www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (II) - Testament Zaharra, 2. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZUHURTZIA

 

I. KAP.

        1. Zuzentasuna maitha zazue, lurra juiatzen duzuenak; barne onez har zazue Jainkoaz sendimendu, eta bihotzeko lainotasunean bilha zazue;

        2. Zeren aurkhitzen baitute, frogetan haren ematera hari ez direnek, eta agertzen baita haren baithan sinheste dutenei;

        3. Alabainan gogoeta tzarrek berezten dute Jainkoa ganik; aldiz, indar frogatuak kridantzatzen ditu zoroak.

        4. Hargatik arima gaizkikoian ez da sarthuko zuhurtzia, eta ez da egonen bekhatuen azpiko den gorphutzean;

        5. Ezen izpiritu sainduak, irakhaspenaren nausiak, ihes eginen daroe alegiakeriei; ilkhitzen da gogoeta adimendugabekoetarik; eta tzarkeriak artera sartzearekin, iraizten du alde bat;

        6. Ezen ongikoia da zuhurtziazko izpiritua; eta gaizki-errailea ez du atheratuko haren ezpainek merezitu gaztigutik; zeren Jainkoa haren barnearen lekhuko, haren bihotzaren ikharle zin eta haren mihiko elheen entzule baita.

        7. Alabainan Jaunaren izpirituak bethetzen ditu munduko bazterrak oro; eta ororen jasaile denak, badu solas guziez jakitate.

        8. Hargatik gaizki-errailea ezin gorde daiteke, eta gaztiguzko juiamenduak ez du iragaitera utziko;

        9. Ezen gaixtagina bere gogoeten gainean izanen da bilhatua; haren solasak berriz, Jainkoa gana helduko dira, haren gaixtakeria izan dadientzat gaztigatua;

        10. Zeren Jainko bekhaizkorraren beharriak entzuten baititu oro, eta marmararik arinena etzaio gordea izanen.

        11. Begira zatzue beraz zuen buruak deusere ekhartzen ez duten marmaretarik, eta ez utz zuen mihia gaizki mintzatzera, zeren solas ixilena ez baita alfer goanen; berriz, gezurraz mintzo den ahoak, arima hiltzen du.

        12. Ez bezaitezte bero heriotzearen ondotik zuen bizitzeko errebelamenduan, eta zuen galpena ez bezazue irabaz zuen eskuetako egintzetan;

        13. Ezen ez du Jainkoak egin heriotzea, eta ez da bizi direnen galpenean bozten.

        14. Alabainan oro egin ditu izan ditezentzat; eta lur guziko jendakiak sendakizun egin ditu; etzen hekietan pozoadura hilgarririk, eta ifernuen erreinua etzen lurraren gainean.

        15. Ezen zuzentasuna behin-bethikoa da eta hil-ezina.

        16. Gaixtaginek ordean, beren hitzez eta egintzez deithu dute herioa; ustez adiskide zuten, harekin egin dute batasun eta iraungitu dira; zeren haren aldekoak direnek hori baitute merezi.

 

II. KAP.

        1. Ezen gogoeta makhurrak eginez beren baithan, erran izan dute: Laburra eta nahigabetsua da gure bizitzeko denbora; gizonarentzat, akhabatzen denean ez da gozakaririk deusere, eta nihor ez da ezagutu ifernuetarik bihurtu denik;

        2. Zeren ezdeusetarik sorthu baikare, eta hunen ondotik izanen gare egundaino izan ez bagine bezala; alabainan hatsa gure sudur-mizpiretan khe bat da, eta hitza phindar bat da gure bihotzaren ernarazteko.

        3. Hura iraungi-eta, gure gorphutza hauts izanen da, eta izpiritua barraiatuko da aire suntsikor bat bezala; gure bizia, iraganen da hala-nola hedoiaren hatza, eta lanho bat barraiatzen den bezala, zeina ihes igortzen baitute iguzkiaren dirdirek eta erorrarazten haren berotasunak.

        4. Gure izena ahantziko da denborarekin, eta nihork ez du izanen gare egintzen orhoitzapenik;

        5. Alabainan gure denbora itzal baten iragaitza da, eta gure akhabantzatik bihurtzerik ez da; zeren zigiluaz joa baita, eta ez da nihor bihurzen.

        6. Zatozte beraz, gaitezen oraiko onez goza eta laster gazte gareno balia gaitezen kreaturaz.

        7. Arno hoberenez eta gantzugailuz bethe gaitezen; itzur ez bekigu aroko lorea.

        8. Khoroa detzagun gure buruak arrosaz zirphil ditezen baino lehen; sorho bat izan ez bedi gure atsegin-hartzeetan iraganen ez dugunik.

        9. Gutarik nihor izan ez bedi gure atseginetan phartedun izanen ez denik; orotan utz detzagun gure bozkalentzien hatzak, zeren hori baita gure zathia, gure zoria.

        10. Azpian iduk dezagun prestu beharra; ez dezagun guphidets alharguna, ez-eta heraberik izan urtheek zuriturikako zaharraren ilearentzat.

        11. Bainan gure indarra izan bedi zuzen-lege; ezen herbal dena ez da deusetako.

        12. Ingura dezagun beraz prestua, zeren ez baitugu deusetako, gure egintzei aldegaitz baitago, jazartzen baitarozkigu gure lege-hausteak, eta gaizki mintzo baita gure bizi-moldeko baiez.

        13. Dio orotan, baduela Jainkoaren ezagutza, eta Jainko-seme deitzen du bere burua.

        14. Gure asmuen erantzule jarri zaiku.

        15. Horren ikhustea ere lan zaiku, zeren bertzeena ez-bezalakoa baita horren bizitzea, eta horren bideak ezinaldatuzkoak baitira.

        16. Ergel batzuentzat idukiak gare hortaz; gure bideetarik begiratzen da lohi-zuputarik bezala; nahiago du prestuen akhabantza, eta sendagailaka dio Jainkoa duela bere aita.

        17. Ikhus dezagun beraz hea egiak diren horren erranak, froga dezagun zer zaioen gerthaturen, eta jakinen dugu nolako akhabantza izanen den horrena;

        18. Ezen Jainkoaren seme egiazkoa balin bada, Jainkoak lagunduko eta bere ixterbegien eskuetarik atheratuko du.

        19. Laidoz eta estiraz froga dezagun, jakiteko horren emetasuna eta frogatzeko horren jasankortasuna.

        20. Heriotze ahalkagarrienera kondena dezagun; ezen horren alderako ikhustatea izanen da horren hitzen araberakoa.

        21. Horiek asmatu zituzten, eta enganatu ziren; alabainan itsutu ditu beren gaixtakeriak.

        22. Ez dituzte jakin Jainkoak bere baithan daduzkanak, ez dute iguriki zuzentasunaren saria, eta ez dute ezagutu arima sainduen ohorea;

        23. Zeren Jainkoak gizona egin baitu ezin-xahutuzkoa, eta bere iduriaren arara egin baitu.

        24. Herioa ordean debruaren bekhaizgoz sarthu izan da lurrera.

        25. Haren aldeko direnek, berriz, harek bezala egiten dute.

 

III. KAP.

        1. Bainan prestuen arimak Jainkoaren eskuan dira, eta herioaren estirek ez dituzte prestuak ukituko.

        2. Zoroen begietara, iduri zuten hiltzen zirela, eta hekien ilkhitzea gaitz batentzat hartua izan da,

        3. Eta gure ganik eginbidea ezeztapen batentzat; hekiek ordean bakean dira.

        4. Eta baldin gizonen aitzinean estirak jasan badituzte, hekien igurikimena hilezintasunez bethea da.

        5. Gauza aphurretan lazeriatuak, handietan izanen dira ongi sariztatuak, zeren Jainkoak frogetan ezarri eta beraz merezdun aurkhitu baititu.

        6. Frogatu ditu hala-nola urhea suan, eta hartu ditu holokaustetako bitima bat bezala, eta muga ditakeenean izanen da hekientzateko ikhustatea.

        7. Prestuek argituko dute, eta goanen dira hala-nola phindarrak khanaberadi batean.

        8. Jendaiak juiatuko dituzte, eta populuen gainean izanen dira nausi, eta hekien Jauna erreginaturen da bethi guzian.

        9. Haren baithan sinheste dadukatenek izanen dute egiaren aditza; eta haren maitetasunean zin daudezenak hari iratxikiko dira, zeren dohaina eta bakea haren hautetsientzat baitira.

        10. Gaixtaginek aldiz, erabili izan dituzten gogoeten arabera izanen dute gaztigua, zuzena utzi dutelakotz bazterrerat eta Jauna ganik gibelatu direlakotz.

        11. Alabainan zuhurtzia eta irakhasmena egozten dituena dohakabe da: halakoen pheskiza hutsa da; hekien lanak alferrak eta egintzak deusetako ez dira.

        12. Hekien emazteak zoroak dira eta semeak guziz tzarrak.

        13. Madarikatua hekien ganikako kreatura, eta dohatsu emazte agorra; eta khutsatugabeak, ohea bekhatutan ezagutu ez duenak, izanen du bere saria, Jainkoak begiratuko diotenean arima sainduei;

        14. Dohatsu ebakia, zeinak bere eskuz egin ez baitu gaizkia, eta Jainkoaren kontra asmatu ez baitu tzarkeriarik Ezen haren zintasunari emanen zaizko dohain berezi bat, eta zathi bat guziz gogarakoa Jainkoaren tenploan.

        15. Alabainan lan onen fruitua ospetsua da, eta trenkatzen ez dena da zuhurtziaren erroa.

        16. Aldiz, bertzeekin khutsiatzen diren emazteen umeak zorigaitzean izanen dira, eta ohe lohiko hazia xahutua izanen da.

        17. Eta luzea balitz ere hekien bizia, ezdeusentzat idukiak izanen dira, eta ohorerik gabe izanen da hekien zahartze ondarra.

