EKLESIASTESA
I. KAP.
1. Eklesiastesaren hitzak, Jerusalemeko errege Dabiden semearenak.
2. Hutsalkeriaren hutsalkeria, dio Eklesiastesak: hutsalkeriaren hutsalkeria, eta oro hutsalkeria.
3. Gizonak zer du gehiago bere lanetik, iguzkiaren azpian daraman nekhetik?
4. Gizaldi bat badoha, gizaldi bat heldu da; bainan lurra hala-hala dago bethi.
5. Iguzkia jaikitzen eta etzaten da, eta bere lekhura itzultzen; eta han berriz jaikirik,
6. Ingurua egiten du eguerdia gaindi, eta ipharrera itzultzen da. Haizea badoha oro itzulika iraganez, eta bere inguruekin bihurtzen da.
7. Hibai guziak itsasora sartzen dira, eta itsasoak ez du gaindi egiten: hibaiak ilkhi diren tokira bihurtzen dira, berriz ere turrustaka goateko.
8. Gauza guziak gaitzak dira: gizonak hitzez ezin eman dezake hekien xehetasuna. Begia ikhusteaz ez da asetzen, ez-eta beharria aditzeaz bethetzen.
9. Zer da izan denik? izatekoa den hura bera. Zer da egin denik? egitekoa den hura bera.
10. Deus ez da berririk iguzkiaren azpian, eta nihor ez da gai errateko: Huna hau berria da: ezen jadanik izatu da gu baino lehenagoko mendeetan.
11. Ez da lehenbiziko gauzen orhoitzapenik, eta gerorat gerthatzekoak direnez ere ez dira orhoituko azkenki izatekoak diren gizonak.
12. Ni, Eklesiastesa, Israelgo errege izatu naiz Jerusalemen;
13. Eta ene buruan ezarri dut bilhatzea eta ikhartzea zuhurki, iguzkiaren azpian gerthatzen diren guziak. Jainkoak lan gaitz hori eman diote gizonen semeei, hortan hari ditezentzat.
14. Ikhusi ditut iguzkiaren azpian egiten direnak oro, eta huna hutsalkeria eta gogoko behardura direla guziak.
15. Zabartuak nekez dira nehortzen, eta zoroen ostea nihonerekoa da.
16. Mintzatu naiz ene bihotzean, nioelarik: Huna non handi bilhakatua naizen, eta zuhurtasunean aitzindu ditut, ni baino lehen Jerusalemen izatu diren guziak; eta ene gogoak zuhurki begietsi ditu hainitz gauza, eta argitu naiz.
17. Umotasuna eta jakitatea, errebelamenduak eta zorokeria zer diren ikhastera eman izan dut ene bihotza; eta ezagutu dut horietan ere bazela lan eta gogoko behardura;
18. Zeren zuhurtasun handian baitago gaitzidura handia, eta bere jakitatea berhatzen duenak berhatzen baitu behardura ere.
II. KAP.
1. Ene bihotzean erran izan dut: Goanen naiz, atseginetan ibiliko naiz igeri, ontasunen gogoak hartuko ditut; eta ikhusi dut hori ere gauza huts bat zela.
2. Ezagutu dut irria enganio bat dela, eta bozkarioari erran diot: Zertan habila enganio alfer ematen?
3. Ene bihotzean gogo hartu dut behar naizela arnotik begiratu, ene arima ekhartzeko zuhurtziara, eta zorokeriari ihes egiteko, ikhusi arteo zer den on gizasemearentzat, zer egin behar duen iguzkiaren azpian haren bizitzeko egunek dirauteno.
4. Lan handiak erabili ditut; altxatu ditut etxeak eta landatu mahastiak.
5. Baratzeak eta sagardiak egin ditut, eta han zuhamu orotarik ezarri izan dut.
6. Urentzat ezteinuak egin ditut, zuhaitz gazteetako oihanaren urztatzeko.
7. Izatu dut muthil, neskato eta sehi hainitz, abereak ere eta ardi-arthalde handiak, ene aitzinean Jerusalemen izan diren guziek baino gehiago.
8. Metatu ditut urhea eta zilharra, erregeen eta lekhuetako izateak, enetzat berezi ditut gizon eta emazteki kantariak, eta gizasemeen atsegingarri direnak oro, xatak eta untziak arnoaren husteko.
9. Eta aberastasunez gainditu ditut ene aitzinean Jerusalemen izan diren guziak; zuhurtziak ere enekin iraun du.
10. Eta ene begiak tirriatu diren guzietarik ez diotet deusere guphidetsi; eta ene bihotzari ez diot debekatu gozatzea edozein atsegin, eta gozo hartzea aphaindu nituen gauzetan, eta uste izan dut emana zitzaitala ene lanez horreletan gozatzea.
11. Eta itzuli naizenean ene eskuek eginikako obra guzien alderat, eta izerdi alferrak atheratu darozkidaten lanen alderat, orotan ikhusi ditut hutsalkeria eta gogoko behardura, eta deusek ere ez dirauela iguzkiaren azpian.
