 |
NONA
Birjina kandelairuz elizan sarzea
Ave Maria.
—Iainko Iauna. etc. Memento. Priman.
1. ofiz. Ierusalengo.
2. ofiz. Iaunaren.
3. ofiz. Huna Maria.
In convertendo. Sal. 125.
Bekhatutik ilki ondoko boztasuna
Iaunak Sion libratuan,
Hain ginen konsolatu;
Amets baten pare dugu,
Iraganor iuiatu.
Orduan bethe zitzaikun,
Boztasunez ahoa:
Bazegokun kontent hutsez,
Han mihior ithoa.
Orduan erraiten zuten,
Jendek bere artean:
Ala Iaunak anhitz egin,
Ezdeusen bitartean.
Bai segur ungi diote,
Egin daroku anhitz:
Alegriak boztu gaitu,
Ezin erran zein hagitz.
Itzul ezazu, O Iauna,
Gure gathiberia:
Eguberdiko partean,
Nola uholderia.
Nigarraren ereinzatik,
Irria da iaiatzen:
Alegrien boztasuna
Nigarretik da sorzen.
Ereiten ohi genduen,
Anhitz nigar munduan:
Gathibuok penaturik,
Bizi ginen orduan.
Badariak azkenekotz,
Ilki gara penatik:
Eta garba bilzen hari,
Nahi bezain konentik.
Aitak etc.
Nisi Dominus aedi. Sal. 126
Iainkoa gabeko enseiu guztiak alfer dira
Alferrik hariko gara,
Etxearen alxatzen:
Ez pazaiku Iainko Iauna
Beharrean lagunzen.
Alferrik erne daduka,
Soldaduak begia:
Iaunak ezpadu guardatzen
Hiriko iauregia.
Goizik etzin, beren iaiki
Eta neka bizia:
Hauk guziok alfer dira,
Ezpadigu grazia.
Ezen Iaunak badaroe
Bere maitei pausua:
Anhitz moian, ume, primo,
Eta bai deskansua.
Ume hek dituzte iabe
Bai paubes aldaketan:
Nolan baleztari onek,
Tragazak eskuetan.
Dohatsua da gizona,
Hunelako haurrekin:
Etsaiok eztuke plazan,
Ithoko laidorekin.
Aitak etc.
Beati omnes. Sal. 127.
Iainkoaren beldurra zori ona da
Iainko beldurti direnak,
Huna segur dohatsu:
Zeren Iaunaren bidetan
Dabilzan botheretsu.
Eskuz obratzen duzuna
Ianen duzu gogotik,
Izanen zira dohatsu
Eta biziko bozik.
Zure emaztea beteko
Zautzu fruitu ederrez,
Nola etxe inguruan
Mahats ondoa lorez.
Nola zuhaitz landareak
Baitira udan hazten,
Hala tutzu ikusiko
Zure umeak handitzen.
Molde hortan du iustua
Benedikatzen Iaunak
Benedika arren zitzala
Sion gainetik berak.
Ikhus dezazula bizi
Zareno bethi ungia,
Semeen semeak eta
Israelen loria.
Aitak duela.
1. ofiz. Aña. Ierusalengo.
2. ofiz. Aña. Iaunaren.
3. ofiz. Aña. Huna Mariak.
1.3. ofiz. Kapit. In plateis.
Bideetan kanela eta balsamo legez barraiatu dut urrin gozoa, eta mirra hautatua legez hedatu dut urrin ona. —Iain.
Post partum.
—Birjina zu erdi zara,
Gelditurik birjina:
—Izaguzu Kristo ganik,
Kristoren dohain ona.
Kyrie etc.
1. ofiz. Othoitza. Famulor.
Othoi, Iauna, barka iazegu, zure sehiei bere falta guzia, gure obrer zure gogarako gauzarik egiten ahal eztugunok, salba gaitezen arren, zure seme gure Iaunaren amaren arartekoz; zein bizi baita zurekin eta Espiritu-sainduarekin mendez mende. —Amen.
2. ofiz. Kapi. Isa. 17. Ecce Virgo.
Huna Birjina izorratuko da eta erdiko da seme batez, eta seme hura deithuko da Emanuel, eta ianen du burra, gaitzaren gaitzesteko, eta eztia, onaren hautatzen iakiteko. —Iain.
Angelus Domini.
Aingeruak Mariari,
Diotso mandatua
Kyrie.
Domine exaudi.
2. ofiz. Othoitza. Iainko ona.
Bezperak baino lehen trikatzen bazara,
erranen tutzu othoitzak laudeen ondoan bezala.
|
 |