www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Neure Ama

 

Ezagutu orduko

Galdu neban ama,

Ordutik nik ez dakit

Zer dan onginaya.

 

Axe zan onginaya

Onginai goxua,

Beste guztiak dira

Onginai-apurra.

 

Emen nabil geroztik

Ni ama billaka

Ta onginai guztikaz

Ezin dodala egin

Amaren erdia.

 

                        Ondarribi, 1925

 

aurrekoa hurrengoa