12. Iragan naiz zuhurtziaren, errebelamenduen eta zorokeriaren begiestera. Zer da, nioen, gizona, jarraik ahal dadientzat errege bere egileari?
13. Eta ikhusi dut zuhurtzia hanbat aitzintzen dela zorokeriari, zenbat argia urruntzen baita ilhunbeetarik.
14. Zuhurrak begiak ditu buruan, zoroa ilhunbeka dabila, eta ezagutu dut heriotze bat dela bientzat.
15. Eta ene bihotzean erran dut: Baldin heriotze bera bada enetzat eta zoroarentzat, zer baliatzen zait zuhurtziari eman diodan lan handiagoa? Eta ene buruarekin iharduki ondoan, ohartu naiz hori ere hutsilkeria bat dela.
16. Ez da ezen bethiko orhoitzapenik zuhurrarentzat, zoroarentzat baino gehiago, eta ethorkizunak oro bardin ahanzpenaz estaliko ditu; gizon jakina hiltzen da hala-nola ezjakina.
17. Eta horren gatik unhatu naiz ene biziaz, ikhustenez gaitzik baizik ez dela iguzkiaren azpian, eta oro hutsalkeria eta gogoko atsekabe direla.
18. Gero hastiatu dut ene antze guzia zeinarekin hain arduratsuki lanari haritu bainatzaio iguzkiaren azpian, ene ondotik utzi behar baitut ondore bat,
19. Zeina ez baitakit izanen den zuhurra ala zoroa, eta hura izanen baita ni izertarazi eta grinatu nauten ene lanetan nausi; eta othe da deusere hunenbat hutsalik?
20. Horren gatik baratu naiz eta ene bihotzak ukho egin du iguzkiaren azpian lanean haritzeari.
21. Alabainan, gizon batek, zuhurtzia, argi eta ardura handirekin lanean haritu denean, bertze alfer bati uzten dio bildua. Eta beraz hori da hutsalkeria bat eta gaizki handi bat.
22. Ezen gizonak zer atheratuko du bere lan guzietarik eta gogoko beharduratik, zeinak hiratu baitu iguzkiaren azpian?
23. Haren egun guziak atsekabez eta minez dira betheak, eta gabaz ere ez du gogoko phausurik. Eta ez othe da hori hutsalkeria?
24. Ez othe da hobe jatea, edatea eta bere arimari erakhustea bere lanetarikako onak? Eta hori Jainkoaren eskutik dathor.
25. Nork horrela iretsiko du eta ni bezala atseginetan igeri ibiliko da?
26. Jainkoak eman dio, haren aitzinean ona den gizonari zuhurtasun, jakitate, bozkario; bekhatoreari aldiz, nahigabe eta grina alferrak, hari dadientzat berhatzen eta biltzen eta oro utz detzan Jainkoaren gogoko den bati. Bainan hori hutsalkeria da eta gogoko behardura alferra.
III. KAP.
1. Gauza guziek beren muga badute, eta zeruaren azpian oro beren ephetan iragaiten dira.
2. Muga bada sortzeko, muga hiltzeko; Muga landatzeko, eta muga landatuaren atheratzeko.
3. Bada muga hilarazteko, eta muga sendarazteko;
Muga urratzeko, eta muga altxatzeko;
4. Muga nigarraren, eta muga irriaren;
Muga deithoratzeko, eta muga jauzkatzeko;
5. Muga harri arthikitzeko, eta muga biltzeko;
Muga besarkatzeko, eta muga besarkaldietarik urrun egiteko;
6. Muga irabazteko, eta muga galtzeko;
Muga zaintzeko, eta muga uzteko;
7. Muga hausteko, eta muga osatzeko; Muga ixiltzeko, eta muga mintzatzeko;
8. Muga maithatzeko, eta muga higuintzeko;
Muga gerlarako, eta muga bakerako.
9. Bere lanetik gizonak zer du gehiago?
10. Ikhusi dut Jaunak gizasemeei eman daroeten nekhea, hartan berma ditezentzat.
11. Gauza guziak onak egin ditu beren orduko, eta mundua gizonen eztabadei eman daroete, gizonak ez dezan ardiets Jainkoak hastetik azkenerainokotzat egin duen lana.
12. Eta ezagutu dut ez dela deusere hoberik boztea baino eta bere bizian ongi egitea;
13. Ezen guziek, jaten, edaten eta beren lanetik ona ikhusten dutenek, Jainkoaren dohainez dute hori.
14. Ikhas dut Jaunak egin dituen lan guziek iraunen dutela bethi: ezin dezakegu deusere ez berha, ez guti, Jaunak bere beldurraren emateko egin dituen gauzei.
15. Egina izan denak badirau; ethortzekoak direnak, jadanik izatuak dira, eta Jainkoak berritzen du iragan dena.
16. iguzkiaren azpian ikhusi ditut tzarkeria juiamenduaren orde, eta bidegabekeria zuzenbidearen orde.
