|
Eskola
Eskola dala esan oi da
Etxearen osamena,
Esate orrek badu noski
Bere egi zati galanta.
Ibilkeran eta yazkeran
Bere itz ta ganerakoan
Eskola bako agertzen da
Ia basati antzeran.
Ez idazten, ez irakurteen
Derrotean ez dakiña
Dago gitxi palta yayola
Izateko basatia.
Neska-mutillak eskolara
Bialdu ba gurasoak,
Gauero ikusirik etxean
Umean aurrerapenak.
Ondarribi, 1924
|
|