        18. Eta lasterrago hiltzen badira, pheskizarik ez dute izanen, ez-eta hitz gozagarri bat, oro ezagutuak izanen diren egunean;

        19. Ezik gogorrak izanen dira bidegabeko jendakiaren akhabatzeak.

 

IV. KAP.

        1. Oi zoinen den ederra odol garbiko jendakia ospearekin! Ezen ezingalduzkoa da haren orhoitzapena, ezagutua delakotz eta Jainkoaren eta gizonen baithan.

        2. Han denean, imitatzen, eta goan denean, agiantzatzen dute; eta bethikotz khoroatua, trionfatzen da, khutsatugabeko guduetako saria eramanez.

        3. Bainan gaixtaginen oste nihonerekoa ez da zerbaitetako izanen, eta gando bortek ez dute erro barnarik eginen, ez-etare asentu hazkarrik utziko.

        4. Eta baldin denboran muskiltzen badira adarretan, azpiz erphil direlakotz haizeak khordokaturen, eta haizeen borthiztasunak errotik atheraturen ditu.

        5. Alabainan hekien adar heldueabeak phorroskatuak izanen dira, eta hekien fruituak alfer eta jateko kharatsak, eta ez dira deusetako onak izanen.

        6. Ezen tzarkeriako loetarik sortzen diren haurrak, beren burhasoen kontra tzarkeriaren lekhuko atheratzen dira, bilhatuak direnean.

        7. Prestua berriz, baldin herioaz terrepenki atzemana izaten balitz, phausuzko lekhuan lizate.

        8. Alabainan zahartze ahalkesuna, ez da luzez iraun duena ez-eta urthe hainitz soinean dituena; bainan ile zuriak dira gizonaren adimendua;

        9. Eta bizitze nothagabekoa, zahar adina.

        10. Jainkoaren gogarako izanez, haren maite bilhakatu da; eta bekhatoreen artean zelakotz bizi, lekhuz izan da aldatua.

        11. Eramana izan da, beldurrez-eta maltzurkeriak gaizkura zezon adigarria, edo gauzen itxurak engana zezan haren arima.

        12. Ergeltasunaren liluramenduak ongiak gobeltzen ditu, eta zalekeriaren aldakortasunak, itzulikarazten du gaixtakeria gabeko adimendua.

        13. Ephe laburrean ahitu da eta denbora luzeko eginbideak bethe ditu.

        14. Alabainan haren arima Jainkoaren gogarako zen, eta Jainkoak horren gatik laster egin du tzarkerien erditik haren atheratzera. Populuek ikhusten dute, ez aditzen; eta beren bihotzetan ez dute hunelakorik ezartzen,

        15. Jainkoak daduzkala bere grazia eta urrikalmendua bere sainduen gainean, eta begiak bere hautetsien gainean.

        16. Hil den prestuak kondenatzen ditu ordean gaixtagin bizi direnak, eta gaztetasun laster ahituak, gizon tzarraren bizitze luzea;

        17. Ikhusiko dute ezen zuhurraren akhabatzea, eta ez dute adituko zer xede Jaunak duen hartaz eta zertako ezarri duen segurean.

        18. Ikhusiko dute hura eta erdeinatuko; Jaunak ordean irri eginen du liekietaz.

        19. Eta gero hilen dira ohorerik gabe, eta bethikotz laidotan izanen dira hilen artean; zeren Jaunak phorroskatuko baititu hantu hekiek, mintzorik gabe, eta errotarik eragotziko ditu, eta azken inkoniamendura eroriko dira; auhenez egonen dira, eta galduko da hekien orhoitzapena.

        20. Ikharan abiatuko dira beren bekhatuez orhoitzen, eta beren tzarkeriek jazarriko diote kontra.

 

V. KAP.

        1. Orduan prestuak, urgoitasun handitan, hesturan ezarri dituztenen eta beren lanen saria eraman diotenen kontra jarriko dira.

        2. Hori ikhustearekin, gaixtaginak izigarriko beldur batez nahasiko dira, eta harrituak egonen dira bat-bateko salbamendu uste etzuten hortaz;

        3. Beren baithan erraten dutelarik, urrikitan sarthuz eta gogoko hesturaren gaitzez auhendatuz: Horiek dira beihala trufetan eta laidotan bezala izan ditugun hekiek.

        4. Gure zoroa! Horien bizitzea erhokeria bat, eta horien akhabantza ohore gabeko bat ginaduzkan:

        5. Horra nola Jainkoaren umeen arteko sarthuak diren, eta sainduen artean da horien zathia.

        6. Makhurtu gare beraz egiaren bidetik, zuzentasunaren argiak ez du guretzat argitu eta adigarriaren iguzkia ez da guretzat jaiki.

        7. Tzarkeriako eta galpeneko bidean akhitu gare, eta bide gaitzetan ibili; aldiz, Jaunaren bidea ez dugu ezagutu.

        8. Zer baliatu zaiku hanpurustasuna? edo aberastasunen kheak zer ekharri daroku?

        9. Horiek oro iragan dira itzalaren pare, eta lasterrez dihoan berriketari bat bezala;

        10. Eta itsasoko olhatoa iragaiten duen untzia iduri, zeinaren hatzik, iragan ondoan, ez baititake khausi, ez-etare haren kilaren biderik uhinen erdian;

        11. Edo aiman hegaldaka dihoan xoria iduri, zeinaren bideko herexarik hautematen ez baita, bainan bakharrik hegalen harrabotsa, haize mehea jotzean eta indarka bideko airea urratzean; hegalak higituz goan da, eta ez da haren bidearen ezagutkaririk aurkhitzen batere;

        12. Eta berezi den lekhura igorri den gezia iduri; urratu duen airea bere baithan hertsi da berehala, halaz non geziaren iraganbidea ez baitaki nihork:

        13. Hala gu ere sorthu bezain sarri izatetik gelditu gare; eta ezin erakhutsi ahal izan dugu berthutearen seinalerik bainan gure tzarkerian ahituak izan gare.

        14. Bekhatoreek horrelakoak diozkate ifernuan;

        15. Zeren gaixtaginaren pheskizak iduri baitu haizeak daraman ilhauna, phesiak barraiatzen duen harrapo arina, haizeak hedatzen duen khea, egun bateko arrotz iragaiten denaren orhoitzapena.

        16. Prestuak aldiz, bethi guzian dira biziko; hekientzateko saria Jauna baithan da, eta Guziz-Gorak hekien gainean daduka begia.

        17. Hargatik izanen dituzte Jaunaren eskutik ohorezko erreinua eta ospezko diadema; ezen haren eskuinak gerizatuko eta haren beso sainduak zainduko ditu.

        18. Haren kharrak hartuko ditu harmak, eta kreatura harmatuko du etsaiez aspertzeko.

        19. Gerruntzetzat jauntsiko du zuzena, eta kaskatzat hartuko du juiamendu segura.

        20. Zuzentasuna hartuko du ezin-zilhatuzko erredolatzat;

        21. Bere hasarre gogorra zorroztuko du lantzaren arara, eta mundua oro zoroen kontra harekin gudukatuko da.

        22. Ozpinak zuzen goanen dira; hedoien erditik arranbela hazkarki tinkatutik bezala egotziak izanen dira, eta berezi lekhua joko dute.

        23. Eta hasarre harritsuaz harri gaitzak arthikiak izanen dira; itsasoko ura gaixtaginen kontra sutuko da, eta hibaiak gogorki jauziko zaizkote.

        24. Hekien kontra jaikiko da indarraren hatsa, eta haize-xirimola batek bezala barraiatuko ditu; hekien gaixtakeriak mortu eraginen du lurra oro, eta maltzurkeriak eragotziko ditu ahaldupen alkhiak.

 

VI. KAP.

        1. Indarra baino hobe da zuhurtzia, eta gizon umoa hazkarra baino.

        2. Entzun zazue beraz, erregeak, eta nabadi zazue; argi zaitezte, lurreko juieak.

        3. Heda zatzue beharriak, populuen nausi zaretenek, eta jende-osteen gainean zuen buruak eder zaizkitzuenek;

        4. Zeren Jaunak eman izan baitarotzuete ahala, eta indarra Guziz-Gorak, zeinak zuen egintzak bilhatuko eta gogoetak ikhartuko baititu;

        5. Alabainan haren erreinuko ministro izan-eta, ez duzue zuzen juiatu, ez-eta zuzentasuneko legea begiratu, ez-etare etzarete Jainkoaren nahiaren arabera ibili.

        6. Ikharagarriki eta laster agerturen zaitzue; ezen juiamendu bat izanen da guziz gogorra buruzagi direnentzat;

        7. Alabainan urrikalmendu ematen zaio xumeari, bainan handiek estira handiak jasanen dituzte.

        8. Jainkoak ezen ez du nihor nor delakotz itzurraraziko, eta ez du edozeinen handitasuna izanen guphide; zeren berak egin baititu handia eta xumea, eta guzientzat orobat baitu ardura.

        9. Bainan handienentzat daude estirarik handienak.

        10. Beraz, oi erregeak, zuentzat dira ene solas haukiek, ikhas dezazuen zuhurtzia, eta eror etzaitezten;

        11. Ezen zuzena, zuzenki begiratu dutenak izanen dira zuzentzat atheratuak, eta haukiek ikhasiko dituztenek khausituko dute zer ihardets.

        12. Lehia zaitezte beraz ene solasetara, maitha zatzue, eta izanen duzue jakitatea.

        13. Zuhurtziak distiratzen du eta ez da behinere histen; hura maite dutenek, errexki ikhusten dute, eta bilhatzen dutenek aurkhitzen dute.

