www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

GOIZIAN GOIZIK JEIKI NÜNDÜZÜN

 

                Ziberutarrez

 

Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian;

Bai eta zetaz ere beztitü ekhia jelkhi zenian;

Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan,

Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.

 

Musde Irigarai, ene jaona, altxa izadazüt büria;

Ala dolütü othe zaizü eneki espusatzia?

—Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,

Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.

 

Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik,

Mündü ororen ixilik eta Jinko jaonari ageririk;

Buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,

Lili arraroz eginik eta erdia phozuatürik.

 

—Zazpi urthez etxeki dizüt gizon hila khanberan;

Egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian,

Zitru hurez ükhüzten nizün astian egün batian,

Astian egün batian eta ostirale goizian.

 

aurrekoa hurrengoa