17. Eta erran izan dut ene bihotzean: Jainkoak juiatuko ditu prestua eta gaixtagina, eta hura izanen da gauza guzien ordua.
18. Gizasemeez erran dut ene bihotzean: Jainkoak frogatzen dituela, eta erakhusten duela abereen pare direla.
19. Hargatik gizona eta azienda bardin hiltzen dira, eta bardina da bataren eta bertzearen izatea; nola hiltzen baita gizona, hala-hala hiltzen da aberea; orok bardin hatsa hartzen dute, eta gizonak deusere ez du aziendak baino gehiago: oro hutsalkeriaren azpiko dira.
20. Eta oro lekhu berera dihoazi: oro lurretik eginak dira, eta orobat lurrera bihurtzen dira.
21. Nork daki hean Adamen semeen izpiritua goiti igaiten den, eta abereen izpiritua beheiti jausten den?
22. Eta khausitu dut deusere ez dela gizonarentzat hoberik bere lanean boztea baino, eta hori dela hari eroria zaioen zathia. Alabainan nork helaraziko du ezagutzera haren ondotik gerthatzekoak direnak?
IV. KAP.
1. Bertze batzuetara itzuli dut ene izpiritua, eta ikhusi ditut iguzkiaren azpian egiten diren zaphatzeak, eta hobengabeen nigarrak, eta nihor ez dela gozakari emateko; eta nihondik laguntzarik gabe, ezin iharduk diozoketela gaixtaginen muthirikeriei.
2. Eta erran dut hilak biziak baino hobeki direla;
3. Eta ustea hartu dut batzuek eta bertzeek baino zori hobea duela oraino sorthu ez denak, eta iguzkiaren azpian egiten diren gaizkiak ikhusi ez dituenak.
4. Berriz eman diotet begia gizonen lan guziei, eta ohartu naiz antzeak lagunaren bekhaizgoari zabalduak daudezela; eta hortan ere hutsalkeria eta behargabeko grina.
5. Zoroak biltzen ditu eskuak eta jaten bere haragiak, dioelarik:
6. Ahurtara bat hobe da deskantsurekin, ezenetz bi eskuen bethea nekhe eta gogoko behardurarekin.
7. Begiratuz, bertze hutsalkeria bat ere aurkhitu dut iguzkiaren azpian:
8. Halakoa pakant da, eta ez du berekin, ez semerik, ez anaiarik, eta halere ez da lanetik baratzen, era haren begiak ez ditazke diruz ase; eta ez du gogoeta egiten, erraten duelarik: Norentzat hari naiz lanean, eta gabetzen dut ene bizia ene ontasunen gozotik? Hortan ere hutsalkeria eta behardura gaixtoena.
9. Hobe da beraz, pakant baino, bia elkharrekin izatea; ezik probetxu atheratzen dute beren phartzunergotik.
10. Batek erortzera egin badu, bertzeak soinkaturen du. Zorigaitz bakharrari! Ezen erori ditakeenean, nihor ez du altxatuko duenik.
11. Eta bia balin badira lotan, elkhar berotuko dute; nola berotuko da bakharra?
12. Eta baldin hekietarik bati nausitzen bazaio norbait, biek huni buru eginen daroete; nekhez trenkatzen da hirur phirutako sokha.
13. Haur behar eta zuhur bat hobe da errege zahar eta zoro bat baino, zeinak ez baitaki aitzinetik geroan ikhusten.
14. Ezen batzutan bada presondegitik eta burdinetarik, errege izateko ilkhitzen dena; eta bertze bat, errege sorthua, beharraren azpian higatzen dena.
15. Ikhusi ditut bizi diren guziak, dabiltzala iguzkiaren azpian gizon-gazte ondokoarekin, zeina erregeren ordain jaikiko baita.
16. Haren aitzinean izatu diren guziek egiten dute nihonereko populu oste bat; eta gero ethortzekoak direnak, ez dira haren baithan boztuko. Bainan hori are hutsalkeria eta gogoko behardura.
17. Zure oina zain zazu Jaunaren etxean sartzean, eta entzutera hurbil zaite; ezik hainitzez hobe da ethorkortasuna, gaizki egiten dutena ezagutzen ez duten zoroen bitimak baino.
V. KAP.
1. Ez mintza nola-nahika, eta zure bihotza Jainkoaren aitzinean solasaren atheratzera ez bedi laster izan; ezen Jainkoa zeruan da, eta zu lurrean; horren gatik egizu solas guti.
2. Hainitz grinari jarraikitzen dira ametsak, eta solas hainitzetan aurkhitzen da zorokeria.
3. Zerbait botu egin badiozu Jainkoari, bihurtzea ez luza; ezen desgogarako zaio agintza gezurti eta zoroa; bainan zer-ere botu egin baituzu, bihur zazu.
