PSALMOAK
I. PSAL
1. Dohatsu gizona, gaixtaginen asmuetan sarthu ez dena, bekhatoreen bidean gelditu ez dena, izurriaren alkhian jarri ez dena:
2. Bainan bere gogoa Jaunaren legean dadukana, eta haren legean izpiritua gau-egun alhaturen duena.
3. Iduriko du uren hegian landatua den zuhaitza, zeinak fruitua emanen baitu bere aroan.
Ez da eroriko haren hostoa, eta ongi helduko dira haren ganik atheratuko diren gauza guziak.
4. Ez da horrela gaixtaginaz; ez da horrela, bainan-bai haizeak lurraren gainetik harrotzen duen herrautsaz bezala.
5. Halabada gaixtagina ez da jaikiren erabakiko egunean, ez-etare bekhatorea zuzenen baldarnan.
6. Jaunak ezik ezagutzen du zuzenen bidexka; eta gaixtaginen bidea lezean galtzen da.
II. PSAL.
1. Jendaiak zertako dira iharrosi? populuek zertako dituzte erabili asmaketa ezdeusak?
2. Jaiki dira erregeak, eta buruzagiak bildu dira Jaunaren kontra eta haren Kristoren kontra:
3. Hauts detzagun hekien lokharriak, khen dezagun gure gainetik bekien uztarria.
4. Bainan zeruetan egoten dena trufatuko zatzoiote, eta Jaunak bere irrigarri izanen ditu.
5. Orduan bere hasarrean, mintzatuko zatzaiote; eta bere suminduran, nahasmendutan ezarriko ditu.
6. Ni aldiz, hartaz izatu naiz errege ezarria Sionen gainean, haren mendi sainduan, erantzun dezadan haren legea.
7. Jaunak erran darot: Ene semea zare, egun aitatu naiz zutaz.
8. Galda darodazu, eta zure primantza emanen darozkitzut jendaiak eta zure gozamenak hedaturen ditut lurraren bazterretaraino.
9. Burdinazko zigorrarekin hotsemanen daroezu, eta lurrezko untzi bat bezala phorroskaturen ditutzu.
10. Eta orai, erregeak, nabari zazue; argi zaitezte, lurraren juiatzaileak.
11. Beldurrekin zerbitza zazue Jauna, eta haren baithan boz zaitezte ikhararekin.
12. Besarka zazue legea, Jauna ez dakizuen hasarre eta gal etzaiztezen bide zuzenetik.
13. Sutu ditakeenean laster haren hasarrea, dohatsu haren baithan sinheste duten guziak.
III. PSAL.
1. Dabiden psalmoa, Absalom bere semearen aitzinean ihes zihoanean.
2. Jauna, zertako ostetan igan dira, ni hestutu beharrez hari direnak? Hainitz dira ene kontra jaikitzen direnak.
3. Askok erraten diote ene arimari: Salbamendurik ez duke bere Jainkoa baithan.
4. Bainan, Jauna, zu zare ene geriza, ene ospea, eta ene burua goratzen duzuna.
5. Ene ahoz Jaunari deihadar egin diot, eta entzun izan nau bere mendi saindutik.
6. Lokhartu naiz eta lo onean egotu; eta iratzarri naiz, Jaunak bere gerizaren azpira bainau hartu.
7. Ez nau izituko ene inguruan den etsai elemeniak. Jaiki zaite, Jauna; salba nezazu, ene Jainkoa.
8. Ezen jo ditutzu ene kontra ariarik gabe altxatu diren guziak; hautsi ditutzu bekhatoreen hortzak.
9. Jauna ganik dathor salbamendua; zure benedizionea hedatzen duzu zure populuaren gainera.
IV. PSAL.
1. Azkeneraino, kantatzeko Dabiden psalmoa.
2. Dei egin diodanean, entzun nau ene zuzenbideko Jainkoak; hesturan nintzen orduan, zabaldu darotazu bihotza. Urrikal zakizkit, eta entzun zazu ene othoitza.
3. Gizasemeak, noiz arteo thoil izanen zarete bihotzez? Zertako maithatzen duzue ergelkeria eta bilhatzen gezurra?
4. Jakizue ederresgarri egin duela Jaunak bere saindua. Entzunen nau Jaunak, deihadar eginen diodanean.
5. Samur zaitezte, eta berautzue bekhaturik egin. Zuen bihotzetan derrazuenaz urrikitan sar zaitezte zuen ohetan.
6. Zuzentasuneko sakrifizioa egizue, eta Jauna baithan idukazue zuen pheskiza. Askok erraten dute: Nork guri erakhuts ontasunak?
7. Gure gainean jarria da, Jauna, zure begitharteko argiaren arrastoa. Bozkarioa eman diozu ene bihotzari.
8. Goritu dira ogiaren, arnoaren eta olioaren gozotik.
9. Nik bakean izanen ditut loa eta phausua;
10. Zeren igurikitza berezi bat ezarri baituzu, Jauna, ene bibotzean.
V. PSAL.
1. Akhabantzaraino, ondoregoa ardiesten duenaren karietan, Dabiden psalmoa.
2. Jauna, zure beharriak adi betza ene solasak; entzun zazu ene oihua.
3. Ene othoitzari zaudezi atzarririk, oi ene errege eta Jainkoa.
4. Ezen, Jauna, othoizturen zaitut, eta goizetik entzunen duzu ene mintzoa.
5. Goizetik jarriren naiz zure aitzinean, eta ikhusiren dut Jainko bat zarela gaixtakeria nahi ez duzuna;
6. Maltzurrak ez duela zure aldean izanen bere egoitza, eta zuzenari hoben egiten dutenek ez dutela zure begien aitzinean iraunen.
7. Gaitzets ditutzu tzarkeria-egileak; galtzen ditutzu gezurrez mintzo direnak. Jaunak aborritzen du gizon odolkoi, zimarkhutsua;
8. Ni ordean zure urrikalpen guziei esker,
Sarthuko naiz zure etxean; zure beldurrean adoratuko zaitut zure tenplo sainduan.
9. Jauna bida nezazu zure zuzentasuneko bidean; zure aitzinean bida zazu ene urhatsa ene etsaien ariaz.
10. Ezen egia ez da hekien ahoan; haizerik baizik ez da hekien bihotzean.
11. Hekien zintzurra hobi zabaldu bat da; hekien mihiak zimarkhutan dabiltza. Juia zatzu, Jainkoa.
Hutsegin bezate beren asmuetan; iraizatzu beren tzarkeria guzien arabera, ezen sumindu zaituzte, Jauna.
12. Bozkariotan sar beitez beren pheskiza zure baithan dutenak oro; bethi guzian bozturen dira, eta hekien artean eginen duzu zure egoitza.
Zure baithan harturen dute beren ospea zure izena maite duten guziek,
13. Zeren zuzenari emanen baitiozkatzu zure benedizioneak.
Jauna, zure oneriztea erredola bat bezala atheratu duzu gure buruen gainera.
VI. PSAL.
1. Akhabantzaraino, kantatzeko, Dabiden psalmoa zortziurruneko.
2. Jauna, ez bezadazu jazar zure suminduraren hatsean; ez benezazu azurria zure hasarrean.
3. Urrikal zakizkit, Jauna, zeren naizen hebain; senda nezazu, Jauna, zeren asaldutan baitira ene hezurrak.
4. Asaldu gaitzean da ene arima; bainan zuk, Jauna, noiz arteo utziren nauzu huntan?
5. Ene alderat itzul zaite, Jauna; athera zazu ene arima; salba nezazu zure urrikalmenduaren ariaz.
6. Alabainan ez da hilez geroz nihor zutaz orhoit denik; ifernuan berriz, nork aithor bihurturen darotzu?
7. Auhenetan ahiturik nago; gau oroz bustiko dut ene ohea, nigar-uharrak ixuriko ditut ene etzauntzaren gainera.
8. Gaitzidurak nahasi du ene begia; zahartu naiz ene etsai guzien artean.
9. Urrun zaitezte ni ganik, tzarkeria-egile guziak, ezen Jaunak entzun du ene nigar-marraska.
10. Jaunak entzun du ene othoitza, Jaunak onhetsi du ene errekeia.
11. Ahalka beitez ene etsai guziak, eror beitez nahastura gaitzera, ahalke gorritan itzul beitez laster.
VII. PSAL.
1. Dabidek Jaunari kantatu zaroen psalmoa, Jeminiren seme Kusiren solasen ariaz.
2. Ene Jainko Jauna, zutan izan da ene igurikitza; itzur eta athera nezazu ene ondoan dabiltzan guzien aztaparretarik;
3. Beldurrez-eta egun batez ene etsaiak, lehoin batek bezala, eraman diazadan bizia, nihor ez dudalarik ene berrerosteko eta salbatzeko.
4. Ene Jainko Jauna, nik egin badut jazartzen darotedan gaizkia, ene eskuetan balin bada tzarkeria,
5. Bihurtu izan badiotet gaizkia niri egin darotatenei, hutsik goan benedi, merezi bezala, ene etsaien aitzinetik;
6. Etsaia jarraik bekio ene biziari, atzeman eta lurrean ostika beza, eta ene ospea erabil beza herrauspean.
7. Zure hasarrean altxa zaite, Jauna; ager zazu zure indarra ene etsaien eremuetan.
Jaiki zaite, ene Jainko Jauna, zerorrek erabaki duzunaren egiteko;
8. Eta populuen baldarna zure ingurura bilduko da.
Haren arietan igan zaite zure tronura:
9. Jaunak juiatzen ditu populuak.
Juia nezazu, Jauna, ene zuzentasunaren arabera, eta ene baithan den garbitasunaren arabera.
10. Urmariaturen da bekhatorearen maltzurkeria, eta gizon zuzena bidaturen duzu, oi Jainko, bihotzak eta barneak ikhartzen ditutzuna.
Bidezkoa da.
11. Ene laguntza Jauna ganikakoa, ezen harek itzurrarazten ditu bihotzez zuzen direnak.
12. Jainkoa, juie zuzen, indardun eta jasankorra, egun oroz hasarretzen othe da?
13. Haren ganat ez bazarete bihurtzen, dardaratuko du bere ezpata; hedatua du bere arranbela, zuzendua daduka.
14. Hiltzeko tresnak hartan xuxenduak ditu; bere geziak gizon sukoientzat egin ditu.
15. Gaixtagina behartu da bidegabearen egiteko; oinhazeaz ernaldu da, eta tzarkeriaz erdi.
16. Zuphu bat abiatu eta egin du, eta berak egin zilhora da erori.
17. Bere gaixtakeria bihurturen zaio buruaren gainera; lephora eroriko zaio bere tzarkeria.
18. Aithor emanen diot Jaunari bere zuzentasunaren arabera, eta kantikak kantaturen diozkat Jaun guziz goraren izenari.
VIII. PSAL.
1. Akhabantzaraino, dolhareetako, Dabiden psalmoa.
2. Jauna, gure Jauna, zeinen den ederresgarri zure izena lurraren hedadura guzian!
Ezen zure ospea zeruez gorago heltzen da.
3. Haurren eta bulharrean direnen ahotik atheratu duzu zure laudorio osoa, zure etsaien ariaz, etsaiaren eta aiherkundetsuaren xahutzeko.
4. Begiratuko diotedanean zure zeru, zure eskuetako lanei; ilhargi eta izar asentatu ditutzunei;
5. Zer da gizona, hartaz orhoit izan zaitezentzat? zer da gizaseme bat, haren ikhustera zu ethortzekotzat?
6. Aingeruak baino aphur bat beherago ezarri duzu; ospezko eta ohorezko khoro bat egin diozu,
7. Eta zure eskuetako lanen gaineko ezarri duzu.
8. Haren oinenpeko ezarri ditutzu guziak, ardi, idi, eta bertzalde larretako abereak,
9. Zeruko hegastinak eta itsasoko arrainak, itsaspeko bidexketan ibiltzen diren guziak.
10. Jauna, gure Jauna, zeinen den ederresgarri zure izena lurraren hedadura guzian!
IX. PSAL.
1. Azkeneraino, semearen gauza gordeen gainean, Dabiden psalmoa.
2. Ene bihotz oroz, Jauna, emanen darotzut aithor; kantaturen ditut zure sendagaila guziak,
3. Zure baithan boztuko eta goiheretuko naiz; zure izena kantaturen dut, Jainko guziz gora.
4. Zuk ene etsaia gibelaz itzularaztearekin, herbalduko eta galduko dira zure aitzinetik guziak.
5. Ezen zuzenbidea eman darokuzu niri eta ene egitekoari: zure tronuaren gainean jarri zare, Jainko zuzenki juiatzen duzuna.
6. Azurriatu ditutzu jendaiak, eta gaixtagina galdu da; bethiko eta menderen mendetako ezeztatu duzu hekien izena.
7. Etsaiaren ezpatek bethikotzat galdu dute beren indarra; urratu ditutzu hekien hiriak.
Harramantzekin galdu da hekien orhoitzapena;
8. Bainan bethi guzian dirau Jaunak. Juiatzekotzat xuxendu du bere tronua;
9. Zuzenbidean juiaturen du berak lurra; zuzenaren arabera juiaturen ditu populuak.
10. Jauna beharraren ihes-lekhu egin da, haren laguntza behar-ordu eta hesturetan.
11. Zure izena ezagutzen dutenek, zure baithan izan bezate beren igurikitza, zeren ez baititutzu bazterrerat utzi zu bilhatzen zaituztenak, Jauna.
12. Kanta zazue Sionen dagoen Jauna; jendaien artean ezagutaraz zatzue haren arthak;
13. Ezen orhoitu da beharrez, bilhatu du hekien odola, etzaio ahantzi hekien oihua.
14. Urrikal zakizkit, Jauna; ikhusazu zer aphaltasunetan ezarri nauten ene etsaiek.
15. Oi zu, heriotzeko atheetarik goititzen nauzuna, zure laudorio guziak ezagutaraz detzadan Siongo alabari hiriko atheetan!
16. Bozturen naiz zuk eman salbamenduan. Jendaiak sarthuak daude beren eskuz egin duten lezeari.
Hekien zangoa atzemana izan da berek gorde duten artean.
17. Ezagutua izanen da Jauna, zuzenari bere bidea ematen daroena; bekhatorea atzemana izan da bere eskuetako lanetan.
18. Ifernura boazi bekhatoreak, Jainkoa ahanzten duten jendaiak oro.
19. Ezen beharra ez da azkeneraino ahantzia izanen, noharroinaren jasankortasuna ez da bethiko alferra izanen.
20. Jaiki zaite, Jauna, gogor ez dadien gizonaren ahala; jendaiak zure aitzinean juiatuak izan beitez.
21. Hekien gainean ezar zazu, Jauna, legemaile bat, jendaiak jakin dezaten, gizon direla.
X. Psal. 1. Zertako, Jauna, urrundu zare? zertako uzten gaituzu gure behar-ordu eta hesturetan?
2. Gaixtagina hantzen delarik, beharra ehotzen dute; atzemanak izanen dira berek asmatzen dituzten amarruetan.
3. Alabainan bekhatorea laudatua da bere arimako lehietan, eta gaixtagina benedikatua da.
4. Bekhatoreak sumindu du Jauna: bere sepharen handiz, ez du hura bilhatuko.
5. Ez du bere aitzinean Jainkoa: lohituak ditu noiznahiden bere bideak.
Zure erabakiak, Jauna, ezeztatzen dira haren begietan: nausituko zaiote bere etsai guziei.
6. Ezen bere bihotzean erran du: Ez naiz gizamendetan khordokatua izanen, etzait asturugaitzik gerthatuko.
7. Madarizionez bethea da haren ahoa, uherduraz eta zimarkhuz; nekhea eta oinhazea haren mihi azpian daude.
8. Aberatsekin egoten da zelatetan; zokhoetan, hobengabearen hiltzea gatik.
9. Begia daduko jende beharrari; zelatak lekhu itsuan hedatzen diozka, lehoinak bere zilhoan bezala.
Zelatak hedatzen ditu beharraren larrutzeko, beharra larrutzeko bereganatzen duelarik.
10. Bere sarean lurrera arthikiko du, makhurtuko eta eroriko da, noiz-ere nausitua baititake beharrei.
11. Ezen erran du bere bihotzean: ahantzi zaio Jainkoari; begiak aldaratzen ditu, batere ez ikhusteko.
12. Jaiki zaite, Jainko Jauna, gora bedi zure eskua; ez ahantz beharrak.
13. Zergatik gaixtaginak sumintarazi du Jainkoa? Zeren erran duen bere bihotzean: Ez da bilhatuko.
14. Ikhusten duzu, Jauna, ezen begiratzen diozute nekhe oinhazeei, zure eskuari arthikitzeko gaixtaginak.
Zure gain da beharra, zu zare umezurtzaren laguntza.
15. Hauts zazu bekhatorearen eta gaixtaginaren besoa. Bilhatua izanen da haren bekhatua eta ez da khausituko.
16. Jauna erreginaturen da bethi eta menderen mendetan: jendaiak, galduren zarete haren lurretik.
17. Jaunak entzun du beharren nahikaria. Jauna, zure beharriak entzun du hekien bihotzeko aphaindura.
18. Umezurtzaren eta aphalaren alde erabak zazu, gizonak bene burua ez dezantzat gehiago lurraren gainean espanta.
X. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa.
2. Jaunaren baithan dut ene fidantzia: nolaz diozue ene arimari erraten: Mendira egizak hemendik, etxexoriak bezala?
3. Ezen horra non bekhatoreek hedatu duten beren arranbela; beren geziak xuxendu dituzte gezi-untzian, hekietaz ilhunpean jotzeko bihotzez zuzen direnak.
4. Desegin dute ezen zuk akhabatu lana: bainan zer egin du gizon zuzenak?
5. Jauna bere tenplo sainduan da; Jaunak zeruetan du bere jarlekhua.
Haren begiak beharraren gainera daude; haren bekhurundea gizasemeei galdez dago.
6. Prestua eta gaixtagina, biak ikhartzen ditu Jaunak: gaixtakeria maite duenak gaitzets du bere arima.
7. Arteak uria bezala eroriko dira bekhatoreen gainera; sua, eta sufrea eta phesietako hatsa dira hekientzat,
8. Zeren Jauna zuzena baita, eta zuzentasuna maite baitu; haren begia zuzentasunaren alderat itzulia dago.
XI. PSAL.
1. Azkeneraino, zortziurrunekotzat, Dabiden psalmoa.
2. Salba nezazu, Jauna, zeren galdua baita saindua; zeren gizonen semeek aphurtu baitituzte egiak.
3. Oro gezurrez mintzatu dira lagunari; ezpain maltzurrak dituzte; bihotza alde batera dute eta bertzera mintzatu dira.
4. Jaunak ezezta betza ezpain maltzur guziak eta mihi espantu-egilea.
5. Erran izan dute: Goretsiko dugu gure mihia, gure ezpainen jabe gare; zein da gure Jaun?
6. Noharroinen lazeria gatik, beharren auhenen gatik jaikiko naiz orai, dio Jaunak.
Itzurraraziren ditut, eta hori eginen dut ene hitzean.
7. Jaunaren hitzak, hitz garbiak dira, zilhar suaz ikhartua, lurrezko untzian frogatua, zazpi aldiz garbitua.
8. Jauna, zuk begiratuko gaituzu; zuk bethi zainduko gaituzu gizalde hortarik.
9. Gaixtaginak inguruka dabiltza: zure handitasunaren arabera berhatu ditutzu gizonen semeak.
XII. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa.
Noiz arteo, Jauna, azkeneraino ahantziko othe nauzu? Noiz arteo aldaratuko duzu ene ganik zure begithartea?
2. Noiz arteo erabiliren ditut ehun asmu ene ariman? Noiz arteo alhaturen dut egunaz ene bihotza atsekabean?
3. Noiz arteo ene etsaia altxaturen da ene gainera?
4. Beira zazu eta entzun nezazu, ene Jainko Jauna.
Argi zatzu ene begiak, ez nadien behinere lohakar heriotzean;
5. Ene etsaiak egun batez erran dezan beldurrez: Garai atheratu natzaio.
Hestutzen nautenak bozkariotan sarthuko dira khordokatua izaten banaiz;
6. Nik aldiz, zure urrikaltzapenean ezarri dut ene igurikitza.
Ene bihotza bozkarioz jauziren da zuk nauzulakotz itzuri; kantaturen dut ongiz gainditu nauen Jauna; ospaturen dut Jaun gorenaren izena.
XIII. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa.
Zoroak bere bihotzean erran du: Ez da Jainkorik.
Galduak dira halakoak eta hatsgarri egin dira beren lakhetkuntzetan: horietan ez da ongia egiten duenik, bakhar bat ere ez da.
2. Jaunak zerutik begiratu du ikhusteko heia baden adimendukorik edo Jainkoa bilhatzen duenik.
3. Oro zeihertu, oro batean alfer bilhakatu dira; bat ez da ongia egiten duenik, bakhar bat ere ez da.
Horien zintzurra hobi ideki bat da; maltzurkeriako erabili dituzte beren mihiak, aspikaren phozoina dute ezpainpean.
Madarizionez eta uherduraz bethea dute ahoa; odolaren ixurtzeko arin dute urhatsa.
Gogorkeriarik eta zorigaitzik baizen ez da horien ibilbideetan, eta bakerako bidea ez dute ezagutu; Jainkoaren beldurra ez da horien begien aitzinean.
4. Ene populua ogi puska bat bezala iresten duten tzarkeria-egile horiei guziei ez othe zaiote bada ezagutzarik ethorriko?
5. Deirik Jaunari ez daroete egin; eta beldurrak ikharatu ditu, beldurtzekorik etzen lekhuan ere;
6. Alabainan Jauna prestuen araldearekin da; eta zuek, gaixtaginak, urmariatu ditutzue gizon beharraren xedeak, Jauna delakotz haren igurikitza.
7. Siondik nork emanen du Israelen itzurpena? Jaunak hautsiko duenean bere populuaren gathibutasuna, atseginez jauziko da Jakob, bozkariotan sarthuko da Israel.
XIV. PSAL.
1. Dabiden psalmoa.
Jauna, nor egonen da zure tabernaklean? nor phausatuko da zure mendi sainduan?
2. Notharik gabe dabilana eta zuzenari bere bidea ematen daroena;
3. Bere bihotzetik egiaz mintzatzen dena, eta bere mihiaz maltzurkeriarik erabiltzen ez duena;
Bere lagunari gaizkirik egiten ez dioena, eta bere lagunentzat laidoa onhesten ez duena.
4. Ezdeus batentzat daduka gizon maltzurra; bainan ospatzen ditu Jaunaren beldur direnak.
Harek zin egiten dio bere lagunari, eta ez du enganatzen;
5. Harek ez du lukurantzan ematen bere dirua, eta emaitzarik ez du onhesten, hobenik ez duenari bidegabe ekhartzeko.
Hola egiten duena ez da behinere khordokatua izanen.
XV. PSAL.
1. Habean Dabidi berari iskribatua.
Begira nezazu, Jauna, zeren zure baithan izan dudan ene igurikitza.
2. Erran izan diot Jaunari: Zu zare ene Jainkoa, ezen ene onen beharrik ez duzu.
3. Haren lurraren gainean diren sainduei miretsarazi diozkate hekien alderako ene gogoak.
4. Errezeluz bethe dira, bainan gero lasterrari eman dira.
Bilkhuetara ez ditut odol ixurtzera bilduko eta ez dira ene ezpainak hekien izenen aiphatzera orhoituko.
5. Jauna da ene primantzako zathia, enetzat berezia dena; zu zare ene primantza bihurtuko darotazuna.
6. Sokhak enetzat lurrik ederrenetan erori dira, ezen ene primantza guziz ederra da.
7. Benedikaturen dut Jauna, niri adimendua eman izan darotana; bertzalde ilhundu arteo ene barnea deika haritu izan zait.
8. Jauna nadukan bethi ene begien aitzinean, zeren ene eskuinean baita ez nadientzat izan khordokatua.
9. Horren gatik boztu da ene bihotza, eta ene mihiak kantatu ditu bozkariozko kantuak; eta bertzalde ene haragia phausatuko da pheskiza ederrean;
10. Zeren ez baituzu ene arima ifernuan utziko, eta ez baituzu nahiko zure sainduak ikhus dezan usteldura.
Ezagutarazi daroztatzu bizitzeko bideak, bozkarioz betheko nauzu zure begithartea agertuz: gogo guziak zure esku eskuinean dira akhabantzaraino.
XVI. PSAL.
1. Dabiden othoitza.
Jauna, bere bidea emozu ene zuzenari; entzun zazu ene errekeia.
Zure beharriak onhets beza ene othoitz, amarrurik gabe ene ezpainak egiten dutena.
2. Zure begithartetik ilkhi bedi ene erabakia; zure begiek ikhus bezate zuzena.
3. Frogatu duzu ene bihotza; gauaz ikhustera ethorri zaizkit; suaz frogatu nauzu, eta tzarkeriarik ez da ene baithan aurkhitu.
4. Ene ahoa ez dadien mintza gizonen egintzen arabera, bide gogorrak iduki ditut zure ahoko hitzen ariaz.
5. Zure bideetan emozute ene urhatsei indarra, behaztopa ez ditezen ene oinak.
6. Nik deihadar egin dut entzun nauzulakotz, ene Jainkoa: ene alderat makhur zazu zure beharria, eta entzun zatzu ene hitzak.
7. Espantagarriki ager zatzu zure urrikalpenak, zure baithan beren pheskiza dadukatenak salbatzen ditutzun Jauna.
8. Begi-ninia bezala zain nezazu zure eskuinari bihurtzen diren gaixtaginetarik.
Zure hegalen itzalean geriza nezazu
9. Atsekabeztatu nauten gaixtaginetarik.
Ene etsaiek inguratu dute ene arima;
10. Gogortu dituzte beren bihotzak; hekien ahoak ez du izan hanpuruskeriako solasik baizen.
11. Iraizi nauten ondoan, orai inguratua nadukate: beren begiak lurrera makhurtzeko asmua dute hartu.
12. Hartu naute, harrapakinari lotzera dagoen lehoinak bezala, eta zokhoetan egoten den lehoinkumeak bezala.
13. Jaiki zaite, Jauna; aitzin zakizkio ene etsaiari eta eragotz zazu; itzurraraz zazu ene arima gaixtaginaren ganik; zure ezpata khen zozute
14. Zure eskuaren etsaiei.
Jauna, lurreko gutietarik berez zatzu beren bizian; hekien sabela zure ontasun gordeez bethea da.
