, eta egaz egiten.
—Seiñtxu orek lo, apur batean,
gorputz orixe azi artean.
Lo-lo badago pitin bat geyau
bere oean,
seiñtxu txikerrak be egaz egingo dau.
(Euzkadi, 1928, irailla, 15)
|