|
II Abenduaren bigarren igandeko irakurraldia
Ecce qui mollibus vestiuntur, in domibus regum sunt. Matth. 11
Gaia: Zerurako denak osatu behar du bataioko bere hitza
Mezako irur otoitzetan eskatzen diozka gaur Elizak Jangoikoari iru gauza: lenbiziko otoitzan eskatzen dio geren aldetik guganako etor-bide zuzen bat Jesusi egiteko grazia; bigarren otoitzan otoitz humillez bera guk palakatzeko eskua ta laguntza, ta azkenekoan eskatzen dio sendor gaitzala komunioko bere sakramentuz ta digula emengo erakeri guziak utzi ta zeruko ondasunak eta glori ederra billatzeko naikunz andia. Naikunz andi hau gure gogoan ongi sartu naiez ta lurreko gauz galgarri atseginz debekatu ta arrotantz eroak begitan arrerazteko agerzen digu Jesusek meza bereko Ebanjelio santuan S. Joan Baptistak len onetan egin zuena; ta agerzen, esanez bere aldean zeduzkan zenbaiti S. Joanen alde esan ziena. «Nor dela uste dezue» (esan ta adirazi zien Jesusek, bere basotik etorri ta Jordango bazter orietan sermoi ta prediku hari den) «gizon hau? Hau dela uste dezue antustez ta arinkeriz burua beterik dakarren ta aizeak alde batetik bestera darabillen kañabera bezalako giza txar arroren bat? Hau dela uste dezue olandez, eun meez, soñeko leunez ta sedaz jaunzirik dabillen gizona? Jauregitar andiak (eta orien gisan arinki ta aragiaren gogara dabiltzanak) dira era orretan ibilli oi diranak».
«Oriek eta orrelako beste guziak baño geiagoko gizona da S. Joan Bautista; bada profeta da», zion Jesusek, «gizon hau, ta profet baño ere geiago; hau da alabaña Eskritura santako aingerua edo aingeruarena dirudien bizitza dakarren gizona; ta gizon, nere bideak egitera ta zerbait nere berri ematera Jangoikoak igorri ta bidaldua; hau da, bai, zuek ekusten dezuten eran bizi bad-ere, bere amaren sabeletik asi ta orain arte guzian gizon santua; ta santu, aurtasun beretik eremu batean sartua, soñeko latzez jaunzia ta jateko txar-min laburrekin azia; ta azkartu ta ere, ta geroko bere predik denbora guzian len bezain gogorki jaunzia, baru ta baru ta penitenzi bizitua, munduko arinkeri, ondasundi ta antust guziak bere oinpera dituena, ta bataitzen dituen beste guziei bizimodu bera erakusten diena». Orra aldi artan S. Joanen alde Jesus maitagarriak esan ta adirazia.
Baña zer ote da Jesusen esate ta laudanz onekin ta ekusi ditugun mezako iru otoitzekin Elizak gaur adirazten diguna? Zeer? Gogo arroko antust eroak eta soñeko leunen erakeri guziak utzi ta geren bataioko egunean artu genuen karga arinki ta ill arte guzian utzi bage eramatea ta egun artako gure hitzak ziona ta Jangoikoaren legeak eskatzen duena zuzenki egitea. Nola hau egiten ote da? Orain zuk ekusiko dezun gisan ta eran.
§ I.
Zeruko bidea da Jesusen Elizako bizitz humil garbia.
Jaio ziñan horduan etziñan zu Jesusen Elizakoa, ez eta zeruko bidekoa ere. Bide zuzen onetara naiez, Eliz atarian jaso zinduenaren ezpañez eskatu zenion Jangoikoari bere bataioa. Eliz batailleak eranzun zuen emanen zizula eskatzen zenuen bataioa ta bataioko fedea ta grazia, egin nai bazenituen eliztar onak egiten dituzten gauzak.
Galdegin zizun gero egin nai zenituen ziran guziak. Baietz zuk bataioko zere jaslearen hitzez eranzun ta eman zizun zere bataioa ta Jangoiko maitagarriak bere grazia.
