Olerki galduak
Antonio Arruti
1913-1919, 1998
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
- 1913
- 1914
- 1915
- 1916
- 1918
- 1919
Iturria: Olerki galduak, Antonio Arruti (J. Etxeberriaren, K. Zubizarretaren eta J. Letonaren edizioa). Elkar, 1998
|
|
|
ADISKIDEARI AGUR
Galgarrizko gabean
Dagon sortaldera
Josu'ren Berri Ona
Zuaz zabaltzera;
Aren argiarekin
Zuaz ekartzera
Oker zebiltzan asko
Zeruko bidera.
Arlo bikaña dezu
Artu bizkarrean,
Pozez ta txaloka
Naukazu aurrean;
Aurrera beti zure
Bide zuzenean
Iñoiz etsi gabe lan
Asi dezunean.
Gizonak al dezaken
Lanik andiena,
Asmatu dezakegun
Gauzik ederrena,
Nere biotzak asko
Maitatzen duena,
Da zabaltzea Txinan
Gure Sinismena.
Josu'ren ibilkera
Jarraitutzen dezu,
Bialduaren antza
Ta izena dituzu;
Zein zorionekua
Adiskidea, Zu!
Nere azken agurra
Orain artu zazu.
Agur, lagun maitea;
Pozez ta negarrez
Naukazu gaur aurrean
Txoro baten legez;
Zuri begira baldin
Jartzen banaiz pozez,
Betiko juatean,
Nork negar egin ez?
Agur, izango ote da
Au azken agurra?
Ez dakigu; bakarrik
Dala txit samurra;
Degula badakigu
Bizitza laburra,
Ta urruti txit dagola
Sortaldeko lurra.
Izar goiztarra baño
Garbi ta argiago
Gure maitetasuna
Dizdiz beti dago;
Ikusten ez bagera
Lurrean geiago
Goian zu laztantzeko
Asmoan ni nago.
Agur, lagun maitea,
Pozez ta negarrez
Naukazu gaur aurrean
Txoro baten legez
Agur, zure iduria
Ez det aztuko, ez
Adiskidea, maite
Zaitudana ziñez.
|
|
|
|
|