4. Hainitzez hobe da boturik ez egitea, ezenetz agindu botua ez bihurtzea.
5. Zure ahoaz ez bekhaturik eragin zure haragiari; eta ez erran aingeruaren aitzinean: Ez da probidentziarik; beldurrez-eta zure solasen kontra hasarreturik, Jainkoak urmaria detzan zure eskuetako lan guziak.
6. Amets hainitz den tokian bada asko hutsalkeria eta solas elemenia bat: zu ordean izan zaitezi Jainkoaren beldur.
7. Ikhusten baditutzu noharroinak zaphatuak, juiamendu bortxatiarrak eta zuzenbidea ostikatua herrialde batean, ez hortaz harri; ezen gora dena baino goragoko bertze bat bada, eta hekiek baino handiago diren bertzeak ere badira;
8. Eta bertzalde errege batek manatzen dio bere azpiko lur guziari.
9. Jaramana ez da diruz aseko, eta aberastasunak maite dituenak ez du hekietarik probetxurik atheratuko: hutsalkeria bat da beraz hori.
10. Ontasun hainitz den tokian, jale hainitz ere bada; eta jabeak zer du bertze probetxurik, aberastasun hekiek bere begiz ikhusten dituela baizik?
11. Jan dezan guti edo hainitz, lanean hari denari loa gozo zaio; bainan asetasunak ez du aberatsa lo egitera uzten.
12. Bada bertze gaitz bat ere guziz gaixtoa iguzkiaren azpian ikhusi dudana: aberastasun begiratuak beren jabearen kaltetan;
13. Ezik atsekabe gaitzaren erdian galtzen dira: jaio du seme bat, behartasun handian izanen dena.
14. Buluz ilkhi den bezala bere amaren sabeletik, buluz itzuliko da, eta bere lanetik deusere ez du eramanen berekin.
15. Gaitz guziz urrikaltzekoa! Nola ethorri, hala itzuliko da. Zer baliatuko da beraz haizearentzat nekhaturik?
16. Bere bizitzeko egun guziez jan du ilhunbeetan, grina hainitzen erdian, atsekabe eta gogoko ilhunduran.
17. Hargatik hau on iduritu zait niri, nork jan eta dan dezan, eta bozkarioz goza dadien bere lan, iguzkiaren azpian berak jasan duenaz, Jainkoak eman diozkan bere biziko egun lerroan; eta hori dela haren zathia.
18. Eta gizon guzientzat, zeinei Jainkoak eman baitiozkate aberastasunak eta ontasunak, eta hekietarik jateko ahala, beren zathiaz gozatzekoa, eta beren lanetik bozkario atheratzekoa; hori Jainkoaren dohain bat da.
19. Alabainan guti orhoituko da bere bizitzeko egunez, zeren Jainkoak gozoz betheko baitu haren bihotza.
VI. KAP.
1. Bada berme gaitz bat ere iguzkiaren azpian ikhusi dudana, eta gizonen artean ardurakoa:
2. Gizon bat zeinari Jainkoak eman izan baitiozka aherastasun, ontasun, ohoreak; eta haren arimak deusere ez du eskas lehia duenetarik; eta Jainkoak ez dio eman hekiez gozatzeko ahala, bainan gizon atze batek iretsiko ditu: hori da hutsalkeria eta deithoragarritasun handia.
3. Norbaitek izan balitu ere ehun haur, bizi izan balitz asko urthez eta adin handia ardietsi balu; baldin bere bizian gozatzen ez baditu bere izantzako ontasunak eta ehortzi gabe gelditzen bada; hortaz nik diot, hura baino hilori bat hobe dela.
4. Alabainan alferretan ethorri da, eta ilhunbeetara dihoa, eta ahanzpenak histuko du haren izena.
5. Iguzkia ez du ikhusi, eta ez du ezagutu ongitik gaizkira nolako artea den.
6. Eta bizi izan balitz ere bi mila urthez, eta ontasunez gozatu ez balitz, ez othe doazi lasterrez oro lekhu berera?
7. Ahoarentzat da gizonaren lan guzia, bainan ez da betheko haren arima.
8. Zuhurrak zer du zoroak baino gehiago? eta zer du beharrak, ezenetz badohala bizia den tokira?
9. Nahi duzunaren ikhustea hobe duzu, ez dakizunaren lehia hartzea baino: bainan hori ere hutsalkeria bat da eta gogo sendotasun bat.
10. Izan beharra dena, jadanik bere izenaz deithua da: jakina da gizon bat dela, eta hazkarragoarekin juiamendutan ezin iharduk dezakeela.
11. Erabiltzen da elhe asko, eta asko solaz eztabadetan, oro hutsalkeriaz betheak.
VII. KAP.
1. Zer premia da gizonarentzat bere baino goragoko gauzak bilha detzan, ez dakienean zer duen on bere bizian, bere arrozgoako egunetan, eta itzala-iduri iragaiten den denboran? Edo nork ezagutaraz diozoke, haren ondotik zer gerthatuko den iguzkiaren azpian?
