www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Poema itzuliak
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1927-1931, 1974

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

IRU NESKATILLAK

 

                (Maurice Maeterlinck)

 

Iru neska il-egin dituez

biotzan daukena ikusi nai-gurez.

 

Bata zorionez beterik eguan,

odola jario yagokon altzuan,

txistuka iru suge iru urte-aruan.

 

Leuntasuna ganez beste biotzian,

odola jario yagokon ganian,

iru artxok bazka-dagie iru urtian.

 

Zoritxarra eurrez irugarrenian,

odola jario yagokon zaurian:

iru gotzon ernai iru urte-aldian.

 

Iru neskatilla il-egin dituez

biotzan daukena ikusi nai-gurez.

 

                        (Euzkadi, 1930, otsailla, 19).

 

aurrekoa hurrengoa