|
IRUGARREN EGUNA
Artzaiak Belenen.
Goazen gaur Belena, kristauak, goazen gaur Belena bada artzaiak idikitzen digute bidia. Jarrai deiegun. Aditu ondorian Aingeruen kantua artzaiak, eta kantuz zeruronz airatzen ikusi aiek, gelditu ziran arpegiz-arpegi batak bestiari esaten «igaro gaitezen Beleneraño». Transeamus usque Bethleem; eta dakusagun Aingeruen esan au; dakusagun ze mirari dan au Jaungoikuak bere mandatarien bidez adiazi diguna. Au esanta korri ta lasterka, antsi-antsika jo zuten Belen. Festinantes. An arkitu zuten pamili eder bat, ez aundizkien etxian, ez Erregien jauregian, baizikan Aingeruak adiarazo zien bezela arkitu zituzten Maria eta Jose eta aurtxo bat.
O zorioneko artzaiak! zer ikustera juan zerate Belena? Zer ikusi dezuten esaiguzute.— Ikusi degu dontzella gazte garbi bat, aur jaio denaren ama; eta ikusi degu gizon bat Aingeruaren antz geiago duena garbitasunian gizonarena baño. Baña ikusi degu beste ikuskari bat iñoiz iñoizko gizonek lurraren gañian ikusi ez duana. Aur eder bat lastuaren gañian, zapitxo batzuek beste apaingarririk gabe, negu gogorrian, otzaren mendian, asto baten eta idi baten asnas bero-usaikuak berotzen duela.
Gauza arrigarria eta misterio guztien gañekua! Biartasunik aundienian aur bat jaio dala ikusita, artzaiak, jakinduriarik gabeko gizon aiek, aingeruaren esanaz beste gabe, ikusi bezain laster, umillatzen dira Jesusen oñetan, ezagutzen dute Jaungoikotzat eta adoratzen dute beriala. O artzai zorionekuak! Maria, Jose ta aingeruen urrengo beste gizon guztien artian autu zinituztena Jaungoikuak bere seme bakarraren adoratzalle izateko. Ongi adiarazten diguzute zer biar degun egin aur jaio dan orrekiñ. Eskaiñi ziniozkatzuten zuek zuen biotzak amorio guztiarekin; ona zergatik amorio betikuak, Jesus aurrak pagatu zizuten zuen arenganako onginai ura, amorio are aundiguarekin. Beragatik artzaiak Jesusen bendiziuarekin aldegin zutenian Belendik, dio Ebanjeliuak: aiek esana, ikusiaz gañ, adituaz beste gabe aditzen zutenak miresturik zirala gelditzen.
San Jose eta Maria txit santa poztu ziran artzaiak egin zien albiste alaiarekin, baña oraindik geiago mirestu ziran aien aotik jakitian nola aingeru zerukuak eman zien aur jaio berri arren adia. Miragarrizko gauza oek eta beste asko gorderik zeuzkan Mariak biotzian. Beraz jaungoikozko gizon aiek aldegin zuten Belendik Jaungoikua alabatu ta gloriatzen aditu ta ikusi zutenaz gañ. Oraiñ, kristauak, ikusi degu nola agertu zaien Jesus aurren aurreneko, ez aberats ta aundizkiai; ez erregiai, baizik artzai biartsu, jakintasunik etzutenai. Badago emen guretzat burua autsteko aina gai. Onekin adiarazten dio Jaungoikuak gizonari, ez diola ainbeste begiratzen jator onari, nola biotz on ta jainkotiari. Amen.
|
|