GOIZPARKIAK
(Paul Verlaine)
Neure Jaungoiko Jauna, zadiz onetsija
aldi bijur-txarrotan kistar nozulako.
Baña sar egistazu jasapen bixija
leyala nayakitzun txakur on bat antzo.
Banedi ardijan atz duan axurija!
Artzañak ez dau lanik zintzo dualako.
Ondo daki nori zor artilla, bixija;
areri dago ernai noiz-nai artuteko.
Arrain nagixu, «Ikurran Semiari» nagon:
edo asto apala neuregana digon:
txarrija banintzake murgildu nagijan.
Notiñak baño obeto abere-piztijak.
Otsein ixaten jatzuz oraingo aldijan:
egin biarra zintzo dagije guztijak.
(Euzkadi, 1931, epailla, 4)
|