2. Hobe da omen ona gantzugailu baliosak baino, eta hiltzeko eguna sortzeko eguna baino.
3. Deithorea den etxera hobe du goatea, ezenetz barazkaria den etxera: alabainan, hartan ohartarazten da gizon guzien akhabantzaz, eta bizi denak gogoetak egiten ditu gerthatzekoa denaz.
4. Irria baino hobe da hasarrea, zeren hobendun jartzen denaren arima kridantzatzen baita begitharteko ilhunduraz.
5. Zuhurren bihotza ilhundura den tokian da, eta zoroena bozkalentzia den lekhuan.
6. Hobe da zuhurraz izatea kridantzatua, ezenetz zoroen balakuz enganatua;
7. Zeren duphinaren azpian erretzen hari diren elhorrien harrabotsa nolako, zoroaren irria halako: bainan hori ere hutsalkeria.
8. Kalomniak nahasten du zuhurra eta ilhauntzen haren bihotzeko indarra.
9. Solasaren akhaboa hobea da hastea baino; gizon jasankorra hobea da ozarra baino.
10. Ez izan jauzkor, zeren hasarrea zoroaren golkhoan baitago.
11. Ez erran: Zure ustez, zergatik ziren lehengo denborak hobeak oraikoak diren baino? zoroa da ezen horrelako galdea.
12. Zuhurtzia aberastasunekin baliosago da eta iguzkia ikhusten dutenei probetxagarriago;
13. Ezen nola maldatzen baitu zuhurtziak, hala maldatzen du diruak ere: bainan hau gehiago dute jakintasunak eta zuhurtziak, bizia ematen baitiote hekien jabe direnei.
14. Begia emozute Jainkoaren egintzei; ikhusazu nihork ez dezakeela kridantza harek arbuiatu duena.
15. Onez goza zaite egun onean, eta berautzu egun gaixtoari; alabainan hura bezala hau ere Jainkoak egin du, gizonak ez dezan izan haren kontra arrangurabide zuzenik.
16. Hau ere ikhusi izan dut ene hutsalkeriako egunetan: prestua galtzen da bere prestutasunean, eta gaixtagina luzez bizitzen bere gaixtakerian.
17. Ez izan prestuegi, ez-eta premia den baino zuhurrago, gaizokeriara eror zaitezen beldurrez.
18. Ez erabil tzarkeria hainitz, eta berautzu zoro izatetik, beldurrez-eta hil zaitezen zurea ez den orduan.
19. Ongi da prestuari hel zakizkion; bainan bertzearen ganik ere ez gibela zure eskua; zeren Jainkoaren beldur denak deus ez baitu arthagabe uzten.
20. Zuhurtziak zuhurra hazkarragotzen du hiriko hamar aitzindari baino;
21. Lurrean alabainan ez da gizon presturik, zeinak ongia egiten baitu eta bekhaturik ez baitu egiten.
22. Bainan zuk ere ez iratxik zure bihotza erasten diren elhe guziei, beldurrez-eta entzun dezazun zure sehia zutaz gaizki mintzatzen;
23. Badaki alabainan zure barneak zeroni maiz gaizki mintzatu zarela bertzeez.
24. Zuhurtziaren biltzeko ez da nik erabili ez dudanik. Erran izan dut: Zuhurtuko naiz; eta harek ene ganik urrun egin du
25. Lehen zen baino hainitz gehiago; eta haie barnatasun handian datza! Nork atzeman hura?
26. Gogoaz iragan ditut oro, jakiteko, begiztatzeko, eta zuhurtziaren eta ariaren bilhatzeko, eta ezagutzeko zoroaren tzarkeria eta umogabeen errebelamenduak.
27. Eta khausitu dut emaztekia heriotzea baino uherragoa dela, ihiztarien artea dela, haren bihotza sare bat, haren eskuak gathe batzu. Jainkoaren gogarako denak, emaztekiari ihes eginen dio; aldiz, bekhatore dena, hartaz izanen da atzemana.
28. Horra zer aurkhitu dudan, dio Eklesiastesak, gauza bat bertzeari hurbildu dudanean, aria bat nahiz atzeman,
29. Ene arimak oraino bilhatzen duena, eta ez dut khausitu. Mila gizonetan, bat atzeman dut; eta emazteki bat ez dut khausitu orotan.
30. Bakharrik hau dut aurkhitu, zuzena egin duela Jainkoak gizona, eta gizonak bere burua nihonereko ihardukarietan koropilatzen duela. Nor da halako, non zuhur baita? eta nork ezagutu du solasaren garbitasuna?