Hau ekusi ta, «Ots, bada», esaten dizu Doktore andi S. Ambrosiok, «gogoan ongi artu ta iduki, horduan zuri galdegin ta eskatu zitzaitzuna, bai ta zuk zerorrek erantzun zenuena ere»: repete, quid interrogatus sis: recognosce, quid responderis. Ongi zuk hau ta zure bataileak aldi artan galdegin zizun beste guzia gogoan artu ezkero, jakiñen dezu orren ariña ez dela zere soñean ta gain orain zuk dezuna; bada galdegin zizun utziko zenituen deabru gaiztoak agertu ta erakutsi dituen ta mundu eroak beretzat daduzkan antust, arinkeri ta apainket arroak: abrenuntias Satanae,... et omnibus pompis ejus?, ta «Bai, jauna», eranzun zeniola zuk: abrenuntio. Zugandik hau aditu ta «Ongi, bada» esan zizun zere bataile berak; «baña begira, Jangoikoaren legeak eskatzen duen gisan zuk hau ez egitera, ez da zuretzat zerurik»: si vis ad vitam ingredi, serva mandata.
Orra, bada, ez du Eliz bidez ibilli ta zerura nai bataioz eman zuen hitza ta Jangoikoaren legeak eskatzen duena egiten ez duenak, eta egiten ez duen gezurti gaiztoari zeruko gloria eman lekuan, bere hitza autsi ta bataioko tratua urratu zuenari bezala, kenduko dio Jangoiko Juezak bataio berean eman zion grazia, fede santaren prend eta gai ederra; ta emanen dio beraren urrantz oni ta gaiztagintz itsusiari dagokan saria ta sulezea; multaturik gelditzen da alabaña multapean egin zen iguala austen ta urratzen duena, ta mult orren pean artu zituen bataioz bataitu zenak Jangoikoaren grazia ta zerura ustea. Sulezera bage, bada, ta grazidun ta zerurako deretx-eskuarekin gelditu nai duen bataituak osatu behar ditu bataiko bere hitza ta tratua ta betiko utzi munduko erakeri, soñeko, arrotanz eta gogo eroaren antuste guziak.
Hau da Jangoikoak ebanjelari S. Joanen ezpañez esaten diguna, bada esaten digu: «Begira, ez onetsi, ez maitatu mundu eroa, ez eta mundu onetan arkitzen den gauz galgarririk ere»: nolite diligere mundum, neque ea, quae in mundo sunt (1 Joan, 2,5). Hau bera esaten digu ta agitz argiroago S. Pablok, bada onen ezpañez esaten digu: «Biz bitez bataitu guziak munduarekiko illak bezala ta munduaren usanz eta ibiller txarrei begiratu ere bage; bada mundu ero galgarriarekiko, Jesus bera eriotzez bezala, beren bataioz illak dira»: consepulti estis cum Christo per Baptismum in mortem (Rom. 6,4), eta ekusten dezu emen bizi zen denbor guzian ill baten gisan izandu zela munduarentzat Jesus maitagarria. Zein humilla ta arrotanzik bagea aldi artako Jesusen bizitza! Zein gutikoa denbor bereko Jesusen jauntzi-soñekoa! Zein egoki-zuzena Jesusen hitza eta jolas bakoitza! Zein garbia ta behar zen gisako Jesusen sartu-atera ta ibiller guzia! Bai ta non nai agertzen ta egiten zuen guzia ere! Bada era berekoa izan behar du zureak ere, izan nai badezu bataitu ona ta Kristo jaunak bere Eliz santan egin zigun bidez dabillen ta zerura igan nai duen fededuna.
§ II.
Alakoa izandu zara oraindañokoan zu? Begitan artuak iduki dituza munduko erakeri ta arrotasun guziak? Ez dezu noizbait apaindu zere buru txar ori Jangoikoak bataioz debekatu zizkitzun erakeri zenbaitetan ibilzeko? Ori da Jesusek bere ibiller humillarekin zuri erakutsia ta zuk bataioko grazia ta zeruko gloria erdits-naiez bataio berean Jangoikoari agindu zeniona ta hitzez esana?
Al dituzun apainket eta edergarri guziak soñean artu ta danzez danz ta festez fest arroturik ibiltzea, ta ekus zaitzakeen begi arinei zere burua agertzea da mundu eroaren ta deabru galgarriaren langiro gaiztoei ostikoz ematea ta Jesusen Elizako bidez ibiltzea?