        14. Haren lehia dutenei aitzintzen zaiote, bere burua lehenik hekiei erakhusteko.

        15. Argitzetik harentzat atzarria egonen dena ez da nekhatuko, ezen bere athean aurkhituko du jarria.

        16. Hartaz egotea beraz asmutan, hori da adimendu osoa; eta zeina haren gatik egonen baita atzarria, haina laster izanen da segurean;

        17. Ezen bera dabila inguruka hartaz merezdun direnen bilhatzen; bideetan arraiki erakhusten diote bere burua, eta probidentzia osoan dihoakiote aitzinera.

        18. Alabainan zuhurtziaren hastapena da argitu nahiaren lehia zin-zinezkoa.

        19. Ikhasi nahiaren lehia, zuhurtziaren amodioa; amodioa haren legeen idukitzea; berriz, legeen idukitzea, garbitasun osa.

        20. Garbitasun osoak berriz, Jainkoari hurbil izatea egiten du.

        21. Hargatik zuhurtziarentzateko lehiak bethiereko erreinura darama.

        22. Baldin beraz, oi populuen erregeak, tronuetan eta manamenduko makhiletan bazarete lakhet, maitha zazue zuhurtzia, bethi guzian erreginatzeko.

        23. Populuen buruzagi zareten guziek maitha zazue zuhurtziaren argia.

        24. Erranen dut zer den zuhurtzia eta nola den egina; ez darozkitzuet gordeko Jainkoaren segretuak; bainan sortze-hastetik ikhartuko dut, haren jakitatea ezarriko dut argitara, eta ez naiz goanen egiaren gainetik.

        25. Ene bidea ez da izanen bekhaizgo ihartzen hari denarekilako, zeren horrelako gizona ez baita zuhurtzian phartedun izanen.

        26. Bada, zuhurren ostea munduaren ona da, eta errege zuhurra populuaren sendotasuna.

        27. Ene solasetarik argi zaitezte beraz, eta baliatuko zaitzue.

 

VII. KAP.

        1. Ni ere gizon hilkizun bat naiz, bertzeak bezalakoa, lurrez egina izan den lehenbizikoaren ethorkitik, eta haragi-itxura hartu dut amaren sabelean;

        2. Hamar hilabetherik barnean, odolean izan naiz gatzatua gizonaren hazitik eta loko gozoaren erdian.

        3. Sorthu ondoan guzien airetik hartu dut hatsa, erori naiz bertzeen lur berera, eta lehenbiziko oihua nigarrez arthiki dut bertze guziek bezala.

        4. Xatharretan izan naiz hazia eta artha handiekin;

        5. Ezen erregeetan ez da nihor sortze-hastea bertzela izan duenik.

        6. Bat da beraz guzientzat bizirako sartzea, eta ilkhitzea orobatekoa.

        7. Horren gatik hautatu naiz, eta adimendua izan zait emana; eta dei egin dut, eta zuhurtziaren izpiritua ethorri da ene baithara.

        8. Eta zuhurtzia nahiago izan dut erresumak eta tronuak baino, eta iduki izan dut aberastasunak haren aldean ezdeuskeria batzu zirela.

        9. Eta ez dut hari erkhatu harri baliosa, zeren urhe guzia haren aldean, legar-izpi bat baita, eta zilharra haren parrean lohitzat idukia.

        10. Osagarriaren eta edertasunaren gainetik maithatu dut, eta argiaren aitzin ezarri dut, zeren haren argitasuna ezin-iraungizkoa baita.

        11. Bainan harekin batean ethorri zaizkit ontasun guziak, eta haren eskutik nihonereko aberastasunak.

        12. Eta bozkariatu naiz horietan orotan, zeren ene aitzinean baitzabilan zuhurtzia hura; ez nakien ordean horien guzien ama zela.

        13. Hura ikhasi dut alegiarik gabe; bekhaizgorik gabe hartaz egiten dut pharte, eta ez ditut haren onak gordetzen;

        14. Ezen gizonentzat da nihonereko ontasun bat, zeintaz baliatu direnak Jainkoaren adiskidetasunean phartedun egin baitira, jakitatearen dohainez gomendagarri.

        15. Bada, Jainkoak eman izan darot adimenduz mintzatzea, eta niri eman dohain guziez aiher diren asmuak izatea; zeren hura bera baita zuhurtziaren bidaria eta zuhurren kridantzatzailea.

        16. Alabainan haren eskuan gare, gu, gure solasak, gure zuhurtzia oro, egin behar dugunaren jakitatea eta bizi-moldatzea;

        17. Ezen berak eman izan darot gauza direnen egiazko jakitatea, jakin netzan munduaren antolamendua, gaien eragindurak,

        18. Denboren hastea, akhabatzea eta erdia, aroen aldarteak, denboren aldak,

        19. Urthearen itzulia, izarren antolamendua,

        20. Azienden izantzak, abereen usnak, haizeen indarra, gizonen gogoetak, belharren bereztasunak eta erroen eragindurak.

        21. Eta ikhasi dut edozein gauza gorde eta ohartugabeko, ezen zuhurtziak, ororen egileak, argitu nau.

        22. Alabainan haren baithan bada aditzazko izpiritu bat, saindua, bakharra, askokhuna, axita, jakina, higikorra, khutsatugabea, segura, eztia, ongia maite duena, zorrotza, deusek-ere ezin-debekatuzkoa, ongi-egilea,

        23. Gizonzalea, ongikoia, ezin-khordokatua, gerthua, sesuzkoa, indar guziak dituena, oro aitzinetik ikhusten dituena, izpiritu guziak bere baithan daduzkana, adikizuna, garbia eta xothila.

        24. Alabainan zuhurtzia higikor guziak baino higikorrago da; orotara heltzen da, berriz, bere garbitasunean ariaz;

        25. Ezen hura da Jainkoaren indarreko hatsa eta Jainko ahalorotakoaren argitasuneko halako ilkhitza zin bat; eta horren gatik etzaio deusere khutsaturik iratxikitzen.

        26. Zeren hura baita bethitikako argiaren distira, Jainkoaren maiestateko mirail nothagabea, eta haren ontasunaren itxura.

        27. Eta nola bakharra baita, ahal guziak baditu; eta bere baithan baitirau, oro berritzen ditu, eta jendaietan hedatzen da arima sainduetean; harek egiten ditu Jainkoaren adiskideak eta profetak.

        28. Alabainan Jainkoak ez du maite nihor, zuhurtziarekin egoten dena baizik;

        29. Ezen hura ederragoa da iguzkia baino, eta izarren antolamendu guziaren gainetik; argiari erkhatuz, garai khausitzen da;

        30. Ezen argiari darraio gaua; bainan gaixtakeriak ezin garhait dezake zuhurtzia.

 

VIII. KAP.

        1. Zuhurtzia hazkarki heltzen da beraz buru batetik bertzera, eta guziak eztiki xuxentzen ditu.

        2. Maithatu eta bilhatu dut ene gaztetasunetik, eta hura espostzat hartzea bilhatu dut, eta haren edertasunaren zale egin naiz.

        3. Bere ethorkiaren bizartasunari ospe atheratzen dio, Jainkoaren batasunean bizi delakotz; eta gauza guzien Jaunak ere maite du;

        4. Irakhasten du ezen Jainkoaren jakitatea, eta haren eginkarien hautatzailea da.

        5. Eta aberastasunen irritsa bizian balin bada, zer da aberats gorik zuhurtzia baino, zeinak egiten baititu gauza guziak?

        6. Baldin berriz, antzeak zerbait egiten badu, nor da zuhurtzia baino antzetsuago gauzen egiten?

        7. Eta norbaitek zuzentasuna maite badu, zuhurtziaren eraginduratik dathortzi berthute handiak; ezen irakhasten ditu begirakortasuna, umotasuna, zuzentasuna eta berthutea, zeinak baino gizonentzat bizian deusere ez baita probetxagarriagorik.

        8. Eta norbaitek balin badu jakitate hainitzen irritsa, zuhurtziak badakizki iraganak eta jotzen ditu ethortzekoak, ezagutzen ditu solasetako xothiltasunak eta badaki aria guzien asmatzen; ezagutkariak eta sendagailak hel ditezen baino lehen, eta denboretako eta mendeetako gerthakariak ezagutzen ditu.

        9. Burutan hartu dut beraz hura enekin bizitzera ekhartzea, baitakit bere onez pharte egonen darotala eta izanen dela ene gogoeta eta unhaduretako gozagarria.

        10. Haren ariaz ospetan izanen naiz populuen aitzinean, eta naizen gaztea, ohoretan zaharren baithan.

        11. Atzemanen dute adimendu zorrotza dudala juiamenduetan; ederresgarri izanen naiz botheretsuen aitzinean, eta nitaz miretsiko dira buruzagien begitharteak.

        12. Ixilik banago, iguri, eta mintzo banaiz, begira egonen dira; eta solas luzea atheratzen badut, eskua ezarriko dute beren ahoaren gainean.

        13. Bertzalde haren bidez izanen dut hilezintasuna, eta ene ondotik ethorriko direnei utziko diotet bethiko orhoitzapena.

        14. Populuei hotsemanen diotet, eta jendaiak ethordun izanen zaizkit.

        15. Errege larderiadunak beldur izanen dira adituko nautenean; ostearentzat ona eta gerlan hazkar agertuko naiz.

        16. Harekin phausu hartuko dut ene etxean sartzen naizenean; ezen harekilako solasak ez du kharastasunik, eta unhadura ez da haren lagunkhidetasunean, bainan-bai bozkarioa eta goiheretasuna.

