Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965
|
|
|
Neure yayoterria
Maruriko erritxuak,
Izanarren txikerra,
Ikuskai ederrak daukoz
Asetseko begia.
Ango mats ta malukiak
Dira goxo goxoak,
Ango zelayak ederrak
Lilik urrinkaitsuak.
Eztarritik bera doya
Arin urdail barrena,
Batek nai baño lenago
Bertako txakoliña.
Ango elizpen egonak
Arako dauko seta
Ibar eder ta zabalak
Egin dotso lilura.
Gordetako itsaz-axetik
Mendia iparraldera
Eliza erpintxo baten
Egoaldera ibarra.
Etxe guztiak banaka
Ortuz ingerutuak
Eta ugari ortuetan
Yanaririk onenak.
Eta ain zinistetsuak
Bertako biztanleak,
Jaungoikoa otseinduaz
Pozik bizi direnak.
Gizaguren jayoterri
Pozarren diñot dala,
Larrazabal eta Azkorra
Bikaiñenak direla.
Olakoxe neure erria
Zinez maitegarria,
Benetan dodala maite
Neure yayoterria.
Ondarribi, 1925
|
|
|