|
IRAKURTZAILEARI
Duela ehun urthe hurbil, Jesusen konpainiako aitetarik batek, Agustin Kardaberaz Donestiarrak argitara eman zuen liburu bat zeina deithu baitzuen: Aita San Ignazioren Ejerzizioen gaƱean afektoak. Askok uste izan dute bidegabezki, liburu hura jaun done Ignazio Loiolakoaren obretarik ilkhia zela eta Eskaldunentzat moldatua. Bainan ez; baldin jaun done Inaziok erakutsi izan badu-ere saila, ez da gutiago egia orhea eta orhapena, guziak aita Kardaberazi zor diotzagula. Hura zen misionario argitu, hizdun eder bat, jainkozko gizon, asko nekhe erabili zuen bat. Eta egin izan zituen liburu txiki moltxo bat eskaraz bere herritaren onagatik. Hunenbat prezatuak izan ziren beren mendean, non Toledoko kardinal jaunak eman baitzituen ehun egunetako indulentziak, liburu hekietarik edozein horri edo plama irakurtzekotan.
Ororen artean bat agertzen da ederrenik, eta hemen deramagu Lapurdiko eskararat itzulirik, zeren askok adi ez liroten Gipuzkoako hitzalda. Mende bat egon da Liburu hau gutaz ezagutua izan gabe; eta egiazki damu ziaitekeen hemendik goiti guretzat ilhunpe berean lo egin zezan. Baldin obra berritu hau izaten bada zonbait arima hiratuen gozagarri eta bertze zonbaiten onerat bihurrarazle, hura izanen da egilearen atsegin osoa eta zoriona.
|
|