LEUNTASUNA
(Paul Verlaine)
Leuntasuna eurrez leuntasun ganian;
Maite, gentzatu zeure lei sutsua,
maitasun mosu-aldian
arrebazko maite-ezti lei bakua
erara yatorko maitale onari;
urrumaka egin laztan gentzatsuak,
samurtsu adi ta begizkun gozuak.
Besarka gogor biurrak
ez dira aldin mosu garbi ta samurrak,
guzurrez arren, aldin direan bezela.
Baña maitasun sutsuak
zeure biotz ori kiskaltzen dauela,
zeuk diñostazu, maitia,
barruan esita oru dagiela,
ez entzun ostera bere ots bizia...
Zeure bekokia neure bekokian,
eta zure eskuak neurien ganian,
biar agurtzeko ziña egistazu...
Ta eguna dirdiz agertu artian
alkarrekin negar dagigun samurtsu.
(Euzkadi, 1929, epailla, 14).
|