        17. Gogoeta horiek ene baithan eginik, eta ene bihotzean orhoiturik, hilezintasuna zuhurtziaren batasunean dela,

        18. Gogo ona haren adiskidetasunean, ezin-ahituzko ontasunak haren eskuetarikako egintzetan, argitasuna harekilako hitz erabiltzeetan, eta ospea haren solaseko ihardukimenean; banindabilan haren bilha, hura eneganatu nahiz.

        19. Bada, hartze oneko haurra nintzen eta ethorki ongi dohatua nuen,

        20. Eta ontuz nindohalakotz, heldu nintzen gorphutzeko garbitasunera.

        21. Eta nola ezagutu bainuen ez nindakeela begiratiar izan bertzela, non ez Jainkoak emanez, (eta hori bera zuhurtziaren eragintza bat zen jakitea noren ganikakoa zen dohain hori), Jaunaren gana goan nintzen, errekeitu nuen, eta erran nioen ene bihotzaren erditik:

 

IX. KAP.

        1. Ene arbasoen Jainko eta urrikalpenetako Jauna, oro zure hitzaz egin ditutzuna,

        2. Eta gizona zure zuhurtasunean egin duzuna, jaun izan dadien zuk egin kreaturen gainean,

        3. Lur guziari hotseman diozon zuzentasunean eta zuzenbidean, eta juiamenduak bihotzeko zuzentasunean athera detzantzat;

        4. Indazu zuhurtzia, zure tronuaren aitzinean dagoena, eta ez benezazu iraiz zure umeetarik;

        5. Zeren naizen zure zerbitzaria, eta zure neskatoaren semea, gizon bat herbala, iraupen laburrekoa, eta deus-gutia zure juiamendu eta legeen aditzeko;

        6. Ezen balitz-ere norbait gizasemeen-artean guziz umoa, baldin zure zuhurtzia haren ganik urrun balitz, ezdeusentzat lizate hartua.

        7. Zure populuaren errege zuk hautatu nauzu, eta zure semeen eta zure alaben juie.

        8. Eta erran darotazu altxa detzadan tenplo bat zure mendi sainduan eta aldare bat zure egoitzako hirian, hastetik xuxendu duzun zure tabernaklearen idurira.

        9. Zurekin da zure zuhurtzia, zure egintzak ezagutzen dituena, mundua egiten zinduenean zurekin han zena, eta zakiena zer zen zure begien gogarako eta zer zure manamenduen araberako.

        10. Igor zazu zure zeru sainduetarik eta zure handitasunaren jarlekhutik, enekin izan eta enekin lanean hari dadien, jakin dezadantzat zer den zure baithan onhetsia;

        11. Ezen harek oro badakizki, oro ezagutzen ditu; ene egintzetan begirakorki eramanen, eta bere bothereaz begiratuko nau.

        12. Eta ene egintzak izanen dira onhetsiak, eta zuzenki hotsemanen diot zure populuari, eta ene aitaren tronuaren dina izanen naiz.

        13. Alabainan gizonetan zein da Jainkoaren gogoko berri jakin dezakeena? edo nork asma dezake zer nahi duen Jainkoak?

        14. Ezen gelberak dira gizonen gogoetak, eta gure aitzinerateko oharpenak dira gerthutasunik gabeak.

        15. Alabainan gorphutz ustelkorrak thoiltzen du arima, eta lurrezko etxeak aphaltzen du izpiritu hainitz alhaduraz poxelatua.

        16. Nekez ezagutzen ditugu lurrean iragaiten direnak, eta ikhusmenean ditugunen khausitzea lan dugu; nork ikhar ordean zeruetan direnak?

        17. Nork jakinen du, berriz, Jauna, zure gogoa, zerorrek ematen ez baduzu zuhurtzia, eta zeru-gorenetarik igortzen ez baduzu zure izpiritu saindua;

        18. Horreletan zuzenduak izan ditezen lurrean direnen bidexkak eta gizonek ikhas dezaten zer den zure gogarako?

        19. Ezen, Jauna, zuhurtziaz izan dira sendatuak zure gogarako hastapenetik izan diren guziak.

 

X. KAP.

        1. Jainkoak munduko aitatzat lehenbiziko egin zuena zuhurtziak zaindu zuen, bakharra zenean oraino kreaturik.

        2. Atheratu zuen bere bekhatutik, eta eman zioen orori buru egiteko indarra.

        3. Gaixtagina bere sephan zuhurtziaren ganik urrundu zenean, bere anaia hiralazi zioen aiherkundeak galdu zuen.

        4. Eta gaixtaginaren gatik urak xahutzen zuenean lurra, zuhurtziak atheratu zuen berriz erreparua, prestua zur txar baten gainean erabiliz.

        5. Eta jendaiak tzarkerian batera ethorri zirenean ere, harek ezagutu zuen prestua; Jainkoaren alderako hobenik gabe begiratu eta semearentzateko urrikalmenduaren kontra hazkar iduki zuen.

        6. Harek atheratu zuen prestua galtzen hari ziren gaixtaginen artetik, sua bortz hirien gainera jaustean.

        7. Hekien galdukeriaren lekhukotasunetan, lurra mortu egina khetan dago, zuhaitzek fruitu angelak dituzte, eta gatzezko itxura bat xutik dago, arima sinbetsgogor baten orhoitzapen.

        8. Alabainan zuhurtzia bazterrerat utzi dutenak, ezezik huntan erori dira non ez baitzakiten zer zen ongia, bainan oraino gizonei utzi diote beren zorokeriaren orhoitzapena, ezin gorde ahal izan baitiozkate bekhatu egin dituztenak.

        9. Zuhurtziak ordean oinhazetarik atheratzen ditu hura begiratzen dutenak.

        10. Harek bide zuzenez eraman du anaiaren hasarrearen ihes zihoana; erakhutsi izan dio Jainkoaren eta eman sainduen jakitatea; hura bere lanetan aberastu du eta baliarazi ditu haren nekheak.

        11. Lagundu du, hura atzeman beharrez inguruan zituenen zimarkhuaren kontra, eta aberats egin izan du.

        12. Etsaietarik zaindu eta zoratzaileetarik gerizatu du; gudu borthitza eman dio, garai athera zadien, eta jakin zezan oro baino hazkarrago dela zuhurtzia.

        13. Harek ez du bazterrerat utzi prestua, saldua izan zenean; bainan bekhatoreen eskuetarik atheratu du, eta harekin zilhora jautsi da.

        14. Burdinetan ez du utzi, eskura ziotzon arteo erreinuko makhila eta ahala hura hestutzen zutenen kontra; gezurti erakhutsi ditu hura belztu zutenak, eta bethiko ospe bat eman izan dio.

        15. Populu prestua eta ethorki saindua harek atheratu ditu zaphatzen zituzten jendakien azpitik.

        16. Jainkoaren zerbitzariaren ariman sarthu da, eta sendagaila eta ezagutkariz buru egin diote lazgarri ziren erregeei.

        17. Prestuei bihurtu diote beren nekheen saria; bide miresgarriaz eraman ditu, eta hekientzat izan da egunaz itzal eta gabaz izar-argi.

        18. Itsaso Gorria gaindi eraman eta urtze handiaren erditik iragan ditu.

        19. Aldiz, hekien etsaiek itsasoan itho ditu, eta berak lezeen ondotik atheratu; eta horren gatik prestuek eraman dituzte gaixtaginen buluzkinak.

        20. Eta, Jauna, kantatu dute zure izen saindua eta orok batean laudatu zure esku garaitiarra;

        21. Zeren zuhurtziak ideki baitu mutuen ahoa, eta hizdun eder egin baititu haurttoen mihiak.

 

XI. KAP.

        1. Harek hotseman diote beren egintzetan profeta sainduaren arartekoz.

        2. Nihor egoten etzen mortuak barna bide egin dute, eta olhak mortu lekhuetan landatu dituzte.

        3. Etsaiei buru egin dute eta ixterbegietarik aspertu dira.

        4. Egarriak jo ditu eta dei egin darotzute; eta emana izan zaiote ura kotor gaitzetik eta egarriaren gozatzekoa harri gogorretik;

        5. Ezen nola hekien etsaiek gaztigua jasan baitzuten edatekoaren eskasez, eta hekien artean Israelen umeak bozkariotan baitziren nasaiziaren erdian;

        6. Haletan, beren eskasean ongi egin zioten Israelen umeei.

        7. Ezen bethi dirauen hibai baten orde, gizon-odola eman diozute gaixtaginei.

        8. Noiz-etare haukiek galtzen hari baitziren hil izan zituzten haurren ordainez, ura iguriki gabean zure populuari nasai eman diozu,

        9. Erakhusten zinduelarik, orduan izan zen egarriteaz, nola ditutzun zureak goratzen eta hekien etsaiak hiltzen;

        10. Ezik noiz-etare frogatua izan baitzen zure populua eta onhesten baitzuen urrikahnenduzko kridantzaldia, ezagutu zuen zer estirak jasaiten dituzten gaixtagin hasarrerekin juiatuak direnek.

        11. Eta zinez ere batzu frogatu ditutzu aita mezutzaile batek bezala; bertzeak aldiz, errege garratz bilhatzen den batek bezala kondenatu ditutzu.

        12. Orobat ziren estiratuak, Hebrearrak han zirenean eta etzirenean;

        13. Ezen bi atsekabak hartu zituzten, eta auhenak heldu zitzaizkoten iraganaren orhoitzapenarekin.

        14. Eta aditu zutenean beren gaitza bertzeen on bilhakatu zela, orhoitu ziren Jaunaz, ederretsiz ondorio azkena;

        15. Ezen gerthatu zenaren ondarrean, prestuak ez-bezala egarriz ithoak izanez, haina ederretsi zuten, zeinaz irriegin baitzuten, gogorkerian urari emana izan zenean.

