|
LAUGARREN EGUNA
Jesusen Izenaz.
Berezi zuanian Jaungoikuak Abraham bere anaien artetik, Nazio berri baten Aita egiteko, zeñak izan biar zuan Jaungoikuaren aginte aundien guardatzalle, zeñaren biotzetik jaio biar zuan Mesiasek, nundik ere zabaldu biar zuten mundu guztira Jaungoikuaren bendizio ugariak; eta ona zergatik beste edozein naziorengandik berezitzeko eman zion Jaunak seña bat. Au zan «zirkunzisiua». Oraiñ lege berrian bataiatuak bezela, lege zarrian seña onezaz sellatuta Jaungoikuaren semiak, ala etzirenetatik, ezagungarri jarria.
Jesus Jaungoikuaren semiak etzuan odolezko garbitze arren premiarik, zeren, beste gizon Adanen jatorrikuak bezela, etzuan Adanen pekatuan parterik. Baña Jaungoikuaren semiak, nai zigun erakutsi gure aurrian Bera ispillu ordez jarrita, nola biar diyogun legiari begiratu; nolako begiramentua izan Jaungoikuak agindua egiteko. Beragatik umillatuko da baita ere ala biar bada odola ixuri. O aur miragarria! pekatuaren antzik sekulan izan gabe pekataria bezela odola ixurtzeraño umillatu ziñana!
Zirkunzisioko zeremoni ontan jartzen zioten aurrari izen bat. Beraz jaiota zortzigarren egunian jarri zioten aurrari izena Jesus, zeñak esan nai du Salbatzallia. Au da izen bat zerutik ainbueruak eman ziona Maria bere amaren sabelian orañdik sortu baño lenago, au da izena, zeña aditzian zerua, lurra eta inpernua belaunikatzen dirana. Zerua eta lurra Bera adoratzeko; inpernua berriz ikararen aundiz. Izen onek idikitzen du zerua, itxitzen du inpernua, illak piztutzen ditu eta lotutzen demoniuak. Au da izen bakarra zeñaren bitartez gizona salbatzen dan. Au da izen santua, izen garbia, izen indartsua, izen gozua eta guzia izen maitagarria. Oni biotzez deitzen diotenak alkantzatuko dituzte ondasun betikuak, zeruko laguntzak, eta pekatuen barkaziua. Jesusen izena da arma sendua, ezin eginetan, animako eramankisun, arrisku ta bizitzako biartasunetan. Jesusen izena da ere argia, da animaren alimentua. Espirituko illuntasunak dakizki desegiten eta birtutian aurreratzeko daki ematen indarra naikua. Beste janariak nere animarentzat, dio S. Berñardok, dira geza-miñak Jesusen izenaren olio gozuaz untatzen ezpadire; ez dute gustorik izen onekin zerbait gazitu gabe.
Ezta libururik, ezta sermoirik, ezta kanturik gusta ditekianik Jesus izendatzen ezpada. Jesusen izenak gozatzen du auba eztiak bezela; kilikatzen du belarria kanturik ederrenak bezela; poztutzen du biotza itzik alaienak bezela: Jesusen izenak gaitz guztiak dakizki sendatzen. O kristaua! animako eta gorputzeko gaitz guztietan billa ezazu Jesus, zeren au dezun sendatzallerik onena. Ez da erremediorik Jesusek eman ez dezakianik.
O Jesus! izan zaite Jesus guretzat. Salba gaitzatzu guztiok; bada gu salbatziagatik ixuri zenduen odola, aurra ziñala, gu salbatzeko artu zenduan Salbatzalliaren izena. Salba gaitzatzu emen zu adoratzera gatozanok. Beti beti zu zeruan goza zaitzagun. Amen.
|
|