VIII. KAP.
1. Zuhurtziak izarniatzen du gizonaren ahurpegian, eta Ahalorotakoak mudatzen dio begithartea.
2. Nik zaintzen ditut erregeren ahoko hitzak eta Jainkoaren zineko manamenduak.
3. Ez gibela herresakaz haren aitzinetik, eta ez iraun tzarkeriako lanean, zeren nahiko dituen guziek eginen baititu.
4. Ahalez bethea da haren hitza, eta nihork ezin erran diozoke: Zergatik egiten duzu hola?
5. Manamendua begiratzen duenak ez du gaitzik batere jasanen. Zuhurraren bihotzak ezagutzen du noiz eta zer ihardets.
6. Egiteko guziek badute beren ordua eta ongi-ethorria, eta gizonak asko atsekabe;
7. Zeren ez baitakizki gauza iraganak, eta ethortzekoez ez baitute niholazko berririk.
8. Ez da gizonaren ahalean bizia goatetik debekatzea; ahalik ez du heriotzeko egunaren gainean, eta phausurik etzaio uzten, jauzten denean gerla; gaixtagina ere ez du gaixtakeriak salbatuko.
9. Begietsi ditut horiek oro, eta iritxiki dut ene bihotza iguzkiaren azpian egiten diren gauza guziei. Batzutan gizonak gizonaren gainean bere zorigaitzetan nausitasun badu.
10. Ikhusi ditut gaixtaginak ehortziak, zeinak oraino bizi zirenean ere, lekhu sainduan baitzauden, eta laudatzen zituzten hirian hekien egintzak, prestuen egintzen idurikoak izan balira bezala; bainan hori ere hutsalkeria;
11. Ezen, erabakia ez delakoan gaixtaginen kontra berehala ekhartzen, gizasemeek beldurrik batere gabe egiten dituzte gaizkiak.
12. Eta bizkitartean zeren bekhatoreak ehunetan egin duen gaizkia, eta jasankorki egarria den, hortarik ezagutu dut nik zoriona izanen dela Jainkoaren beldur direnentzat eta haren begitharteak larderiatzen dituenentzat.
13. Onik izan ez bedi gaixtaginarentzat, aien egunak ez beitez izan luzatuak; bainan itzala bezala iragan beitez Jaunaren beldur ez direnak.
14. Bada bertze hutsalkeria bat ere lurraren gainean gerthatzen den: prestuak badira, zeinei asturugaitzak heltzen baitzaizkote, gaixtaginen egintzetan ibili balire bezala; eta badira gaixtaginak, deskantsua dutenak, prestuen egintzak balituzte bezala. Bainan hori ere dadukat hutsalkeria guziz handitzat.
15. Laudatu dut beraz bozkarioa, gizonak iguzkiaren azpian ez duelakotz bertze onik, baizik-ere jaten eta edaten duela eta bozten dela; eta berekin hori bakharrik eramanen baitu bere lanetik, Jainkoak iguzkiaren azpian eman diozkan bere biziko egunetan.
16. Eta iratxiki dut ene bihotza zuhurtziaz jakintsun egiteari eta lurraren gainean dagoen saxeriaren ezagutzeari; bada gizonik zeinaren begiek ez egunaz, ez gauaz lorik atzematen ez dutenik.
17. Eta ezagutu dut, Jainkoaren egintza iguzkiaren azpian gerthatzen diren guzien ariarik batere ez dezakeela khausi gizonak, eta zenbatenaz ere gehiago hariko baita haren bilhatzen, hanbatenaz gutiago khausituko duela. Zuhurrak erran baleza ere ezagutzen duela, ezin atzeman lezake.
IX. KAP.
1. Horiek oro ene bihotzean erabili ditut, zuzenki ezagutu nahiz. Badira prestuak eta zuhurrak, eta hekien egintzak Jainkoaren eskuetan dira; eta halere gizonak et daki ala duen merezi onhirizkoa, ala gaitzirizkoa:
2. Bainan oro mentura batean ethorkizunekotzat begiratuak dira, zeren oro bardin gerthatzen zaizkoten prestuari eta gaixtaginari, onari eta gaixtoari, xahuari eta lohiari, bitimak imolatzen dituenari eta sakrifizioak arbuiatzen dituenari. Nola baita ona, hala-hala bekhatorea ere; gezurrez zin egiten duena bezala da egiaz egiten duena ere.
3. Hori da areenik iguzkiaren azpian egiten diren orotan, zeren guziei gauza berak gerthatzen baitzaizkote. Hortarik dathor gizasemeen bihotzak tzarkeriaz eta arbuioz bethetzen direla beren bizian; eta gero ifernuetara eramanak izanen dira.
4. Ez da nihor bethi bizi denik eta horren ustekeria duenik: zakhur bizia hobe da lehoin hila baino.
5. Alabainan bizi direnek badakite hiltzekoak direla; hilek ordean deusik ez dakite gehiago, eta gehiago ez dute saririk, zeren hekien orhoitzapena ahanzpenari utzia baita.
6. Maithatze, higuintze, bekhaizteak ere batean iraungi dira; eta ez dute gehiago ikhustekorik, ez mende huntan, ez iguzkiaren azpian egiten diren gauzetan.