        16. Aldiz, hekien tzarkeriatikako asmu zoroen gatik, zeren askok, makhur ibiliz, adoratzen zituzten suge mutuak eta deusetako etziren abereak; aspertzeko igorri diozute nihonereko abere mutu araldea;

        17. Jakin zezatentzat, batbederak zertaz egin bekhatu, hartaz duela estira.

        18. Alabainan etzen ezina zure esku guziz ahaldunarentzat, mundu guzia gai moldegaitz batetarik egin izan duenarentzat, hekien gainera igortzea hartz-oste bat, edo lehoin ozarrak,

        19. Edo mota berriko abere ezagutugabeak, errabiaz betheak, edo suzko hatsa zutenak, edo khe usaina arthikitzen zutenak, edo begietarik izitzeko phindarrak igortzen zituztenak;

        20. Zeinek ezezik beren sakhiaz xahu baitzetzazketen, bainan oraino ikhusteaz beraz hilaraziko baitzituzten izialduraren gaitzez.

        21. Hekiek gabe ere hil zitazkeen ufako batez, beren egintzek ondotik jazarririk, eta zure indarraren hatsak barraiaturik; bainan zuk oro neurri, nonbre eta phisutan xuxentzen ditutzu;

        22. Ezen egundainotik zu zare bakharra bothere guzizkoa duzuna; eta nork itxikiko dio zure besoko indarrari?

        23. Nola baita balantzen mihia, nola baita argialdeko ihintz-inhar lurrerat erortzen dena, hala dago zure aitzinean mundua.

        24. Bainan guziez urrikaltzen zare, oro zure ahalean direlakotz; eta gizonen bekhatuei ez ikhusiarena egiten diozute urrikiari uztea-gatik bidea.

        25. Ezik diren gauza guziak maite ditutzu, eta egin izan ditutzunetarik deusere ez dadukazu higuintzetan; ez duzu alabainan zerbait asentatu edo egin higuin zinadukalarik.

        26. Nola, bada, zerbaitek iraun zezakeen, nahi izan ez bazindu? edo zer galdu gabe begiratuko da, ez balin bada zuk deithua?

        27. Bainan oro guphide ditutzu, oro zureak direlakotz, Jauna, arimak maite ditutzuna.

 

XII. KAP.

        1. Oi zein ona eta eztia den, Jauna, zure izpiritua gauza guzietan!

        2. Hargatik emeki emeki kridantzatzen ditutzu errebelatzen direnak; egiten dituzten hutsei ohartarazten ditutzu, eta mintzatzen zaizkote, zutan sinhets dezaten, Jauna, gaixtakeria bazterrerat utzirik;

        3. Ezen hastio zintuen zure lur sainduko egoiliar beihalakoak,

        4. Egintza zure begietan hasgarriak egiten zituztelakotz sorginkeria eta sakrifizio tzarrez;

        5. Urrikalmendurik gabe zirelakotz beren semeen hiltzaile, gizon-sabelen jale eta odol-iresle, zure lege sainduaren kontra;

        6. Eta arima laguntzagabeko hekien burhaso eta hilarazle zirelakotz, nahi izan ditutzu galdu gare arbasoen eskuz;

        7. Zuk orotarik maiteena duzun lurrak har zezan harek merezi bezalako populu bat, Jainkoaren umeen populua.

        8. Hekiek ere guphidetsi ditutzu, gizonak zirelakoan, eta zure armadaren aitzinean igorri ditutzu listorrak, emeki emeki hekien xahutzera;

        9. Ez, ahalik etzinduelakotz gaixtaginak prestuei gerlaz azpiratzeko, edo hekiek xahutzeko batean basabere gogorrez, edo zure hitz garratz batez;

        10. Bainan juiamendua neurrika bihurtuz, urrikiari bidea zinaroen ematen, etzinelarik jakin gabe tzarra zela hekien jendakia, berenez zutela maltzurkeria, eta hekien gogoa behinere ezin aldatuko ahal zela;

        11. Ezik hastetik zen madarikatua hekien iraulgia; eta nihoren beldur etzinelarik, barkhamendua ematen zinaroten hekien bekhatuei.

        12. Alabainan nor da erranen darotzuna: Zer egin duzu? edo nor da zure erabakiaren kontra atheratuko dena? edo nor zure aitzinera ethorriko da gizon tzar batzuen aspertzaile? edo nork jasarriko darotzu, zuk egin jendaiak galdu izan badira?

        13. Ezen ez da zutaz bertze Jainkorik, ororen artha dagokionik, zuk hari erakhusteko ez duzuna bidegabezki erabakirik bihurtzen.

        14. Ez da ez erregerik, ez buruzagirik galarazi ditutzunez bilhatuko denik zure aitzinean.

        15. Beraz nola zuzena baitzare, oro zuzenki antolatzen ditutzu; gaztigatua izan behar ez denaren kondenatzea ere dadukazu zure ahalari ez dagokiola.

        16. Alabainan zure indarra zuzenbidearen hastapena da; eta ororen Jauna zarelakoz, horrek guphidetsarazten darozkitzu guziak.

        17. Ezen zure indarra erakhusten duzu, indar osoaren jabe etzaduzkatenean, eta orduan zaphatzen duzu ezagutzen etzaituztenen osartasuna.

        18. Zuk ordean, Jaun botheretsua, phausuz juiatzen duzu eta ikhustate handirekin hotsematen darokuzu, ezen ahal izatea zure eskuko da nahi duzunean.

        19. Berriz, zure populuari horrelako eginkariez irakhatsi diozu, zuzen eta on izan behar dela, eta igurikimen ona eman diozute zure haurrei, zeren juiatzean bekhatuari uzten baitiozu urrikiaren bidea.

        20. Alabainan hanbateko herabearekin gaztigatu baditutzu zure zerbitzarien etsaiak eta heriotzea hartze zutenak, beren maltzurkeriatik aldatzeko astia eta bidea emanez;

        21. Zenbateko ikhustatearekin ez ditutzu juiatzen zure haurrak, zeinen arbasoei zin egin baitiozute eta agintza handienen hitzak eman!

        22. Noiz-ere beraz ematen baitarokuzu zehaldi bat, askotan zafratzen ditutzu gure etsaiak, zure ontasuna ezagut dezagun ongi begiratuz; eta juiamendu bat jasaiten dugunean, izan dezagun zure urrikalmenduaren pheskiza.

        23. Horren gatik ere zorokerian eta gaixtakerian beren bizia eraman dutenei, beren adoragailuez eman diozkatzute estira gaitzak;

        24. Ezen errebelamenduko bidean luzez ibili dira errebelatuak, abererak putrusenak jainkotzat hartuz, eta haur zoroak bezala biziz.

        25. Hargatik haur zoro batzuei bezala eman diozute, irriz jokhatuak izateko juiamendu bat.

        26. Aldiz, trufa eta azurrialdi hekietaz nehortu ez direnek frogatu dute juiamendu bat Jainkoari zagokiona.

        27. Ezen gaitzituak ziren jasaiteko izateaz jainkotzat zaduzkatenen ganik; eta hekiez xahutuak zirela ikhusirik, egiazko Jainkotzat ezagutu zuten lehen ukhatu zutena; eta beren gogortasuna gatik gainera ethorri zitzaioten azken kondenamendua.

 

XIII. KAP.

        1. Bada, Jainkoaren ezagutza ez duten gizonak oro hutsalak dira; agerian dauden ontasunetarik ezin ardietsi dute den hura, eta eginkariei begiratuz ez dute ezagutu nor zen egilea.

        2. Bainan uste izan dute, edo sua, edo haizea, edo aire-arima, edo izarren moltzoa, edo ur handia, edo iguzkia eta ilhargia, zirela munduari hotsematen dioten jainkoak.

        3. Baldin hekien edertasunak zoraturik, jainko zirela uste izan badute, ezagut bezate zenbatez den ederrago hekien nausia; ezen edertasunaren aitak egin ditu guziak.

        4. Edo hekien indarra eta egintzak miretsi badituzte, hartarik ardiets bezate hekien egilea hekiek baino botheretsuagoa dela;

        5. Alabainan edertasunaren eta kreaturaren handitasunetik kreatzailea ageri izan ditake ezagutkizun den bezala.

        6. Bainan ororen gatik hekietan hutsa ttipiagoa da bertze zenbaitetan baino; ezen beharbada Jainkoa bilhatzean eta khausitu nahian errebelatzen dira.

        7. Alabainan haren eginkarien erdian biziz, bilhatzen dute; eta beren ustea hartzen dute, zeren onak baitira ageri diren hekiek.

        8. Guzia gatik ere etzaiote barkhatu behar;

        9. Ezen izatu ahal badute jakintasunik aski mendeetako gauzen ezagutzeko, nolaz ez dute hekien Jauna errexkiago aurkhitu?

        10. Aldiz, hainak dohakabe dira eta hekien pheskiza hilen artean da, zeinek jainko deithu baitituzte gizonen eskuetako lanak, urhea eta zilharra, antzearen asmakariak eta abere-itxurak, edo deusetako ez den harri bat, beihalako esku baten lana.

