|
Euskelduna ta euskera
Bata bestearentzat badira
Txapela ta euskelduna
Zetako orretarako ezpada
Euskelduna ta euskera?
Aspaldietan nik ikusten dot
Euskera oinperatua,
Euskeldunek berak direala
Euskeraren borrerua.
Ikusirik orrela euskera
Biotza daukat mindua,
Noz ikusiko aut euskelduna
Nik zentsunean sartua?
Sei milla urtean eutsi deutsea
Euskeldunak euskerari,
Zegatik orain saldukeria
Egin biogu Amari?
Sei milla urtegaz Ama euskera
Zakust errukigarria,
Semeak zuregaz aztu dira
Erruki zaitut nik Ama.
Sei milla urte semeak asiten
Beti nekez, beti lorrez,
Ta sari guztitzat sari orduan
Bete zaitue esker baltzez.
Nire odola, nire bizia
Ezetako deus badira,
Artu egizuz, zeureak dira,
Ama euskera gaxoa.
Ondarribi, 1924
|
|