7. Zoaz beraz, eta bozkarioz jan zazu zure ogia, eta arraiki edan zure arnoa, zeren Jainkoaren gogarako baitira zure egintzak.
8. Ordu oroz zure soinekoak izan beitez xuriak eta zure burukotzat olioak ez beza eskas egin.
9. Maite duzun emaztearekin goza zaite biziaz, iguzkiaren azpian zure hutsalkeriako denboran emanak izan zaizkitzun zure bizitze iragankorreko egun oroz; ezen hori da zure zathia bizian, eta iguzkiaren azpian derabilkazun lanean.
10. Laster egizu zure eskuak egin dezakeen guzia; zeren ez baita, ez lan, ez aria, ez zuhurtzia, ez jakitaterik hilen baithan, zeinen gana zalhuki baitzoaz.
11. Itzuli naiz bertze alde batera, eta iguzkiaren azpian ikhusi dut ez dela zalhuentzat lasterkan irabazia, hazkarrentzat garhaizia, zuhurrentzat ogia, jakinentzat aberastasuna, antzetsuentzat eskerra; bainan ordua eta gerthakaria direla orotan.
12. Gizonak ez du ezagutzen bere akhabantza; bainan nola arraina amuan atzematen baita eta xoria segadan, gizonak ere hala harrapatzen dira oren gaitzean, tupustean gainera heldu zaiotenean.
13. Zuhurtzia hau ere ikhusi dut iguzkiaren azpian, eta frogatu izan dut guziz handitzat:
14. Hiri bat bazen ttipia, eta gizon guti hartan; haren kontra ethorri zen errege handi bat, inguratu zuen, hazkargailuak inguruan altxatu eta alde orotarik sethiatu.
15. Eta hartan khausitu zen gizon bat beharra eta zuhurra, eta bere zuhurtasunaz libratu zuen hiria, eta gero nihor etzen orhoitu gehiago gizon, behar hartaz.
16. Eta nik erraten nuen zuhurtzia indarra baino hobea dela. Nola beraz gizon behar haren zuhurtasuna erdeinatua izan da, eta haren solasak ez dira entzunak izan?
17. Ixiltasunean entzuten dira zuhurren solasak, zoroen artean aitzindariaren oihua baino hobeki.
18. Gerlako harmak baino hobe da zuhurtzia; eta batean huts egiten duenak, hainitz ontasun galduko du.
X. KAP.
1. Uliek hiltzean gantzugailuari galarazten diote bere gozotasuna; zorokeria aphurrak eta iraupengabeak garaitzen ditu zuhurtzia eta ospea.
2. Zuhurraren bihotza haren esku eskuinean da, eta zoroaren bihotza hunen esku ezkerrean.
3. Eta oraino zoroak, bere bidean dihoanean, nola adimendugabea baita, guziak zoro daduzka.
4. Ahala duenaren izpiritua igaiten bazaitzu gainera, ez utz zure tokia, zeren sendagailuak baratuko baititu bekhaturik handienak.
5. Gaizki bat bada, iguzkiaren azpian ikhusi dudana buruzagiaren ganik atheratzen errebelamendu baten bidez bezala:
6. Zoroa kargu handira goratua, eta aberatsak behereko aldean jarriak.
7. Ikhusi ditut gathibuak zaldiz, eta aitzindariak lurrean oinez gathibuak bezala.
8. Zilhoaren egilea hartara eroriko da; eta nork-ere urratuko baitu hesia, hura asikiko du sugeak.
9. Harriak larrutuko du harriketan hari dena, eta egur arrailtzen hari denak hekietan min hartuko du.
10. Burdina khamustua balin bada, eta hura ez lehen bezala, bainan gehiago khamusten bada, nekhe handirekin zorroztuko da; eta zuhurtzia bermatzeari jarraikitzen zaio.
11. Sugeak ixilik asikitzen badu, harek baino deusere ez du gutiago gordeka belzten hari denak.
12. Zuhurraren ahoko solasak esker ederrekoak dira, eta zoroa bere ezpainek erorraraziko dute.
13. Haren elheen hastapena zorokeria bat da; eta haren ahotik ilkhitzen den azkena, errebelamendurik tzarrena.
14. Zoroak metaka ditu eiheak. Gizonak ez daki zer izan den haren aitzinean; eta nork erakhuts diozoke zer izanen den haren ondotik?
15. Beren lanak xahutuko ditu zoroak, zeinek ez baitakite hirira goaten.
16. Zorigaitz hiri, lurra, zeinaren erregea haur baita, eta zeinetako buruzagiak goizetik hari baitira jaten
17. Dohatsu lurra, zeinaren erregea deithatua baita, eta zeinetako buruzagiek tenorean jaten baitute, barnearen hazteko eta ez zalekeriaz!
18. Alferkeriak erorraraziko du etxegaineko zureria eta eskuen nagitasunak betheko du etxea zitaitzez.
19. Gizonak egiten dituzte ogia eta arnoa irriz egoteko, beren bizia asetan iragan dezatentzat; eta gauza guziak diruaren manuko dira.