        11. Baldin langile ofiziale batek oihanetik ebakitzen badu zur xuxen bat, azala mainarekin khentzen badio guzia, eta bere antzeaz baliatuz propiki egiten badu biziko zerbitzuko tresna zerbait;

        12. Bere lanetikako ezpalez baliatzen bada jatekoaren aphaintzeko;

        13. Eta hekien gainerakoa, deusetako ez dena, eta guzia koropilo, propiki bernuzatzen du astia duenean; bere antzeari esker molde bat ematen dio, eta hartarik egiten du gizon baten itxura,

        14. Edo abere zenbaiten iduria, arminkaz ferekatzen duelarik, eta thinduarekin haren kolorea gerritzen, eta hartan diren nothak oro ferekatuz;

        15. Eta egiten badu hari dagokion egoitza bat, hura harrasian ezartzen duelarik eta burdinaz gogortzen;

        16. Eror dadien beldurrez, begia idukiz, jakinez ez dezakeela bere burua lagunt; ezen itxura bat da eta laguntza beharretan.

        17. Eta errekeitzen du bere ontasunarentzat eta bere haurrentzat, bere ezkontzako eginez botuak, eta arimarik ez duen zur bati mintzatzeko ez da ahalke.

        18. Eta osasuna galdatzen dio indargabe bati, eta hil bat othoizten du bere biziarentzat; eta laguntzara deitzen du bere buruarentzat ez dena.

        19. Ibil ez ditakeenari galdatzen dio bidekotzat laguntza; eta dela irabazteko, dela egiteko, eta gauza guzien ondoreen gainean hura othoizten du, deusetan deusetako ez dena.

 

XIV. KAP

        1. Bertze batek berriz, itsasoz ibiltzeko asmua eginik, eta uhin gaitzak gaindi abiaturik, bere daraman zura baino fluxagoari dei egiten dio;

        2. Ezen irabazteko lehiak asmatu eta ofizialearen mainak egin du untzia.

        3. Bainan, Aita, zure probidentziak hotsematen dio; ezen zuk eman diozu itsasoan bidea eta uhinen artetik bidexka guziz segura;

        4. Erakhutsiz orotarik salbatzeko ahala zutan dela, norbait itsasora goan baledi ere jakina izan gabe.

        5. Ordean zure zuhurtziaren eginkariak ez ditezen alferretan izan, hargatik gizonek ere zur-puska bati fidatzen diozkate beren biziak, eta itsasoa untziz iraganik, salbu atheratzen dira.

        6. Hastapenetik ere digante hanpurutsuak galdu zirenean, munduaren pheskizak ihes eginik zure eskuak hotsematen zioen untzi batera, hunek munduari zaindu zioen sort-hazia;

        7. Benedikatua da ezen zura zeintaz egiten baita justizia.

        8. Bainan idola egiteko zura madarikatua da eta haren egilea ere bai; hau zeren den egile; hura berriz, zeren zur flux bat izan-eta, den jainko deithua;

        9. Jainkoari ezen orobat hats zaizko tzarra eta tzarkeria.

        10. Alabainan egina denak eta hura egin duenak jasanen dituzte estirak.

        11. Hargatik beraz ikhustaterik ez da izanen jendaien idolentzat ere; zeren, Jainkoaren kreatura izan-eta, bilhakatu baitira hatsgarri, gizonen arimentzat behaztopagailu eta zoroen zangoentzat arte bat.

        12. Alabainan idolen egiteko abiadura da galdukeriaren hastapena; eta hekien asmatzea gizonen biziaren galpen osoa;

        13. Ezen idolak etziren hastetik, eta ez dira izanen bethi.

        14. Alabainan gizonen tutasunak ekharri ditu lurrera; hargatik laburra atzemana izanen da hekien akhabantza.

        15. Atsekabe saminean minduru zagoelarik, aita batek egin zuen seme terrepentean galdu baten iduria; eta aitzinean gizon bezala hila zenaren adoratzen hasi zen gero jainko baten bezala, eta bere sehien artean ezarri zituen bestak eta sakrifizioak.

        16. Ondoan, bertze denbora bat ethortzearekin eta aztura tzar hori nausitzearekin, aragabekeria hori lege bezala idukia izan zen, eta buruzagien manuz adoratzen zituzten itxurak.

        17. Eta gizonek agerian ezin ohora zetzazketenak, urrun zirelakotz, hekien itxura ekharririk, ohoratu nahi zuten erregearen itxura agerikoa egin zuten; ardurarekin adoratzekotzat bertze tokitan zena, han izan balitz bezala.

        18. Aldiz, ofizialearen antze ederrak, adoratze hura ezagutzen etzutenak hartara ekharri zituen;

        19. Ezen ofizialeak, bere hartzailearen gogara egin nahiz, bere antze guziarekin haritu zen, itxuraren atheratzeko ahalik hobekiena.

        20. Gizonen osteak berriz, lanaren edertasunak ekharririk, jainkotzat hartu zuen orduan, aitzinean gizon bezala ohoratu zuena.

        21. Eta hori izan zen gizonen biziaren enganabidea, zeren gizonek, edo beren bihotzminean, edo erregeak zerbitzatuz, ezin-hedatuzko izena eman baitzioten harriei eta zurei.

        22. Eta Jainkoaren ezagutzatik makhurtu izatea gizonei etzitzaioeten aski izan; bainan oraino, zorokeriako kasaila handi baten erdian bizi zirelarik, hanbat gaitz eta hanbatekoak deitzen dituzte bakea;

        23. Ezen edo beren umeak imolatuz, edo sakrifizio beltzak eginez, edo erhokeriaz betherikako beilak erabiliz,

        24. Ez dituzte gehiago, ez bizitzea, ez ezkontza xahu begiratzen; bainan batak bertzea bekhaizgoz hiltzen du; edo bertzen emazteei hurbilduz atsekabe ematen.

        25. Eta oro nahasiak dira, odol, hiltzeketa, ohointza, maula, galdukeria, fede-eskaste, nahaskeria, zin-hauste, prestuen asaldatze,

        26. Jainkoaz ez orhoitze, arimen khutsatze, sortze-aldatze, ezkontzetako aldakortasun, emazte eta neskatxekilako zarbarkeriak.

        27. Alabainan idola hatsgarrien adoratzea, gaizki guzien eragindura, hastapena eta akhabantza da;

        28. Ezen edo bozkariotan direnean erhokeriara erotzen dira, edo gezurrezko profeziak atheratzen dituzte, edo bidegabekerian bizi dira, edo zinak laster hausten dituzte.

        29. Alabainan arimagabeko idola batzuetan hdatzen direnean, etzaiote iduritzen zin gaizki eginez beren buruei kalte ekhartzen diotela.

        30. Beraz bataz eta bertzeaz gerthatuko zaiote merezitu dutena, zeren sinheste tzarrak hartu dituzten Jainkoaz, idolei begiratuz, eta zin egin duten bidegabezki zimarkhutan zuzentasuna arbuiatuz;

        31. Ezen idolez zin egin-eta, ez da hekien indarra, bainan-bai hutsegileei zor zaioten gaztigua gaixtaginen zin-hausteari jazartzen dutea bethi.

 

XV. KAP.

        1. Zu ordean, oi gure Jainkoa, zu zare ezti, egiati, jasankor eta oro urrikalmendurekin xuxentzen ditutzuna;

        2. Ezen bekhatu egiten badugu, zureak gare, ezagutzen dugulakotz zure handitasuna; eta bekhatu ez badugu egiten, badakigu zurekilako garela khondatuak.

        3. Alabainan zu ezagutzea, zuzentasun osoa da; eta ezagutzea zure zuzentasuna eta indarra, hilezintasunaren erroa da.

        4. Hargatik ez gaituzte makhurrean erorrarazi gizonen antze gaixtoaren asmakariek, ez-eta thindatzaileen egintzek, lan alfer, itxura, asko karantzekin bernuzatuek,

        5. Zeinen ikhusteak lehietan ematen baitu zoroa eta maitharazten baitio bizirik gabeko itxura bat.

        6. Gaizkia maite dutenak, idolen egile, maithatzaile eta adoratzaileak, ez dira damu halakotan idukitzeko beren pheskiza.

        7. Baxeregileak ere, lur bera orhatuz, egiten ditu lanaren bidez gure zerbitzuko untziak oro; eta lohi beretik egiten ditu zerbitzu garbietako untziak, eta orobat bertzelakoak; baxeregilea da juie zer izanen den untzi hekien zerbitzua.

        8. Eta lan alfer batekin lohi hartarik beretik jainko bat egiten du hainak, zeina aphur bat lehenago lurretik egina izan baitzen, eta guti baten buruan hartua izan zen lekhura itzuliko baita, arima zuenaren zorra galdatua zaionean.

        9. Ez da ordean khexu jasan behar duenaz, ez-eta laburra duelakotz bizia; bainan zein garai hari da urhegin eta zilharginekin; kobreginek ere bezala egiten du, eta sendagaila daduka zeren gauza ezdeus bat egiten duen;

        10. Haren bihotza hautsa da, haren pheskiza lur ezdeus bat, eta haren bizia lohia baino putrusago;

        11. Zeren ez baitaki nork egin duen; nork eman dioen arima zeinaren bidez egiten baitu bere lana; nork eman dioen biziarazten duen hatsa.

        12. Uste ere izan dute gure bizia dosteta bat dela, biziko egitekoa irabazia dela, eta nondik-nahitik ontasun biltzen hari behar dela, gaizkitik izanik ere.

        13. Ezen lurrezko orhetik untzi hauskor eta idola egiten hari denak, hainak badaki guzien gainetik egiten duela bekhatu.

        14. Zure populuaren etsai guziak eta hura azpian dadukatenak, zoro, dohakabe eta adimenduak agintzen duen baino hanpurutsuago dira;

        15. Zeren jainko uste baitituzte jendaien idola guziak, zeinei begiak ez baitzaizkote baliatzen ikhusteko, mizpirak hats-hartzeko, beharriak aditzeko, eskuetako erhiak haztatzeko, eta zeinen zangoak ere nagi baitaude ibiltzera.