Badute nahi bezenbat haur, eta beren ondoregoak uzten dituzte beren haurrei.
15. Ni ordean, ene zuzentasunarekin agertuko naiz zure aitzinera; aseko naiz, zure ospea denean agertuko.
XVII. PSAL.
1. Akhabantzaraino, Jaunari bere zerbitzari Dabidek kantatu kantikako hitzak, Jaunak bere etsai guzien eskuetarik eta Saulen eskutik itzurrarazi zuen egunean. Eta erran zuen:
2. Maithaturen zaitut, Jauna, zu ene indarra.
3. Jauna da ene habea eta ihes-lekhua, ene salbatzailea.
Ene Jainkoa da ene laguntza; haren baithan izanen dut ene igurikitza.
Hura da ene geriza, ene salbamenduko adarra eta ene habea.
4. Jaunari laudatuz dei eginen diot, eta ene etsaietarik izanen naiz maldatua.
5. Heriotzeko oinhazeek naute inguratu, eta gaixtakeriaren uharrek asaldatu naute.
6. Inguratu naute ifernuko oinhazeek; herioaren arteek atzeman naute.
7. Ene hesturan Jaunari dei egin diot, eta deihadar egin diot ene Jainkoari.
Bere tenplo saindutik entzun du ene mintzoa, eta haren aitzinean egin dudan oihua heldu izan da haren beharrietara.
8. Laztu eta ikharatu da lurra; mendien erroak ikharatu eta khordokatu dira, hasarre dutelakotz Jainkoa.
9. Haren hasarrean khea igan da, haren begietarik sua biztu da, eta haren ganik ikhatzak khaldatu dira.
10. Ezkaili ditu zeruak, eta jautsi da; eta hedoi bat zuen oin-pean.
11. Eta igan da Kerubinen gainera, eta hegaldatu da, haizeen hegalen gainean hegaldaka goan da.
12. Ilhunbeak ezarri ditu bere gordegarri; tabernakletzat ditu bere inguruan; aireko hedoietan den ur gobelaz eginak dira.
13. Haren begitharteko dirdirak haizatu ditu lanhoak, harria eta suko ikhatzak.
14. Jaunak zeru gainetik karraskarazi du ihurtzuria, Guziz-Gorak adiarazi du bere mintzoa; arthiki ditu harria eta ikhatz khaldatuak.
15. Eta arthiki ditu bere geziak, eta barraiatu ditu ene etsaiak; igorri du ximista ximistaren gainean, eta nahasi ditu.
16. Eta uren ithurburuak agertu dira, eta lurraren erroak agerian jarri,
Zuk dixidaturik, Jauna, zure hasarrearen hatsa igorririk.
17. Zeru goratik igorri darot laguntza, hartu nau, eta ur-uharren erditik atheratu.
18. Itzuri nau ene etsai guziz hazkarrei eta higuintzetan nindutenei, indar ene gainean hartu zutelakotz.
19. Atzeman naute ene hesturako egunean; bainan Jauna jarri da ene gerizagarri.
20. Atheratu nau zabalera, salbatu nau, nahi ninduelakotz.
21. Ene zuzentasunaren arabera sariztaturen nau Jaunak, eta bihurturen darot ene eskuen garbitasunaren arabera;
22. Zeren iduki ditudan Jaunaren bideak, eta ez naizen gaixtoki ibili ene Jainkoaren kontra;
23. Zeren ene begien aitzinean iduki ditudan haren erabakiak oro, eta ez ditudan haren juiamenduak arbuiatu.
24. Eta garbi izanen naiz haren aitzinean, eta begiraturen naiz ene tzartasunetik.
25. Eta Jaunak sariztaturen nau ene zuzentasunaren arabera eta ene eskuen garbitasunaren arabera haren begien aitzinean.
26. Sainduarekin saindu, garbiarekin garbi izanen zare.
27. Hautetsiarekin hautatua izanen zare, tzarrarekin tzartuko zare.
28. Ezen aphal dena goratuko duzu, eta aphalduko ditutzu hanpurutsuen begiak.
29. Alabainan zuk argiarazten diozu ene kriseluari, Jauna: ene Jainkoa, argi zatzu ene ilhunbeak;
30. Zeren zure laguntzarekin tentazioneari itzuriko bainatzaio; ene Jainkoaren laguntzarekin jauziko dut harrasia.
31. Hura da ene Jainkoa; haren bidea garbia da; Jaunaren hitzak dira suaz garbituak iduri; haren baithan bere igurikitza dadukaten guzien gerizatzailea da.
32. Alabainan nor da Jainko, ezenetz Jauna? edo nor da Jainko gure Jainkoaz kanpo?
33. Hura da indarrez jauntzi nauen Jainkoa, eta ene bidea khutsurik gabe ezarri duena;
34. Ene oinak orenenak bezala arindu dituena; lekhu goretan jartzen nauena;
35. Ene eskuei gudukatzen irakhatsi diotena; eta zuk ezarri ditutzu ene besoak kobrezko arranbela iduri.
36. Eman izan darotazu ene itzupeneko geriza, eta zure eskuinak lagundu izan nau.
Zure irakhaspenak kridantzatu nau bethiko, eta zure irakhaspenak argituren nau.
37. Ene oinen azpian luzatu darotazu urhatsa, eta ene oinak ez dira hebaindu.
38. Ondotik eginen diotet ene etsaiei, eta atzemanen ditut; ez naiz bihurturen ahi ditezen arteo.
39. Phorroskaturen ditut, eta ezin buru eginen dute; eta ene oin-pera eroriko dira.
40. Gerlakotzat indarrez jauntzi nauzu, eta ene azpira erorarazi ditutzu ene kontra jaikitzen zirenak.
41. Ene etsaiak ihes igorri ditutzu ene aitzinean, eta herrautsi ditutzu higuintzetan nindaukatenak.
42. Helka haritu dira, eta nihor etzen hekien atheratzeko; Jaunari deihadar egin diote, bainan ez ditu entzun.
43. Eginen ditut haizeak daraman herrautsa bezala; karriketako lohia bezala eginen ditut.
44. Atheratuko nauzu populuarekilako makhurretarik; jendaien buruan ezarriko nauzu.
45. Ezagutu ez dudan populu batek zerbitzatu nau; ene hitza aditu bezain sarri, egin du ene errana.
46. Arrotzaren semeak gezurrez mintzatu zaizkit, arrotzaren semeak zahartu dira, eta khordokatu dira beren bideetan.
47. Bizi bedi Jauna, benedika bekio ene Jainkoari, eta goretsia izan bedi ni salbatu nauen Jainkoa.
48. Zu zare Jainko ni aspertzen nauzuna, eta populuak ene azpian ezartzen ditutzuna, ene etsai hasarreetarik begiratzen nauzuna.
49. Ene kontra bihurtzen direnetarik gorago altxaturen nauzu; gizon gaixtoaren aztaparretik atheraturen nauzu.
50. Aria hortaz, Jauna, jendaien artean aithor emanen darotzut, eta zure izena kantaturen dut psalmo batean.
51. Erranen dut zer sendagailaz itzuri duen Jaunak bere hautuko erregea, zer urrikalpen izan duen Dabid bere kristoz, eta haren ondoreez bethi eta bethiraino.
XVIII. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa.
2. Zeruek derrate Jainkoaren ospea, eta ortziak diotza haren eskutikako lanak.
3. Egunak egunari erraten dio solas hori; gauak gaua jakintsun egiten du hortaz.
4. Ez da ez mintzaia, ez hizkuntzarik zeinetan aditzen ez baita hekien mintzoa.
5. Lurraren hedadura guzira heldu izan da hekien solasen ozentasuna; lurraren bazter orotan entzuten dira hekien hitzak.
6. Iguzkian ezarri du bere egon-lekhua; eta iguzkia, bere ohetik ilkhitzen den ezkonberri bat iduri,
Digante bat bezala jauzi da bere bidearen egitera;
7. Zeruaren buru batetik ilkhitzen da,
Eta bertze bururaino laster egiten du, eta deus ez da haren berotasunari gorde dakiokeenik.
8. Nothagabea da Jaunaren legea, bihurrarazten ditu arimak; zina da Jaunaren lekhukotasuna; zuhurtzia ematen darote aphalei.
9. Zuzenak dira Jaunaren erabakiak, bozkariotan ezartzen dituzte bihotzak; distiratzen du Jaunaren legeak, argitzen ditu begiak.
10. Saindua da Jaunaren beldurra, badirau menderen mendetan: zinak dira Jaunaren erabakiak, eta berenez zuzenak.
11. Lehiakizunago dira urhe eta harri balios metak baino; eztia baino, erleen orrazea baino gozoago dira.
12. Hargatik begiratzen ditu zure zerbitzariak; sari handia heldu da hekien begiratzetik.
13. Nork ezagutzen ditu bere hutsak? ene hoben itsuetarik garbi nezazu,
14. Ete, arrotzenetarik begira zazu zure zerbitzaria.
Baldin hekiek ez bazaizkit nausitzen, orduan izanen naiz nothagabe, eta garbituren ere naiz bekhatu guziz handi batetarik.
15. Orduan ene ahoko solasak izanen dira zure gogarako, eta ene bihotzeko gogoetak ere zure aitzinean izanen dira bethi.
Jauna, zu zare ene laguntza eta ene berreroslea.
XIX. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa.
2. Jaunak entzun bezaitza hesturako egunean; geriza bezaitza Jakoben Jainkoaren izenak.
3. Laguntza igor biazazu bere lekhu saindutik, eta Siondik begira bezaitza.
4. Orhoit izan bedi zure sakrifizio oroz, eta zure holokausta gozo izan bekio.
5. Eman biazazu zure bihotzeko nahiaren arabera, eta zure xedeak bethearaz betza.
6. Zure itzurpenaz gare bozturen, eta gure Jainkoaren izenaz gare handietsiren.
7. Jaunak bethe betza zure galdeak oro: Jaunak bere Kristo duela itzurrarazi, orai dut ezagutu.
Jaunak bere zeru saindutik entzunen du; haren besoko indarrean da itzurpena.
8. Etsaiek hotsematen dute beren orga-laster eta zaldietara; guk aldiz, gure Jainko Jaunaren izenari dei egiten diogu.
9. Hekiek hertsatuak izan dira eta erori dira; gu berriz, jaiki gare eta xut gaudezi.
10. Jauna, salba zazu errege, eta entzun gaitzatzu dei eginen darotzugun egunean.
XX. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa.
2. Jauna, zure indarraz bozturen da errege, eta zure ganikako itzurpenaz bozkario handitan sarturen da.
3. Eman diozu haren bihotzak nahi zuena, eta ez diozu hutsegin haren ezpainetako galdeari.
4. Aitzindu zaizkio alabainan zure eztitasuneko benedizioneez; haren buruaren gainean ezarri duzu harri baliosezko khoro bat.
5. Bizia galdatu darotzu, eta zuk menderen mendetako eman diozu egunen luzetasuna.
6. Handia da haren ospea zure ganikako itzurpenean; ospea eta berregintza handia ezartzen ditutzu haren gainean;
7. Ezen benedizionetan emanen duzu menderen mendetan; bozkarioz betheko duzu zure begithartea erakhutsiz.
8. Zeren erregek Jauna baithan dadukan bere igurikitza, Guziz-Goraren urrikalpenari esker ez da khordokatua izanen.
9. Zure eskuak harrapa betza zure etsai guziak; zure eskuinak atzeman betza higuin zaituzten guziak.
10. Labe khaldatua iduri ezarriren ditutzu, zure begithartea agertuko duzun orduan; Jaunak lazturen ditu bere hasarrean, eta suak iretsiko ditu.
11. Lurretik xahuturen ditutzu hekien haurrak, eta gizasemeen artetik hekien ondokoak;
12. Zeren zure gainera bihurtu duten gaizkia; asmuak egin, bainan ezin obratu dituzte.
13. Hargatik ihes igorriren ditutzu, eta zure azken ukhaldietara itzularaziren diozute beren begithartea.
14. Zure indarrean altxa zaite, Jauna; kantu eta maniurretan ospaturen dugu zure ahalen handia.
XXI. PSAL.
1. Azkeneraino, goizeko laguntzako, Dabiden psalmoa.
2. Jainkoa, ene Jainkoa, begira zazu ene gainera; zertako utzi nauzu bazterrerat? ene bekhatuek urrundu dute ni ganik ene itzurpena.
3. Ene Jainkoa, egunaz deihadar eginen darotzut, eta ez nauzu entzunen; gauaz ere oihuz egonen natzaitzu eta orduan ez da alferretan izanen.
4. Zuk aldiz, lekhu sainduan duzu egoitza, oi Israelen laudorioen xedea!
5. Gure arbasoek zure baithan iduki dute beren pheskiza; zure baithan iduki izan dute, eta hesturetarik atheratu ditutzu.
6. Zuri deihadar egin, eta itzuriak izan dira; zu baithan iguriki, eta ahalkatuak izan ez dira.
7. Ni ordean har bat naiz, eta ez gizon bat; gizonei laidagarri, jendeari nardagarri natzaiotena.
8. Ikhusi nauten guziek irriz jokhatu naute; burua dardaratuz, beren ezpainez erasi dute:
9. Jauna ganik du iguriki, Jaunak athera beza; itzurraraz beza, hori duenaz geroztik gogoko.
10. Eta zuk atheratu nauzu amaren sabeletik, zu izan zare ene igurikitza ene amaren bulharretik;
11. Zure eskuetan sortzetik izan naiz ezarria; ene amaren sabeletik, zu zare ene Jainkoa;
12. Ez gibela ni ganik;
Ezen hurbil da hestura, eta ez dut nihondik laguntzailerik.
13. Zezenko hainitzek inguratu naute; zezen gizenez sethiatua naiz.
14. Ene kontra ideki dute beren ahoa, marrumaz heldu den lehoin harrapari batek bezala.
15. Ura bezala ixuria naiz, ene hezur guziak barraiatuak dira.
Bihotza ene barnean egina da urtzen den ezkoa iduri.
16. Ene indarra agortu da baxerakia bezala, eta mihia lothu zait aho-gangari, eta ezarri nauzu hil-herrautsa bezala.
17. Alabainan zakhur-multzo batek inguratu nau; maltzurkerian dabiltzanen batzarrak sethiatu nau.
Zilhatu dituzte ene eskuak eta ene oinak;
18. Khondatu dituzte ene hezur guziak,
Begiztatu eta ikhartu naute;
19. Beren artean zathitu dituzte ene soinekoak, eta ene gaineko soina zortera arthiki dute.
20. Bainan zuk, Jauna, ez bezadazu urrunt zure laguntza; ene zaintzeari egizu.
21. Athera zazu ene arima marrauzaren azpitik, ene arima zurtza zakhurraren menetik.
22. Itzur nezazu lehoinaren ahotik; ene aphaltasuna begira zazu likornaren adarretarik.
23. Ezagutaraziko diotet ene anaiei zure izena, eta baldarnaren erdian laudaturen zaitut.
24. Jaunaren beldur zareten guziak, hura lauda zazue; Jakoben iraulgiko guziek ospa zazue.
25. Israelen odoleko guziak haren beldur izan beitez, ez duelakotz erdeinatu, ez arbuiatu beharraren othoitza;
Ez duelakotz ene ganik aldaratu bere begithartea; eta entzun nauelakotz oihu egin diodanean.
26. Zure baithan izanen da ene laudorioa baldarna handian; betheko ditut ene botuak Jaunaren beldur direnen aitzinean.
27. Beharrek janen dute, eta aseko dira; laudatuko dute Jauna hura bilhatzen dutenek; hekien bihotzak menderen mendetan biziko dira.
28. Lurreko eremu guziak orhoituren dira, eta Jauna gana dira bihurturen.
Eta jendaietako familia guziak adoratzen jarriko dira haren aitzinean;
29. Zeren Jaunarena baita erregetasuna, eta bera izanen da jendaki guzien jaun.
30. Jan dute lurreko handiek eta adoratu dute Jauna; haren aitzinera eroriko dira lurrera jausten diren guziak.
31. Eta ene arima harentzat biziko da, eta ene ondoregoak zerbitzaturen du.
32. Ethortzekoa den iraulgi bat ezagutaraziko du Jaunak; zeruek sortzekoa den populu Jaunak eginari ezagutaraziren diote haren zuzentasuna.
XXII. PSAL.
1. Dabiden psalmoa.
Jaunak darot hotsematen, etzait deusere eskastuko;
2. Non ere baita alhapidea, han nau ezarri.
Ur bizkorgarrien aldean hazi nau;
3. Bihurrarazi du ene arima.
Zuzenbideko bidexketara erakharri nau, bere izenaren arietan.
4. Ezen ibil banedi ere herioaren itzalpeetan, ez nuke gaitzen beldurrik, zu enekin zarelakotz.
Zure zigorra eta zure makhila dira ene gozagarri.
5. Ene aitzinean xuxendu duzu mahaina, niri indar emateko hestutzen nautenen kontra.
Olioan gantzutu duzu ene burua; zeinen den ederra ene baso hordigarria!
6. Eta zure urrikalpena jarraikiren zait ene bizitzeko egun orotan,
7. Jaunaren etxean egin dezadan ene egoitza mendeen iraupenean.
XXIII. PSAL.
1. Astearen lehenbiziko eguneko, Dabiden psalmoa.
Jaunarenak dira lurra, eta hartan direnak oro; lurraren ingurua, eta hartan egoten diren guziak;
2. Zeren harek baitu itsasoen gainean asentatu, eta ibaien gainean xuxendu.
3. Nor izanen da Jaunaren mendira, edo nor egonen ahal da haren lekhu sainduan?
4. Eskuak hobengabe eta bihotza xahu dituena, bere arima alferretan izan ez duena, eta bere lagunari zimarkhurekin zin egin ez dioena.
5. Hainak ardietsiren du Jauna ganik benedizionea eta Jainko bere salbatzailea ganik urrikalpena.
6. Hura da Jainkoa bilhatzen dutenen gizaldia, Jakoben Jainkoaren begithartea bilhatzen dutenena.
7. Zabal zatzue zuen atheak, oi buruzagiak; zabal zaitezte, oi athe bethierekoak; eta sarthuren da errege ospezkoa.
8. Zein da ospezko errege hori? Jaun hazkar eta ahalduna, Jaun guduetan ahalduna.
9. Zabal zatzue zuen atheak, oi buruzagiak; zabal zaitezte, oi athe bethierekoak; eta sarthuren da errege ospezkoa,
10. Zein da ospezko errege hori? Armadetako Jauna da ospezko errege.
XXIV. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa.
Jauna, zure ganat altxatu dut ene arima;
2. Ene Jainkoa, zutan dut ene sinhestea; ez naiz ahalketan eroriko.
3. Eta ez benezate trufa ene etsaiek; ezen beren igurikitza zutan duten guziak, ez dira ahalkatuak izanen.
4. Ahalkatuak izan beitez tzarkeria alfer egiten hari direnak.
Zure bideak erakhuts daroztatzu, Jauna; irakhats daroztatzu zure bidexkak.
5. Zure egian bida nezazu, eta argi nezazu; zeren zu baitzare Jainkoa, ene salbatzailea, eta iguriki baitzaitut egun guzian.
6. Orhoit zaitezi, Jauna, zure guphidetasunez; orhoit zaitezi zure urrikalmendu, egundainotik dirautenez.
7. Ez bezaite orhoit ene gaztetasuneko hobenez eta jakin-eskasez.
Zure urrialmenduaren arabera orhoit zaitezi nitaz, zure ontasunaren ariaz, Jauna.
8. Jauna eztia eta zuzena da; horren gatik legeaz argituren ditu bidean behaztopatzen direnak.
9. Zuzenbidean ezti direnak bidaturen ditu, emeei bere bideak irakhatsiren diozkate.
10. Urrikalmendua eta egia dira Jaunaren bide guziak, haren legea eta manamenduak bilhatzen dituztenentzat.
11. Zure izenaren ariaz, Jauna, jabalduko zaizkio ene bekhatuari, ezen handia da.
12. Nor da Jaunaren beldur den gizona? Jaunak legeaz argitzen du hura hautatu duen bidean.
13. Hainaren bizia ontasunen erdian iraganen da eta haren umeek lurra izanen dute ondoregoz.
14. Jauna habe bat da haren beldur direnentzat, eta haren legea da hekiei irakhatsia izateko.
15. Ene begiak Jaunari dagozkio bethi, zeren berak atheratuko baititu artetik ene zangoak.
16. Begia emazu ene gainera, eta urrikal zakizkit; zeren zurtz eta behar bainaiz.
17. Usutu dira ene bihotzeko hesturak; athera nezazu ene beharduretarik.
18. Ikhusazu nola naizen aphaldua eta nekhatua, eta barkha darozkidatzu ene hoben guziak.
19. Begira zozute ene etsaiei, zeren murrukatu baitira eta higuintzarik tzarrenaz higuintzen bainaute.
20. Zaint darotazu bizia, eta itzurraraz nezazu, ez naiz ahalketan eroriko, zure baithan iduki dudalakotz ene igurikitza.
21. Gizon prestu eta zuzenak ene alde jarri dira, zeren zu iguriki baitzaitut.
22. Jainkoa, bere hestura guzietarik athera zazu Israel.
XXV. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa.
Juia nezazu, Jauna, zeren hobenetik garbi ibili bainaiz; Jaunaren baithan dut ene igurikitza, ez naiz iraungiduran eroriko.
2. Froga nezazu, Jauna, hazta nezazu; suaz ikhar zatzu ene bihotza eta ene barnea;
3. Ezen ene begien aitzinean iduki izan dut zure urrikalmendua, eta zure egian lakhet izan dut.
4. Ez naiz gizon ergelen bilkhuetan jarri, eta tzarkeria egiten dutenetara ez naiz sarthuko.
5. Higuindu dut maltzurren baldarna, eta ez naiz gaixtaginekin jarriko.
6. Prestuen artean garbituko ditut ene eskuak, eta zure aldarea inguratuko dut, Jauna,
7. Aditzea gatik zure laudorioak kantatzen, eta neronek errateko zure sendagaila guziak.
8. Jauna, maithatu ditut zure tenploko berregindura eta zure ospearen egon-lekhua.
9. Jainkoa, ez bezazu gal ene arima gaixtaginekin, ez-eta ene bizia gizon odolkoiekin,
10. Zeinen eskuetan baitira tzarkeriak; hekien eskuina bethea da hartu dituzten emaitzez.
11. Ni aldiz, ene hobengabetasunean ibili naiz; libra nezazu, eta urrikal zakizkit.
12. Ene oina bide zuzenean egotu da: prestuen baldarnan benedikaturen zaitut.
XXVI. PSAL.
1. Dabiden psalmoa, gantzutua izan zedin aitzinekoa. Jauna da ene argia, eta ene geriza; noren beldur izanen naiz?
Jauna da ene biziaren zaina: nork ikharatuko nau?
2. Gaixtaginak ene gainera hurbiltzen hari direlarik ene haragien iresteko,
Ni hestutzen nauten etsaiak, berak hebaindu eta erori dira.
3. Kanpak ene kontra jartzen balira ere, ene bihotza ez laiteke izi.
Gudua ene kontra abia baledi ere, hortan berean nuke pheskiza-bide bat.
4. Gauza bat galdatu diot Jaunari, eta bilhaturen dut ongi; hura da ene bizitzeko egun oroz Jaunaren etxean egotea,
Ikhus detzadan Jaunaren gozoak, eta ene begiz ikhuska dezadan haren tenploa.
5. Alabainan bere tabernaklean gorde izan nau; eta asturugaitzetako egunean, bere tabernakle xokhoan maldatu nau.
6. Harriaren gainean altxatu nau; eta orai ene burua ene etsaien gainetik goratu du.
Inguruka ibili naiz, eta haren tabernaklean imolatu dut deihadarreko bitima: kantatuko dut eta psalmoak erranen diozkat Jaunari.
7. Jauna, adi zatzu zu ganat egiten ditudan oihuak, eta entzun nezazu.
8. Ene bihotza mintzatu zaitzu, ene begitharteak bilhatu zaitu: bilhaturen dut, Jauna, zure begithartea.
9. Ez biazazu ene ganik aldara zure begithartea; ez bezaite zure hasarrean aldara zure zerbitzaria ganik.
Izan zaite ene laguntzaile, ez benezazu bazterrerat utz, ez-eta arbuia, oi ene Jainko salbagarria.
10. Alabainan utzi naute ene ait-amek; Jaunak ordean hartu nau.
11. Zure bidean, Jauna, emadazu zure legea; eta ene etsaien aria gatik, bida nezazu bidexka zuzenean.
12. Ez benezazu arthik hestutzen nautenen eskuetara; ezen gezurrezko lekhukoak ene kontra jaiki dira, eta gaixtakeriak bere burua du gezurtatu.
13. Sinheste dut Jaunaren onak ikhusiren ditudala bizi direnen lurrean.
14. Zaude Jaunaren begira, emazu gizonak bezala, indarzta zazu zure bihotza, eta igurikazu Jauna.
XXVII. PSAL.
1. Dabidi berari psalmoa.
Zure gana deihadar eginen dut, Jauna, ez bezaizkit ixilik egon; beldurrez-eta ixilik egoten bazare, bilhaka nadien putzura erortzen direnen iduriko.
2. Entzun zazu, Jauna, ene errekeien otsa zuri othoitzez nagoenean, zure tenplo saindurat hedatzen ditudanean eskuak.
3. Ez benezazu eraman bekhatoreekin batean, ez-eta gal tzarkeria-egileekin.
Hainek bakea aiphatzen diote beren lagunari, bainan gaizkia dute beren bihotzetan.
4. Emozute beren egintzen arabera eta beren asmuen tzarkeriaren arabera.
Egiozute beren eskuetako egintzen arabera; emozute beren saria.
