|
Egunerokoa
Arin, arin betor
Egunerokoa,
Ankamotx ez deiten egon
Mintzo ederrena.
Euskera goxoa
Ona ago benetan,
Seme bakar ankamotxa
Daukala ludian.
Zer egin daikea
Ankamotx gaxoak,
Murrukada gogorrean
Ludi zabalean?
Zer egin daikea
Mintzorik zarrenak,
Asteroko beste barik
Gaurko egunean?
Makal eta larri
Omen barik bizi,
Eta goiz edo berandu
Goitik bera yausi.
Zer egin biogu
Asterokoagaz
Laisterkada irabazteko
Omen gurenagaz?
Anka biak yarri
Ondo ibilli dedin,
Eguneroko egiñik
Gero barik gaurtik.
Gure bogu ikusi
Euskera sendoa,
Gure t'ezekoa dogu
Egunerokoa.
Ez da gaur ezinkor
Egunerokoa
Balaitike ez izate inoiz
Eginkorragoa.
Gogo gartsuk dagi
Egunerokoa,
T'egunerokoak dagi
Irakurle pila.
Erosi nai t'erosi ezin
Egunerokoa,
Auxek bai dala lotsagarri!
Noz arte, euskoa?
Ondarribi, 1925
|
|