        16. Alabainan gizon batek egin ditu, eta bizia maileguz duenak orhatu ditu. Ez da alabainan gizonik bere iduriko jainko bat egin dezakeenik;

        17. Ezen nola hilkorra baita, bere esku gaixtoez gauza hil bat egiten du; berak ezik gehiago du balio adoratzen dituenek baino; zeren bera, nahiz hilkor den, bizi baita; hekiek ordean behinere.

        18. Eta abererik putrusenak ere adoratzen dituzte; erkhatuz bertze adimendugabeko abereei, hekiek baino gutiago dira.

        19. Eta nihork ez detzazke begiz ikhus ere abere hekietarikako onak; bainan ihes egin diote Jainkoaren laudorioari eta haren benedizioneari.

 

XVI. KAP.

        1. Horren gatik eta hekien bidez jasan dituzte merezitu bezalako oinhazeak, eta xahutuak izan dira basaberezko elemenia batez.

        2. Oinhaze hekien orde, ongi antolatu duzu zure populua, zeinari eman baitiozu bere irritsaren araberako jana, gogo berri batekin, eta kailak janharitzat aphainduz.

        3. Batzu, jateko irritsarekin, janhari premienei ere gohaintzen ziren, Jainkoak erakhutsi eta igorri zauriak gatik; bertzeak aldiz, aphur bat behartuak izan ondoan, dastatu zuten janhari berria.

        4. Hekiek ezen, zure populua ehoa zadukatenak ezin-itzurizko xahupenaz joak izan behar ziren; haukiei aldiz, bakharrik behar zitzaioten erakhutsi nola xahutzen ziren etsai zituztenak.

        5. Egia da basabereen errabia gogorrak jazarri diotela zure haurrei ere, eta suge gaixtoen asikiek xahutzen zituztela.

        6. Bainan zure hasarreak etzuen iraun bethi; kridantza batentzat izan ziren arte laburrez asaldatuak, salbamenduko ezagutkari bat bazutelarik, orhoit zitezen zure legeko manamenduez;

        7. Ezen etagutkariaren alderat itzultzen zena, etzen ikhusten zuen hartaz sasualdua, bainan-bai zutaz guzien salbatzaileaz.

        8. Hortan berriz, gure etsaiei erakhutsi izan daroezu, zu zarela gaitz orotarik atheratzen duzuna;

        9. Ezen hekiek xartala eta ulien asikiek hiltzen zituzten, eta etzen khausitu hekien bizientzat sendagailurik, zeren horreletan xahutuak izatea baitzuten merezi.

        10. Aldiz, erainsuge phozoatuen hortzek etzituzten garhaitu zure haurrak, zeren zure urrikalmendua jausten baitzen eta sendatzen baitzituen.

        11. Alabainan zaurthuak ziren orhoit zitezen zure hitzez, eta laster sendatuak ziren, beldurrez-eta ahanzpen handirat eroriz, ezin balia ahal zitezen zure laguntzaz.

        12. Eta egiaz, ez ditu ez belhar, ez manthar batek sendatu; bainan-bai, Jauna, zure hitz oro sendatzen dituenak.

        13. Ezen, Jauna, zu zare biziaren eta herioaren ahala duzuna; zuk eramaten duzu heriotzeko athera, zuk bihurrarazten.

        14. Gizonak aldiz, hiltzen du gaixtakeriaz; eta izpiritua ilkhiz geroztik, ez da bihurtzen, eta hiltzaiieak ez du itzularaziko arima goana dena.

        15. Bainan zure eskuari ezin egin dakioke ihes.

        16. Ezagutzen zaituztela ukhatu duten gaixtaginak, zure besoko indarraz izan dira joak; ur berri, harri eta erauntsiek jazarri daroete, eta suaz izan dira iraungiak.

        17. Eta harrigarri zena, urean (zeinak oro hiltzen baititu), suak indar gehiago zuen oraino; ezen mundua prestuen aspertzaile da.

        18. Sua eztitzen zen batzuetan, gaixtaginen kontra igorri basabereak etzitezen erre; bainan gaixtaginek berek ikhusiz jakin zezaten Jainkoaren juiamenduz jasaiten zutela beren gaitza.

        19. Eta bertze batzuetan, suak urean alde orotarik erretzen zuen bere indarraren gainetik lur tzar hartako jendakiaren xahutzeko.

        20. Halakoen orde, aingeruen hazkurriaz hazi duzu zure populua, eta zerutik igorri diozu ogi bat nekherik gabe aphaindua, gozotasun guziak berekin zituena eta ahokotzat guziz eztia.

        21. Eta zuk eman hazkurriak erakhusten zuen nolako eztitasuna duzun zure haurren alderat; eta bakhotxaren nahira antolatuz, batbederak nahi zuen bezala itzultzen zen.

        22. Elhurrak berriz, eta hormak jasaiten zuten suaren indarra eta etziren urtzen; jakina izan zadien suak khaldan, harriaren eta erauntsiaren erdian dirdiratuz, erretzen zituela etsaien onak.

        23. Bainan hunek berriz, bere indarra ere ahanzten zuen, haz zitezentzat prestuak.

        24. Ezen kreaturak zerbitzatzen zaitu bere egilea bezala, sutan jartzen da gaixtaginen estiratzeko, eta eztitzen zure baithan fidatzen direnei ongi egiteko.

        25. Hargatik eta orduan olde orotara mudatuz, zerbitzatzen zuen zure grazia, guzien hazlea, beren irritsa ezagutarazten zarotzutenen nahitara:

        26. Zure haur maithatu zintuenek, Jauna, jakin zezaten, lurretik sorthu fruituek ez dituztela hazten gizonak; bainan zure hitzak zaintzen dituela zure baithan sinhesten dutenak.

        27. Ezen suak ezin ahi zezakeen hura, urtzen zen iguzkiaren dirdira gutienak berotu orduko;

        28. Orotaz izan zadien ezagutua zu benedikatzeko iguzkiari aitzindu behar zaioela, eta argia atheratu baino lehen behar zarela adoratu.

        29. Ezen eskergabearen pheskiza neguko horma bezala urthuko da, deusetako ez den ura bezala ezeztatuko da.

 

XVII. KAP.

        1. Alabainan, Jauna, handiak dira zure juiamenduak, eta ezin-erranezkoak zure hitzak; horren gatik zeihertu dira arima ikhasigabeak.

        2. Ezen gaixtaginak, beren ustean nausi zitazkeenean jendaki sainduari, ilhunbe eta gau luze batetako lokharriez hestutuak egon dira, beren etxeetan hertsiak, bethiereko probidentziaren ihes.

        3. Eta uste zutenean gordeak egon beren bekhatu beltzen azpian, ahanzpeneko estalgi ilhunaren-pean barraiatuak izan ziren, laztura izigarrian, eta harridura gaitzaz nahasiak;

        4. Ezen hekiek idukitzen zituen zilhoak etzituen beldurretik zaintzen, zeren jausten zen harrabotsak asaldutan ezartzen baitzituen, eta mamu beltz batzuek, hekiei agertuz izialdura ekhartzen baitzioten.

        5. Eta etzen suaren indarrik hekiei argia eman ziozoketenik, eta izarren dirdiradura garbiak etzezakeen argi gau lazgarri hura.

        6. Agertzen zitzaioten, berriz, terrepenteko su bat, izialduraz bethea; eta haren beldurrak jorik, sistez baizik agertzen etziren mamuek gaitzagoak oraino iduriarazten zaroezten ikhusten zituztenak.

        7. Eta aztien antzea izan zen irrigarri ezarria, eta zuhurtziazko espantuak laidorekin azurriatuak;

        8. Ezen arima erkhitzen hari zirenetarik, izialduren eta asalduen iraiztea agintzen zutenak, berak zauden erkhitzen, beldurrez betheak, ororen irrigarri.

        9. Alabainan izigarrikeria hekietarik deusek nahasten ez bazituzten ere, ikharan hiltzen ziren, abereen iragaitzak eta sugeen xixtuek lazturik, eta niholazere ihes ezin egin dakiokeen airea ikhusi nahigabe.

        10. Ezen nola tzarkeria izikor baita, bere kondenamenduaren lekhukotasuna ematen du; alabainan kontzientzia nahasiari gaitza heldu zaio bethi gogora.

        11. Alabainan beldurra ez da deusere bertzerik, baizik-ere gogoko laguntza-etsia bat.

        12. Eta zenbatez barnetik baitu igurikimen txarragoa, hanbatez handiagoa daduka oinhaze ematen dioten arien ezjakina.

        13. Hekiek aldiz, zeinak, ifernu behereetarik eta gainetarik heldu zitzaioten gau zinez latz hartan lo ber batean lo baitzauden,

        14. Batzuetan mamuen beldurrak zerabilzkan; bertze batzuetan arimaren erkhidurak arthikiak zaduzkan; ezen terrepenteko eta ustekabeko izialdura bat gainera ethorri zitzaioten.

        15. Gero, baldin hekietarik norbait erori bazen, burdinarik gabe presondegian hertsia bazagoen;

        16. Ezik basherritar zenbait, edo artzain, edo lur-lanetako langile bat atzemana bazen; ezin-bertzezko premia jasaiten zuen;

        17. Ezen oro ilhunbeen lokharri beraz lothuak ziren. Nahiz haizearen xixtuak, edo xorien kantu eztiak zuhaitzen adar hostotsuen artean, edo ur lasterraren gargarak,

        18. Edo harri anbilduen harrabots handiak, edo dostatzen hari ziren abereen laster ikhusten etzutenak, edo marrumaz zauden basabereen orro hazkarrak, edo mendi goretarik ihardesten zuen oihartzunak, orok izialduraz ethenarazten zituzten.