5. Zeren ez dituzten ezagutu Jaunaren egintzak eta haren eskuetako lanak, xahutuko ditutzu, eta ez ditutzu berreginen.
6. Benedika bekio Jaunari, zeren duen entzun ene errekeiaren otsa.
7. Jauna da ene laguntza eta ene malda; ene bihotzak haren baithan izatu du bere igurikitza eta lagundua izan naiz.
Eta birloratu da ene haragia; eta ene nahitara aithor emanen diot Jaunari.
8. Jauna da bere populuaren indarra, eta bere kristoren itzurpenak maldatzen dituena.
9. Jauna, benedika zazu zure populua, benedika zazu zure primantza; zure erregetasuna erabil zazu hekien gainean, eta gorets zatzu bethi guzian.
XXVIII. PSAL.
1. Dabiden psalmoa tabernaklea akhabatu zeneko.
Jaunari ekhar zotzuete, oi Jainkoaren umeak, Jaunari ekhar zotzuete aharien umeak.
2. Jaunari ekhar zozue ospe eta ohore; Jaunari ekhar zozue bere izenaren ospea; adora zazue Jauna bere lorio sainduan.
3. Jaunaren mintzoa entzun da uren gainean; ospezko Jainkoak ihurtzuria karraskarazi du; Jauna uren hedaduraren gainean da.
4. Indar du Jaunaren mintzoak; ederresgarri da Jaunaren mintzoa.
5. Jaunaren mintzoak phorroskatzen ditu zedroak; Jaunak phorroskaturen ditu Libango zedroak.
6. Xehakaturen ditu hala-nola Libango aratxea, hala-nola likornaren ume maitea.
7. Jaunaren mintzoak urratzen du sugarra;
8. Jaunaren mintzoak ikharatzen du mortua; Jaunak iharrosiren du Kadesgo mortua,
9. Jaunaren mintzoak xuxentzen ditu orenak eta agerturen ditu oihan lodiak, eta guziek ospe bihurturen diote bere tenploan.
10. Jaunak uholdearen gainean ezartzen du egoitza; bethi guziko errege jarriko da Jauna.
11. Jaunak indar emanen dio bere populuari; Jaunak bakean benedikatuko du bere populua.
XXIX. PSAL.
1. Dabiden etxeko dedikazionekotzat kantatzeko psalmoa.
2. Goretsiren zaitut, Jauna, zeren nauzun hartu, eta ene gainean ez diozuten ene etsaiei gozorik eman.
3. Ene Jainko Jauna, oihu egin darotzut, eta sendatu nauzu.
4. Jauna, ene arima atheratu duzu ifernutik, eta aldaratu nauzu putzura jausten direnetarik.
5. Jaunari kantikak kanta zatzue, Jaunaren sainduak; aithor emozue haren saindutasunaren orhoitzapenari.
6. Zeren haren gaitziduratik heldu baita haren hasarrea; eta bizia haren nahitik heldu da.
Arratsa izanen da nigarreko, eta goiza bozkarioko.
7. Nik ordean erran dut ene nasaizian: Ez riait behinere khordokatua izanen.
8. Jauna, zure nahiaren arabera indar eman izan diozu ene ospeari.
Ene ganik aldaratu duzu zure begithartea, eta asaldutan jarri naiz.
9. Zuri, Jauna, eginen dut deihadar, eta errekeituko dut ene Jainkoa.
10. Ene odoletik zer on ethor ditake, ni usteltzera jaustean?
Herrautsak aithor emanen othe darotzu, edo oihu eginen othe du zure egia?
11. Jaunak aditu du eta urrikaldu zait; Jauna egin da ene laguntzaile.
12. Ene deithorea bozkariotara bihurtu duzu; urratu duzu ene zakhua eta bozkarioz inguratu nauzu,
13. Ene ospeak laudorio bihur dezazun, eta ez nadien ilhunduran eror; ene Jainko Jauna, bethi guzian aithor emanen darotzut.
XXX. PSAL.
1. Azkeneraino, estasioko Dabiden psalmoa.
2. Zure baithan, Jauna, izan dut ene igurikitza, ez naiz bethi ahalkatua izanen; libra nezazu zure zuzentasunaren arabera.
3. Ene alderat makhur zazu beharria; laster egizu ni hesturatik atheratzera.
Izan zakizkit Jainko begirale eta ihes-lekhu bat, ni salba nezazuntzat;
4. Zu zare alabainan ene indarra eta ihes-lekhua, eta zure izenaren gatik bidaturen eta haziren nauzu.
5. Atheraturen nauzu gorde darotedan arte huntarik; zeren zu baitzare ene gerizatzailea.
6. Zure eskuetara bihurtzen dut ene arima; berrerosi nauzu, Jauna, egiazko Jainkoa.
7. Higuin ditutzu gauza huts eta alferretan lakhet direnak.
Bainan nik Jauna baithan eman dut ene pheskiza;
8. Zure urrikalpenean naiz jauziren eta bozturen.
Ene aphaltasunari begiratu diozulakotz, hesturetarik atheratu duzu ene arima.
9. Ez nauzu hertsi etsaiaren eskuetan, eta bide zabalean gogortu ditutzu ene oinak.
10. Urrikal zakizkit, Jauna, zeren ene begia, ene arima eta ene barnea hasarreak nahasiak baitira;
11. Zeren bihotzminean ene bizia, eta ene urtheak auhenetan iraungitu baitira.
Beharrerian ahuldua da ene indarra; ene hezurrak asaldatuak dira.
12. Laido bat bilhakatu naiz ene etsai guzientzat, eta guziz ene hauzoentzat; ene ezagunen lazgarri egin naiz.
Ikhusten nindutenek, ene ganik kanporat ihes egin dute;
13. Ahanzpenetan utzia naiz, bihotzetik hil dena bezala.
Bilhakatu naiz untzi hautsi baten pare;
14. Entzun dut alabainan ene inguruan zauden askoren erantzukia.
Ene kontra bilduak zirelarik, bizia niri khentzeko asmua egin dute.
15. Nik ordean, Jauna, zure baithan ezarri dut ene igurikitza; erran izan dut: Ene Jainkoa zare zu,
16. Zure eskuetan da ene zoria.
Athera nezazu ene etsaien eta ene ondotik dabiltzanen eskuetarik.
17. Zure begithartea argi zazu zure zerbitzariaren gainera, salba nezazu zure urrikalmenduan;
18. Jauna, ez naiz ahalketan eroriko, zeren zuri dei egin darotzudan.
Ahalka beitez gaixtaginak; hobira eramanak izan beitez;
19. Mutu beitez ezpain maltzurrak,
Prestuaren kontra tzarkeria erasten hari direnak, hanpuruskeria eta arbuiotan.
20. Zenbat eta zein eztitasun handia begiratu duzun, Jauna, zure beldur direnentzat
Gizonen semeen aitzinean aphaindu diozute, zure baithan beren pheskiza dadukatenei.
21. Zure begitharteko toki gordean gordeko ditutzu gizonen ganikako asaldutik.
Zure tabernaklean gerizatuko ditutzu mihien jazarrietarik.
22. Benedikatua Jauna, zeren hiri hazkarrean espantagarriki erakhutsi darotan bere urrikalmendua.
23. Nik ordean ene gogo eroriarekin erran izan dut: Eragotzi nauzu zure begien aitzinetik.
Hargatik entzun duzu ene othoitzaren oihua, zuri deihadarrez nindagozunean.
24. Jauna maitha zazue, haren saindu guziek, zeren egia bilhatuko baitu Jaunak, eta sari nasaia emanen baitiote hanpuruskeria egiten hari direnei.
25. Gizonek bezala egizue era hazkar zazue zuen bihotza, zuen igurikitza Jaunaren baithan dadukazuenek.
XXXI. PSAL.
1. Dabidi berari aditza.
Dohatsu hainak zeinen gaizkiak baitira barkhatuak, eta zeinen bekhatuak estaliak baitira.
2. Dohatsu gizona zeinari Jaunak ez baitio jazartzen bere bekhatua, eta zeinaren izpirituan zimarkhurik ez baita.
3. Ixilik egotu naizelakotz, zahartu dira ene hezurrak, egun guzia oihuz nindagoelarik.
4. Zeren gabaz eta egunaz ene gainean dorphetu den zure eskua, ihauskatu naiz ene atsekabean, elhorria barna sartzen zarodalarik.
5. Ezagutarazi darotzut ene hobena, ez dut gorde ene bidegabekeria.
Erran izan dut: Ene kontra Jaunari aithorturen diot ene bidegabekeria; eta zuk barkhatu duzu ene bekhatuaren tzartasuna.
6. Aria hortaz saindu den guziak othoitz eginen darotzu behar den orduan.
Horren gatik uholdeko ur gaitzak etzaizkio hurbilduren.
7. Inguratzen nauen hesturatik zu zare ene ihes-lekhua: ene bozkarioa, inguratzen nautenen artetik athera nezazu.
8. Adimendua emanen daiat; ibiliko haizen bidean argituren haut; ene begiak hire gainean finkaturen ditiat.
9. Berautzue bilhaka zaldia eta mandoa bezala, zeinek adimendurik ez baitute.
Kabrestuaz eta hedeaz hertsa tzak, hurbiltzen ez bazaizkik.
10. Azote asko bada bekhatorearentzat; bainan urrikalmenduak inguratuko du bere igurikitza Jaunaren baithan dadukana.
11. Gizon prestuak, Jaunaren baithan boz eta jauz zaizte; ospa zaitezte, bihotz zuzenekoak zareten guziak.
XXXII. PSAL.
1. Dabiden psalmoa.
Prestuak, Jauna baithan bozkaria zaitezte; gizon zuzenei dihoakiote laudatzea.
2. Jaunari aithor emozue gitarraren gainean, kanta zatzue haren laudorioak hamar zurdetako maniurraren gainean.
3. Kanta zozue kantika berri bat, bozkariozko otsekin kanta zazue Jaunaren izena;
4. Zeren zuzena baita Jaunaren hitza eta zinak baitira haren egintza guziak.
5. Maite ditu urrikalmendua eta zuzentasuna; Jaunaren urrikalmenduaz bethea da lurra.
6. Jaunaren hitzak finkatu ditu zeruak, haren ahoko hatsak egin du zeruetako armada guzia.
7. Zahagi batera bezala bildu ditu itsasoko urak; khutxetan bezala ezarri ditu zurrunbiloak.
8. Jaunaren beldur izan bedi lurra oro; lurreko egoiliar guziak ikhara beitez haren aitzinean.
9. Ezen hura mintzatu da, eta eginak izan dira gauza guziak; harek manatu, eta ezdeusetarik atheratu dira.
10. Jaunak urmariatzen ditu jendaien asmuak; hutsaltzen ditu, berriz, populuen gogokundeak, eta hutsaltzen ditu buruzagien asmuak.
11. Aldiz, Jaunaren asmua menderen mendetan badago; haren bihotzeko gogokundeek gizalditik gizaldira badiraute.
12. Dohatsu jendakia zeinaren Jainko baita Jauna! dohatsu bere primantzatzat hautatu duen populua!
13. Jaunak begiratu du zerutik; ikhusi ditu gizaseme guziak.
14. Bere egoitza, aitzinean aphaindutik, lurrean egoten diren guzien gainera eman izan du begia.
15. Harek bederazka egin ditu hekien bihotzak; harek ezagutzen ditu hekien egintza guziak.
16. Errege bat ez da salbatzen bere indar handiari esker, eta digante bat ez da salbaturen bere indar gaitzaren bidez.
17. Zaldia enganakor da salbatzeko, eta haren indarraren handiak ez du salbatuko.
18. Huna Jaunaren begiak direla haren beldur direnen gainean, eta haren urrikalmenduan beren igurikitza dadukatenen gainean,
19. Heriotzetik iraizteko hekien arimak, eta gosetean hazkurria hekiei emateko.
20. Gure arimak igurikitzen du Jauna, zeren hura baita gure laguntza eta geriza;
21. Zeren gure bihotza haren baithan bozkariaturen baita; eta haren izen sainduan iduki dugu gure pheskiza.
22. Jauna, zure urrikalmendua gure gainera jauts bedi, zure baithan gure igurikitza izan dugun bezala.
XXXIII. PSAL.
1. Dabidi, bere begithartea aldatu zuenean Akimeleken aitzinean, zeinak igorri baitzuen, eta goan zen.
2. Edozein orduz benedikaturen dut Jauna; haren laudorioa ene ahoan izanen da bethi.
3. Jauna baithan laudaturen da ene arima; eme direnek entzun bezate eta bozkaria beitez.
4. Enekin handiets zazue Jauna, eta batean gorets dezagun haren izena.
5. Jauna bilhatu dut, eta entzun izan nau, eta ene hestura guzietarik atheratu nau.
6. Haren gana hurbil eta argi zaitezte; eta zuen begitharteak ez dira ahalkatuak izanen.
7. Noharroin hunek deihadar dio egin, eta entzun du Jaunak, eta atheratu du bere hestura guzietarik.
8. Haren beldur diren guzien ingurura ethorriko da Jaunaren aingerua, eta atheratuko ditu.
9. Dasta zazue eta ikhusazue zein gozoa den Jauna: dohatsu gizona haren baithan bere igurikitza dadukana!
10. Jaunaren beldur izan zaitezte, haren saindu guziak; ezen haren beldur direnek ez dute eskasik.
11. Aberatsak behartu eta gosez egon dira; aldiz Jauna bilhatzen dutenek ez dute ontasun eskasik izanen batere.
12. Zatozte, haurrak, entzun nezazue; irakhatsiren darotzuet Jaunaren beldurra.
13. Zein da gizona bizi nahi dena, egun onak ikhustea maite duena?
14. Gaizkitik zain zak hire mihia, eta hire ezpainek zimarkhurik ez bezate athera.
15. Aldara hadi gaizkitik, eta egizak ongia; bakea bilha zak, eta jarraik hakio.
16. Jaunaren begiak prestuen gainean, eta haren beharriak hekien othoitzei atzarriak daude.
17. Aldiz, Jaunaren begithartea zorrotz dago gaizkia egiten dutenen gainera, ezeztatzekotzat hekien orhoitzapena lurraren gainetik.
18. Prestuek deihadar egin dute, eta entzun ditu Jaunak, eta hestura guzietarik atheratu ditu.
19. Bihotza hestutua dutenen aldean da Jauna; gogoz aphal daudenak salbatuko ditu.
20. Hainitzak dira prestuen hesturak; bainan orotarik atheratuko ditu Jaunak.
21. Jaunak zaintzen ditu hekien hezurrak oro; ez da hekietarik bat bakharra izanen hautsia.
22. Bekhatoreen heriotzea guziz gaitza da; eta gizon prestua higuindu dutenak galduko dira.
23. Jaunak berrerosiren ditu bere zerbitzarien arimak, eta haren baithan beren igurikitza dadukaten guziak ez dira galduko.
XXXIV. PSAL.
1. Dabidi berari.
Juia zatzu, Jauna, bidegabe egiten hari zaizkidanak; guduka zatzu ni gudukatzen nautenak.
2. Har zatzu harmak eta erredola, eta jaik zaite ene laguntzera.
3. Erabil zazu zure ezpata, bideak herts zatzu ene ondotik dabiltzanen kontra; errozu ene arimari: Ni naiz zure salbamendua.
4. Nahasiak eta ahalkatuak izan beitez ene biziaren ondotik dabiltzanak.
Enetzat gaizkia gogoan dutenak izan beitez gibelerat eragotziak eta ahalkez estaliak.
5. Bilhaka beitez herrautsa haizearen aitzinean bezala, eta Jaunaren aingeruak hertsa betza.
6. Hekien bidea guzia ilhunbe eta linburtegi bilhaka bedi, eta Jaunaren aingeruak jo beza hekien ondotik;
7. Zeren duten, ariarik izan gabe, ene hilarazteko beren artea gorde, eta ene arima laidoztatu dutelakotz hartako biderik etzutenean.
8. Ustekabeko arteak atzeman beza ene etsaia; hedatu duen zelatak, bera harrapa beza; bere artean eror bedi bera.
9. Aldiz, ene arima bozturen da Jauna baithan, eta gogo harturen du bere salbatzailean.
10. Ene hezur guziek erranen dute: Jauna, nor da zure idurikorik?
Noharroina atheratzen duzu bera baino hazkarragoen eskutik; erromesa eta beharra larrutzen dituztenetarik.
11. Gezurrezko lekhuko batzuk, jaikirik galdatzen zarozkidaten ez nakizkien gauzak.
12. Ongientzat gaizkiak bihurtzen zarozkidaten, agorrarazi nahi zuten ene bizia.
13. Aldiz, niri bidegabe egitera hari zirenean, nik zurdatza jaunzten nuen.
Ene arima baruraz aphaltzen nuen, eta othoitza ene onetara itzultzen zarodan.
14. Hari nintzaioten lagun bati bezala, gure anaia bati bezala atsegin egitera; nigar eta atsekabetan dagoenak bezala aphaltzen nuen ene burua.
15. Eta hekiek ene gainean boztu dira, eta elkhar gana bildu dira; azoteak bildu dira ene gainera, eta ez nakien.
16. Barraiatu dira, bainan ez urrikitu; ni zertan froga dira ibili; irain eginez eskarniatu naute, eta ene kontra karraskatu dituzte hortzak.
17. Jauna, noiz begiraturen duzu? hekien maltzurkeriatik itzurraraz zazu ene arima; lehoinen hortzetarik athera zazu ene arima zurtza.
18. Baldarna handi batean aithor emanen darotzut; laudaturen zaitut populu gaitz baten erdian.
19. Ez beitez boz ene gainean, niri gaizki bihurtzen zarozkidanak, ariarik gabe gaitzets nadukatenak eta begiz kheinuka hari direnak.
20. Ezen niri bakezko solasak ematen zarozkidaten; eta beren sephan lurrari mintzatuz, zimarkhu asmatzen hari ziren.
21. Eta ene gainera ideki dute beren ahoa; erran dute: Ederki! ederki! gure begiek ikhusi dute nahi zutena.
22. Ikhusi duzu zuk ere, Jauna, ez ixilik egon; Jauna, ni ganik ez gibela.
23. Jaik zaite, Jauna; ene zuzenaz jabe zaite; ene Jainko eta ene Jauna, ene alde jar zaite.
24. Zure zuzentasunaren arabera juia nezazu, ene Jainko Jauna, eta ez beitez boz ene gainean.
25. Ez bezate erran beren bihotzetan: Ederki! ederki! gure arima. Eta ez bezate erran: Iretsi dugu!
26. Ahalkez gaindituak eta urthuak izan beitez ene gaitzez bozkariatzen direnak.
Ene gainean gaizki mintzo direnak ahalke gorritan geldi beitez.
27. Ene zuzenaren alde direnak bozkaria eta jauz beitez; eta Jaunaren zerbitzariaren bakea nahi dutenek erran bezate bethi: Goretsia izan bedi Jauna!
28. Eta ene mihiak goretsiko du zure zuzentasuna, egun guzian kantatuko ditut zure laudorioak.
XXXV. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabidi berari, Jaunaren zerbitzariari.
2. Gaixtaginak erran du bere baithan, gaizkia egin nahi duela. Jainkoaren beldurrik ez da haren begien aitzinean.
3. Ezen maltzurkerian ibili da Jaunaren aitzinean, haren tzarkeria izan dadientzat higuingarri khausitua.
4. Haren ahoko solasak dira guziak tzarkeria eta jokotria; ez du nahi izan adimendurik ongiaren egiteko.
5. Bere ohean gaixtakeriaz alhatu du gogoa; bide tzar guzietan baratu da; maltzurkeria berriz, ez du higuindu.
6. Jauna, zure urrikalmendua zeruan da, eta zure egia hedoietaraino da heltzen.
7. Zure justizia da Jainkoaren mendiak bezain handia; zure juiamenduak dira lezea bezain barrenak.
Jauna, salbatuko ditutzu gizonak eta abereak;
8. Hala-nola, oi Jainkoa, berhatu baituzu zure urrikalmendua.
Gizasemeak aldiz, zure hegalen gerizan egon dira iguri.
9. Hordituren dira zure etxeko ontasun nasaiez, eta zure gogoen uharrean edaranen ditutzu;
10. Zeren den zure baithan bizitzeko ithurria, eta zure argian argia ikhusiko dugun.
11. Ezagutzen zaituztenen gainera heda zazu zure urrikalmendua, eta bihotz zuzenekoak diren gainera zure zuzentasuna.
12. Hanpuruskeriaren oina ez bekit hel, eta bekhatorearen eskuak ez beneza khordoka.
13. Han erori dira tzarkeria-egileak; iraiziak izan dira eta xutik ezin dira baratu.
XXXVI. PSAL.
1. Dabidi berari psalmoa.
Maltzurrentzat ez izan bekhaizgorik, ez-eta tzarkeria-egileentzat ardurarik;
2. Ezen belharra bezala laster idortuko dira; eta hala-nola baratzekariak, goizik dira zimailduren.
3. Jaunaren baithan izan zazu zure pheskiza, eta egizu ongia; eta lurrean egizu zure egoitza, eta hango ontasunetarik haziko zare.
4. Zure gogoa Jaunaren baithan har zazu, eta emanen darozkitzu zure bihotzak galdatu guziak.
5. Zure bizia Jaunari ager diozozu, haren baithan iduk zazu zure pheskiza, eta berak eginen ditu oro.
6. Zure zuzentasuna argia bezala agerraraziko du, eta zure zuzena eguerdia bezala.
7. Jaunari ethordun izan zakizkio, eta othoitz egiozu.
Bekhaizgorik ez izan bere bidean zorion duenarentzat, eta bidegabekeria egiten hari den gizonarentzat.
8. Bara zaite samurgotarik eta uzkitzu sepha gaixtoak; berautzu gaizkiaren egiteko bekhaizgorik hartzetik;
9. Ezen gaizkia eginen dutenak xahutuak izanen dira: Jaunaren iguri daudenek aldiz, lurra primantzetan izanen dute.
10. Oraino aphur bat, eta bekhatorea ez da izanen; eta bilhatuko duzu haren tokia, eta ez duzu atzemanen.
11. Emeek berriz, lurra izanen dute primantzaz, eta bakerik handienean gogo hartuko dute.
12. Bekhatoreak begiz idukiren du prestua, eta hortzak karraskaturen ditu haren kontra.
13. Jaunak ordean hartaz irri eginen du, ikhusten baitu heldu dela haren eguna.
14. Ezpata buluzi dute bekhatoreek; hedatu dute beren arranbela,
Beharraren eta noharroinaren iraizteko, bihotzez zuzen direnen hiltzeko.
15. Beren ezpata berei sar bekiote bihotzetik, eta kraska bedi hekien arranbela.
16. Prestuak hobe du bere gutia, bekhatoreen aberastasun handiak baino;
17. Zeren hautsiak izanen baitira bekhatoreen besoak; aldiz, Jaunak sendotzen ditu prestuak.
18. Jaunak badakizki nothagabe direnen egunak, eta hekien primantzak iraunen du bethi.
19. Ordu gaitzean ez dira ahalkatuak izanen, eta gosetean aseak izanen dira:
20. Ezen bekhatoreak galduko dira. Jaunaren etsaiak berriz, behin ohoratuak eta goratuak izan ondoan, gero khea bezala iraungiz, iraungiren dira.
21. Bekhatoreak mailegatuko du, eta ez du bihurtuko: prestua berriz, urrikalduko da, eta emanen du;
22. Zeren Jauna benedikatzen dutenek, lurra izanen baitute primantzaz; aldiz hura madarikatzen dutenak, galduko dira.
23. Jaunaren baithan gizon prestuak erabiliko ditu bere urhatsak, eta Jaunak onhetsiko du haren bidea.
24. Erortzen bada, ez du min-hartuko, Jaunak artera ematen baitu eskua.
25. Gazte izanik, zahartu naiz, eta ez dut ikhusi gizon zuzena bazterrerat utzia, ez-eta haren haurrak beren ogiaren eskatzen.
26. Egun oroz urrikaltzen zaiote beharrei, eta maileguz ematen hari da; eta benedizionetan izanen da haren odola.
27. Aldara zaite gaizkitik eta egizu ongia, eta menderen mendetako izanen da zure egoitza;
28. Zeren Jaunak maite baitu zuzenbidea eta ez baititu uzten bere sainduak: bethi guzian izanen dira begiratuak.
Zuzenbidetik kanpo dabiltzanak gaztigatuak izanen dira, eta gaixtaginen odola galduko da;
29. Luzenean dabiltzanek, berriz, lurra primantzaz izanen dute, eta hartan izanen dute menderen mendez beren egoitza.
30. Gizon zuzenaren ahoak asmaturen du zuhurtzia, eta haren mihian izanen da zuzentasuna.
31. Jainkoaren legea haren bihotzean da, eta haren oina ez da behaztopaturen.
32. Gaixtaginak begiz daduka prestua, eta hura hil nahiz dabila.
33. Bainan Jaunak ez du haren eskuetara utziko prestua, eta ez du kondenaturen, juiatua izan denean.
34. Jaunari zaudezkio iguri eta begira zazu haren bidea, eta aitxaturen zaitu primantzaz har dezazun lurra: bekhatoreak galduko direnean, ikhusiko duzu.
35. Ikhusi dut gaixtagina altxatua eta goratua, Libango zedroak iduri.
36. Iragan naiz, eta hara ordukoz etzen, eta bilhatu dut, eta ez dut aurkhitu haren tokia ere.
37. Begira zazu hobengabetasuna; zuzentasunari zarraizkio; zeren gizon bakezkoak utziko baititu ondoreak.
38. Gaixtaginak berriz, batean galduko dira, eta herioak eramanen ditu ondoreak.
39. Jauna ganik dathor prestuen salbamendua, hesturako orduan hura da hekien geriza.
40. Eta Jaunak lagunduko ditu, eta atherako ditu; iraiziko ditu gaixtaginen aztaparretik eta salbatuko ditu, zeren haren baithan izan duten beren igurikitza.