Nai ez dezun hitz bat aditu horduko bazterrak asaldatzea, uste zenuen agur bat egin ez dizunagana begi zorrotzak irautzea, zurea zela uste zenuen gauza auziz ta pleitoz eskatzen zizunarekin andi gelditzea, era bereko beste gauzaren batekin barrenez erretzea, zere mihira datorkizuna esatea, Jesusek agertu digun ta geren bataioz Jangoikoari agindu genion humiltasuna da edo mundu eroak bere lege makur ustelekin erakusten duen antuste ta arrotasuna?
Zu bazara era onetako bataitua edo lenago agertu ditugunen gisakoa, zara zere bataioan munduarekiko Kristo Jaun bera bezala illa ta orzia, edo zara bataio berean eman zenuen hitza urratu ta munduko erakeri, arrotasun, antuste ta naspil galgarritan sartua? Ez da zuk zer eranzun; ekusten dugun gauza da.
Gis onetako bataitu txarrak gure Jangoiko bizi-egitsu ezin obearen legerako baño agitz obeak dira Babilondarrak Jainkotzat artu zuten idolo txar baten legerako. Idolo hau Babilondar berak zur puskaz egin zuten giz-anza zen, ta ginz-anz agitz itsusia; baña urrez ta zillarez ta beste apaigarriz gañetik edertua ta orregatik zen arrokeritan ta gogo zikiñak ematen zien gauzetan zebilzan Babilondarrenzat Jangoiko guztiz egokia; bada Abacuk profetak dion bezala, azala baizik etzen Jangoikoa zen idol hau ta orregatik zen Babilondarrak nai bezalakoa ta orien gaiztaginzak eta erakeri galduak kastigatzeko eskurik eta indarrik etzuen Jangoikoa; ta Jangoiko, orien gaiztakeri berak ekusteko ere bururik eta ezagunzik etzuena: ecce iste coopertus est auro, et argento, et omnis spiritus non est in visceribus ejus (Habac. 2,19).
Hau bezalako Jangoiko bat nai lukee antust arroan ta erakeritan dabiltzan bataitu galduak, gogoak ematen diena emen egiñagatik nekerik bage ta libre gelditzeko emen ta beste munduan; baña ez dute oriek ori ekusiko sekulan, ez, ez; ta bizi diran aldian utzi ezkero bataioko orien hitzak eskatzen duena ta egiten dutela Babilondar ero-arroak egiten zuten lan debekatu gaiztoa, bere aldian arkituko dute guzia dezaken Jangoiko, betiko nekadi bukanzik izanen ez duen tormentu-pill guztiz izugarri bat emanen diena.
Jangoiko hau da gauz guzien egillea ta jabea; ta jabe ta jaun, Babilondarrei, nafartar, giputztar, espaindar ta edozein beste aldetan ilzen diran guziei beren ibiller zuzen-makurren kontu estu-ertsia arzen diena ta bakoitzari betiko bere saria ematen diena; humilki ta garbiro bizitu denari zeruko atsegindi andi ederra ta betiko gloria; ta bataioko bere hitzaren urratzalleari ta an ta emen ta gero arrotu ta bere gogara ibilli denari suleze izugarriko neke-tormentu guzia. «Ala da, bai», dio Eskritura Santan Espiritu Santuak, bada dio: «Onaren begira dago beraren bizitzari dagokan sari ona, ta ez da irriz ta farrez ibilliko emen bere gogara dabillen arrotzar antustaria; ba-da alabaña nori berea ta dagokan bidea emanen dion Jangoikoa; ta Jangoiko, nai duen guzia dagikena»: utique est fructus justo: est Deus judicans (David, ps. 57, v. 12).
Sekulako bere kaltearekin ekusi zuen hau Torquato zeritzan gizon bataitu batek. Agertu ziran bein hau ta beste bataitu Tiburcio bat, zitzaken bataitu guziak galtzen zebillen juez baten aitzin tribunalean. Galdegin zion an juezak Torkuatori bataitua zen ta Kristo Jaunaren legekoa. Baietz, eranzun zion Torkuatok eta egia zion; bada bataitua zen ta fededunen artean zebillen gizona; baña gizon batai-azala baizik etzuena. Bazekien hau an arekin agertu zen bataitu ta fededun on S. Tiburciok, bai ta nolakoa zen aren bizkunza ere, ta bideak ala eskatzen ta, «Bai, jauna», esan zion bien juezari, «bataitu zen hau bere aldian beste anitzen gisan, baña denbor da bataioko bere hitzaz azturik bizi dela, beraren soñeko apaindu leun arroak eta begirun ta egoer ariñak adirazten duten ta zerorrek fite-laster ekusiko dezun bezala»: quam primum agnosces, qualis iste christianus sit; ta ekusi ere zuen, bada Torkuatok martiriko tormentuz bizia galtzeko beldurrez galdu zuen bataiko fedea ta bere anima.