        19. Lur guzia ezen argi arraso batez argitua zen eta trabarik gabe lanei jarraikitzen zen.

        20. Bakharrik hekien gainean zen ezarria gau dorphe hura, gainera ethorri behar zitzaioten ilhunbeen itxura. Beraz beren buruak ilhunbeak baino jasangaitzago zituzten.

 

XVIII. KAP.

        1. Bada, argi ederrean zauden zure sainduak, eta gaixtaginek aditzen zuten hekien mintzoa, bainan etzuten ikhusten hekien begithartea. Eta sainduek handiesten zintuzten, zeren gaitz berak etzituzten jasaiten.

        2. Eta aitzinean bidegabeak jasaiten zituztenek, esker onak bihurtzen zituzten, etzutelakotz gehiago bidegaberik jasaiteko, eta galdatzen zuten iraun zezan desbardintasun horrek.

        3. Aria hortaz izan zuten suzko habe khaldatu bat ezagutzen etzuten bideko bidari, eta eman zinaroeten geriza oneko iguzki bat, saxeriarik gabea.

        4. Zure haurrak (zeinen bidez munduari hasten baitzitzaioen emana izaten zure legeko argi narriogabea), hertsiak idukitzen zituztenek, merezi zuten argiak eskas egitea, eta ilhunbezko presondegiaren jasaitea.

        5. Prestuen haurren hiltzeko asmua zerabilkatenean, eta haur bat urari emana eta salbatua izan zen ondoan; hekien gaztigatzeko, galdu zinduen hekien haur oste bat, eta berak moltzoan itho zintuen ur gaitz batean;

        6. Ezen gau hura aitzinetik ezagutua izan zen gure arbasoez, arren-eta garbiki jakinik bethe zirela sinhetsi zituzten agintzak, izan zitezen gogoz hazkar.

        7. Bada, zure populuak ikhusi zituen behin prestuen librantza eta hanbatekin gaixtaginen galpena.

        8. Ezen nola gaztigatu baititutzu etsaiak, hala gu ere eraiki eta handiets gaituzu.

        9. Alabainan sainduen ume prestuek sakrifizioak egiten zituzten ixilka, eta batasunean ezartzen zuten zuzenbideko legea, prestuek on-gaitzak orobat onhetsiren zituztela, eta ordukotz kantatzen zituzten arbasoen ganikako kantikak.

        10. Bertzelakoak ziren aldiz, etsaien oihuak, eta entzuten ziren beren haurrak deithoratzen zituztenen marraska minak.

        11. Gathibua nausiarekin gaztigu beraz zen joa, eta populuko gizonak erregek bezalako azoteak jasaiten zituen.

        12. Guziek bazituzten beraz hilak orobat, khonda ahal baino gehiago, heriotze batetarik goanak; ezen hilen ehorzteko biziak etziren aski; zeren hekien arteko jende aiphatuen guzia aphur batez izan baitzen xahutua.

        13. Bertze sendagaila orotarik etzuten sinhesterik hartu aztien gatik; bainan lehen-sorthuak xahutuak izan ziren orduan, aithortu zuten Jainkoaren populua zela:

        14. Ezen oro ixiltasun gozo batean zaudezelarik, eta gauak bere itzulian bidearen erdia zuenean,

        15. Zerutik, errege jarlekhutik xahupeneko lurraren erdira jauzi zen zure hitz guziz ahalduna, gerlari gogor baten pare,

        16. Ezpata zorrotz baten pare, erabaki garratza ekhartzen zuelarik; eta xutik, bazterrak oro hiltzeketaz bethe zituen, eta lurrean xutik zelarik jotzen zuen zerua.

        17. Orduan amets gaixtoen ikhuspenek nahasi zituzten berehala, eta ustekabeko izialdurak ethorri zitzaizkoten gainera.

        18. Eta bat alde batera eta bertzea bertzera arthikiak erdi-hilak, goraki erraten zuten zer ariaz hiltzen ziren;

        19. Ezen nahasi zituzten ikhuskariek aitzinetik albiste ematen zaroeten, hil etzitezen jakin gabe zertako jasaiten zituzten gaitz hekiek.

        20. Bada, heriotzearen frogapenak ukitu zituen orduan prestuak, eta populua mortuan asaldutan ezarria izan zen; etzuen ordean luzez iraun zure hasarreak;

        21. Ezen nothagabeko gizon bat lehiaka abiaturik zure errekeitzen populuentzat, goratuz bere zerbitzuaren erredola, isentsuaren erdian igorriz othoitz, errekeiak, geldiarazi zuen zure hasarrea, eta behardurari akhabantza eman zioen, erakhusten zuelarik zure zerbitzaria zela.

        22. Asaldua garhaitu zuen, ez gorphutzeko indarraz, ez-eta harmen bothereaz; bainan hitzaz amor eragin zaroen alpertzen zenari, gure arbasoei eginikako zinak eta hekiekilako batasuna orhoitzapenetara ekharriz.

        23. Ezen ordukotz hilak bat bertzearen gainera metaka eroriak zirelarik, artera sarthu zen, trenkatu zuen oldarra, eta hautsi bizietara zaraman bide hura.

        24. Alabainan mundua oro zen harek zuen aphez-soinean; aiten izen handiak iskribatuak ziren lau harri lerrotan eta zure izen ederretsia bernuzatua zen haren buruko diademan.

        25. Xahutzaileak ordean haukiei amor eman zaroeten, eta haukien beldur izan zen; ezik zure hasarrearen frogatze bakhar hori aski zen.

 

XIX. KAP.

        1. Bainan jainkoaren hasarrea urrikalmendurik gabe azkeneraino ethorri zitzaioten gaixtaginei gainera. Alabainan Jainkoak aitzinetik bazakien zer behar zitzaioten gerthatu.

        2. Zeren berek Israelen umeak goatera utzi eta ardura handirekin igorri zituzten ondoan, urrikiak harturik gibeletik jarraikitzen baitzitzaizkoten.

        3. Ezik nigarren erdian zirelarik oraino eta hilen hobietan deithoratzen zaudelarik, bertze gogokunde erhokeriazko bat hartu zuten, eta othoizka igorri zituzten hekien ondotik, ihesliar batzuen gibeletik bezala jo zuten.

        4. Alabainan behardura zuzen batek zaramatzan akhabantza hortara; eta gerthatuen orhoitzapena galtzen zuten, gaztiguak bethe zezan hekin estirek zuten eskastasuna;

        5. Eta zure populua sendagailaz iragan zadien; hekiek aldiz, heriotze berri bat atzeman zezaten.

        6. Alabainan kreatura guziak, beren moten arabera, hastetik bezala moldeberritzen ziren, zure manuak bethez, damurik gabe zure umeak izan zitezen zainduak;

        7. Ezen hedoi batek itzaltzen zituen hekien kanpak; aitzinean ura zen tokian agertu zen leihor idorra, itsaso Gorrian bide bat poxelurik gabe eta leze-ondarretan zelhai belharrez estali bat,

        8. Zeina gaindi iragan baitzen zure eskuak maldatzen zuen populu guzia, ikhusten zituelarik zure sendagaila eta erakhuskari harrigarriak.

        9. Boztu ziren, alhapidetan zaldiak bezala, eta jauzi ziren bildotsak iduri, handiesten zintuztelarik, Jauna, hekiek libratu zintuena.

        10. Alabainan orhoit ziren oraino hekien arrotz-lekhuan eginak izan zirenez, nola bertze abereen orde lurrak eman zituen uliak, eta hibaiak arrain orde atheratu zuen igel-elemenia bat.

        11. Azkeneko ikhusi zuten, berriz, hegastin mota berri bat, beren tirriak hartaraturik janhari guziz gozo bat galdatu zutenean;

        12. Ezen sosegatzeko hekien lehia, kaila igan zitzaioten itsasotik, eta gaztiguak erori ziren bekhatoreen gainera, ez aitzinetik ihurtzurien indarraz eginak izan ziren adiarazpen hekiek gabe; ezen zuzenki jasaiten zuten beren tzarkerien arabera.

        13. Alabainan arrotz-legea gaixtoki hautsi zuten: bertzeak bederen ezagutugabeko arrotzak etzituzten hartzen; haukiek ordean arrotz ongiegileak gathibu ezartzen zituzten.

        14. Eta ez hori bakharrik, bainan oraino bertzerik zen hekien ikhustatea, zeren gogo gaitzez hartzen baitzituzten arrotzak.

        15. Bainan haukiek bozkariorekin hartu ondoan lege beren azpian bizi izan ziren arrotzak, oinhaze garratzenak jasanarazi ziozkaten.

        16. Aldiz, itsutasunez izan ziren joak, hala-nola bertzeak prestuaren athean, tupusteko ilhunbeez estaliak izan zirenean, eta bakhotxa bere atheko bidearen bilha zabilanean;

        17. Ezen lehengaiek hartzen dute batak bertzearen aldia, hala-nola organoan krinkak aldizkatzen baitira eta orok, zeinek bere otsa zaintzen baitute; hortarik ezagut baititake segurki orduan ikhusi zena;

        18. Ezen leihorrekoak urekotara aldatzen, eta igerikari guziak lurrera iragaiten ziren.

        19. Suak urean ohiko indarra gainditzen zuen, eta urak ahanzten zuen berenazko iraungizaletasuna.

        20. Garrak aitzitik, bazter orotan zabiltzan abere ustelkorren haragiak etzituen dainatzen, eta etzuen urtharazten janhari gozo, bertzenaz horma bezala errexki urtzen zen hura. Alabainan, jauna, gauza guzietan handietsi eta ohoratu duzu zure populua, eta ez duzu arbuiatu, ordu orotan eta toki guzietan laguntza ematen zinaroelarik.

 

aurrekoa hurrengoa