XXXVII. PSAL.
1. Dabiden psalmoa orhoitzapeneko, larunbat-eguneko.
2. Jauna, zure hats gaitzean ez biazadazu jazar, ez benezazu azurria zure hasarrean;
3. Ezen ene baithan sarthuak dira zure geziak, eta ene gainean gogortu duzu zure eskua.
4. Zure hasarrearen aitzinean ene haragiak osasunik ez du; ene hezurrek bakerik ez dute ene bekhatuan aitzinean;
5. Ezen ene tzarkeriak buruaz gorago igan zaizkit, eta haxe dorphe batek bezala naute lehertzen.
6. Zornatu eta usteldu dira ene zauriak ene zorokerien ariaz.
7. Lander egina eta lurreraino makhurtua naiz; egun guzian, gogoa ilhunik daramat urhatsa;
8. Ezen ene geltzurrinak lilurakeriaz bethe dira, eta ene haragian alde sasualik ez da.
9. Guziz atsekabeztatua naiz eta aphaldua; ene bihotzeko auhenak orroaz naduka.
10. Jauna, zure aitzinean dira ene lehia guziak eta ene auhenak etzaizkitzu gordeak.
11. Asalduran da ene bihotza; ene indarrak utzi nau, eta ene begietako argia bere ez da gehiago enekin.
12. Ene adiskideak eta ene ahaideak ene kontra hurbildu eta jarri dira.
Eta ene aldean zirenak urrunetik gelditu dira,
13. Eta ene biziaren ondotik zabiltzanak, muthiritasunean lotzen ziren.
Niri bidegabe egin beharrez zabiltzanak gezurrez mintzo ziren, eta egun guzian zimarkhu asmatzen hari ziren.
14. Bainan nik, gorrak bezala ez nituen aditzen, eta mutuak bezala ez nuen ahoa idekitzen.
15. Eta bilhakatu naiz aditzen ez duen gizon bat bezala, eta zer ihardets ahoan ez duena bezala.
16. Zeren zure baithan izan dudan ene igurikitza, zuk entzunen nauzu, ene Jainko Jauna.
17. Alabainan erran dut: Ene etsaiak ez beitez bozkaria ene gainean; ene zangoak khordokatu direnean, hekien mihia ene gainean larderia handitan ibili da.
18. Ezen banago azote guzien onhestera, eta ene bihotzmina bethi ene begien aitzinean dago.
19. Ezen goraki eginen dut ene tzarkeriaren aithorra, eta ene bekhatuaz egonen naiz gogoetan.
20. Aldiz, ene etsaiak bizi dira; ene kontra gogortuak dira, eta ni gaixtoki gaitzirizkotan nadukatenak berhatuak dira.
21. Ongiarentzat gaizkia bihurtzen dutenak, nitaz gaizki mintzo ziren, ongiari jarraikitzen nintzelakotz.
22. Ez benezazu basterrerat utz, ene Jainko Jauna; ez bezaite ene ganik gibela.
23. Ene salbamenduko Jainko Jauna, laster egizu ene laguntzera.
XXXVIII. PSAL.
1. Azkeneraino, Idithuni berari, Dabiden kantika.
2. Erran izan dut: Zainduko ditut ene bideak, ez nadien ene mihiaz egin hobendun.
Zain bat ezarri diot ene ahoari, bekhatorea ene kontra jartzen zelarik.
3. Ixilik eta aphalik egotu naiz, eta gauza onetan ere ez naiz mintzatu, eta erreberritu da ene oinhazea.
4. Ene baithan berotu da ene bihotza, eta ene gogoetetan sua biztu da.
5. Ene mihiz erran izan dut: Jauna, ezaguturaz dizadazu ene azken ordua,
Eta zenbat diren oraino ene bizitzeko egunak, jakin dezadan zenbat dudan eskas.
6. Huna non ene egunak ezarri ditutzun khondatzeko errex, eta ene izatea ezdeus bat bezala da zure aitzinean.
Egiazki, bizi den gizona ongi gauza ezdeusa da.
7. Egiazki, iduripen bat bezala iragaiten da gizona; eta halere grinatzen da alferretan.
Hari da diru metatzen, eta ez daki norentzat biltzen dituen.
8. Eta orai zeri nago iguri? Ez othe Jaunari? bai, ene ontasun guzia zure baithan da.
9. Athera nezazu ene gaizki guzietatik: laidagarritzat eman nauzu zoroari.
10. Ixilik gelditu naiz eta ez dut ahoa ideki, zeren zuk egin baititutzu horiek:
11. Ene ganik aldara zatzu zure zauriak.
12. Erantzun darotazunean, zure besoko indarraren azpian erkhitua erori naiz; bere tzarkeria gatik azurriatu duzu gizona;
Eta armiarma bezala iharrarazten duzu haren arima; egiazki alferretan grinatzen da gizona.
13. Jauna, entzun zatzu ene othoitz errekeiak; ikhusuzu ene nigarrak.
Ez egon ixilik, zeren zure aitzinean arrotz eta bidaiari bat bainaiz ni, hala-nola ene arbaso guziak.
14. Hats-hartzera utz nezazu, zerbait indar har dezadan, goan nadien baino lehen, eta zendua izanen naiz gero.
XXXIX. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabidi berari psalmoa.
2. Igurikiz iguriki dut Jauna, eta begiratu du ene gainera.
3. Entzun ditu ene othoitzak, eta atheratu nau erromeseriako putzutik eta lohizko baltsatik.
Ene oinak harriaren gainean jarri, eta ene urhatsak bidatu ditu.
4. Ene ahoan ezarri du kantika berri bat, gure Jainkoaren ospagarri.
Askok ikhusiren dute, eta beldurrean jarriko dira; eta Jaunaren baithan ezarriren dute beren pheskiza.
5. Dohatsu gizona, zeinaren pheskiza Jaunaren izena baita, eta zeinak begiratu ez baitu gauza huts eta zorokeria gezurrezkoetara!
6. Ene Jainko Jauna, asko sendagaila egin izan duzu, eta parerik ez duzu zure asmuetan.
Entzunarazi ditut eta mintzatu naiz; berhatu dira khondu guziez gorago.
7. Sakrifiziorik eta eskaintzarik ez duzu nahi izan; bainan ernatu daroztadatzu beharriak.
Bekhatuarentzat ere holokaustarik ez duzu galdatu:
8. Orduan erran dut: Huna non heldu naizen.
Nitaz iskribatua da liburuaren buruan,
9. Zure nahia egin behar dudala.
Ene Jainkoa, nahi izan dut, eta zure legea ezarri dut ene bihotzaren erdian.
10. Zure zuzentasuna ezagutarazi dut baldarna handian; huna non ez ditudan debekatuko ene ezpainak; Jauna, badakizu,
11. Ez dut ene bihotzean gorde zure zuzentasuna; ezagutarazi ditut zure egia eta zure ganikako salbamendua.
Zure urrikalmendua eta zure egia ez ditut gorde bilkhu handiari.
12. Zuk berriz, Jauna, ez ni ganik urrunt zure urrikalpenak; zure urrikalmenduak eta zure egiak lagundu naute bethi.
13. Ezen nihonereko gaitzek inguratu naute; lothu zaizkit ene tzarkeriak, eta ezin jasan dut hekien ikhustea.
Ene buruko ileak baino gehiago egin dira, eta utzi nau ene bihotzak.
14. Ene atheratzea zure gogarako izan bedi, Jauna; Jauna, begira dizadazu ene laguntzeko.
15. Ene biziaren ondotik dabiltzanak hura niri khendu beharrez, nahasiak eta ahalkez joak izan beitez oro.
Ene gaitza nahi dutenek, gibelerat egin bezate eta ahalkez urthuak izan beitez.
16. Niri erraten darotadenek: Hor! hor! laster eraman bezate beren ahalkea.
17. Zutan bozkaria eta jauz bitez zu bilhatzen zaituzten guziak; eta zure ganikako salbamendua maite dutenek erran bezate bethi: Handietsia izan bedi Jauna!
18. Ni ordean eskale eta behar naiz: Jaunak du nitaz ardura.
Zu zare ene laguntza eta ene geriza: ene Jainkoa, ez othoi luza.
XL. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabidi berari psalmoa.
2. Dohatsu gizona, beharraren eta noharroinaren gainean erne dagoena? Egun gaitzean Jaunak atheratuko du hura.
3. Jaunak zaint, bizikor eta dohatsu egin beza hura lurraren gainean, eta haren bizia ez beza arthik haren etsaien eskuetara.
4. Jaunak laguntza ekhar biozo oinhazezko ohean. Haren eritasunean harrotu diozu bere etzauntza guzia.
5. Nik erran dut: Jauna, urrikal zakizkit; senda zazu ene arima, zeren bekhatu egin baitut zure alderat.
6. Ene etsaiek arthiki daroztate burhoak: Noiz hilen da bada? ez othe da galduko horren izena?
7. Eta bat heldu bazen ene ikhustera, itxura ederretan mintzo zitzaitan; tzarkeria bildua zuen haren bihotzak.
Kanporat ilkhitzen zen, eta
8. Bere gogoaren arabera mintzatzen zen.
Ene etsai guziek ene kontra marmaratzen zuten; ene kontra gaizki asmatzen haritzen ziren.
9. Elhe gaixto bat atheratu dute ene kontra: lo dagoenak ez othe dezake jaikitzerat egin.
10. Ezen enekin bakean zen gizonak, zeinaren baithan sinheste bainuen, ene ogia jaten zuenak, ene eragoztera egin du.
11. Bainan zu, Jauna, urrikal zakizkit; eraik nezazu, eta bihurturen diotet beren saria.
12. Huntan ezagutu dut nahi ninduzula, zeren ene etsaiak ez baitu bozkariorik ene gainean hartuko.
13. Ni berriz, ene hobengabetasuna gatik onhetsi eta zure aitzinean finkatu nauzu bethi.
14. Benedikatua izan bedi Israelgo Jainko Jauna mendetarik mendetaraino. Halabiz, halabiz.
XLI. PSAL.
1. Azkeneraino, Koreren semeen argitzeko.
2. Nola ithurrietara lehiatzen baita orena, hala ene arima zure gana lehiatzen da, oi Jainkoa.
3. Ene arima Jainko hazkar biziaz egarritu da: noiz goanen eta agertuko naiz Jainkoaren aitzinera?
4. Gau eta egun nigarrak ditut ogitzat, niri egun oroz erraten darotadenean: Non da hire Jainkoa?
5. Hortaz orhoitu naiz eta ixuri dut ene arima ene baithara, zeren iraganen bainaiz tabernakle miresgarriko lekhura, Jainkoaren etxeraino,
Bozkario eta aithorretako kantuetan, bestaliarren otsetan.
6. Oi ene arima, zertako zare ilhun eta zergatik nauzu asaldatzen?
Jainkoa baithan izan bedi zure pheskiza, ezen aithor emanen diot oraino, hura baita ene begitharteko salbagarria
7. Eta ene Jainkoa.
Ene arima nahasi da ene baithara; aria hortaz zutaz orhoit izanen naiz Jordaneko lurretik eta Hermondik, mendi ttipitik.
8. Lezeak lezea deitzen du, zure ur-uharren harrabotsaren erdian.
Zure phesia eta uhinak, oro ene gainetik iragan dira.
9. Jaunak egunaz manatu du bere urrikalmendua, eta gabaz kantatuko dut haren kantika.
Ene baithan izanen da ene biziko Jainkoaren othoitza,
10. Eta erranen diot Jainkoari: Zu zare ni maldatzen nauzuna.
Zeren nauzu ahantzi? zeren nabila ilhunik, ene etsaiak atsekabetan nadukalarik?
11. Ene hezurrak phorroskatzean, gaizkika hari zaizkit ni hertsatzen nauten etsaiak;
Egun oroz erraten darotedalarik: Non da hire Jainkoa?
12. Zeren zaude ilhunik, oi ene arima? zertako nauzu asaldatzen?
Jainkoari zaudezkio iguri, ezen aithor bihurturen diot oraino: hura da ene begitharteko salbagarria eta ene Jainkoa.
XLII. PSAL.
1. Dabiden psalmoa.
Jainkoa, juia nezazu, eta berez zatzu ene ariak saindua ez den jendakitik: athera nezazu gizon gaixto eta maltzurraren eskutik.
2. Jainkoa, zu zarenaz geroztik ene indarra, zertako nauzu iraizi? eta zertako ilhunik nabila, ene etsaiak atsekabetan nadukanean?
3. Igor zatzu zure argia eta zure egia: hekhiek erakharri eta eraman naute zure mendi saindura eta zure tabernaklera.
4. Hurbilduko naiz Jainkoaren aldarera, ene gaztetasuna bozkariatzen duen Jainkoa gana.
Jainko, ene Jainkoa, aithor bihurturen darotzut gitarraren gainean.
5. Oi ene arima, zertako zare ilhun, eta zergatik nauzu asaldatzen?
Jainkoari zaudezkio iguri, ezen aithor bihurturen diot oraino: hura da ene begitharteko salbagarria eta ene Jainkoa.
XLIII. PSAL.
1. Azkeneraino, Koreren semeentzat, argitzeko.
2. Jainkoa, gure beharriz aditu dugu: gure arbasoek jakintsun egin gaituzte,
Hekien denboran eta egun zaharretan egin izan ditutzunez.
3. Zure eskuak jendaiak xahutu ditu, eta hekien orde gure arbasoak ezarri ditutzu; atsekabez jo eta iraizi ditutzu populuak.
4. Ezen gure arbasoek ez dute beren ezpatari esker lur hunen gozamena irabazi, eta ez ditu beren besoak salbatu,
Bainan-bai zure eskuinak eta zure besoak, zure begitharteko argiak, zeren hekiekin lakhet izan baituzu.
5. Zeror zare ene erregea eta ene Jainkoa, Jakob salba dadien manatzen duzuna.
6. Zure indarrarekin adarraz bulkhaturen ditugu gure etsaiak, eta zure izenaren bidez irri eginen dugu gure kontra jaikitzen direnez.
7. Ezen ez dut ene arranbelan idukiren ene pheskiza; eta ez nau ene ezpatak salbatuko.
8. Alabainan atsekabetan gindaduzkatenetarik salbatu gaituzu, eta higuin gintuztenak ahalketan ezarri ditutzu.
9. Jauna baithan goretsiren gare egun guziz eta zure izenari aithor diogu bihurturen menderen mendetan.
10. Bainan orai iraizi eta ahalketan arthiki gaituzu; eta, Jainkoa, etzare ilkhiko gare armadetara.
11. Gure etsaien aitzinean ihesari itzularazi gaituzu, eta higuintzetan gaituztenek gure onetarik biluzten gaituzte.
12. Eman gaituzu jateko ardiak bezala, eta jendaietan barraiatu gaituzu.
13. Saririk gabe saldu duzu zure populua, eta jende-osterik etzen hekien sal-erosietan.
14. Laidagarritzat eman gaituzu gure hauzoei, trufa eta irrigarritzat gure inguruetakoei.
15. Errankizunetan eta buru-higigarri eman gaituzu populuetan.
16. Egun guzian aitzinean dut ene ahalkea; eta ene begitharteko ahalkeak estali nau,
17. Gaizki-erraile eta erasleen erdian, ene etsaiaren eta gaizki-egilearen aitzinean.
18. Horiek oro ethorri dira gure gainera, eta etzaitugu ahantzi, eta ez gure tzarki haritu zurekilako patuaren kontra.
19. Eta gure bihotzak ez du gibelerat egin, eta gure bidexkak aldaratu ditutzu zure bidetik;
20. Ezen aphaldu gaituzu atsekabezko lekhuan, eta herioaren itzalak estali gaitu.
21. Ahantzi badugu gure Jainkoaren izena, eta gure eskuak Jainko arrotz bati hedatu badiozkigu;
22. Jainkoak ez othe ditu horiek bilhatuko? ezen harek ezagutzen ditu bihotzeko lekhu gordeak.
Holetan egun oroz heriotzearen azpian gure zure gatik; hiltzeko ardiei bezala begiratzen darokute.
23. Xuti zaite, Jauna, zertako zaude lo? Xuti zaite eta ez begatzaitzu hastan azkeneraino.
24. Zertako aldaratzen duzu zure begithartea eta ahanzten ditutzu gure erromeseria eta hestura?
25. Gure arima zeren den herrautsean aphaldua, eta gure sabela lurrari josia;
26. Jaiki zaite, Jauna; lagunt gaitzatzu eta zure izena gatik berreros gaitzatzu.
XLIV. PSAL.
1. Azkeneraino, aldatuak izanen direnentzat; Koreren semeen adigarri. Maitearentzat kantika.
2. Ene bihotzak solas on bat atheratu du; erregerentzat dut ene kantua.
Ene mihia zalhuki iskribatzen duen iskribauaren hegatsaren pare da.
3. Oi gizasemeetarik ederrena, graziaz betheak dira zure ezpainak; hargatik benedikatu zaitu Jaunak bethiko.
4. Oi guziz botheretsu zarena, tinka zazu gerrian zure ezpata.
5. Altxa zaite zure ospean eta edertasunean; zorionean aitzina zaite eta erregina,
Egiaren, eztitasunaren eta zuzentasunaren ariaz, eta espantagarriki bidaturen zaitu zure eskuinak.
6. Zure gezi zorrotzak sarthuko dira erregeren etsaien bihotzetan; populuak zure azpira eroriko dira.
7. Oi Jainkoa, menderen mendetako da zure jarlekhua; zuzentasuneko zigorra.
8. Zuzenbidea maithatu duzu, eta tzarkeria higuindu; hargatik, oi Jainkoa, gantzutu zaitu zure Jainkoak bozkariozko olioaz, zure lagunkhide guzien artetik.
9. Mirra, aloes eta kanela usaina ilkhitzen da zure soinekoetarik eta zure boliazko etxeetarik: hekietaz
10. Erregeen alabek egin dute zure gozoa, zuri ohore ekhartzeko.
Erregina zure eskuinean xutik zagoen, soin urheztatu batekin, asko edergailuz inguratua.
11. Adi eta ikhusazu, ene alaba, emazu beharria; ahantz zatzu zure herria eta zure aitaren etxea.
12. Eta errege zure edertasunaz lehiatuko da; ezen bera da zure Jainko Jauna, eta adoratuko dute.
13. Eta Tirreko neskatxak ethorriko dira emaitzekin; populuko aberats guziek errekeituko dute zure begithartea.
14. Erregeren alabaren ospe guzia barnetikakoa da; lits urheztatuz
15. Eta lorekaduraz inguratua da.
Haren ondotik neskatxak erakharriko diozkate erregeri; haren lagunak ekharriak izanen dira zure aitzinera.
16. Bozkario guzietan ekharriak izanen dira; erregeren tenplora erakharriren dituzte.
17. Zure arbasoen orde, semeak sorthu zaizkitzu; lur guziaren gainean buruzagi ezarriko ditutzu.
18. Gizamende guzietan zure izenaz orhoit izanen dira.
Hargatik populuek aithor bihurturen darotzute bethi eta menderen mendetan.
XLV. PSAL.
1. Azkeneraino, Koreren semeei, gauza ixilentzat.
2. Jainkoa da gure ihes-lekhua eta indarra; gure laguntzailea atzeman gaituzten hestura gaitzetan.
3. Hargatik ez gare izituko, noiz-etare lurra asaldutan izanen baita eta mendiak itsaso-zolara arthikiak izanen baitira.
4. Hango urek harrabots egin dute eta nahasiak izan dira, eta mendiak haren indarraz khordokatuak.
5. Hibai bateko gaiak bozten du Jainkoaren hiria; Guziz-Gorak sainduetsi du bere tabernaklea.
6. Jainkoa haren erdian da; ez da khordokatuko; hura goiz-goizetik lagunduko du Jainkoak.
7. Jendaiak nahasiak eta erresumak uzkailiak izan dira: Jainkoak adiarazi du bere mintzoa, eta lurra ikharatu da.
8. Gurekin da armadetako Jauna; Jakoben Jainkoa da gure begirale.
9. Zatozte eta ikhusatzue Jaunaren egintzak, lurrean egin dituen sendagailak,
10. Gerlak khenduz lurraren bertze bururaino.
Hautsiko du arranbela, harmak puskatuko eta erredolak suz erreko ditu.
11. Bara zaitezte eta ikhusazue ni naizela Jainkoa; goretsia izanen naiz jendaien artean, goretsia izanen naiz lurraren gainean.
12. Gurekin da armadetako Jauna; Jakoben Jainkoa da gure begirale.
XLVI. PSAL.
1. Azkeneraino, Koreren semeentzat psalmoa.
2. Populuak, orok eskuak zafla zatzue, Jaunari igor zatzue bozkariozko oihuak;
3. Zeren Jauna baita gora, ikharagarri, lur guziaren gaineko errege handia.
4. Azpiratu darozkigu populuak, jendaiak ezarri ditu gure zango-petan.
5. Bere primantzatzat hautatu gaitu, Jakoben edertasun maithatu duena.
6. Jainkoa igaiten da bozkariozko oihuen erdian, eta Jauna turuta durrundetan.
7. Kanta, kanta zotzue kantikak gure Jainkoari; kanta zotzue, kanta gure erregeari.
8. Zeren Jainkoa lur guziko errege baita: kanta zazue jakinki.
9. Jainkoa erreginaturen da jendaien gainean; Jainkoa jarriren da bere alkhi sainduan.
10. Populuetako buruzagiak Abrahamen Jainkoa gana bildu dira, zeren lurreko jainko hazkarrak hainitz izan baitira goratuak.
XLVII. PSAL.
1. Koreren semeei kantikako psalmoa, astearen bigarren eguneko.
2. Jauna handi eta guziz laudagarri da gure Jainkoaren hirian, haren mendi sainduan.
3. Siongo mendia, errege handiaren hiria, ipharraldean asentatua da lur guziko bozkarioaren erdian.
4. Jainkoa ezagutua izanen da hango etxeetan, bere gerizaren azpira hartuko duenean.
5. Ezen huna non lurreko erregeak bildu diren eta bateratu diren.
6. Berek ikhusi dutenean, harritu, nahasi, asaldatu dira;
7. Ikharak hartu ditu.
Han ziren minak erditzen hari denarenak bezala;
8. Zure hats muthiriaz phorroskaturen ditutzu Tharsiseko untziak.
9. Nola aditu baikinduen, hala ikhusten dugu armadetako Jaunaren hirian, gure Jainkoaren hirian; Jainkoak asentatu du hura bethiko.
10. Jainkoa, zure urrikalmendua izan dugu zure tenploaren erdian.
11. Jainkoa, nola baitagokio zure izenari, hala zure laudorioak hedaturen dira lurraren bazterretaraino; zuzentasunez bethea da zure eskuina.
12. Bozkaria bedi Siongo mendia, jauz beitez Judako alabak, zure zuzentasunaren ariaz, Jauna.
13. Ingura eta besarka zazue Sion; hango dorreetan mintza zaitezte.
14. Zuen bihotzak ezar zatzue haren indarrean, eta berez zatzue hango etxeak, zuen ondokoei errateko,
15. Jainkoa, gure Jainkoa han dela bethi eta menderen mendetako, hura dela erreginaturen gure gainean mende guzietan.
XLVIII. PSAL.
1. Azkeneraino, Koreren semeei psalmoa.
2. Haukiek adi zatzue, populuak; beharria heda zazue lurrean egoten zareten guziek,
3. Lurraren semeek eta gizonen semeek, aberats eta behar orok batean.
4. Ene ahoak erranen du zuhurtasuna, ene bihotzeko gogoetak umotasuna.
5. Parabolara makhurtuko dut ene beharria; maniurraren gainean agertuko dut ene erratekoa.
6. Zer ariaz beldur izanen naiz egun gaitzean? zeren ene urhatsen tzarkeriak inguratuko bainau.
7. Beren indarraren gainean sinheste dutenek eta beren aberastasun handiez sendagaila egiten dutenek jakin bezate,
8. Anaiak anaia ez duela berrerosten. Bertze gizon batek berrerosiren othe du? Jainkoari ez dio jabaltzeko dina eginen,
9. Ez-eta bere arimaren berrerospeneko saria emanen; lanean hariko bada ere bethi
10. Eta biziko bada ere akhabantzaraino.
11. Ez du heriotzea ikhusiko, zuhurrak hiltzen ikhustean: erhoa eta zoroa orobat galduko dira.
Bertzeei utziko diozkate beren aberastasunak,
12. Eta beren hobiak izanen dituzte beren etxe bethi guziko.
Mendetik mendera hekiek izanen dituzte beren egoitza, beren izenez deithu dituzten ondoan beren lurrak.
13. Eta gizonak, ohoretan zenean, ez du adimendurik izan; bere burua egin du abere adimendugabekoen pare eta hekien iduriko egin da.
14. Beren bidea beren behaztopagarri dute; eta halere beren ahoko elheetan izanen dira lakhet.
15. Ardiak bezala ifernuan ezarriak izan dira; herioak alhatuko ditu.
Prestuak goizetik jarriko zaizkote nausi; ospetik lekhora, indar guziak iraungiko zaizkote ifernuan.
16. Jaunak ordean ifernuaren ahaletik berrerosiko du ene arima, bere eskura hartuko nauenean.
17. Ez lotsa, gizona aberastua eta haren etxeko ospea handitua izanen direnean;
18. Zeren ez baititu hiltzean guziak eramanen, eta haren ospea ez baita haren ondotik jarraikiko;
19. Ezen bizi deno izanen da zoritsu; ongi eginen diozunean, laudatuko zaitu.
20. Sarthuko da bere arbasoak dituen lekhuan, eta behinere ez du ikhusiko argia.
21. Gizonak, ohoretan zenean, ez du adimendurik izan, abere adimendugabekoen pare jarri eta hekien iduriko egin da.
XLIX. PSAL.
1. Asaphentzat psalmoa.
Jainkoen Jainkoa, Jauna mintzatu da, eta deithu du lurra,
Iguzkia sortzen den tokitik etzaten den lekhuraino:
2. Siondik ilkhiko da haren edertasunaren dirdira.
3. Ageriki ethorriko da gure Jainkoa: gure Jainkoa ethorriko da, eta ez da ixilik egonen.
Sua biztuko da haren aitzinean, eta phesia gaitzak inguratuko du.
