Zortzigerren elhestaldia
ANTONIO. Gure azken elhestaldiaz gogozkan egon niz igaran den gai güzian.
BASILIO. Nula arren! Zerk harritü zütü?
ANTONIO. Hazteria, hezkabia eta beste aski gaitz theiarzünetik jiten direla entzütiak.
BASILIO. Hazteria eta hezkabia eztira har mota batzü baizik. Orobat diot hortzetan eta haginetan jiten den zikhiñaz. Har hoiek xilatzen dütie gehienetan batak eta bestiak.
ANTONIO. Eta nuntik jiten dira haurrek ükheiten dütien xixariak?
BASILIO. Janhariareki eta edariareki irexten dütien arraultzetarik. Eltxo phozundünak berriz jiten dira hur üsteletik. Orobat sügiak eta süskanderak. Eta zunbat gaitz ez-ta jiten pützü eta loskuetarik. Pütziak nahi dü itzala hura üstel dadin nahi ez-pada; eta ezarten bazaio inkhatz edo inkhatz-erhaux xahatzen da hura edan ditakian bezala. Baitaere ezinago hun da garalla ezartia.
ANTONIO. Ikhusten düt zikhiñatik eta üsteltarzünetik jiten direla gaiza greugarri direnak eta gaitz hanitz.
|