Hau bera agi-gertatuko zaio bataitu arro arin antust-aizeen ta atseginzen ondoren dabillen beste edozeni ere. Bitart orretan ori ekusten dutenak asiko dira esaten lendanik Dabidek adirazi ziguna, esan zigun aldian: «Orra, orra ori, Jangoikoz baliatzen ez den ta berezkoa dirudien gizona edo emakumea! Orra bere zillar-urreekin ta dituen beste ondasun guziekin zoraturik arkitzen dena ta bere burua agertu naiez ta antustez beterik dabillen eroa!»: sed speravit in multitudine divitiarum suarum, et preavaluit in vanitate sua (Ps. 51,8). Egi garbi garbia da aldi orretan oriek esanen dutena; bada S. Bernardok dionaz, «zenbat-ere bat bere buruaren apainzan sartuago, Jangoikoaren amorean anbat galduagoa»: quanto amplius in compositione corporis laetamur, tanto magis a supremo amore disjungimur (Serm. 9 de modo bene vivendi). Zergatik, uste dezu? Zeren apainket oriek egiten diran norbaiten gogoa beretu naiez edo ekusle eroen begian beren buruak ederrerazteko, ta hau egiten dutenentzat ezpaliz bezala den Jangoiko maitagarria. Eta Jangoikoaren zer amore, leioan, kalean, plazan, danzan ta ekusiko dituztela uste duten beste edozein aldetan ez ezik, Eliz berean ere hau egiten dutenen bihotz loitsu galgarrian? Ekusten dezu: S. Bernardok zion, lurreko amoreetan trukatua. Beren buruen gis orretako apainkariekin hitz egiten zuen Isaias profetak ere, esaten zuen aldian: «Zori gaiztoko humeak erakeriaren sokaz loturik zeren gaiztakeria dakarzuenak»: vae qui trahitis iniquitatem in funiculis vanitatis (Isai. 5,12); bada soñeko arrokeria ta apainketa berez ez izanagatik gaiztakeria, izan oi da gaiztakeritan bukatzen den gauza, zeren andik etorri oi den edo apaindu arro beraren naikunz gaiztoa edo ekusten dutenen naikunde galgarria, bai ta, askotan beinzat, humeen azkunz galdua, itxeko biziaren ta lanen naspilla ta ekusten dutenen errankizuna, murmuranza ta gal-bidea ere.
Noizdaño, bada, bataitu txar eroa, ibilli uste dezu orren itsu ta munduko arinkeri arroten sartua?: filii hominum, usquequo gravi corde: ut quid diligitis vanitatem (Ps. 4,3). Idiki zatzu noizbait begi oriek ekusteko ongi dagokizuna. Hau da bataioko iturri garbian eman zenuen hitz onean beti bizitzea ta mundu galgarriak bere erakeriren batera deitzen zaituen aldian oni Jepte israeldarren juezak bein esana erantzutea: «Jangoikoari eman nion orrelako guazarik ez egiteko hitza ta ezin dagiket»: aperui os meum ad Dominum, et aliter facere non possum (Iudic. 11,35), ta ez ara joatea.
Eta noizbait jaunzi behar badezu soñeko oberen bat, esan Ester erregin onak era bereko aldian esaten zuena: «Jauna, badakizu» (zion ark), «begitan artuak daduzkadala onelako egunetako apainket arroak eta ezin bestez nere soñeratzen ditudala»: tu scis necessitatem meam... tu scis, quod abominer signum superbiae, et gloriae meae, quod est super caput meum in diebus ostentationis meae (Esther 24). Esazu, bada, orrelakoa aldian zuk ere: «Nere gogo guzia ta naia da, Jauna, bataioko nere hitza beti osatzea, humil humilki bizitzea ta nere gauz guzietan zuri atsegin egitea». Egiten badezu, egiñen dezu bataitu on batek egin behar duena; iraunen dezu bataioko fede santan ta grazian ta irabaziko dezu zeruko gloria. Jangoiko maitagarriak dizula artako behar den grazi guzia. Bai arren, bai.
|
|