4. Gainetik zerua, beheretik lurra deithuko ditu bere populuaren berezteko.
5. Bil zotzue bere sainduak, sakrifizioen gainean harekin batasun egin dutenak.
6. Zeruek goraki erranen dute haren zuzentasuna, zeren Jainkoa bera baita juie.
7. Adi zazu, ene populua, mintzatzera noha; adi zazu, Israel, eta lekhukotasun atherako darotzut: ni naiz Jainkoa, zure Jainkoa.
8. Zure sakrifizioen gainean ez darotzut jazarriko; ezen zure holokaustak ene aitzinean dira bethi.
9. Ez dut aratxerik zure etxetik hartuko, ez-eta akherrik zure arthaldeetarik;
10. Ezen eneak dira oihanetako abereak oro, mendietan diren aziendak eta idiak.
11. Ezagutzen ditut zeruko hegastin guziak, eta bazterren edertasuna ene eskuan da.
12. Gosetzen banintz, ez nezakezu zuri erran; ezen lurra alde batetik bertzera eta harek daduzkan guziak eneak dira.
13. Zezenkitik janen edo akher-odolik edanen othe dut?
14. Laudoriozko sakrifizioa imola zozu Jainkoari, eta zure botuak bihur zotzu Guziz-Gorari.
15. Hesturako egunean niri dei egidazu, eta nik atheratuko zaitut, eta zuk ohoratuko nauzu.
16. Bainan Jainkoak erran dio bekhatoreari: Zertan hari haiz ene erabakien erasten eta hire ahoan ene lekhukotasunaren erabiltzen?
17. Hik berriz, gaitzets duk ene irakhaspena, eta gibelerat arthiki dituk ene hitzak.
18. Ikhusten bahuen ohoin bat, harekin laster egiten huen, eta bertzeen emazteekin khutsatzen zirenekin ihardukipen hartzen huen.
19. Hire ahoari maltzurkeria zarion, eta hire mihiak zimarkhuak aphaintzen zitikan.
20. Jarririk, hire anaiaren kontra mintzatzen hintzen eta hire amaren semearen kontra behaztopagailuak ezartzen hituen:
21. Horiek egin dituk, eta ixilik egon izan nauk.
Bidegabe uste izan duk hire iduriko nintzela: jazarriko daiat, eta hire begithartearen kontra jarriko nauk.
22. Adi zatzue horiek, Jainkoa ahanzten duzuenek; beldurrez eta eraman zaitzazten egun batez, eta nihor ez dadien izan zuen itzurrarazteko.
23. Laudoriozko sakrifizioak ohoratuko nau; eta hura da bidea zeintarik gizonari agertuko baitiot Jainkoaren salbamendua.
L. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa,
2. Haren gana ethorri zenean Nathan profeta, hura Bethsabeeren gana sarthu zen ondoan.
3. Jainkoa, urrikal zakizkit, zure urrikalmendu handiaren arabera.
Eta zure urrikalpenen ostearen arabera, borra zazu ene tzarkeria.
4. Geroago eta gehiago garbi nezazu ene tzarkeriatik eta xahu ene bekhatutik.
5. Alabainan ezagutzen dut ene tzarkeria, eta ene bekhatua ene kontra dago bethi.
6. Bakharrik zure kontra egin dut bekhatu, eta zure aitzinean egin dut gaizkia: haletan zuzenak atheratuko dira zure hitzak, eta garaitiar izanen zare juiatzen zaituztenean.
7. Ezen huna non gaizkitik sorthu naizen, eta ene ama bekhatuan nitaz amatu den.
8. Alabainan zuk egia maithatu duzu; agertu darozkidatzu zure zuhurtziako gauza gorde eta dudakoak.
9. Hisopoaz ihinzta nezazu, eta garbitua izanen naiz; xahutuko nauzu, eta eginen naiz elhurra baino xuriago.
10. Bozkarioa eta goiheretasuna emanen diotzatzute ene beharriei, eta jauziren dira ene hezur eroriak.
11. Ene bekhatuetarik aldara zazu zure begithartea, eta borra zatzu ene tzarkeria guziak.
12. Ene baithan egizu, Jainkoa, bihotz xahu bat, eta ene barnean berri zazu zuzentasuneko izpiritua.
13. Ez benezazu iraiz zure aitzinetik, eta ez biazadazu khen zure izpiritu saindua.
14. Bihur dizadazu zure salbamenduko bozkarioa, eta izpiritu buruzagiaz gogor nezazu.
15. Gizon tzarrei irakhatsiren daroeztet zure bideak, eta gaixtaginak zure gana bihurturen dira.
16. Jainkoa, ene salbamenduko Jainkoa, athera nezazu odolpetik, eta ene mihiak goretsiren du zure zuzentasuna.
17. Jauna, idekiko ditutzu ene ezpainak, eta ene ahoak goraki adiaraziko ditu zure laudorioak.
18. Alabainan sakrifizio bat nahi izan bazindu, lehiaz narotzun eskainiko: bainan etzare holokaustetan lakhet izanen.
19. Jainkoaren gogarako sakrifizioa, urrikiak hautsi duen izpiritua da. Jainkoa, ez duzu arbuiatuko bihotz bat urrikiak eta beheramenduak joa.
20. Jauna, Sioni ongi egiozu zure nahikunde onaren arabera, arren altxatuak izan ditezen Jerusalemeko harrasiak.
21. Orduan ditutzu onhetsiren zuzenbideko sakrifizioa, eskaintzak eta holokaustak; orduan ezarriko dira aratxeak zure aldarearen gainean.
LI. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden adigarri,
2. Doeg Idumearra ethorri zenean, eta Sauli berria ekharri eta erran zaroenean: Dabid Akimeleken etxean izatu da.
3. Nolaz espantatzen duk maltzurkerian hire burua, oi gizon gaixtakeriako hazkar haizena?
4. Egun oroz hire mihia bidegabekeria asmatzen ibili duk; bizarnabala zorrotzak bezala zimarkhu egin duk.
5. Maltzurkeria ongia baino maiteago izan duk, makhur mintzatzea zuzen baino.
6. Solas galgarri guziak maithatu dituk, oi mihi maltzurra.
7. Hargatik Jainkoak xahutuko hau behin-bethiko; khenduko eta iraiziko hau hi hire olhatik, eta hire erroa bizi direnen lurretik.
8. Prestuek ikhusiko dute, eta izituko dira; haren gainean irri-eginen dute, eta erranen:
9. Horra gizona, Jainkoa bere laguntzailetzat hartu ez-duena;
Bainan bere aberastasun handietan eman du bere pheskiza eta bere ahal ezdeusaz buruiope hartu du.
10. Ni ordean, Jainkoaren etxean naiz oliba-ondo fruitutsu baten pare; ene pheskiza Jainkoaren urrikalmenduan iduki dut bethiko eta menderen mendetako.
11. Bethi eta bethi aithor darotzut bihurtuko, horiek egin ditutzulakotz; eta zure izenari egonen natzaio iguri, zeren den ona zure sainduen aitzinean.
LII. PSAL.
1. Azkeneraino, Maelethentzat, Dabiden adigarri.
Zoroak bere bihotzean erran du: Ez da Jainkorik.
2. Ustelduak dira eta beren tzarkeriez hasgarri eginak: bat ez da ongia egiten duenik.
3. Zerutik gizonen semeen gainera begiratu du Jainkoak, ikhustekotzat hean batere baden adimendudunik edo Jainkoa bilhatzen duenik.
4. Oro makhurtu dira, batean alfer egin dira; ez da ongia egiten duenik, ez-eta bakhar bat ere.
5. Ez othe dira noizbait ohartuko tzarkeria egiten hari diren guziak, jateko ogia bezala iresten dutenak ene populua?
6. Jainkoari ez daroete deirik egin: han beldurrez ikharatu dira, non beldur izatekorik ez baitzen;
Zeren Jainkoak gizonen gogarako direnen hezurrak ilhaundu baititu: hainak ahalketara eroriak dira, Jainkoak erdeinatu dituelakotz.
7. Nork emanen du Siondik Israelen itzurpena? Jainkoak bere populua gathibutasunetik bihurraraziko duenean, Jakob jauziko eta Israel bozkariatuko dira.
LIII. PSAL.
1. Azkeneraino, kantiketan, Dabiden adigarri,
2. Ziphtarrak ethorri zirenean eta Sauli erran zaroetenean: Dabid ez da gure tokitan gordea?
3. Jainkoa, zure izenaz salba nezazu, eta zure indarraz erabakazu ene gainean.
4. Jainkoa, entzun zazu ene othoitza, zure beharriak ardiets betza ene ahoko hitzak.
5. Ezen ene kontra jaiki dira arrotzak; indar handitako gizonek bilhatu dute ene bizia, eta ez dute Jainkoa beren begien aitzinean ezarri.
6. Eta huna non laguntzen nauen Jainkoak, eta Jauna da ene biziaren begirale.
7. Gaitzak ene etsaien gainera aldara zatzu; zure zintasunaren arabera xahu zatzu.
8. Ene gogara sakrifikaturen darotzut, eta zure izenari, Jauna, aithor emanen diot, zeren den ona;
9. Ezen hestura guzietarik atheratu nauzu, eta ene begiak gain-behera begiratu diote ene etsaiei.
LIV. PSAL.
1. Azkeneraino, kantiketan, Dabiden adigarri.
2. Jainkoa, entzun zazu ene othoitza, ez arbuia ene errekeiak;
3. Begira dizadazu, eta entzun nezazu.
Ilhun nago ene gogoko alhaduran; asaldatu naute
4. Ene etsaiaren mintzoak eta gaixtaginaren hestutzeak;
Zeren ene gain egin baitituzte gaixtakeriak, eta beren sephan ene atsekabegarri baitira.
5. Ene bihotza asaldutan dago ene baithan, eta heriotzearen izialdura ene gainera erori da.
6. Beldurra eta ikhara ene gainera jautsi dira, eta ilhunbeek estali naute.
7. Eta erran dut: Nork emanen darozkit usoaren hegalak? hegalda nindaite, phausa-lekhu batera hel nindaite.
8. Huna non ihes-eginez naizen urrundu, eta bakhartasunean naiz gelditu.
9. Izpirituko uzkurreriatik eta phesiatik atheratu nauenaren iguri nindagoen.
10. Eragotz zatzu, Jauna, alde orotara eragiozute hekien mihiei; ezen tzarkeriarik eta nahaskeriarik baizen ez dut hirian ikhusi.
11. Gau eta egun tzarkeriek inguratzen du bere harrasien gainean; bortxak
12. Eta bidegabekeriak haren erdian dira;
Lukurantza eta zimarkhua ez dira hango plazetarik urrundu.
13. Ezen baldin ene etsaiak madarikatu izan banindu, jasan nukeen segurki;
Eta gaitzirizkotan nindaukana, ene kontra goraki mintzatu izan balitz, gordeko nintzen eiki haren ganik.
14. Bainan zu zare, enekin bat zinena, ene bidaria, ene ezaguna,
15. Enekin batean onthuruntza gozoak egiten zintuena, eta enekin batasunean Jainkoaren etxean ibiltzen zinena.
16. Herioa gainera bekiote; ifernura bizirik jauts beitez;
Gaixtakeria hekien egoitzetan eta hekien erdian dagoelakotz.
17. Nik aldiz, Jaunari dei egin diot, eta Jaunak atherako nau.
18. Goizean, eguerditan, arratsean aithor emanen diot eta agertuko diozkat ene nahigabeak, eta entzunen du ene mintzoa.
19. Bakea emanen dio ene arimari ene kontra hurbiltzen direnen ganik, ezen hainitz dira ene inguruan.
20. Jainkoak, mendeak baino lehenago danik dirauenak, entzunen nau, eta aphalduko ditu.
Ezen ez da nehortzerik hekien baithan, eta ez dira Jainkoaren beldur.
21. Jaunak hedatuko du eskua, bakhotxari bere sariaren emateko.
Lohitu dute harekilako patua;
22. Haizatuak izan dira haren begithartearen hasarreaz; haren bihotzak egin diote gainera.
Hainaren solasak olioa baino legunago direlarik, egiazko geziak dira.
23. Jaunaren gain utzazu zure grina, eta berak haziko zaitu: ez du gizon zuzena bethi gora-beheretan utziko.
24. Zuk berriz, Jainkoa, gaixtaginak arthikiko ditutzu galpeneko putzura.
Gizon odolkoi eta maltzurrek ez dituzte erdizkatuko beren egunak; nik aldiz, Jauna, zure baithan idukiko dut ene pheskiza.
LV. PSAL.
1. Azkeneraino, lekhu sainduetarik urrundua izan den populuarentzat, habean Dabidek iskribatua, arrotzek Jethen iduki zutenean.
2. Jainkoa, urrikal zakizkit, zeren oinkatu bainau gizonak eta egun oroz guduka hestutu.
3. Egun guzian oinkatu naute ene etsaiek, hainitz zirelakotz ene kontra gudukatzen zirenak.
4. Egun betheak lotsatuko nau, bainan zure baithan izanen dut ene igurikitza.
5. Jainkoa baithan laudatuko dut niri eman hitza, Jainkoa izan dut ene pheskiza: gizonak egin dizaketanaren beldur ez naiz izanen.
6. Egun guzian madarikatzen zituzten ene solasak; ene kontra gaizkirat zauden hekien gogoeta guziak.
7. Bilkhu egiten hariko dira, eta gordeko dira; begiz idukiko dituzte ene urhatsak.
Nola ene biziari aiheri zan baitira,
8. Zuk ere ez ditutzu salbatuko. Zure hasarrean xehakatuko ditutzu populuak.
Jainkoa,
9. Egin izan darotzut ene biziaren aithorra; ene nigarrak ezarri ditutzu zure aitzinean.
Zure agintzak dakharren bezala,
10. Orduan ene etsaiak bulkhatuak izanen dira gibelerat.
Edozein egunez dei egin dezazudan, hara non ezagutzen dudan ene Jainkoa zarela.
11. Jainkoa baithan laudaturen dut haren hitza; Jauna baithan laudaturen dut haren agintza; Jainkoa baithan izan dut ene igurikitza, ez naiz izanen gizonak egin dizaketanaren beldur.
12. Jainkoa, ene baithan bizi dira esker onetan bihurturen darozkitzutan botuak;
13. Zeren atheratu duzun ene bizia herioaren aztaparretik eta ene oinak behaztopatik begiratu, Jainkoaren gogara egin dezadan bizi direnen argitara.
LVI. PSAL.
1. Azkeneraino. Ez dezazun gal. Dabidek habean iskribatua, Saulen aitzinetik zilho batera ihes goan zenean.
2. Urrikal zakizkit, Jainkoa, urrikal zakizkit, zeren zuri baitago ene arima. Eta zure hegalen itzalean iguri egonen naiz, gaixtakeria iragan dadien arteo.
3. Deihadar eginen diot Jainko guziz gorari, Jainko niri ongi egin darotanari.
4. Zeru gainetik igorri du, eta atheratu nau; laidagarri eman ditu ni ostikatzen nindutenak.
Jainkoak bidali ditu bere urrikalmendua eta bere egia,
5. Eta ene arima atheratu du lehoinkumeen erditik: asaldutan egin dut lo.
Gizonen semeek dituzte hortzak, harmak eta geziak iduri; hekien mihia ezpataren pare da.
6. Zeruetarik goiti gora zaite, Jainkoa; eta zure ospeak lur guziaren gainera dirdira beza.
7. Ene oinei hedatu diote arte bat, eta malguarazi dute ene arima.
Ene hobia ene aitzinean egin dute, eta berak harat erori dira.
8. Aphaindua da ene arima, Jainkoa; aphaindua da ene anima; kantatuko zaitut eta psalmo bat erranen darotzut.
9. Jaiki zaite, ene ospea; atzar zaitezte, maniurra eta gitarra; argitzetik jaikiko naiz.
10. Populuen erdian aithor bihurturen darotzut, Jauna; eta psalmo bat erranen darotzut jendaien erdian;
11. Zeren zeruetaraino goretsia den zure urrikalmendua, eta hedoietaraino zure egia.
12. Zeruetarik goiti gora zaite, Jainkoa; eta zure ospeak lur guziaren gainera dirdira beza.
LVII. PSAL.
1. Azkeneraino. Ez dezazun gal. Dabidek habean iskribatua.
2. Baldin egiazki zuzentasuna aiphatzen baduzue, zuzen erabakazue, oi gizonen semeak.
3. Ezen zuen bihotzean tzarkeriak obratzen ditutzue lurraren gainean, eta zuen eskuak bidegabe aphaintzen hari dira.
4. Bekhatoreak sortzetik baztertu dira, amaren sabeletik makhur dabiltza, gezurrez mintzo dira.
5. Hekien errabia sugearena bezala da; iduri du aspik gor eta bere beharriak tapatzen dituenarena;
6. Zeinak ez baitu aditzen xarmatzaileen eta jakinki xarmatzen hari den gaizkinaren boza.
7. Jainkoak hortzak hautsiko daroezte beren ahoan; Jaunak kraskatuko ditu lehoinen haginak.
8. Ezdeusetaratuko dira, ixurtzen den ura bezala; hedatua daduka bere arranbela, iraungi ditezen arteo.
9. Ahituak izanen dira, urtzen den ezkoa bezala; sua gainera erori zaiote, eta iguzkia ez dute gehiago ikhusi.
10. Zuen arrantzeek elhorriaren indarra ezagutu baino lehen, bizi-biziak bezala, hala Jainkoak iretsiko ditu bere hasarrean.
11. Bozturen da gizon zuzena, asperkundea ikhustean; bere eskuak bekhatorearen odolean garbituko ditu.
12. Eta gizonak erranen du: Baldin egiazki zuzenak bere sana atheratzen badu, egiazki bada beraz Jainko bat gizonak lurraren gainean juiatzen dituena.
LVIII. PSAL.
1. Azkeneraino. Ez dezazun gal. Dabidek habe batean iskribatua, Saulek haren etxearen zaintzera igorri zuenean, haren hilarazteko.
2. Ene Jainkoa, athera nezazu ene etsaien eskuetarik, eta itzurraraz nezazu ene kontra jaikitzen direnei.
3. Athera nezazu gaixtakeria egileen eskuetarik; eta gizon odolkoien ganik begira nezazu.
4. Ezen huna non ethorri diren ene biziaren hartzera; indarretan jauzi dira ene gainera.
5. Eta hori, Jauna, ene aldetik gaizki eta hobenik gabe; bidegaberik egin gabe ibili naiz eta bidatu ditut ene urhatsak.
6. Ene bidera jaiki zaite eta ikhusazu; eta zu, Jauna, armadetako Jainkoa, Israelgo Jainkoa,
Abia zaite jendaki guzien ikhuskatzera; ez urrikal tzarkeria egiten hari diren guziei.
7. Itzuliko dira ilhunaldera, eta zakhurrek bezala gosea jasanen dute, eta hiriaren inguruan ibiliko dira.
8. Hara non beren ahoan erasiaka hariko diren; ezpata bat da hekien ezpainetan, eta erran dute: Nork aditu gaitu?
9. Eta zuk, Jauna, irri eginen duzu hekiez; ezdeusetara ekharriko ditutzu jendaia guziak.
10. Zuri esker begiratuko dut ene indarra, zeren Jainkoa baita ene geriza.
11. Aitzinduko zait ene Jainkoaren urrikalmendua.
12. Jainkoak erakhutsi darot zer izanen den ene etsaiez: etzatzula hil, othoi, beldurrez-eta orhoitzapen horren galtzera ethor ditezen ene populuak.
Barraia zatzu zure indarraz, khen zotzute beren eskuak, Jauna, ene gerizatzailea.
13. Gaztiga zazu hekien ahoko hobena, hekien ezpainetako solasa, eta beren hanpuruskerian atzemanak izan beitez.
Agertuak izanen dira hekien burho eta gezurrak
14. Xahupeneko egunean, zure hasarreak xahutuko dituenean; eta ez dira izanen gehiago.
Eta jakinen dute Jainkoa erreginatzen dela Jakoben gainean eta lurraren bazterretaraino.
15. Itzuliko dira ilhunaldera, zakhurrek bezala jasanen dute gosea, eta hiriaren inguruan ibiliko dira.
16. Jan nahiz barraiatuko dira; bainan ez dira aseko eta marmaraka hariko dira.
17. Nik aldiz kantatuko dut zure indarra, eta goizetik goretsiko dut zure urrikalmendua;
Zeren ene gerizatzaile eta ene ihes-lekhu egin zaren, ene hesturako egunean.
18. Ene laguntzailea, maniurraren gainean kantatuko zaitut, zeren zaren ene Jainko begiralea, ene Jainko ni urrikari nauzuna.
LIX. PSAL.
1. Akhabantzaraino, aldatuak izanen direnentzat. Dabidek berak habean irakhaspenetan iskribatua,
2. Mesopotamia Siriakoa eta Sobal erre zituenean, eta Joabek itzultzean Gaztegietako haranean jo zuenean Idumea, hamabi mila gizon xahuturik.
3. Jainkoa, hastandu eta xahutu gaituzu; hasarretu zare, eta gero urrikaldu zaizkigu.
4. Ikharatu eta nahasi duzu lurra; osa zatzu hunen phuskak, ezen khordokan dago.
5. Egun gogorrak erakhutsi diozkatzu zure populuari, eta urriki mineko arnoa edanarazi diozu.
6. Zure beldur direnei seinale eman diozute, arranbelaren aitzinetik ihesegin zezaten,
Athera zitezentzat zure maiteak:
7. Salba nezazu zure eskuinaz eta adi nezazu.
8. Bere saindutegian mintzatu da Jainkoa: bozkariotan sarthuko naiz, zathituko dut Sikemgo lurra eta neurtuko olhetako harana.
9. Galaad enea da, enea da Manase, eta Efraim ene buruko indarra da;
Juda ene errege da,
10. Moab ene pheskizaren untzia.
Idumearen gainera hedatuko dut ene oina; arrotzak ene azpiko dira.
11. Nork eramanen nau hiri hazkarraren barnera? nork eramanen nau Idumearaino?
12. Jainkoa, ez othe zare zu gu hastandu gaituzuna?
Jainkoa, ez othe zare gehiago gure armadetara ilkhiko?
13. Iguzu zure laguntza hesturatik atheratzeko; ezen salbatzeko alferra da gizonaren eginahala.
14. Jainkoa lagun, garhaizia eramanen dugu; eta harek berak ezdeustuko ditu gure hestutzaileak.
LX. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden himnoetan.
2. Jainkoa, entzun zazu ene errekeia; beha zozu ene othoitzari.
3. Lurraren bazterretik deihadar egin darotzut: ene bihotza alhaduraz behartua zelarik, harriaren gainera goititu nauzu.
Bidatu nauzu,
4. Egin zarelakotz ene igurikitza, indarraren dorrea etsaiaren aitzinean.
5. Zure tabernaklean mendetako izanen dut ene egoitza; maldaturen naiz zure hegalen itzalaren azpian,
6. Ene Jainkoa, entzun duzu alabainan ene othoitza; primantza eman daroezu zure izenaren beldur zirenei.
7. Eguna egunaren gainean iratxikiren diozu erregeri; haren urtheak berhaturen ditutzu gizamende guzien iraupenean.
8. Bethi eta bethi egonen da Jainkoaren aitzinean: nork ikharturen ditu haren urrikalmendua eta egia?
9. Horreletan, Jauna, kantaturen dut bethi zure izena, egunetik egunera bihurtzekotzat ene botuak.
LXI. PSAL.
1. Azkeneraino, Idithunentzat, Dabiden psalmoa.
2. Ene arima Jainkoari ez othe zaio ethordun izanen? ezen haren ganik dathorkit ene itzurpena.
3. Alabainan bera da ene Jainkoa, ene salbatzailea, ene geriza; ez naiz gehiago izanen khordokatua.
4. Noiz arteo jauziko zarete gizonaren kontra; guziak harrasi makhurtu bati bezala, etxe erori bati bezala, hiltzera hari zeraizkiote?
5. Alabainan ene ospearen eragozteko asmua egin dute; egarriarekin laster egin dut: ahoz benedizioneka, bihotzez madarizioneka hari ziren.
6. Bainan, oi ene arima, Jainkoari izan zakizkio ethordun, ezen haren ganik dathor ene jasankortasuna;
7. Zeren hura baita ene Jainkoa, ene salbatzailea; hura da ene laguntza eta ez naiz eroriko.
8. Jainkoa baithan dira ene itzurpena eta ene ospea; Jainkoa da ni laguntzen nauena, eta Jainkoa baithan datza ene pheskiza.
9. Populuaren bilkhua, guziak haren baithan ezar zak hire igurikimena; haren baithan ixur zatzue zuen bihotzak; Jainkoa da gure laguntzaile bethikotzat.
10. Bainan gizasemeak ezdeusak dira; gizasemeak enganatzaile dira balantzetan; oro batean enganatzeko baizik ez dira beren ezdeustasunaz.
11. Berautzue gaixtakerian ezartzetik zuen pheskiza; harrapakeriara ez lehia; nasai heldu badira aberastasunak, berautzue hekietan ezar bihotza.
12. Jainkoa mintzatu da behin; bi solas haukiek aditu ditut: Jainkoarena dela ahala,
13. Eta zure zurea, Jauna, urrikalmendua; zuk bakhotxari bere eginen arabera bihurturen diozula.
LXII. PSAL.
1. Dabiden psalmoa Idumeako mortuan zenean.
2. Jainkoa, ene Jainkoa, argitzetik nagozu atzarria.
Zutaz egarritu da ene arima, zenbatetan ez da zure gana lehiatu ene haragia!
3. Toki huts, ez biderik, ez urik ez duen huntan, zure aitzinera agertu naiz hala-nola lekhu sainduan, zure indarraren eta ospearen ikhusteko.