20. Zure gogoan ez erran erregerentzat gaizkirik, eta zure gela zokhoan ez madarika aberatsa, zeren zeruko xoriek berek eramanen baitituzte zure hitzak, eta hegalak dituenak barraituko baitu zuk errana.
XI. KAP.
1. Arthikazu zure ogia iragaiten diren uren gainera, zeren asko denboren buruan atzemanen baituzu.
2. Ematzu zazpi zathi eta zortzi ere, zeren ez baitakizu zer gaitz gerthatu behar den lurrean.
3. Hedoiak betheak badira, uria ixuriko dute lurraren gainera; zuhaitza erortzen bada hegoara edo ipharrera, edozein tokitara eror dadien, han egonen da.
4. Haizeari begira dagoenak ez du eraiten, eta hedoiei begira dagoenak ez du behinere uztarik bilduko.
5. Hala-nola ez baituzu ezagutzen biziaren bidea ez-eta nola hezurrak elkharri iratxikitzen diren emazteki izorraren sabelean; hala-hala ez dakizkitzu Jainkoaren obrak, hura baita gauza guzien egilea.
6. Goizetik erain zazu hazia, eta arratsean ez bedi zure eskua geldi, zeren ez baitakizu zein, hura ala hau sorthuko den lehenik; eta baldin biak bardin egiten badira, hobe izanen da.
7. Begiei argia gozo eta iguzkiaren ikhustea lakhet zaiote.
8. Gizona asko urthez bizi izatu bada, eta hekietan orotan bozkariotan izan bada, orhoitu behar da ilhunbeetako denboraz, eta egunketa handi hartaz; zeinak, behin ethorri direnean, iraganari frogatuko baitiote bere hutsalkeria.
9. Gizon-gaztea, beraz boz zaite zure gaztetasunean, bozkariotan izan bedi zure bihotza zure gaztaroko egunetan; ibil zaite zure bihotzaren bideetan eta zure begien argitara; eta jakizu Jainkoak horietaz orotaz juiamendutara galdatuko zaituela.
10. Iraizatzu hasarrea zure bihotzetik eta gaixtakeria zure haragitik; ezen gaztetasuna eta atsegina bardin hutsalak dira.
XII. KAP.
1. Zure kreatzaileaz orhoit zaite zure gaztaroko egunetan, atsekabearen ordua ethorri baino lehen eta hurbil ditezen aitzinean urtheak zeinetaz erranen baituzu: Ez dira ene gogarako;
2. Goibel ditezen baino lehen iguzkia eta argia, ilhargia eta izarrak, eta hedoiak itzul ditezen uriaren ondotik;
3. Laztuko direnean etxearen zainak, eta khordokatuko gizonik hazkarrenak; ehaileak alfer eta gutituak izanen direnean, eta zirrituetarik ikhusten dutenak lanbrotuko direnean;
4. Karrikan atheak hertsiko dituztenean, ehailearen mintzoaren ahiduran; hegastinaren karrankara jaikiko direnean; kantuaren alabak gortuko direnean guziak;
5. Lekhu gorak ere lotsagarri izanen direnean, eta izialdurak bidean jauziko direnean; amanda-hondoa loratuko da, xartala gizenduko, eta kaprak ezdeustuko direnean; zeren gizona baitoha bere bethiko etxera, eta karrikan ingurua eginen baitute deithoratzaileek;
6. Zilhar-haria trenka, eta urhezko hedea gibelerat bil dadien baino lehen; pegarra ithurriaren gainean hautsi, eta pirrita urtegiaren gainean xehakatu aitzinean;
7. Herrautsa bihur dadien baino lehen lurrera, zeintarik atheratua baitzen; eta izpiritua itzul dadien baino lehen Jainkoa gana, zeinak eman baitzuen.
8. Hutsalkerien hutsalkeria, dio Eklesiastesak, eta oro hutsalkeria.
9. Eta nola Eklesiastesa guziz baitzen zuhurra, irakhatsi zuen populua, eta erran zituen egin zituenak, eta ikhartuz xuxendu zituen parabola hainitz.
10. Bildu zituen zerbaitetako hitzak, eta iskribatu zituen solas guziz zuhurrak eta egiaz betheak.
11. Akhuloak iduri, eta itze barna sarthuak bezala dira zuhurren hitzak, artzain bakharrak nausten kontseiluz emanak.
12. Hekiez bertzerik ez bilha, ene semea. Asko liburu eginez, akhabatzerik ez daite; eta gogoa ardura alhatzea, haragiaren erkhitzea da.
13. Batean entzun dezagun guziek solasaren ondarra: Izan zaitezi Jainkoaren beldur, eta begira zatzu haren manamenduak; ezen hortan da gizona oso.
14. Eta Jainkoak juiamendutara erakharriko ditu egiten direnak oro nolanahiko hutsaren ariaz, hori izan dadien edo onezko edo gaixtozkoa.
|