|
AITA ETERNALARI OTHOITZA
ardiesteko bide galdutik ilkitzea eta munduko zorokeriei ihes egitea
Aita eternal nere Jainko guziz botheretsua, huna non naizen. Ni, bekhatorerik handiena, zure majestate nihonerekoaren aintzinean agertzera ausartatzen naiz. Jakinez zure ontasuna, zu bezala, ondo ta baztergabea dela, horrek erakharri nau zure begien aintzinera. Badakizu, Jauna, zer gaizki-egile auhendagarria naizen. Ez diezadazula egin nik merezi dudan bezala, bainan bai zure ontasun mugarrigabearen arabera. Harrigarriak, itsusiak eta ezin-kondatuak dira nere gaizkiak eta zure alderako hobenak. Ai Jauna, beltzegia naiz zuk niri begiratzeko. Ez dut merezi zure bekhunde jainkozkoa trika dadien nere gainean. Bainan zure Seme maiteak, nere orde neretzat merezitu izan du. Huni begira zaite eta hunek nigatik egin duenari, eman zerotan hitzari, erakutsi zerotan amodioari. Hunen asperragatik, atrebitzen naiz, Jauna handia, zure majestate ikharagarriaren aintzinean ahuspez jartzera, eta ahalkerekin nere galdeak zuri begietaratzera.
Jesus, zure Seme guziz saindu, guziz benedikatuaren izenean, haren heriotze dorphearen kariaz, hari dagokozun amore samurraz, nere hoben guzien barkhamenduaren eske heldu natzaitzu. Othoitzten eta errekeitzen zaitut, Jainko guziz ona; Jesu-Kristoren amoreagatik, indazu zure argi bizi eragile bat, ongi ezagut dezadantzat nere iraganeko bizitze galduaren debuilakeriak, har dezadantzat damu zin bat eta xedea zuk nahi duzun dineko penitentzia egiazkoa egiteko. Hortarako indazu zure grazia. Indazu, zure ontasun handiaren arabera, zure gogara guziz sainduetarako iraupena. Hunelako zorionik nik nerez ez duket merezi, Jauna. Bainan huna zure Seme maitearen khoroko arrantzeak, huna haren eskuak eta oinak gurutzeari josi izan dituzten itzeak. Haukiei begira zozute, etez niri. Eta nere bekhatuak, handiak badira ere, are handiagoak dira zure Semearen merezimenduak. Hari begiratu eta, zure justiziaren hasarrea jabal bedi, hil bedi; zure miserikordia eta amodioa jauts beitez nere gainera.
Oi Jauna, zure Semeak hitz-eman zerotan, edo-zein gauza haren izenean eskatzen narotzuna, zuk niri emanen zinerotala. Badakit haren errana eginen duzula. Orai bada fagore hau haren izen sainduan galdegiten darotzut. Zure semearen kariaz entzun nezazu. Grazia hau niri egitea, zure Seme Jaunaren ospea da. Eta zeren zuk hura nahi duzun hainbertze ohoratu, horrengatik fagore hau onhets dizadazu. Jesus maitea baithan dagokat nere igurikitza guzia, zeren bera den zure semea, zuk nigatik igorria gure erreparu eta salbamenduarentzat. Beraz ospe zuri, nere Jaun eta Jainkoa! ospe zure Semeari! ospe Izpiritu sainduari. Amen.
|
|