4. Zure urrikalmendua hobe baita bizi guziak baino, laudaturen zaituzte ene ezpainek.
5. Haletan benedikaturen zaitut ene bizitzean, eta zure izenean altxaturen ditut ene eskuak.
6. Gozoz eta goritasunez betheko den bezala ene arima, ene ahoak bozkalentziako kantutan laudaturen zaitu.
7. Baldin zutaz orhoitzen banaiz ene etzauntzan, zu baithan erabiliko dut ene gogoa ordu goiztiarretan,
8. Zu izan zarelakotz ene laguntzailea. Zure hegalen itzalean jauziko da ene bozkarioa:
9. Zuri da iratxiki ene arima: zure eskuinak soinkatu nau.
10. Aldiz, alferretan ene etsaiek bilhatu dute ene bizia; luphera jautsiko dira;
11. Ezpataren ahoari emanak eta hazerien puska izanen dira.
12. Errege berriz, Jainkoaren baithan da bozturen: laudatuak izanen dira hartaz zin egiten duten guziak, zeren tapatua izan baita tzarkeria-erraileen ahoa.
LXIII. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa.
2. Errekeika nagoenean, Jauna, entzun zazu ene othoitza: etsaiaren beldurretik athera zazu ene arima.
3. Galdatu nauzu gaixtaginen bilkhutik, tzarkeria-egileen ostetik;
4. Alabainan ezpata bat bezala zorroztu dituzte beren mihiak; hedatu dute arranbela, harma garratza,
5. Itzalpetan sastakatzeko notharik gabe dena.
6. Terrepentean sastakatuko dute, eta ez dira lotsa izanen; gogoeta gaixtoan gogortu dute beren burua.
Mintzatu dira arteak gorde behar dituztela, eta erran dute: Nork ikhusiko ditu?
7. Gaixtakeriaketa ibili dira, eta bilhatzean lanak ahitu ditu.
Gizona altxatuko da bihotzeko hanturara,
8. Eta Jainkoa garai izanen da.
Hekien ukhaldiak haurren geziak iduri bilhakatu dira,
9. Eta beren kontra higatu dituzte beren mihiak.
Nahasi dira hekien ikhusle guziak,
10. Eta gizonak oro izitu dira.
Eta goraki erran dituzte Jainkoaren egintzak eta hekien adimenduak ardietsi ditu harek eginak.
11. Gizon zuzena bozturen da Jauna baithan; haren baithan izanen du bere pheskiza, eta bihotzez zuzenak diren guziak izanen dira laudatuak.
LXIV. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa. Jeremiasen eta Ezekielen kantika desterruko populuari, goaten abiatu zenean.
2. Jainkoa, zuri dagokiozu Sionen himnoa, eta zuri izanen zaitzu botua bihurtua Jerusalemen.
3. Entzun zazu ene othoitza: gizon guziak zure gana ethorriko dira.
4. Gaixtaginen solasak nausitu dira gure gainean, bainan barkhatuko darozkigutzu gure hobenak.
5. Dohatsu hautatu eta hartu duzuna! zure lorioetan izanen du bere egoitza.
Zure etxeko onez betheko gare: saindua da zure tenploa,
6. Ederresgarria zuzentasunez.
Entzun gaitzatzu, Jainko gure salbatzailea, lurreko bazter guzien eta itsaso urrunen igurikitza.
7. Zure indarrean asentatzen ditutzu mendiak, ahalaz jauntzia zare,
8. Lazten ditutzu itsasoaren ondarra eta hango uhinen orroa.
Zure sendagailek laztuko
9. Eta ikharatuko dituzte lurraren bazterrak: iguzki-ilkhitzetik sartzeko lekhuraino hedatuko duzu bozkarioa.
10. Lurrari agertu zaizkio eta horditu duzu: aberastasunez gainditu duzu.
Urez hantua da Jainkoaren hibaia; gizonei aphaindu daroezu jatekoa, ezen hartako aphaintzen duzu lurra.
11. Urez ase zatzu hango latsak, berha zazu haren muskila; muskiltzen dena boztuko da hango ihintzez.
12. Benedikaturen duzu zure ontasuneko urthearen khoroa; eta zure bazterrak goritasunez betheak izanen dira.
13. Gizenduko dira mortuko lekhu ederrak, eta bozkarioz jauntziak izanen dira aldapak.
14. Ahariak ardiz inguratuak izanen dira eta haranak bihiz gaindituak, ezen ez da alde orotarik izanen oihu eta kanturik baizen.
LXV. PSAL.
1. Azkeneraino, birphizteko psalmoaren kantika.
Oi lurra, alde orotarik bozkariozko oihuak igor zatzik Jainkoari:
2. Psalmotan kanta zazue haren izena: haren laudorioei ospe emozuete.
3. Jainkoari errozue: Zeinen lazgarri diren zure egintzak, Jauna! zure indar gaitzaren aitzinean, ukho eginen dute zure etsaiek.
4. Adora bezaitza lur guziak, kanta betza zure laudorioak, psalmotan kanta beza zure izena.
5. Zatozte eta ikhus zatzue Jainkoaren egintzak. Ikharagarri da gizasemeen gaineko asmuetan.
6. Leihorretara harek bihurtu du itsasoa: oinez iragan dira hibaiaren erditik: han boztu gure Jauna baithan.
7. Hura bere indarraz erreginatzen da bethi guzian: haren begiak jendaien gainean daude: bihurriarena egiten dutenak ez beitez hant beren baithan.
8. Jendaiak, benedika zazue gure Jainkoa, eta orotan entzunaraz zatzue haren laudorioak.
9. Harek begiratu du ene arima bizirik, eta ene oinak ez ditu khordokatzerat utzi.
10. Ezen, oi Jainkoa, frogatu gaituzu: suaz frogatu gaituzu, zilharra frogatzen den bezala.
11. Artean sarrarazi gaituzu, gure gainera ekharri ditutzu hesturak,
12. Gure gainean ezarri ditutzu gizon gogorrak.
Sutik eta uretik iragan gare, eta freskalekhura erakharri gaituzu.
13. Zure etxera sarthuko naiz holokausten eskaintzera; bihurtuko darozkitzut
14. Ene ezpainek agindu botuak;
Ezen ene ahoa mintzatu da ene hesturako orduan.
15. Holokausta goriak eskainiko darozkitzut, aharien usain onarekin; eskainiko darozkitzut idiak akherrekin.
16. Zatozte, entzun zazue, Jainkoaren beldur zareten guziek; erranen ditut nolako ongiak egin diozkan ene arimari.
17. Ene ahoz oihu egin diot eta ene mihiz goretsi dut.
18. Ikhusi banu gaixtakeria ene bihotzean, Jaunak ez ninduen entzunen.
19. Hargatik entzun nau Jainkoak, eta atzarri da ene othoitzari.
20. Benedikatua Jainkoa, bere ganik ene othoitza eta ene ganik bere urrikalmendua aldaratu ez dituena.
LXVI. PSAL.
1. Azkeneraino, himnoetan, Dabiden kantikako psalmoa.
2. Urrikal bekigu Jainkoa, eta benedika begaizka; gure gainera argiaraz beza bere begithartea, eta urrikal bekigu;
3. Lurrean ezagut dezaguntzat zure bidea, jendaki guzietan zu zarela salbatzailea.
4. Oi Jainkoa, populu guziek aithor eman biazazute; orok aithor eman biazazute.
5. Jendaiak boz beitez, jauz beitez, zeren populuak zuzenki juiatzen eta lurraren gainean jendaiak bidatzen baititutzu.
6. Oi Jainkoa, populuek aithor eman biazazute, aithor eman biazazute guziek:
7. Lurrak athera du bere fruitua.
Jainkoak, gure Jainkoak benedika begaizka;
8. Benedika begaizka Jainkoak, eta lurraren bazterrak oro haren beldur izan beitez.
LXVII. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabidi berari kantikako psalmoa.
2. Altxa bedi Jainkoa; haiza beitez haren etsaiak; hura higuin dutenek ihesegin bezate haren aitzinetik.
3. Iraungi beitez, khea iraungitzen den bezala; nola suaren aitzinean urtzen baita ezkoa, hala suntsi beitez bekhatoreak Jainkoaren aitzinetik.
4. Aldiz, prestuak ase beitez, jauz beitez Jainkoaren aitzinean, eta bozkariotan gogo har bezate.
5. Kanta zazue Jainkoa, psalmo bat kanta zozue haren izenari; bidea aphain zozue iguzki-etzitearen gainera igana denari: Jauna da haren izena.
Jauz zaitezte haren aitzinean: Nahasiko dira haren aitzinean,
6. Umezurtzen aitaren, alhargunen juiearen aitzinean.
Jainkoa bere saindutegian da;
7. Harek etxe berean egonarazten ditu aztura bereko gizonak.
Harek atheratzen ditu bere indarraz lokharriz hestuak; eta orobat bihurriarena egiten dutenak, hobietan daudezenak.
8. Oi Jainkoa, zure populuaren aitzinean zinabiltzanean, mortua gaindi iragaiten zinenean,
9. Lurra ikharatu zen, eta zeruak urthu ziren Sinaiko Jainkoaren aitzinean, Israelgo Jainkoaren aitzinean.
10. Oi Jainkoa, uri gozo bat berezi diozu zure primantzari; ahitua zen, bainan zuk sasualdu duzu.
11. Hartan egonen dira zure abereak: Jainkoa, zure eztitasunean hura aphaindu diozu beharrari.
12. Jaunak indar handirekin solasa emanen diote berri onaren ekharleei.
13. Armadetako erregek maiteari, etxeko maite eta ederrari emanen diozka buluzkinak bereztera.
14. Lokhartuak bazarete zuen primantzen erdian, iduriko duzue uso-hegal zilharreztatua eta zeinaren gibel-aldeak baitu urhearen argidura eztia.
15. Jaun zerukoak haren gatik juiatuko dituenean erregeak, zurituko dira Selmonen elhurra bezala.
16. Jainkoaren mendia, mendi goria da.
Mendi gizena, mendi goria da:
17. Zertako uste duzu halako mendi gizenik badela?
Hura da mendia, zeintan Jainkoak lakhet baitu egotea; ezen Jauna han egonen da azkeneraino.
18. Jainkoaren orga-lasterra asko hamar milaz inguratua da; milaka dira bozten direnak; Jauna hekien erdian dago lekhu sainduan, Sinairen gainean bezala.
19. Igan zare lekhu gorara, gathibuak hartu ditutzu, gizonetan onhetsi ditutzu emaitzak.
Zure eskupera hartu ditutzu sinhesterik etzutenak Jainko Jauna gurekin egoten zela.
20. Egun oroz benedika bekio Jaunari: zorionezko bide bat aphainduko daroku; Jainkoa da gu salbatuko gaituena.
21. Gure Jainkoa da Jainko salbatzen duena eta heriotzeko athekako nausi den Jaun Jauna.
22. Bainan Jainkoak hautsiko ditu bere etsaien buruak, beren bekhatuetan dabiltzanen kasko gorak.
23. Jaunak erran du: Atheratuko zaituztet Basandik, atheratuko zaituztet itsaso-barnetik,
24. Etsaien odolean gorri ditezen zuen zangoa eta zuen zakhurren mihia.
25. Jainkoa, ikhusi dute zure urhatsa, saindutegian den ene Jainkoaren, ene erregearen urhatsa.
26. Buruzagiak zihoazen aitzinean psalmolariekin batean, neskatxa gazte atabalarien erdian.
27. Baldarnetan benedika zazue Jainkoa, Jauna, Israelgo ithurrietarikakoak zaretenek.
28. Han zen Benjamin gaztettoa, bozkarioz zoratua.
Han ziren Judako buruzagiak, hekien aitzindariak, Zabulongo buruzagiak, Nefthaliko buruzagiak.
29. Jainkoa, mana zozu zure indarrari, Jainkoa, finka zazu gure baithan egin duzun hau.
30. Jerusalemen zure tenplotik erregeek eskainiren darozkitzute emaitzak.
31. Larderia zatzu ihitokietako basabereak, zezenak bezala bilduak populuen behien erdira, iraizteko zilharra bezala frogatuak izan direnak.
Barraia zatzu gerla nahi duten jendaiak;
32. Egiptotik ethorriko dira bidalkinak; Ethiopiak hedatuko diozka Jaunari eskuak.
33. Lurreko erresumak, Jainkoa kanta zazue, Jaunari kanta zotzue psalmoak.
34. Iguzki-sorthaldera zeruko zerugainera igana den Jainkoari kanta zotzue psalmoak.
Huna non bere mintzoari emanen daroen indarraren ozentasuna.
35. Ospe bihur diozozue Jainkoari Israelen gainean: hedoietan agertzen dira haren handitasuna eta haren indarra.
36. Miresgarri da Jainkoa bere egoitza sainduan; Israelgo Jainkoak bere populuari emanen diozka indarra eta bihotzoitasuna. Jainkoari benedika bekio.
LXVIII. PSAL.
1. Azkeneraino, aldatuak izanen direnentzat, Dabiden psalmoa.
2. Jainkoa, salba nezazu, zeren ene arimaraino urak sarthu baitira.
3. Ixtilean barna sarthua naiz, eta ondorik ez da.
Itsaso-zabalera heldu naiz eta phesiak itho nau.
4. Oihuka ethendu naiz, erlastu da ene zintzurra; iraungitu dira ene begiak ene Jainkoaren iguri nagoelarik.
5. Ariarik gabe gaitzirizkotan hartu nautenak, ene buruko ileak baino usuagotu dira.
Ene etsai, bidegabezki niri jarraiki direnak, hazkartu dira; hartu ez nuena pagatu dut orduan.
6. Jauna, zuk badakizu ene jakin-eskasaren berri, eta ene hutsak etzaizkitzu gordeak.
7. Jauna, armadetako Jauna, zure iguri daudenak ez beitez ene gainean ahalka.
Israelgo Jainkoa, zu bilhatzen zaituztenak ez beitez ene gatik izan ahalketan ezarriak;
8. Zeren zure gatik jasan baitut laidoa, ahalkeak estali baitu ene begithartea.
9. Arrotz bilhakatua izan natzaiote erre anaiei, atze ene amaren semeei;
10. Zeren erre nauen zure etxearen alderako kharrak, eta zu laidoztatzen zintuztenen irainak ene gainera erori baitira.
11. Eta ene arima baruraren azpian ezarri dut, eta laidotara bihurtua izan zait.
12. Eta zurdatz bat ezarri dut soinekotzat, eta hekiei irrigarri egin natzaiote.
13. Athean jartzen zirenak, ene kontra mintzatzen ziren, eta arno edaten hari zirenek ene gainean kantatzen zuten.
14. Nik ordean, Jauna, zuri igortzen darotzut ene othoitza: orai da, Jainkoa, atsegin dukezunaren erakhusteho ordua.
Entzun nezazu zure urrikalmendu handian eta zure hitz salbagarriaren zintasunean.
15. Ixtiletik athera nezazu, eta ez naiz hondatuko; athera nezazu gaitzets nautenen eskuetarik eta uren zolatik.
16. Ureko phesiak itho ez beneza, zurrunbiloak irets ez beneza, eta putzuko ahoa ez bedi herts ene gainera.
17. Entzun nezazu, Jauna, zeren ongikoi baita zure urrikalkortasuna; begira zazu ene gainera zure urrikalpen handien arabera.
18. Ez bezazu aldara zure begithartea zure zerbitzariaren gainetik; laster entzun nezazu, ezen hesturan nabila.
19. Atzarria zagozkio ene arimari, eta libra zazu; salba nezazu ene etsaien gatik.
20. Zuk badakizkitzu ene laido, deboilamendu, ahalkeriak.
21. Zure aitzinean dira ni hestutzen nauten guziak: ene bihotzak iguriki ditu laidoa eta beharra.
Iguri egon naiz nor sarthuko zen ene atsekabean, eta ez da nihor izan; nork emanen zarodan gozakari, eta nihor ez dut aurkhitu.
22. Jatekotzat mina eman darotade; egarrian edaritzat minagrea.
23. Hekien mahaina hekien aitzinean bilhaka bedi arte bat, hekien gaizkien sari, hekientzat behaitopagailu bat.
24. Lanbro beitez hekien begiak, ez dezaten ikhus, eta bethi makhurtua iduk biozozute bizkarra.
25. Hekien gainera ixur zazu zure hasarrea, eta zure hasarrearen kheak atzeman betza.
26. Hekien egon-lekhua mortu bilhaka bedi, eta nihor ez bedi izan hekien olhetan egoteko;
27. Jazarri diotelakotz zuk jazarri diozunari, eta berhatu dutelakotz ene zaurietarikako oinhazearen gainera.
28. Gaizkia eragiozute beren gaizkiaren gainera, eta ez beitez sar zure zuzenbidean.
29. Borratuak izan beitez bizien liburutik: eta prestuekin ez beitez iskribatuak izan.
30. Beharrak eta atsekabeak joa nadukate ni: bainan, Jainkoa, zure esku salbagarriak egin darot laguntza.
31. Kantikekin laudaturen dut Jainkoaren izena, eta goretsiren dut ene laudorioetan.
32. Eta gogaragarriago izanen zaio, ezenetz aratxe gazte, adar eta behatz egiten hari dena.
33. Beharrek ikhus bezate, eta bozkaria beitez: bilha zazue Jainkoa, eta biziko da zuen arima:
34. Ezen Jaunak entzun ditu beharrak, eta ez ditu arbuiatu bere gathibuak.
35. Lauda bezate zeruek eta lurrak, itsasoak eta hekietan diren zierpeek:
36. Ezen Jainkoak salbaturen du Sion: berrituak izanen dira Judako hiriak.
Eta han eginen dute beren egoitza, eta beren zuzenaren bidez ardietsiren dute hura.
37. Eta haren zerbitzarien ondokoek hura gozaturen dute, eta haren izena maite dutenek beren egoitza han eginen dute.
LXIX. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa, Jaunak salbatu zuelako orhoitzapenetan.
2. Jainkoa, zaude atzarria ene laguntzera; Jauna, laster egizu niri esku ematera.
3. Urmariatuak eta ahalke gorritan izan beitez ene biziaren ondotik dabiltzanak.
4. Niri gaizkia nahi dutenak ahalka beitez eta gibelerat egin bezate.
Laster egin bezate gibelerat niri erraten dutenek: Hor! hor!
5. Bozkariotan jauz beitez zure baithan, zu bilhatzen zaituztenak; eta zure ganikako salbamendua maite dutenek erran bezate bethi: Handietsia izan bedi Jauna!
6. Ni ordean behar eta erromes naiz; lagun nezazu, Jainkoa.
Zu zare ene laguntzailea eta libratzailea; Jauna, ez luza gehiago.
LXX. PSAL.
1. Dabiden psalmoa, Jonadaben semeena eta lehenbiziko gathibuena.
Zure baithan, Jauna, izan dut ene igurikitza: ez naiz behinere ahalketan eroriko:
2. Libra nezazu eta athera zure zuzentasunaren arabera.
Ene gana beheiti zazu beharria eta salba nezazu.
3. Enetzat izan zaite Jainko gerizatzaile eta malda-lekhu hazkar bat, arren eta salba nezazun:
Zeren zu baitzare ene habea eta ihes-lekhua.
4. Ene Jainkoa, athera nezazu bekhatorearen eskutik, legearen kontra dabilanaren eskutik eta gaixtaginarenetik:
5. Ezen, Jauna, zu zare ene jasankortasunaren aria: Jauna, zu zare ene pheskiza ene gaztetasunetik.
6. Zure gainean bermatu naiz sortzetik: zu zare ene geriza ene amaren sabeletik.
Zutaz izanen dira bethi ene kantuak.
7. Sendagaila bat bezala bilhakatu naiz hainitzentzat, eta zu zare ene laguntza hazkarra.
8. Ene ahoa laudorioz bethe bedi, zure ospearen kantatzeko, egun guzian zure handitasunaren goresteko.
9. Ez nezazula hastan ene zahartzeko egunetan: ez nezazula utz, ene indarra ahitzearekin:
10. Zeren ene etsaiek erran baitarotade, eta ene biziari aiher zirenek elkharren artean asmu bat egin baitute,
11. Ziotelarik: Jainkoak bazterrerat utzi du: jarraik zakizkiote eta atzeman zazue, ezen nihor ez da haren atheratzeko.
12. Oi Jainkoa, ez urrun ni ganik; ene Jainkoa, zaude ene laguntzera atzarria.
13. Urmaria eta ezezta beitez ene arimaren beltzatzera hari direnak: ahalke gorriak estal betza, niri gaitz bilhatzen dabiltzanak.
14. Nik berriz, ez dut ene pheskiza utziko behinere, eta laudorioa laudorioaren gainean ezarriko dut zuretzat.
15. Ene ahoak goraki ezagutaraziko du zure zuzentasuna: egun guzian kantatuko dut zure laguntza salbagarria.
Nola ez baitut eskola jakitaterik, sarthuko naiz Jaunaren bothereetan;
16. Jauna, zu bakharraren zuzentasunaz orhoituko naiz.
17. Jainkoa, zuk argitu nauzu ene gaztetasunetik; eta goraki erranen ditut zure oraidinoko sendagailak.
18. Jainkoa, ez benezazu utz ene zahartze eta azken egunetaraino,
Ethortzekoa den gizaldi guziari ezagutaraz diotzodan arteo zure besoa,
Oi Jainkoa, zure ahala,
19. Zure zuzentasuna, eta zeruetaraino egin ditutzun sendagailak.
Jainkoa, nor da zure idurikorik?
20. Zenbat hestura handi eta gaitz erakhutsi daroztatzun! eta itzulirik, bizia bihurtu darotazu eta berriz lurreko lezetarik erakharri nauzu.
21. Berhatu duzu zure ospea, eta itzuli zare, eta sosegatu nauzu.
22. Eta nik musikako tresnetan goretsiko dut zure zintasuna: Jainkoa, Israelgo saindua, gitarraren gainean kantatuko ditut zure laudorioak.
23. Ene ezpainek erranen dute ene bozkarioa, nik zuri psalmoak kantatzean: eta boztuko da ene arima, zuk berrerosi duzuna.
24. Ene mihiak ere egun guzian ezagutaraziko du zure zuzentasuna, ahalke gorrituta itzuliko direnean ene gaitza bilhatzen dutenak.
LXXI. PSAL.
1. Psalmoa, Salomonen gainean.
2. Jainkoa, erregeri emozu zure argigarria, eta erregeren semeari zure zuzentasuna:
Zuzenki juia dezan zure populua, eta argituki zure behar gaixoak.
3. Mendiek populuarentzat har bezate bakea, eta aldapek zuzentasuna,
4. Populuko beharrak juiatuko eta beharren umeak salbatuko ditu, eta bertzeen belzten gaizki hari dena beheratuko du.
5. Mendetik mendera, iguzkiak eta ilhargiak bezenbat iraunen du.
6. Jautsiko da uria ardi-ilera bezala, xortak lurrera erortzen diren bezala.
7. Haren egunetan zuzentasuna eta bakearen nasaitasuna ilkhiko dira lurrera, ilhargia ezeztatua izan arteo.
8. Eta erreginatuko da itsasotik itsasoraino, hibaitik lurraren basterretaraino.
9. Ethiopiarrak haren aitzinean ahuspez eroriko dira, eta haren etsaiek milikatuko dute lurra.
10. Tharsiseko eta irletako erregeek emaitzak eskainiko daroezte, Arabiako eta Sabako erregeek ekharriko daroezte dohainak.
11. Eta errege guziek adoratuko, jendaki guziek zerbitzatuko dute;
12. Itzurraraziko duelakotz indardunaren eskutik beharra eta laguntzailerik ez duen beharra.
13. Guphidetsiko ditu beharra eta noharroina, eta salbatuko ditu beharren biziak.
14. Lukurutik eta gaixtakeriatik berrerosiko ditu hekien biziak, eta hekien izena ohoretan izanen da haren aitzinean.
15. Eta biziko da, eta emanen diote Arabiako urhetik, eta bethi adoratuko dute bere ariaz; egun oroz benedikatuko dute.
16. Bihia nasai izanen da lurrean mendigainetan; Liban gainean oroz gorago helduko da haren fruitua; lurreko belharra bezala jendea hiritik loratuko da.
17. Mende guzietan benedikatua izan bedi haren izena; iguzkiak baino lehenagodanik dirau haren izenak.
Eta haren baithan benedikatuak izanen dira lurreko leinu guziek; jendaia guziek handietsiko dute.
18. Benedika bekio Israelgo Jainko Jaunari, bakharrik sendagailak egiten dituenari.
19. Eta benedikatua izan bedi bethi guzian haren maiestatearen izena, eta lurra oro haren maiestateaz bethea izan bedi. Biz, biz.
20. Akhabo dira Dabid Jeferen semearen laudoriozko kantuak.
LXXII. PSAL.
1. Asaphen psalmoa.
Jainkoa zein ona den Israelentzat, bihotz zuzeneko direnentzat!
2. Ordean ene oinak khordokatzer, ene urhatsak barraiatzer dira;
3. Zeren, bekhatoreen bakea ikhusiz, suhartu bainaiz gaixtaginen gainean;
4. Ez dutelakotz beren heriotzeari begiratzen, eta indar dutelakotz beren zaurietan.
5. Ez dira gizonen nekhetan barne, ez-eta gizonekin azotatuak.
6. Horren gatik daduzka hanpurustasunak, beren tzartasun eta gaixtakeriak estaltzen dituzte.
7. Tzarkeria lekhu goritik bezala atheratzen zaiote; beren bihotzeko lehiei eman dira.
8. Gaizkia asmatu eta erran dute; goraki erran dute gaixtakeria.
9. Ahoa zeruaren kontra ideki dute, eta hekien mihiak iragan du lurra.
10. Hargatik ene populua horrat itzuliko da; eta egun betheak atzemanen dira hekien baithan.
11. Eta erran du: Nolaz daiteke Jainkoa jakintsun dela; eta Guziz-Gorak othe du horietaz jakitate?
12. Huna non bekhatore horiek nasaizian diren beren mendean, eta aberastasunak bildu dituzte.
13. Eta erran dut: Ariarik gabe garbitu dut beraz ene bihotza, eta garbi direnen artean xahutu ditut eskuak;
14. Ezen egun guzian azotatua izan naiz, eta goizetik hasi da ene azurrialdia.
15. Erran baneza: Horrela mintzatuko naiz, huna non zorotzat athera nezakeen zure haurren andana guzia.
16. Uste nuen ardietsiko nuela hori nola zaitekeen: bainan lan gaitza nuen aitzinean,
17. Jainkoaren saindutegian sar nindedien eta ezagut nezan arteo gaixtaginen akhabantza.
18. Egia da horrela ezarri ditutzula beren maltzurkerien gatik; goratzen zirenean, eragotzi ditutzu.
19. Nola erori dira inkoniamendura? bat-batean iraungitu dira, beren gaixtakeria gatik galdu dira.
20. Atzartzen direnen ametsa bezala, Jauna, zure hiritik ezeztatu duzu hekien iduria.
21. Hargatik sugartu da ene bihotza, eta mudatu dira ene geltzurrinak;
22. Eta ni ezdeustua izan naiz, nola ez dakidala.
23. Abere baten pare egina naiz zure aitzinean; eta halere zurekin gelditu naiz.
24. Iduki darotazu eskua, ene eskuina; zure gogara eraman nauzu eta ospetsuki iharduki;
25. Alabainan zer da enetzat zeruan, eta zutaz bertzerik zer nahi izan dut lurrean?
26. Iraungitu dira ene haragia eta ene bihotza; oi ene bihotzeko Jainkoa, zu zare Jainko ene phartea bethi guziko;
27. Zeren galduko baitira zure ganik urruntzen direnak, eta galduko baititutzu, zu utzirik bertzeekin khutsatuko direnak.
