ERBESTEAN
Egun onetan, nori neurtitzak
Bear diozkat atera?
Zertara zuen aurrera nator
Euskeraz hitz egitera?
Badakizute? Zerbait ekarri
Nairikan gaurko jayera;
Albanezake jartzera goian
Txit maite dedan Euskera.
Ainbeste izkuntza ez dirade emen
Gaurko batzarrean bitu?
Al zuan eran bakoitzak bere
Gogoak azaldu ditu.
Ta isill Euskera? Ta isill euskaldun
Zintzo bat orain gelditu?
Erroman ere noizbat bear zan
Aitor'en izkuntza aditu.
Emango diot agur samur bat
Aita maitagarriari,
Ludi zarrean eta berrian
Ezagutua zanari;
Emanik aintza guztiz bikaña
Bere Ordena danari,
Doibatzaren mall goinekora
Orain igo zaigunari.
Emango diot lore polit bat
Egonik arren neguan,
Egonik arren mendiak zuri,
Ta odei beltzak zeruan;
Lore polit bat emango diot
Likurta txit gozo duan
Euskal lorea: Maitasunak
Sortu dit nere barruan.
Egun ederra bene-benetan
Zuretzat gaurko eguna!
Begira, zuri begira dauden
Semien alaitasuna!
Gure biotzak beretzat artzen
Du zure gaurko ondasuna;
Eman deizula, Aita maitea,
Jaunak luzaro osasuna.
Ez dezu ulertzen? Ez dezu beintzat
Entzuten euskal-doñua?
Eresi erraz baten antzera
Nere neurtitza dijua;
O zein samurra dan gure euskera!
O zein ezti ta gozua!
Baña nekatu zeran bildurrez
Emen amaitzera nua.
|