 |
Seigerren elhestaldia
BASILIO. Harritü zinen igaran egünian ikhustez zonbat hon zor deiegün abereska batzier: zeta jinkollo bati, eta tintarik ederrena eta perlak arraiñ-küsküdün batzier. Arren orano izigarriago da abereska zonbaitek erakasten deiküiena emaiten deiküiena beno. Erliak goizetik arraxera ari dira lanian ükhüratü gabe. Ez-tie jaten egünian egüneko anhoa baizik. Badakie negia jinen dela eta ordian ezin elkhiko direla bere khobaiñetik. Hunla erakasten deiküie lan egiten ahal dügünian ezin dükegüneko, eta dügünian begiratzen ez-tükegüneko. Hitz batez, erakasten deiküie langile eta zühür izaten. Lanetik eta zühür izatetik jiten dira aberaxtarzüna eta onxa izatia. Lana da berthüte güzien ama, eta auherkeria gaistokeria güziena. Gük güziek egin bageneza erleek egiten diena bizi gintake Aingürü eli bat bezala.
|
 |