28. Bainan enetzat on da Jainkoari iratxikitzea, Jainko Jauna baithan ene pheskizaren ezartzea,
Goraki egin detzadan zure laudorio guziak Siongo alabaren atheetan.
LXXIII. PSAL.
1. Asaphen aditza.
Oi Jainkoa, zergatik bethiko hastandu gaituzu? zure hasarrea sutan jarri da zure hespileko ardien kontra.
2. Orhoit zaitezi, hastetik gozatu duzun zure bilkhuaz.
Berrerosi duzu zure primantzako makhila, Siongo mendia zeintan egin izan baituzu zure egoitza.
3. Goiti zatzu zure eskuak hekien hanpuruskerien eragozteko: etsaiak zenbat gaixtakeria ez du egin zure lekhu sainduan!
4. Zu gaitzets zaituztenek beren buruak espantatu dituzte zure besta-buruaren erdian.
Beren banderak ezagutkaritzat ezarri dituzte haren gainean,
5. Nola ilkhi-bidean, eta etzakiten zer hari ziren.
Zuhaitz oihanean bezala, haizkoraz
6. Hautsi dituzte han berean hango atheak; haizkoraz eta marteluaz hura lurrerat arthiki dute.
7. Suz erre dute zure saindutegia, lurrean lohitu dute zure izenaren tabernaklea.
8. Hekien ahaidegoak batean erran du bere bihotzean: Lurretik geldiaraz detzagun Jainkoaren besta guziak.
9. Ez dugu guretzateko sendagailarik ikhusten, gehiago ez da profetarik eta Jainkoak ez gaitu gehiago ezagutzen.
10. Oi Jainkoa, noiz arteo etsaia iroika hariko zaikigu? noiz arteo azkenekotz ixterbegiak burhoka hasarrearaziko du zure izena?
11. Zertako aldaratzen dituzu zure eskua eta zure eskuina alde bat zure bulharretik?
12. Bada, Jainkoak, egundainotikako gure erregeak, salbamendua egin du lurraren erdian.
13. Zure indarraz finkatu duzu itsasoa; urean hautsi ditutzu erainsugeen buruak.
14. Zuk xehakatu ditutzu erainsugearen buruak, eta hura jatera eman daroezu Ethiopiako populuei.
15. Zuk urratu ditutzu harri kotorrak ilkhiarazteko ithurriak eta uharrak; zuk agorrarazi ditutzu Ethango hibaiak.
16. Eguna zurea da eta zurea da gaua; zuk egin ditutzu argizkorria eta iguzkia.
17. Zuk egin ditutzu lurreko eremu guziak; zuk egin ditutzu uda eta primadera.
18. Huntaz orhoit zaite, etsaiak jazarri dioela Jaunari, eta populu zoro batek burhoztatu duela zure izena.
19. Basabereei ez bekiozkiotzute arthik zuri aithor ematen darotzuten arimak, eta azkeneraino ez betzatzu ahantz zure behar gaixoen arimak.
20. Begira zozu zure patuari, zeren gaizki bildurikako etxez betheak baitira lurreko gizonik erdeinagarrienak.
21. Aphaldua dena ez bedi ahalketan itzul; beharrak eta erromesak laudatuko dute zure izena.
22. Jaiki zaite, Jainkoa, zure zuzenari emozu bide; orhoit zaitezi zure alderako irainez, zoroak egun oroz egiten darozkitzunez.
23. Ez ahantz zure etsaien izkolak; zu higuintzen zaituztenen hanpurustasuna igaiten hari da bethi.
LXXIV. PSAL.
1. Azkeneraino. Ez dezazun gal. Asaphen kantikako psalmoa.
2. Aithor bihurturen darotzugu, Jainkoa, aithor bihurturen darotzugu, eta dei eginen diogu zure izenari.
Orotan erranen dituzu zure sendagailak.
3. Astia hartuko dudanean, zuzenari emanen diot bere bidea.
4. Urthuak dira lurra eta hartan egoten diren guziak; nik gogortu ditut haren habeak.
5. Gaixtaginei erran daroet: Gaizkian ez ibil; eta hobendunei: Adarra ez goiti.
6. Berautzue gora altxatzetik zuen adarra; berautzue Jainkoaren kontra tzarkeriarik erratetik;
7. Zeren ez baitukezue laguntzarik ez iguzki-sorthaldetik, ez etzanaldetik, ez mortu, ez mendietarik;
8. Ezen Jainkoa da juie.
Halakoa aphaltzen du, halakoa goratzen;
9. Zeren haren eskuan baita untzi bat arno hazkar, nahastekatuz bethea.
Eta hartarik ixurtzen du hunat eta harat; halarik-ere hartako ondakina ez da akhitua; lurreko bekhatore guziek edanen dute.
10. Aldiz nik goraki erranen ditut bethi haren sendagailak; kantatuko ditut Jakoben Jainkoaren laudorioak.
11. Eta hautsiko ditut bekhatoreen adar guziak, eta goratuak izanen dira prestuaren adarrak.
LXXV. PSAL.
1. Azkeneraino, laudorioetan, Asaphen psalmoa, Asiriarren gainean kantika.
2. Jainkoa ezagutua da Judean; haren izena handi da Israelen.
3. Haren lekhua bake-lekhuan jarria da, eta haren egoitza Sionen.
4. Han hautsi ditu arranbelen indarrak, erredola, ezpata, gerlak.
5. Zuk bethiereko mendietarik espantagarriki dirdiratzean,
6. Nahasi dira bihotzez zoro diren guziak.
Beren loaz lohakartu dira, eta gizon ontasuntzale guziek deusere ez dute beren eskuetan khausitu.
7. Zure dixidura, oi Jakoben Jainkoa, lo-asman sarthu dira zaldien gainera igaiten zirenak.
8. Ikharagarria zare, eta nork eginen darotzu buru, zure hasarrea bizten den orduan?
9. Zeru gainetik adiarazi duzu zure erabakia; lurra ikharatu eta harritua gelditu da,
10. Jainkoa juiatzera jaiki denean, lurreko gizon une guzien salbatzekotzat.
11. Hargatik gizonaren gogoak aithor emanen darotzu, eta gogoeta haren ondorioek besta egun bat atheratuko darotzute.
12. Botuak egin eta bihur zotzuete zuen Jainko Jaunari, haren ingurura emaitzak ekhartzen ditutzuen guziek.
Botuak egizkitzue Jainko ikharagarriari,
13. Eta bizia buruzagiei khentzen diotenari, lurreko erregeei ikharagarri denari.
LXXVI. PSAL.
1. Azkeneraino, Idithunentzat, Asaphen psalmoa.
2. Ene ahoz Jaunari deihadar egin diot; ene ahoz deihadar egin diot, eta hedatu darot beharria.
3. Ene hesturako egunean bilhatu dut Jainkoa; gauaz ene eskuez hari nindagiokon, eta ez naiz huts gelditu.
Ene arimak ez du nahi izan bertze gozakaririk;
4. Orhoitu naiz Jainkoaz, eta gozoz bethe naiz, eta alhatu dut gogoa, eta iraungitu zait izpiritua.
5. Ene begiek beilak aitzindu dituzte; nahasia izan naiz, eta ez naiz mintzatu.
6. Gogoan erabili ditut beihalako egunak; buruan izan ditut bethiereko urtheak.
7. Ene bihotzean alhatu naiz gauaz; lanean nadukan ene burua, eta izpiritua behartzen nuen.
8. Hastantzera hariko othe da bethi Jainkoa, ala ez othe da oraino jarriko begithartetsuago izatera?
9. Ala gizalditik gizaldira bethikotzat ebakiko othe du bene urrikalmendua?
10. Ala Jainkoari urrikaltzen ahantziko zaio, edo bere hasarrean hertsiko ditu bere urrikalmenduak?
11. Eta erran dut: Orai naiz hasten: ganbio hau Guziz-Goraren eskutik dathor.
12. Jaunaz orhoitu naiz, eta hastetikako zure sendagaila guziez orhoit izanen naiz.
13. Eta zure egintza guzietan erabiliren dut ene gogoa, eta alhaturen dut zure asmuez.
14. Oi Jainkoa, sainduak dira zure bideak; zein Jainko da gure Jainkoa bezain handi?
15. Zu zare Jainko sendagaila-egilea.
Populuetan ezagutarazi duzu zure indarra;
16. Zure besoaz berrerosi duzu zure populua, Jakoben eta Josepen umeak.
17. Oi Jainkoa, urek ikhusi zaituzte; urek ikhusi eta izitu dira; zurrunbiloak laztu dira.
18. Ur-uhar gaitzak harrabots handitan erori dira; hedoiek entzunarazi dute beren orroa.
Zure geziak ere, iragaiten ziren;
19. Zure ihurtzuriaren burrunba inguruan zabilan.
Zure ximistek argitu dute lurra: lurra ikharatu eta dardaratu da.
20. Itsasoaren erditik egin duzu zure bidea, urketa gaitzaren erditik zure bidexkak, eta nihork ez ditu ezagutuko zure hatzak.
21. Arthalde bat bezala erakharri duzu zure populua Moisen eta Aaronen eskuz.
LXXVII. PSAL.
1. Asaphen aditza.
Adi zak ene legea, oi ene populua: ene ahoko hitzetara makhur zak hire beharria.
2. Paraboletan idekiko dut ene ahoa, eta asmakarika erranen darozkitzuet hastetikako gauzak.
3. Zer eta zer ez dugu aditu eta ezagutu, eta gure aitek darozkigute erran!
4. Ez dira hekien umeei gordeak gizaldi batetik bertzera.
Guziek kantatzen zituzten Jaunaren laudorioak, ahalak eta harek egin sendagailak.
5. Eta bere lekhukotasuna eraiki du Jakoben baithan, eta lege bat ezarri du Israelen,
Gure arbasoei manatu diotzatenak ezagutarazteaz haren semeei,
6. Jakinak izan zitezen ondoko gizaldian.
Sorthuko eta jaikiko diren umeek khondatuko diozkate beren semeei,
7. Jainkoa baithan ezar dezatentzat beren pheskiza, ez detzazten ahantz Jainkoaren egintzak eta bilha detzazten haren manamenduak;
8. Beldurrez-eta bilhaka ditezen beren arbasoak bezala, gizaldi tzar, Jainkoaren samurrarazle bat;
Gizaldi bat bere bihotza zuzen bidatu ez duena, eta zeinaren izpiritua ez baita Jainkoaren baithako sinhestean egon.
9. Efremen semeek, zakitelarik arranbelaren hedatzen eta gezien igortzen, gibelaz itzuli dira gerlako egunean.
10. Ez dute Jainkoarekilako patua begiratu, eta ez dira legean nahi izan ibili.
11. Eta ahantzi dituzte haren ongieginak eta erakhutsi diozkaten sendagailak.
12. Hekien arbasoen aitzinean sendagailak egin ditu Egiptoko lurrean eta Taniseko zelhaiean.
13. Itsasoa urratu du eta iraganarazi diote, eta urak ezarri ditu zahagi batean bezala.
14. Eta egunaz hedoi batez bidatu ditu, eta gabaz su-argiz.
15. Mortuan urratu du harri kotorra, eta edaran ditu ur-leze batetan bezala.
16. Eta ura atheratu du harritik, eta urak atheratu ditu hibaiak iduri.
17. Eta oraino haren kontra bekhatu egitera jarri dira, eta samurtzera ekharri dute Guziz-Gora toki agorrean.
18. Eta beren bihotzetan ibili dira Jainkoa zertan froga, jakiak jateko galdatuz.
19. Eta Jainkoaz gaizki mintzatu dira; erran dute: Jainkoak xuxenduko ahal othe du mahain bat mortuan?
20. Jo duelakotz harria, eta urak atheratu direlakotz, eta turrustaka bazterrak estali dituztelakotz,
Bere populuari ogia ere emanen ahal, edo jakia xuxenduko othe dio?
21. Beraz Jaunak aditu zituen, eta luzatu zuen; eta haren sua biztu zen Jakoben kontra, eta haren hasarrea igan zen Israelen gainera,
22. Zeren etzuten sinhetsi Jainkoa baithan, ez-eta iguriki haren ganik salbamendua.
23. Eta manatu zioten gaineko hedoiei, eta ideki zituen zeruko atheak.
24. Eta mana uritan erori zitzaioten jateko, eta zeruko ogia eman zioten.
25. Gizonak jan zuen aingeruen ogia; hazkurria nasaiki igorri zioten.
26. Hegoa khendu zuen zerutik eta bere indarraz sarrarazi zuen Afrikako haizea.
27. Eta hekien gainera herrautsa bezala erorrarazi zituen haragiak, eta itsasoko legarra bezala hegastinak.
28. Eta hegastinak erori ziren hekien kanpen erdira, olhen ingurura.
29. Eta jan zuten, eta gaindizka ase ziren. Jainkoak iraganarazi zaroeten beren gutizia,
30. Eta beren lehia etzitzaioten hutsik gelditu.
Haragiak ahoan zituzten oraino,
31. Eta Jainkoaren hasarrea igan zitzaioten gainera.
Eta hil zituen hekietarik lehenbizikoak, eta arthiki zituen Israelgo hautak.
32. Horien guzien gatik ere, bekhatu egin zuten oraino, eta etzuten sinhetsi Jainkoaren sendagailetan.
33. Eta hekien egunak iraungi ziren ezdeuskerian, eta hekien urtheak laster iragan ziren.
34. Jainkoak hiltzen zituenean, orduan bilhatzen zuten hura; orduan itzultzen eta goizetik haren gana heldu ziren.
35. Orduan orhoitzen ziren Jainkoa zela hekien laguntza, eta Jainko gora zela hekien berreroslea.
36. Eta maite zuten ahoz, eta hekien mihia gezurrez mintzo zitzaioen.
37. Bainan hekien bihotza etzen haren alderat zuzena, eta etzauden fidel harekilako patuan.
38. Jauna ordean urrikalmendutsu zen, barkhatzen zaroeten hekien bekhatuei eta etzituen alde bat xahutzen.
Eta egiten zuen bere hasarrearen aldaratzera, eta bere hasarrea etzuen guzia bizterat uzten.
39. Eta orhoitzen zen haragizko gizon batzu zirela; haize bat, dihoana eta bihurtzen ez dena.
40. Mortuan zenbat aldiz etzuten gaizkuratu! Zenbatetan etzuten hasarretzerat ekharri lekhu agor hartan!
41. Eta berenera itzultzen ziren, eta frogetan ezartzen zuten Jainkoa, eta uhertarazten zuten Israelgo saindua.
42. Etziren haren eskuaz orhoitzen, beren hertsarien aztaparretik atheratu zituen egun hartaz;
43. Nola Egiptoan agertu zituen bere ezagutkariak, eta Tanisko zelhaiean bere sendagailak;
44. Nola odoletara bihurtu zituen hekien hibaiak eta urak, edaterat ez uzteko;
45. Nola igorri zaroezten ulieria bat jaten zituena, eta igela xahutzen zituena;
46. Nola herdoari eman zituen hekien fruituak, eta xartalari hekien uztak;
47. Nola harriaz hil zituen hekien mahastiak, eta izotzaz hekien martzokak;
48. Nola harriari eman zituen hekien aziendak, eta suari hekien izateak;
49. Nola hekien gainera igorri zituen bere hasarrearen gaitzidura, bere gaitzidura eta hasarrea, eta hestura guziak, aingeru gaixtoen bidez.
50. Bide bat egin zaroen bere hasarreari, eta etzituen hekien biziak heriotzetik guphidetsi, eta hekien aziendak ere hilarazi zituen.
51. Jo zituen lehen-sorthu guziak Egiptoko lurrean, hekien lan guzietako pikainak Kamen olhetan.
52. Eta arthalde bat bezala atheratu zuen bere populua, eta ardiak bezala eraman mortura.
53. Eta eraman zituen pheskizaz betheak eta beldurrik gabe, eta itsasoaz estali zituen hekien etsaiak.
54. Eta eraman zituen bere sainduespeneko mendira, haren eskuina jabetu zen mendira.
Eta bere populuaren aitzinetik iraizi zituen jendaiak, eta zortera phartitu zaroen lurra, sokhaz neurtu ondoan:
55. Eta hekien olhetan Israelgo leinuei eginarazi zaroeten beren egoitza.
56. Eta haukiek frogetan ezarri eta uhertarazi zuten Jainko guziz gora, eta etzuten begiratu haren legea.
57. Eta makhurtu ziren eta etzuten iduki patua: beren aiten arara, arranbela tzarraren iduriko egin ziren.
58. Hasarretzera ekharri zuten beren munhoekin eta bekhaizgo eman zaroten beren jainkomoldeekin.
59. Jainkoak entzun zuen: nardatu zen, eta ezdeustu zuen Israel.
60. Eta arbuiatu zuen Siloko tabernaklea, bere tabernaklea, zeintan egin baitzuen bere egoitza gizonen artean.
61. Eta gathibutasunera eman zuen hekien indarra eta etsaien eskura hekien edergailua.
62. Ezpaten artean hertsi zuen bere populua, eta nardatu zen bere primantzaz.
63. Suak iretsi zituen hekien gizon-gazteak, eta neskatxak etziren deithoratuak izan.
64. Hekien aphezak ezpataren azpira erori ziren, eta hekien alhargunentzat etzen nigarrik.
65. Eta Jauna atzarri zen lotarik bezala, arnoan baltsatu den gizon hazkarra bezala.
66. Eta bere etsaiak jo zituen gibelean; bethiko laidoaz estali zituen.
67. Hastandu zuen Josepen olha, eta etzuen hautatu Efraimen leinua.
68. Bainan hautatu zituen Judako leinua, Siongo mendi, maithatu duena.
69. Eta likornaren adarra bezala altxatu zuen bere saindutegia, bethikotzat gogortu zuen lurrean.
70. Eta hautatu zuen Dabid, bere zerbitzaria, ardi-arthaldeen erditik; ardi ernarien ondotik hartu zuen,
71. Alharaz zetzan Jakob, haren zerbitzaria, eta Israel, haren primantza.
72. Eta Dabidek alharazi zituen bere bihotzeko garbitasunean, eta erabili zituen bere eskuetako adimenduan.
LXXVIII. PSAL.
1. Asaphen psalmoa.
Oi Jainkoa, etsaiak ethorri dira zure primantzara, lohitu dute zure tenplo saindua, eta Jerusalem ezarri dute fruitu zaintzeko etxolatzat.
2. Zure zerbitzarien gorphutz hilak jaterat eman daroezte zeruko hegastinei, eta zure sainduen haragiak lurreko basabereei.
3. Ura bezala ixuri dute hekien odola Jerusalemen inguruan; eta nihor ez da izan hekien ehorzteko.
4. Bilhakatu gare gure hauzoen laidagarri, gure ingurutan direnen erdeinagarri eta irrigarri.
5. Noiz arteo, Jauna, egonen zare samur? azkeneraino othe? zure kharra bethi egonen othe da sua bezala erretzen?
6. Ixurazu zure hasarrea ezagutzen etzaituzten jendaien gainera, eta zure izena deitzen ez duten erresumetara;
7. Zeren iretsi baitute Jakob, eta desmasiatu haren lekhua.
8. Ez bezaitezi orhoit gure bekhatu zaharrez; laster aitzin bekizkigu zure urrikalmenduak, zeren hainitz behar eginak baikare.
9. Lagun gaitzatzu, Jainkoa, gure salbatzailea; zure izenaren ospetan libra gaitzatzu, Jauna; gure bekhatuei jabal zakizkiote zure izenaren gatik;
10. Beldurrez-eta jendaietan erran dezaten: Non da horien Jainkoa? eta gure begien aitzinean jendaietan ager bedi
Zure zerbitzarien odol ixuria izan denaren asperkundea:
11. Gathibuen auhenak hel beitez zure aitzinera.
Zure besoaren handitasunaren arabera, jabe zaite hilak izan direnen haurrez.
12. Gure hauzoei bulharretara zazpitan bihur diozozute guri egin darokuten gaizkia: bihur zozuete, Jauna, berek zuri egin laidoa.
13. Guk berriz, zure populu, zure bazka-lekhuetako ardiek, aithor bihurturen darotzugu menderen mendetan:
Gizaldi orotan goraki eginen ditugu zure laudorioak.
LXXIX. PSAL.
1. Azkeneraino, ganbiatuak izanen direnentzat, Asaphen lekhukotasuna, psalmoa.
2. Entzun zazu, oi zu, Israeli hotsematen diozuna, Josep ardi bat bezala bidatzen duzuna.
Kerubinen gainean jarria zarena, alfer zaite
3. Efraimen, Benjaminen eta Manaseren begietara.
Eragiozu zure bothereari, eta zato gure salbatzera.
4. Jainkoa, bihurraraz gaitzatzu; erakhuts dizaguzu zure begithartea, eta salbatuak gaitezke.
5. Armadetako Jainko Jauna, naiz arteo samur egonen zarozkio zure zerbitzariaren othoitzari?
6. Noiz arteo haziko gaituzu nigarrezko ogiaz, eta edatera emanen darokuzu nigarra untzi handitik?
7. Gure hauzoen ixterbegi ezarri gaituzu, eta gure etsaiek erdeinatu gaituzte.
8. Armadetako Jainkoa, bihurraraz gaitzatzu; erakhuts dizaguzu zure begithartea, eta salbatuak gaitezke.
9. Egiptotik atheratu duzu mahastia, eta jendaiak iraizirik landatu duzu.
10. Bideko buruzagi izatu zare haren aitzinean, eta landatu ditutzu haren erroak, eta bethe du lurra.
11. Haren itzalak estali ditu mendiak, eta haren aihenek Jainkoaren zedroak.
12. Haren gandoak hedatu dira itsasoraino eta haren aldaskak hibairaino.
13. Zertako urratu duzu haren harrasia eta larrutzen dute bidean iragaiten diren guziek?
14. Oihanetik basurdeak xahutu du, eta basabere guziek murriztu dute.
15. Armadetako Jainkoa, itzul zaite; begira zazu zerutik, ikhus eta ikhar zazu mahasti hau.
16. Gothor zazu zure eskuinak landatu duen mahatsa, eta begia emozu gizonaren semeari, zeina zuretzat finkatu baituzu.
17. Zure mahastia suz errea da eta azpitik joa: zure begitharteko dixiduak galduko ditu guziek.
18. Zure eskua hel bedi zure eskuineko gizonaren gainera eta gizonaren semearen gainera, zeina zuretzat finkatu baituzu.
19. Eta ez gare zure ganik gibelatuko; eta bizkortuko gaituzu, eta dei eginen diogu zure izenari.
20. Armadetako Jainko Jauna, bihurraraz gaitzatzu; erakhutsazu zure begithartea, eta salbatuak gaitezke.
LXXX. PSAL.
1. Azkeneraino, dolhareetako, Asaph beraren psalmoa.
2. Gorets zazue Jainkoa, gure laguntza; bozkarioz kanta zazue Jakoben Jainkoa.
3. Has zazue psalmo bat; jo zatzue atabala eta maniurra gozoa gitarrarekin.
4. Durrunda zazue turutarekin hilabethearen lehenean, zuen besta-buruko egun berezian:
5. Ezen lege bat da Israelen, eta Jakoben Jainkoak eman manamendu bat.
6. Lekhukotasun hori ezarri zuen Josep baithan, harek ezagutzen etzuen mintzaia bat aditu zuenean Egiptoko lurretik ilkhitzen zelarik.
7. Haxeak khendu zituen haren bizkarretik; saskietan erabili dira haren eskuak.
8. Hesturan dei egin darotazu, eta libratu zaitut; phesian gordea nintzelarik entzun zaitut; jazargoako urean frogatu zaitut.
9. Ene populua, adi nezazu, eta ene lekhukotasuna atheratuko darotzut; oi Israel, entzuten banauzu,
10. Jainko berririk ez da zure baithan izanen, eta jainko arrotzik ez duzu adoratuko.
11. Ni naiz alabainan zure Jainko Jauna, Egiptoko lurretik atheratu zaitudana: zabal zazu ahoa, eta nik betheko darotzut.
12. Eta ene populuak ez du entzun ene mintzoa, eta Israelek ez darot eman beharria.
13. Eta nik utzi ditut beren bihotzeko lehietara: beren asmuetan ibiliko dira.
14. Baldin entzun banindu ene populuak, ene bideetan ibili balitz Israel,
15. Ezdeus batean aphaldu nitukeen hekien etsaiak, eta hestutzen zituztenen gainera ezarriko nuen eskua.
16. Jaunari bere etsaiek gezur egin diote, eta hekien denborak menderen mendetan iraunen du.
17. Eta hazi ditu ogi-bihiaren mamitik, eta harritikako eztiz ase ditu.
LXXXI. PSAL.
1. Asaphen psalmoa.
Jainkoa jarri da jainkoen bilkhuan, eta hekien erdian juiatzen ditu jainkoak.
