|
Lenengo txatala
SANTA KRUZ APAIZAREN BERRI TA GARBITASUNAK
Santa Kruz apaiza il omen da. Oraingoan bai, egia da. Noizpait il-bearra ere ba zan. Etzan samurra gizagajoa, baño arenak ere egin du. Onozkoro ba daudeke lasai liberal bildurtiak. Asmoetan nenbillen aspaldi aren bizitza euskeraz argitaratzeko, ta ez da nik nai-orduko atera. Alde batetik, garbitasun batzuen begira egon naiz luzaro, ta bestetik, bear adiña beta ez izan. Diralako berri edo argitasun edo garbitasun oiek, adiskide aundi batengandik sortu ditut: bi urte osoz apaizarekin berarekin bizi izan dan betengandik. Diodan adiskide tolosar orrek zer egin zun? Gure alderdi otan apaizaren kontra atera diran liburu ta paperak denak bildu, zerrenda betean ipiñi, ta apizari berari begitaratu zizkion, arek bere aldetik arantzuna eman zezan. Batzuena ta besteena entzun-bearra dago, iritzi zuzena emate eskeroz. Ez diteke ukatu argitasun oien berri gabe ez ditekela bear bezela iritzia eman. Santa Kruzi berari ere entzun bear diogu, ta arek esaten dunetik igarriko diogu zer bidez eta nola ari izan zan karlistaldian. gaurko jakintsuen iritzi-miritzi edo kritika, len esan dedan tolosar Jesusen Lagundiko A. Aristimuñoren bizkar utziko det, eta argitasun eta garbitasun oiek atzimurkatu besterik eztitut egingo egia begien aurrean daukadala. Berak ere lenbailen atera nai luke erderaz, baño luzetxo dijoa. Arren-eta-arren! egiñalak egin nizkion, gure euskera gaxoak mesede zula ta, berri oiek neri uzteko aurrena. Lentxego naiz geroxego argitaratu, erderari ez dio ezer, baño euskerari bai nere ustez. Zergatik ala?
Santa Kruzen berri ematen dun liburua ikusi ezkero, erriak gogotik elduko diola nago, ta euskeraz irakurtzea zailla ba da ere, erdia asmatuz eta beste erdia alegintxo bat egiñez, oituko al dira euskaldunak irakurtzen. Orixe nai nuke nik. Joan dira gure Fueroak esatea mingarri ba da ere. Euskalerria ez da osotara il, baiño ba derama bide. Ilko ezpada, euskerak eutsi bear dio Euskalerriari ta euskalduntasunari. Geren izkuntza galduko ba gendu, betiko galdu giñake. Santa Kruzek, bestek adin bat egin zun Fueroen alde, gure aspaldiko lege aiei eutsi-naiean. Euskera pizteko ere, aren izena ta bizitza ez dira alderdirik makalenak izango. Euskalduntasuna ernarazteko ere ez.
|
|