www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesus Aurraren bederatzi-urrena
Krispin Beobide
1885

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesus Aurraren bederatzi-urrena, Crispin Beovide. Francisco Mugerzaren moldizteguian, 1885.

 

 

aurrekoa  

BEDERATZI-GARREN EGUNA

 

Jesus aurra Jerusalengo Tenpluan.

 

        Igaro ziran berrogei egun Jesus jaio zanetik, eta Moisesen legiak agintzen zuan bezela, Mariak juan nai zuan Jerusalengo tenplora, Eliz-sartzia egitera. Etzeukan batere juan bearrik, zeren etzan beste emakumiak bezela pekataria, baizikan garbia eguzkia bezela. Baña Mariaren garbitasuna zan jendiarentzat misterio bat; beragatik ezin zitekian egon juan gabe, zeren etziokan jendiari itz-biderik eman nai. Denbora berian ematen digu, bere umiltasun onekin ejenplu bat txit ona.

        Beste lege batek agintzen zuan berriz «jaiotzen zanian seme bat, Jaungoikuari esker onak emateagatik, eta Ejitotarren seme-lenenen eriotzaren oroimenagatik eta Israeltarrenenak guarda zitualaloz salbo, eskaiñi zeiotela Jaungoikuari seme lenen jaio ura».

        Lege onek ere etzuan Jesus ezertara biartzen; zergatikan ez erosiya izateko, baizik berak bere odolaregin gizona erosteko etorri zan mundura. Baña berak nai izan zuten lege onen azpian jarri ta gogoz juan Jerusalengo tenplora, bere Aita zerukuari eskaintzera bitima bezela oraiñ, gero gurutzian sakritikatuko zana.

        Juan ziran beraz Jerusalena. Asteko zeguan apaizak, Josek adia emanik, artu zuan Mariaren eskaintza, bi usa-tortola; eta egiñik orazio Mariaren gaiñ, sartu zuan barruna, ta Mariak eta Josek eskaiñi zioten aurra Jaunari, pagatzen zutela denbora berian legiak agintzen zituan bi ontza ta erdi zillar, au da: berrogei ta amar errial.

        Jerusalengo jende guztiaren artian, anima piadosa banaka batzuek bakarrik merezitu zuten Jesus ezagutzia. Guztien artian geiena merezi izandu zuan mesede au Simeon santuak.— Au zan aspaldiko denboretan Jesusen etorrerari begira zeguana, zeñak biar zuan salbatu Israel-ko erria eta libratu gizona pekatutik.

        Simeon apaiz edade aundiko beneragarri oni agertu zion Izpiritu Santuak etzala illko, Kristo Jaunaren untatua, ikusi gabe. Osta ikusi zuan aurra Simeonek tenpluan ta esan zuan: ona emen ainbeste ikustia nik desiatu izan detana; ona emen Mesias; ona beterik Igarlien esanak; ona gure libratzallia; ona gizonaren zoriona egingo duana. Artu zuan Jesus aurra Mariaren besotik eta jasorik begiak eta biotza zeruronz, abiatu zan kantuz Jauna alabatzen. Bere lurreko desiuak bete ziran eta zeruko patriari begira jarrita, munduari agur egin zion onela: oraiñtxen bai, Jauna, zure serbitzaia pozik ta biyotzeko pakiarekin zuregana juango dala; zeren nere begiak ikusi duten zuk biali diguzun salbatzallia.

        Beste gauza eder asko esan zituan orduan Simeon beneragarriak etorkizunian egiztatu ziranak. Bitarte artan Aita ta Ama zeuden arriturik guztiya aditzen. Baña itz gozo aien ondorian aditu biar izan zuan Mariak beste itz bat txit somindu ziona biyotza.

        Bedeinkatu ondoren pamili eder ura, Mariani Jesus-aurra entregatzian esan zion Simeonek: «zuk besoetan darabiltzun aur ori etorri da mundura Israeltar askoren galerarako eta beste askoren onerako». Simeon Santuak aurrez ikusten du nola Jesusen dotriña anima Jaungoikotiak ondo adituko duten eta beragatik oetakuak txit on ta grazi ugariak aterako zituzten; baita beste askok nola arbuiatuko duten dotriña zeruko au, eta nola sinistatu nai ezik altxatuko ziran egiaren kontra, eta ainbesteraño eze azkenik kenduko zioten Jekusi bizitza gurutze batian eta aren golpe-miñ bakoitza izango zala Mariaren biyotza martirizatuko zuena, ezpatarik zorrotzenak baño areago. O Maria! oraiñ zorionekua, dio Simeonek, dolorezko ezpata batek igaroko dizu biyotza!

        Oraiñ bada, kristauak, eska deiogun Jesus-aurrari; gure animak izan ditezela tenplo santu batzuek bere grazia ta adiskidetasuna gordetzeko. Baita ere egin gaitzala justuen arteko.

        Pekatarien okerrak zuzentzeko artu zenduan, Jesus, pekatariaren antza; gu gera aundienak denen artian.

        Nere animaz, Jesus aurra, errukitu zaite arren. Dizdia dezala nigan zure errukiak. Bederatziurren au epel egin badet ere, indazu barkaziua ta desiatzen detan mesedia, au da: zu, Jesus-aurra, beti munduan adoratzeko ta glorian gero Zu ederra ikusteko. Amen.

 

AZKENA

 

aurrekoa