|
BOSTGARREN EGUNA
Erregien Adoraziuaz.
Eldu gera bederatziurren onen bostgarren egunera. Egun aundiya da gaurko egun au, zeñian jartzen zaigu gure konsideraziora. Errege santuen adoraziua. Diño da aur jaio berria, zeru-lurren Jabia eta Erregien Erregia onra, alabantza eta adoratze guztiyen.
Maria, Jose eta aingeru zerukuak, oen ondoren artzaiak ikusi ditugu nola adoratu zuten Jesus Belenen, oraiñ, berriz oen ondoren datoz Errege Maguak beste ainbeste egitera.
Diyo bada Ebanjeliuak: Herodes erregeren denboran nola jaio izan zan Juda-ko Belen-en Jesus. Ona nun etorri ziran eguzki aldetik Maguak Jerusalena. Persiyan eta Kaldean Magen izenaz izendatzen ziran denbora aietan, arako jakintsu, filosofo, Zoroastroren ikasliak, baita ere Sazerdotiak. Errege Maguak ziran gizon jakintasun aundikuak, gizon prestuak. Persiya-ko Erregiak tronuan eseri baño len Maguen mallatik igaro biar zuten. Ona zergatik Tertulianok eta onekin batera S. Ziprianok, S. Krisostomok, S. Basiliok, S. Jeronimok eta beste asko elizaren gurasok ematen dien Maguai Erregeren titulua. Ala dirudi ere zirala, batez ere begiratzen badiegu egin zuten bide luzian, ekarri zituzten aberastasunai, eta lagun edo morroi zaldunai. Orañdik geiago begiratzen badegu iñungo erregeren bildur gabe jotzen dutela Jerusalen, nun ere arkitzen zan Herodes.
Errege Maguak ziran irutaraño: Meltxor, Baltazar eta Gaspar. Oen etorreran egiztatu zan arako David erregiak irurogeita amaikagarren salmuan izkribiturik utzi zuen ura: «itsasuetako Erregiak eta ugarte urrutietakuak eskañiko diozkate eskaiñtza aberatsak, orobat Arabiako ta Sabako prinzipiak».
Baña, zertara dijuaz Maguak Jerusalena? Dijuaz aruntza izar eder batek gidaturik, nola Mesiasen etorreraren sona zabaldua zeguan, Jaungoikuaren semiari, ongi etorriarekin merezi duan onra ematera.
Beragatik Jerusalenen galdetzen dute, iñungo gizonen bildur gabe: «nun da juduen errege jaio berriya? Guk ikusi degu eguzki aldian bere izarra eta etorri gera esku-erakutsiakin bera adoratzera».
Au jakitian deitu zituan Herodesek Sazerdote eta dotore jakintsuak eta galdetu zien: nun jaio biar du Mesiasek?— Erantzun zioten denak; izkribiturik dago, Belenen jaioko dala.— Au aditzian Herodes errege gaizto eta anbiziotsua bildurtu zan eta deitu zituan ixilik bere etxera errege Maguak eta egin zien kargu aieri, noiz agertu zitzaien izar ura. Gero esan zien falziyaz: «zuazte ta galde zazute seme aurraz, eta arkitzian, bueltakuan, emango diazute berri, nik ere, juan ta adoratu dezatan».
Irten ziran bada Maguak Jerusalendik eta ona nun berriro agertzen zaien lenagoko izar ederra. Txit asko poztu ziran izar ura berriz ikustiarekin, jarraitu zioten berari eta azkenik gelditu zan izarra Belenen, Jesus aurra zeguan etxiaren gañian. Sartu ziran etxian ta arkitu zituzten semetxua eta bere ama. Beriala lurrian aozpezturik adoratu zuten Jesus. Gañera egin ziozkaten presente urria, intzentsua eta mirra. Gabaz, lotartian artu zuten erantzuki au: ez zitezela biurtu Herodesengana. Beragatik beste bide batetik itzuli ziran beren erreinutara.
O Jesus aurra! Erregiaz erregen Erregetzat ezagutua; guk ere ezagutzen zaitugu aien antzera zeru-lurren Errege bezela eta adoratzen zaitugu, al degun moduan. Baña, zer daukagu zure diño dan gauzarik zuri eskaintzeko? —Ah! badakit, Jesus ona, badakit zuri zer eskaiñi. Urrerik, intzentsu usai gozokorik eta mirrarik ezpada ere, oriek guztiak baño zure gogokuagua nola dan biotza, biotza eskaiñiko ta eskaiñtzen dizut. Zu adoratu ondorian beraz, ar ezazu nere biyotza; elkartu ezazu zuriarekin; beti elkarturik izan ditezen orain eta gero. Amen.
|
|