Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965
|
|
|
Bidasoaren baztarrean
Ikuskai eder
Egarri dana
Goiz argi baten
Jaizkibelera.
Ta asetuko dau
Bere egarria
Mendi-gallurran
Ernai begia.
Ikusiko dau
Txoko ederra
Ondarribiko
Uri polita.
Erpintxo baten
Buru daukala,
Ta abar ederrak
Orra ta ona.
Abar oetan
Kabi politak
Ondarbitarrak
Ertiz egiñak.
Eta kabitan
Txorikumeak
Uda igaroten
Pozik dagoznak.
Badira bertan
Eusko txoriak,
Baño geyenak
Uda txoriak.
Negu aurrean
Ioten direnak
Egoaldera
Euren lurrera.
* * *
Ta Bidasoa
Ibai ederra
Izkorenatan
Zingira dala.
Izokik bere
Damazkiena
Ta korrokoyak
Pillo pilloka.
Ondo ta lasai
Ondarribian
Bizi direa
Erdik urian.
Eta besteak
Baserrietan
Ibarran edo
Mendi-egalan.
* * *
Ekartzen daitu
Arrantzaleak
Illuntzerako
Arrai gozoak.
Boga ta boga
Goizti itsasoan,
Amuz ta sarez
Arrapaukoak.
* * *
Arrantzalea
Ta txingurua
Nekazaria
Ta serenua,
Lau bizibide
Auzaz gañera
Kontrabandista
Amorratua,
Omen dat norbait
Ondarribian
Lo egiñarren
Lotien gisan.
Agiri dala
Ondarbitarra
Gizatik dala
Gizon azkarra.
* * *
Ikuskai eder
Egarri dana
Goiz argi baten
Jaizkibelera,
Ta asetuko dau
Bere egarria,
Mendi-galurran
ernai begia.
Ikusko daitu
Bazter ederrak
Iru aizparen
Maite-sariak.
Ondarribian
Irun guztian
Eta Endayan
Baztar orotan.
Baserri etxek
Banan bananka
Uso zuriak
Dirudiela.
Eta sagardik
Eta oyanak
Bai erpinetan
Bai ibarretan.
Eta zelayak
Liliz beteak,
Iminiz dana
Urrinkayetan.
Eta ondartzak
Alai alayak
Udan daudela
Ostez beteak.
Datorren ura
Doayan ura
Solo tartean
Gora ta bera.
Guzti edertuz
Guzti apainduz
Baztar onetan
Agerten yakuz.
* * *
Aste gurenan
Elizkizunak
Arranditsuak
Entzutetsuak.
Oste andia
Beti dakarte
Ibaizabaltik
Garonararte.
Erriko yayak
Beti alayak,
Ondarribian
Alayegiak.
Erri alaya
Ondarribia,
T'erri lakoxe
Ondarbitarra.
* * *
Entzun dagigun
Arrantzalea
Esan gurozku
Bere bizitza.
Arrantzalea
Uran gañean
Nabil ni Jauna
Beti neketsu ludian,
Nizaz erruki
Errukiorra
Ekaitza datorrenean.
Izarrak goyan
Urak azpian
Arkaitz gogorrak ertzean,
Ni emen beti
Txalupatxuan
Neure maiteak goguan.
Arraitxuari
Jaurtiz arraba
Arrapauteko asmoan,
Neure umetxuak
Euke dagien
Arrai goxua mayean.
Izotz galantak
Artuak ditu
Neure bizkarrak gañean,
Zaparradea
Neuretzat dala
Giro ederra itxasoan.
Bakar bakarrik
Damat ikara
Bildurgarri dan ekaitzak
Neure txalupa
Onek apurtzen
Itsaz ertzeko atxetan.
Ene maiteak
Ez negar egin
Neuregaitik ekaitzean,
Ezpada otoitz
Jainko altsuak
Bare dagin itxasoan.
Gogoa gora
Urpera gorpu
Negargarria ez dala
Baño biotza
Larri yabilkit
Arin etxera oyuka.
Irun
Begiz ta oroiz
Ikusirikan,
Ikusgarria
Irun onetan,
Orra ba emen
Ederra dala
Joten nauena
Neure begian.
Kolon-karrika
Karrika eder
Berdin bagea
Bai da luzea
Bai da zabala
Bai da txukuna,
Bero dagonen
Zuaitzpen dama
Itzal goxua.
Irungo erri
Lo ezpadago
Kolon-karrikan
Dago bizitza
Dago guztua.
Ator onera
Minez agona
Ikusi minez
Erri alaya.
Gaztedi erruz
Alaitasuna,
Irun onetan
Bada bizitza
Igia dala
Bizitz-ikurra.
Eliz ederran
Ama Maria
Itzagakoa,
Euren bakaldun
Euren kerizpe
Euren pitxia
Benetan dala.
Ama au arren
Irunen bada
Ugariegi
Ardi galdua.
* * *
Mendibil gañen
Kabi politak
Guztu onagaz
Ertiz egiñak.
Ango txori-ta
Txorikumeak
Bai direala
Zoriontsuak.
Dakust Irunen
Aizta ontsua,
Mendelu-barren
Zoriontsua,
Ondarribiko
Aizta maitea
Besarkatzera
Besok zabalik
Etortzen dala.
Endayarako
Eginik dauko
Bide zabala,
Argi dagola
Irun-biotza
Andia dala,
Bere senidek
Beti biotzan
Beti gogoan
On egiteko
Eukirik bertan.
Erri yayetan
Goiztik asi-ta
Arratsaldera,
Gudari pizkor
Amirratuak,
Arratsaldean
Erdi-motelak
Patar zitalak
Atzipetuak.
Laterri-muga
Irun dalako
Kateak daukoz
Ekintzarako.
Baño au arren
Irun bizkorrak
Ekintzak daukoz
Arrigarriak,
Gañetik dala
Lurrin goxoa
Elgorriaga,
Errandonea,
Ekintz onetan
Buru dirala.
Irun doatsu
Andre ugari
Amasei milla
Aurraren ama,
Ama gaztea!
Ez bildur izan
Beste ainbesten
Geyagotzeko
Zure umedia,
Ogi besapen
Datorrelako
Ume ludira.
Samin damate
Biotz erdian,
Endayarako
Eragozpenak.
Nori ez goxo
Bertako ondartza,
Izan ezkero
Ondartz-zalea?
Niri atsegin
Ango bideak,
Niri begiko
Ango etxeak.
Euskeldun bide
Olerkitsuak
Euskaldun etxe
Guztuz egiñak.
* * *
Maitasunean
Bildu gaitean
Anai maiteak
Gure kabian.
Bidasoaren
Baztar onetan
Ederto gagoz
Bai erranetan.
Ondarribi, 1925
|
|
|
|
|