 |
ORHOITZAPENAK
[...]
Zure pizteaz pizteko,
Zeren baitzara bozten.
Bazko hunen ohoretan,
Egiguzu grazia:
Eta zure mereziez,
Konpli dadin guzia. Amen.
Astelegunez
Astelegun edo besta,
Guzia da zurea:
Bethi zuri badagotzu,
Guzien ohorea.
Egia hunen arauaz,
Iauna zaitut laudatzen:
Eta zure maiten balsan,
Naizenor gomendatzen.
Bazkoz lekora igande guziaz
Iauna zure nahiz dira,
Bizi direnak bizi:
Zu berekin zaitueino,
Eztu nihork zer izi.
Ezin zu gabe bizia,
Egon dite hagoan:
Zure zerbitzu saindua,
Bethi begot gogoan. Amen.
Garthetan
Urthean laur aldiz dira,
Garthak begiratzeko:
Hauk betarik batzu dira
Ungi probetxatzeko.
Nahi duzun bezain ungi,
Zenzatzeko gorphutza:
Iauna zuk molda iaguzu,
Barur hautzaz bihotza.
Besta buruez
Eguberri, Mendekoste,
Bazko, bai Salbatore:
Zure asko laudatzeko,
Ez naiz asko bithore.
Badariak badarotzut,
Ahal laudorioa:
Haren hordain zuk indazu,
Zeure amorioa. Amen.
Apostoluaz
Apostolu saindua
Egin zara iakinsun:
Zeren duzun Iesus ona:
Bere hitzean enzun.
Haren hitzez bizitzeko,
Izaguzu grazia:
Haren zerbitzu sainduan,
Finitzeko bizia. Amen.
Ebangalistaz
Ebangelista saindua,
Zaren benedikatu:
Zeren duzun erranori,
Obraz ongo frogatu.
Zure hitzen obratzeko,
Izaguzu grazia:
Eta bethi garaitzeko,
Etsaien malizia. Amen.
Martirez
O martir zinetakoa,
Anhitz duzu pairatu:
Etsaiak bere sektara
Ezinean tiratu.
Bekhatuaren hilzeko,
Eman duzu bizia:
Izaguzu Kristo ganik
Horratzeko grazia. Amen.
Ipizpikuaz
Iauna, zeure bizi onaz,
Ilki zara saindua:
Ilhargiak gauba nola,
Argiturik mundua.
Hots arren erakutsguzu,
Bethi zeure kredita:
Horko loria dezagun,
Bide hunez merita. Amen.
Doktoraz
Kristoren eskolan Iauna,
Ungi zara zuhurtu:
Arau harzaz anhitz duzu,
Loriara bihurtu.
Egiaren predikatzen,
Bethi zinen penatu:
Egiaren mantenatzen,
Nahi dugu finatu. Amen.
Abadeaz
Iauna zu izatu zara,
Fraiden buruzagia:
Ordenako pontuetan,
Ez niholaz nagia.
Hitzez baino lehen zinen,
Exenpluz mantenatzen:
Konpliaraz iazaguzu,
Zer baithara manatzen.
Kofesoraz
Iauna munduan etsaiez,
Anhitz zara tentatu:
Kristok leial aurkiturik,
Loriakotz hautatu.
Orai gu guduan gara,
Badakizu zein flako:
Izaguzu garazia,
Salborik horratzeko. Amen.
Birjinez
O birjin sakratuak,
Ala zuek dohatsu:
Birjinari Kristok dio,
Anhitz plazer mainatsu.
Urrezko sala barbian,
Kristo pasaiatzean:
Lehenak zuek zarate,
Sehi haren hatzean.
Guztiok zaraten gero,
Kristoren adiskide:
Guztiok ager zaitezte,
Gure ganakotz kide. Amen.
Alhargunaz
Andrea Kristori zaika,
Laket bizi prestua:
Bihotz humil, eme, manso,
Debot eta iustua.
Bide hunez izan dizu,
Ori duzun loria:
Izaguzu guri ere
Horrako-biktoria. Amen.
[...]
|
 |