APROBAZINOA
Nik Ioannis de Hariztegi Ziburuko erretor eta theologian profesorak irakurri dut Ama Birjinaren Ofizioa Molde Harizmendi Sarako iaun Bikarioak eta predikariak euskarara bihurtua: eztut ediren gure fede sainduaren kontrako gauzarik, eta bai nihor debozinora mobitzeko doktrina leiala, eta hala iuiatzen dut merezi duela inprima dadin eta argira eman dadin. Ziburuan martxoaren hamekan 1658.
I. de Hariztegi
ORHOITZARI BATZU
Birjinaren ofizioa da hirur ofizio
Lehen ofizioa.— Kandelairu biharamunetik abendoko lehen igandearen bezperetaraino.
Bigarrena.— Abendoko lehen igandearen bezperetarik Eguberri bezperaren bezperetaraino.
Konzepzinoan errazu Te Deum, eta Anunzioazinoan ofizio guzia abendoko gisa.
Hirurgarrena.— Eguberri bezperako bezperetatik Kandelairu biharamuneraino.
Baskotik Trinitateko igandearen aitzineko larunbataren, Konpletetaraino berretu behar da Alleluia. Antiphonen bersuen eta Responsuen finean.
Komunzki Te Deum, erraiten da Eguberritik Septuagesimaraino eta Baskotik abendoraino. Abendoan ezta erraiten, ez ere Septuagesimatik Baskoraino, bai Birjinaren besterik denean.
[...]
|