Hirurgerren elhestaldia
BASILIO. Egün errüilliaz mintzatü behar gira.
ANTONIO. Zük nahi düzün bezala.
BASILIO. Errüillia da üllü mehe, lüze, berdais bat. Lexarretan edireiten da, zeren han errün ohi beitütü bere arraultziak.
ANTONIO. Horrek erran nahi dü errüillien harrek lexarraren ostoa jaten diela.
BASILIO. Bai, jinkolloen harrek marhügatzen ostoa bezala. Bena jakin behar düzü zoiñ-nahi jinkollo ez eta zoiñ-nahi zühaiñ osto ez-tirela hon zetaren emaiteko. Üllü huneki egiten da herxkallia.
ANTONIO. Erier ezarten zaiena?
BASILIO. Bai, hura bera. Eritarzün haboroenetan hori izaten da azken sendogarria. Odoluriak dütienentako ezinago hon da.
ANTONIO. Eta nola emaiten da sendogarri hori?
BASILIO. Erhaustürik, eta ikhusazü nola. Errüilliak bildü ondoan, üzten dira hiltzera eta idortzera; eta idortü direnian, zaphatzen dira zapharri batetan. Erhauts huneki egiten den herxkalliak erratzen dü eta züsküllü eragiten. Zonbatek ez-tioie üllü hoier zor bere osagarria! eta zonbatek bizia!
ANTONIO. Eta erranen deitazü ez-tirela horik xorotzeko gaizak?
|