Hamabigerren elhestaldia
BASILIO. Egün aberez mintzatü behar gira, zük hala nahi badüzü.
ANTONIO. Sirax handireki behatüko nüzü erran nahi deiztatzün güzier.
BASILIO. Haziendak nahi dü xahütarzün handi bat.
Jatera eman behar zaio üsü eta aldian güti.
Gü bezalaxe dira kabaliak.
Hobe da gütixiago jatera emanen bazaie ere, xahü edükitzia.
Izanen dira gizenago, azkarrago eta osagarrixiago.
ANTONIO. Zonbait aldiz aberia hantzen da, ezta hala?
BASILIO. Bai, hantzen da belhar busti jaten dianian.
Huna hori gerthatzen deneko errezetak:
ERREZETA ERRAN DEN GAITZARENTAKO
Gatz amoniakaren izpiritü, untza bat.
Petrole beltzaren olio, bi untza: nahasteka.
BESTE BAT
Harerazten zaio aberiari jentiana zañetik erhaustürik untza laurden baten erdia.
Belhar berotia hobe haziendarentako, ardu herakitia herakitü gabia beno hobe den bezala; eta haziendak gogotikago jaten dü, gozo hobia dialakoz.
Hartakoz ere hanitzez hobeki ehaiten dü.
Hanitz lekhütan belharra bildü eta ihiztatzen die, gero eskietan tinkatzen eta üzten.
Berotzen hasten denian zabaltzen die eta haziendari emaiten.
Aberia ezinago gatz-khoi da, eta hanitz hun egiten deio iñhar batek; zeren gatzareki jana hanitzez hobeki ehaiten beita, eta gatz jaten dian aberiaren aragiak hanitzez hobe beitü gozoa.
Hau ezagützen da nitre-gatz den bazkagietan alhatzen diren aharien aragian.
Eritzen denian berheziki gatz eman behar zaio haziendari.
|