2. Noiz arteo juiatuko duzue zuzen-kontra, onhetsiko ditutzue bekhatoreen begitharteak?
3. Beharrari eta umezurtzari emozue zuzenbidea; aphala eta beharra garbi athera zatzue.
4. Athera zazue noharroina; beharra libra zazue bekhatorearen aztaparretik.
5. Ez dute jakin, ez endelgutu; ilhunbeetan dabiltza: lurraren asentu guziak ikharatuko dira.
6. Nik erran dut: Jainko zarete, eta oro Guziz-Goraren semeak.
7. Bainan gizonak bezala hilen zarete zuek, eta aitzindarietarik bat bezala eroriko zarete.
8. Jainkoa, jaiki zaite, juia zazu lurra, zeren jendaia guzietan izanen baitzare premu.
LXXXII. PSAL.
1. Asaphen psalmoko kantika.
2. Oi Jainkoa, nor izanen da zure iduriko? Ez bezaite ixilik egon, ez-eta bara, Jainkoa;
3. Ezen huna non zure etsaiak harraboska hasi diren, eta zure gaitzesleek goratu duten burua.
4. Maltzurkeriako asmuak erabili dituzte zure populuaren gainean, eta zure sainduen kontrako gogoak hartu dituzte.
5. Erran dute: Zatozte eta xahu detzagun, eta Israelen horien izenik ez bedi gehiago aipha.
6. Hitz batean ezik jarri dira, zure kontra elkhar hartu dute
7. Idumearren olhek eta Ismaeldarrek, Moabek eta Agartarrek,
8. Jebalek, Amonek eta Amalekek; arrotzek Tirren egoten direnekin.
9. Asur ere hekien gana ethorri da; Loten semeei bere laguntza eman daroete.
10. Egiozute hekiei Madiani eta Sisarari bezala, Jabini Zisongo errekan bezala.
11. Endorren galdu ziren; bilhakatu ziren lurreko ongarria bezala.
12. Oreb, Zeb, Zebee eta Salmana bezala ezar zatzu hekien aitzindariak: Hekien aitzindari guziak,
13. Zeinek erran baitute: Jainkoaren saindutegiaz primantza batez bezala jabe gaitezen.
14. Ene Jainkoa, ezar zatzu pirrita bat bezala, eta lastoa haizearen aitzinean bezala.
15. Oihana erretzen duen suak bezala, mendiak erretzen dituen garrak bezala,
16. Hala goanen zakizkiote ondotik zure phesian, eta zure hasarrean nahasiko ditutzu.
17. Laidoz bethe zatzu hekien begitharteak, eta zure izena bilhatuko dute, Jauna.
18. Ahalka eta nahas beitez menderen mendetan; urmaria eta gal beitez.
19. Eta ezagut bezate Jauna dela zure izena: zu zarela Guziz-Gora lur guzian.
LXXXIII. PSAL.
1. Azkeneraino, dolhareetako, Koreren semeentzat psalmoa.
2. Armadetako Jauna, zein diren maithagarri zure tabernakleak!
3. Ene arima lehiatzen eta iraungitzen da Jaunaren lorioetan.
Ene bihotza eta haragia bozkariatu dira Jainko bizia baithan;
4. Ezen etxexoriak atzematen du non egon eta ttorttoilak ohantze bat, non ezar bere umeak;
Eta nik zure aldareak, oi armadetako Jainkoa, ene errege eta ene Jainkoa.
5. Dohatsu zure etxean beren egoitza dutenak, Jauna! Menderen mendetan laudatuko zaituzte.
6. Dohatsu gizona, zeinaren laguntza zure ganik heldu baita! Bere bihotzean aphaindu ditu iganbideak,
7. Nigarretako haran huntan, Jainkoak berezi duen egon-lekhura.
8. Ezen legegileak emanen du bere benedizionea; berthutetik berthutera goanen dira; jainkoen Jainkoa ikhusiko dute Siongo gainean.
9. Jauna, armadetako Jainkoa, entzun zazu ene othoitza; zure beharriz onhets zazu, Jakoben Jainkoa.
10. Jainkoa, gure geriza, begira dizaguzu, eta begia emazu zure Kristoren begithartera;
11. Zeren egun bat zure lorioetan, bertze asko mila baino hobe baita.
Ene Jainkoaren etxean aphal izatea hautatu dut, bekhatoreen olhetan egotea baino lehen.
12. Urrikalmendua eta egia maite dituelakotz Jainkoak, grazia eta ospea emanen ditu Jaunak.
13. Ontasunez ez ditu gabeturen hobenik gabe dabiltzanak. Armadetako Jauna, dohatsu zure baithan bere pheskiza dadukan gizona!
LXXXIV. PSAL.
1. Azkeneraino, Koreren semeei psalmoa.
2. Jauna, benedikatu duzu zure lurra; gathibutasunetik atheratu duzu Jakob.
3. Zure populuari barkhatu diozu bere bekhatua; estali ditutzu hekien hoben guziak.
4. Eztitu duzu zure hasarre guzia, hekien gainetik aldaratu duzu zure hasarrearen khea.
5. Jainkoa, gure salbatzailea, bihurraraz gaitzatzu, eta gure gainetik aldara zazu zure hasarrea.
6. Bethiraino hasarre egonen othe gatzaizkigu, edo zure hasarrea gizalditik gizaldira hedaturen othe duzu?
7. Jainkoa, itzulirik emanen darokuzu bizia; eta zure populua zure baithan da bozturen.
8. Zure urrikalmendua erakhuts dizaguzu, Jauna, eta emaguzu zure salbamendua.
9. Entzunen dut Jainko Jaunak ene baithan erranen duena; ezen bakezko solasak izanen ditu bere populuarentzat,
Eta bere saindu eta bihotzez itzultzen direnentzat.
10. Segur da haren beldur direnetarik hurbil dela haren ganikako salbamendua, ospeak gure lurrean izan dezan bere egoitza.
11. Bide berean batu dira urrikalmendua eta egia; zuzentasunak eta bakeak elkharri eman daroete musu.
12. Egia lurretik atheratu da, eta zuzentasunak zerutik begiratu du;
13. Ezen Jaunak emanen du bere benedizionea, eta lurrak bere fruitua.
14. Zuzentasuna ibiliko da haren aitzinean, eta bere urhatsak eginen ditu haren bidean.
LXXXV. PSAL.
1. Dabidi berari othoitza.
Jauna, makhur zazu beharria eta entzun nezazu, zeren naizen behar eta erromes.
2. Zain zazu ene arima, saindu naizelakotz; ene Jainkoa, salba zazu zure zerbitzari, bere igurikitza zure baithan dadukana.
3. Urrikal zakizkit, Jauna, zergatik egun guzian oihuz egon bainarotzu;
4. Bozkaria zazu zure sehiaren arima, zure gana, Jauna, altxatu dudalakotz ene arima;
5. Alabainan ezti eta gozo zare, Jauna, eta urrikalmendu handiak ditutzu zuri dei egiten duten guzientzat.
6. Zure beharriz, Jauna, har zazu ene othoitza, eta atzarria zaudezi ene errekeizko oihuari.
7. Deihadar egin darotzut ene hesturako egunean, zeren bainauzu entzun.
8. Jainkoetan zure idurikorik ez da, Jauna, eta ez da zure egintzen araberakorik
9. Zuk egin ditutzun jendaia guziak ethorriko eta zure aitzinean adoran jarriko dira, Jauna; eta ospaturen dute zure izena;
10. Zeren handi baitzare, zu, eta sendagailak egiten ditutzuna: zu zare Jainko bakharra.
11. Bida nezazu, Jauna, zure bidean, eta ibiliko naiz zure egian; bozkaria bedi ene bihotza, zure izenaren beldur izan nadien.
12. Ene bihotz guziaz aithor emanen darotzut, ene Jainko Jauna, eta bethi guzian ospaturen dut zure izena;
13. Zeren handia baita zure urrikalmendua ene gainean, eta ene bizia atheratu baituzu ifernuko zolatik.
14. Jainkoa, gaixtaginak ene gainera jaiki dira, eta indardunen baldarna ibili da ene biziaren ondoan; eta etzaituzte zu ezarri beren aitzinean,
15. Eta zu, Jainko Jauna, urrikalkor eta urrikalmendu hartzailea zare, jasankorra, urrikalmendu handitakoa eta egiatia.
16. Begira zazu ene gainera eta urrikal zakizkit; nausiaraz zazu zure zerbitzaria, eta salba zazu zure neskatoaren semea.
17. Ene alde agerraraz zazu zerbait ezagutkari, ikhus dezaten ni hastiatzen nautenek, eta urth ditezen ahalkez; zeren lagundu bainauzu, Jauna, eta gozakari eman baitarotazu.
LXXXVI. PSAL.
1. Koreren semeei, kantikako psalmoa.
Mendi sainduetan jarriak dira haren asentuak;
2. Jaunak maite ditu Siongo atheak Jakoben olha guzien gainetik.
3. Oi Jainkoaren hiria, gauza ospetsuak erran dituzte zutaz.
4. Orhoituren naiz Errahabez eta Babilonaz, zeinek ezagutzen bainaute.
Huna arrotzak, eta Tiriarra, eta Ethiopiarren populua; haukiek han izatu dira.
5. Ez othe da Sionez erranen: Asko gizon sorthu izan dira han, eta Guziz-Gorak berak asentatu du hura?
6. Jaunak erranen du hori hartan izatu diren populu eta aitzindarien iskribuetan.
7. Zutako egoitza, bozkarioz betheak diren guzien idurikoa da.
LXXXVII. PSAL.
1. Psalmoko kantika Koreren semeei, azkeneraino, Mahelethentzat ihardesteko, Eman Ezraharraren adigarria.
2. Ene salbamenduko Jainko Jauna, gau eta egun deihadarrez egotu naiz zure aitzinean.
3. Ene othoitza hel bedi zure aitzinera; ene errekeiari beheiti diozozu zure beharria;
4. Zeren gaitzez bethea baita ene arima, eta ene bizia heriotzera hurbildua.
5. Idukia naiz putzura jausten direnekilako; egina naiz laguntzarik gabeko gizon,
6. Hilen artean libro dena bezala;
Sarraskituak izan ondoan, hobietan lo daudenak bezala, zeinetaz ez baitzare gehiago orhoitzen, eta zure eskuz hastanduak baitira.
7. Ezarri haute putzuaren zolan, lekhu ilhunbetsuetan eta herioaren itzalpean.
8. Ene gainean jarri da zure hasarrea, eta ene gainera igorri ditutzu zure uhar guziak.
9. Ene ganik urrundu ditutzu ene ezagunak; hartu naute beren hatsgarri.
Etsaiari arthikia izan naiz, eta ezin ilkhi naiteke;
10. Beharrez iraungi dira ene begiak.
Zuri oihu egin darotzut, Jauna; egun guzian zure gana hedatu ditut eskuak.
11. Sendagailak eginen othe ditutzu hilentzat; edo midikuek bizturik, aithor emanen othe darotzute?
12. Hobian norbait mintzatuko othe da zure urrikalmenduaz, eta galpenean zure egiaz?
13. Ilhunbeetan ezagutuak izanen othe dira zure sendagailak, eta ahanzpeneko lurrean zure zuzentasuna?
14. Eta nik, Jauna, zure gana egin dut oihu, eta goizetik helduko zaitzu ene othoitza.
15. Zertako, Jauna, hastantzen duzu ene othoitza, eta ene ganik baztertzen duzu zure begithartea?
16. Ni naiz behar eta ene gaztetasunetik nekheen erdian; berriz, goratua izan ondoan, aphaldua eta nahasia naiz.
17. Ene gainetik iragan dira zure hasarreak, eta zure izialdiek nahasi naute.
18. Egun guzian inguratu naute urak bezala, eta orok batean naute ingurakatu.
19. Ene gatik beharraz urrundu ditutzu ene adiskide, ahaide eta ezagunak.
LXXXVIII. PSAL.
1. Ethan Ezraharraren adigarria.
2. Bethi eta bethi kantaturen ditut Jaunaren urrikalmenduak.
Ene ahoak gizamende guzietan goraki erranen du zure egia;
3. Zeren erran baituzu: Bethi guzian urrikalmendua altxatua izanen da zeruetan; han gogortuko da zure egia.
4. Batasun egin dut ene hautetsiekin; zin egin izan diot ene zerbitzari Dabidi:
5. Menderen mendetaraino iraunaraziko diot zure odolari.
Altxatuko dut zure tronua gizamende orotako.
6. Jauna, zeruek aithor emanen daroete zure sendagailei; goretsiko dute zure egia sainduen baldarnan;
7. Ezen hedoietan nor izanen da Jaunaren bardin? Jainkoaren haurretan nor izanen da haren iduriko?
8. Jainkoa, zeina ospatua baita sainduen baldarnan, handi eta ikharagarri da haren inguruan diren guzian gainetik.
9. Jauna, armadetako Jainkoa, nor da zure idurikorik? ahaldun zare, Jauna, eta bethi zure egiaz inguratua.
10. Nausitzen zatzaizkio itsasoaren indarrari; zuk eztitzen duzu, berriz, haren uhinen oldarra.
11. Zuk aphaldu duzu hanpurutsua, sarraskitua den gizona bezala; zure besoko indarraz barraiatu ditutzu zure etsaiak.
12. Zureak dira zeruak eta zurea da lurra; zuk asentatu ditutzu lurra eta hunek daduzkanak;
13. Zuk egin ditutzu ipharra eta itsasoa.
Zure izenari bozkarioz jauziko dira Thabor eta Hermon;
14. Zure besoan da ahala.
Zure eskua ez bedi khordoka eta goretsia izan bedi zure eskuina.
15. Zure alkhia zuzenbidearen eta zuzentasunaren ganiean jarria da.
Urrikalmendua eta egia ibiliko dira zure aitzinean.
16. Dohatsu bozten dakien populua!
Jauna, zure begitharteko argitara dira ibiliko,
17. Eta zure izenari jauziko dira egun guzian, eta zure zuzentasunean izanen dira goratuak;
18. Zeren zu baitzare hekien indarraren ospea, eta zure nahitik goratua izanen da gure adarra;
19. Ezik Jaunak gaitu hartu, Israelgo sainduak, gure erregeak.
20. Orduan ikhuspenetan mintzatu zare zure sainduei eta erran duzu: Indardunari eman diot laguntza, eta goratu dut ene populutikako hautetsia.
21. Aurkhitu dut Dabid ene zerbitzaria, gantzutu dut ene olio sainduaz;
22. Ezen ene eskuak lagunduko du eta ene besoak hazkartuko.
23. Etsaiak ez du deusik irabaziko haren gainean, eta tzarkeriako umea ez da hari bidegabe ekhartzeko gai izanen.
24. Haren etsaiak xehakatuko ditut haren aitzinean, eta ihes igorriko ditut hura hastio dutenak.
25. Harekin izanen dira ene egia eta ene urrikalmendua, eta ene izenean goratua izanen da haren adarra.
26. Itsasoaren gainera hedatuko dut haren eskua, eta hibaien gainera haren eskuina.
27. Berak dei eginen darot huneletan: Ene aita zare zu, ene Jainkoa, ene itzurpeneko geriza.
28. Eta nik ene lehen umetzat hartuko dut hura, lurreko erregeez gorago dut ezarriren.
29. Bethi guzian begiratuko diot ene urrikalmendua, eta enekin egin patua zin egonen zaio.
30. Eta haren odola ezarriko dut menderen mendetako, eta haren tronuak iraunen du zeruko argiak bezenbat.
31. Bainan baldinetaria haren umeek bazterrerat uzten badute ene legea, eta ez badira ibiltzen ene manamenduen arabera;
32. Baldin profanatzen badituzte ene erabakiak, eta zaintzen ez badituzte ene manamenduak;
33. Azotearekin ikhartuko ditut hekien tzarkeriak, eta zigorrarekin bekhatuak.
34. Bainan ez dut haren gainetik khenduko ene urrikalmendua, eta ez diot hobenik eginen ene agintzari.
35. Ez dut hautsiko enekilako patua, eta ez ditut hutsalduko ene ahotikako hitzak.
36. Zin egin dut behin ene saindutasunaz, ez diodala gezur eginen Dabidi;
37. Haren odolak iraunen du menderen mendetan.
38. Eta haren tronua ene aitzinean izanen da bethi iguzkia bezala, ilhargi bethea bezala, eta lekhuko zin zeruan.
39. Zuk ordean hastandu, erdeinatu eta urrundu duzu zure Kristo.
40. Hautsi duzu zure zerbitzariarekilako patua, lurrean profanatu duzu haren saindutegia.
41. Urratu ditutzu haren inguruko hesiak; izialdura ezarri duzu haren hazkargailuetan.
42. Larrutu dute bidean iragaiten ziren guziek; laidagarri egin da bere hauzoentzat.
43. Goratu duzu hura zaphatzen dutenen eskuina; bozkariotan ezarri ditutzu haren etsai guziak;
44. Khendu diozu bere ezpataren laguntza, eta ez duzu gerlan lagundu;
45. Khendu duzu bere distiratik, eta lurrean phorroskatu duzu haren alkhia;
46. Gutitu ditutzu haren iraupeneko egunak; ahalkez estali duzu.
47. Noiz arteo, Jauna, azkeneraino aldaratzen othe duzu begithartea? noiz arteo sua bezala khetan egonen da zure hasarrea?
48. Orhoit zaitezi zer den ene izatea; ezen alferretan egin othe ditutzu gizaseme guziak?
49. Zein da gizona bizirik geldituko dena eta herioa ikhusiren ez duena? nork atheratuko du bere bizia herioaren eskutik?
50. Jauna, non dira zure beihalako urrikalmenduak, Dabidi zure zintasunean zin egin zinaroen bezala?
51. Jauna, orhoit zaitezi zure zerbitzariek asko jendaien ganik jasan laidoaz, zeina iduki baitut ene golkhoan;
52. Zeinarekin iroika hari baitira zure etsaiak, Jauna, iroika zure Kristoren aldatzeaz.
53. Bethi guzian benedikatua izan bedi Jauna: halabiz, halabiz.
LXXXIX. PSAL.
1. Moise, Jainkoaren gizonaren othoitza.
Jauna, gure ihes-lekhu egina zare gizalditik gizaldira.
2. Mendetik eta mendetaraino, mendiak baino lehenagodanik, lurra eta mundua aphainduak izan diren aitzinetik, Jainkoa zare zu.
3. Aphaltasunera ez bezazu arthik gizona. Zuk erran duzu: Itzul zaitezte, gizasemeak.
4. Ezen mila urthe zure begietan hala dira nola atzoko egun goan dena
Eta gabazko beila bat bezala;
5. Gizonen urtheak dira ezdeusentzat idukiak diren gauzen pare.
6. Gizona da hala nola goizean iragaiten den belharra; goizean loratzen eta iragaiten, arratsaldean ebakitzen, kizkortzen eta idortzen:
7. Ezen zure hasarreak iraungi gaitu eta zure hats gaitzak nahasi.
8. Gure tzarkeriak ezarri ditutzu zure aitzinean, eta gure mendea zure begitharteko argian.
9. Hargatik iraungi dira gure egun guziak, eta iraungi gare zure hasarrean.
Gure urtheak badoazi armiarma bezala;
10. Gure urtheetako egunak hirur hogoi eta hamar urthetara heltzen dira.
Bainan hazkarrek ardiesten badituzte laur hogoi urthe, gainerako hori ez da hekientzat nekhe eta oinhaze baizik.
Gero dathor eztitasuna, eta eramanak gare hemendik.
11. Nork ezagutzen du zure hasarrearen gaiztasuna, eta nork beldurra gatik jo dezake
12. Zenbatekoa den zure hasarrea?
Horreletan erakhuts dizaguzu zure eskuina, eta egin gaitzatzu zuhurtzian argi bihotzez.
13. Itzul zaite, Jauna; noiz arteo izanen zare samur? othoitzak bera bezaitza zure zerbitzarien alderat.
14. Goizetik betheak izan gare zure urrikalmenduaz, eta bozkarioz jauzi gare, eta gozoz betheak izan gare gure egun orotan.
15. Bozkariotan gare, aphaldu gaituzun egunen ordainez, ikhusi ditugun urthe gaitzen ordainez.
16. Begia eman zazu zure zerbitzarien eta zure lanen gainera, eta bida zatzu hekien haurrak.
17. Gure Jainko Jaunaren argia izan bedi gure gainean; gure gainetik bida zatzu gure eskuetako egintzak, eta hotsemozu gure eskuetako lanari.
XC. PSAL.
1. Dabiden kantikako laudorioak.
Guziz-Goraren laguntzaren azpian egonen dena, zeruko Jainkoaren gerizan geldituko da.
2. Jaunari erranen dio: Zu zare ene geriza, ene ihes-lekhua. Ene Jainkoa da, haren baithan izanen da ene igurikitza;
3. Ezen harek atheratu nau ihiztarien arteetarik eta solas gaixtoetarik.
4. Bere soinaz itzal eginen darotzu, eta haren hegalpean egonen zare pheskizetan.
5. Haren egiak inguratuko zaitu erredola batez; etzare beldur izanen ez gabazko lazturaren,
6. Ez egunaz dihoan geziaren, ez ilhunbeetan dabilan egitekoaren, ez oldarraldien, ez-eta eguerdiko debruaren.
7. Zure ezkerrean eroriko dira mila, eta eskuinean hamar mila; ez da ordean bat hurbilduko zuri.
8. Bainan begiratuko duzu zure begiz, eta ikhusiko duzu bekhatoreen saria;
9. Ezen, Jauna, zu zare ene igurikitza; Guziz-Gora hartu duzu zure ihes-lekhutzat.
10. Gaitza ez da zure gana helduko, eta azotea ez da hurbilduko zure olhara.
11. Ezen bere aingeruei eman diote zutaz kargu, zaint zetzaten zure bide guzietan.
12. Ekharriko zaituzte beren eskuetan, beldurrez oinaz jo dezazun harria.
13. Aspikaren eta basilikaren gainean ibiliko zare, eta ostikaturen ditutzu lehoina eta erainsugea.
14. Zeren ene baithan iduki duen bere pheskiza libratuko dut; gerizatuko dut, zeren ezagutu duen ene izena.
15. Niri egin darot oihu, eta entzunen dut nik; harekilako izanen naiz hesturetan; atheratuko dut eta ospatuko.
16. Betheko dut egunen luzetasunaz, eta erakhutsiko diot ene salbamendua.
XCI. PSAL.
1. Kantikako psalmoa larunbat-eguneko.
2. Gozo da Jaunari aithor ematea, eta zure izenari psalmoen kantatzea, oi Guziz-Gora,
3. Zure urrikalmendua goizetik ezagutaraziz, eta gabaz zure egia,
4. Hamar zurdetako maniurran, kantikekin gitarraren gainean;
5. Zeren gozo eman baitarotazu, Jauna, zure eginduran; eta bozkariatuko naiz zure eskuetako lanetan.
6. Zeinen handi diren, Jauna, zure egintzak! Guziz dira barrenak zure gogokundeak.
7. Erhoak ez ditu ezagutzen, ez-eta zoroak ardiesten.
8. Belharra bezala atheratuko direnean bekhatoreak, eta tzarkeria-egile guziak agertuko direnean,
Menderen mendetako galduko dira;
9. Zu ordean, Jauna, bethi guzian izanen zare Guziz-Gora.
10. Ezen huna zure etsaiak, Jauna, huna non galduko diren zure etsaiak, eta barraiatuak izanen diren tzarkeria-egile guziak.
11. Eta ene adarra goratua izanen da likornarena bezala, eta urrikalpen nasaian izanen da ene zahartzea.
12. Eta ene begiak begiratu diote ene etsaiei, eta ene beharriak adituko du ene kontra jaikitzen diren gaixtaginen gaineko erabakia.
13. Prestua palma bezala loratuko da; berhatuko da Libango zedroa bezala.
14. Jaunaren etxean landatuak loratuko dira gure Jainkoaren etxeko lorioetan.
15. Zahartze on batean berhatuko dira oraino; eta onez betheak izanen dira,
16. Goraki ezagutaraz dezaten,
Gure Jainko Jauna zuzena dela, eta tzarkeriarik haren baithan ez dela.
XCII. PSAL.
1. Dabidi berari kantikako laudorioak larunbat-bezperako, zeintan asentatua izan baita lurra.
Jauna erreginatu da, ospez jauntzia da; indarrez jauntzia da Jauna, eta tinkatu du gerria;
Ezen finkatu du lurra, zeina ez baita izanen khordokatua.
2. Ordudanik aphaindua da zure jarlekhua; bethidanik bazare.
3. Hibaiek altxatu dute, Jauna, hibaiek altxatu dute beren mintzoa.
Hibaiek altxatu dituzte beren uhinak
4. Ur hainitzen orroekin.
Ederresgarri dira itsasoaren goititzeak, ederresgarri da Jauna bere lekhu goretan.
5. Guziz sinhesgarri dira zure lekhukotasunak; zure etxeari, Jauna, dagokio saindutasuna egunen hedadura guzian.
XCIII. PSAL.
1. Dabidi berari psalmoa astearen laugarren eguneko.
Jauna aspertzeetako Jainkoa da; asperkundeetako Jainkoa trabarik gabe hari da.
2. Gora zaite, Jauna, lurra juiatzen duzuna; hanpurutsuei bihur diozozute beren saria.
3. Bekhatoreak noiz arteo, Jauna, noiz arteo bekhatoreak izanen dira ospatuak?
4. Noiz arteo espantuka ibiliko dira eta tzarki mintzatuko? noiz arteo haro eginen dute bidegabe-egile guziek?
5. Jauna, aphaldu dute zure populua, eta larrutu zure primantza.
6. Hil dituzte alharguna eta arrotza; hil dituzte umezurtzak.
7. Eta erran izan dute: Jaunak ez du ikhusiko, ez da ohartuko Jakoben Jainkoa.
8. Populuko zoroak, adimendutan sar zaitezte; oi erhoak, zuhur zaitezte noizbait.
9. Beharria bere lekhuan ezarri duenak, ez othe du adituko, edo begia egin duenak ez othe du ikhusiko?
10. Populuak azurriatzen dituenak, ez othe du jazarriko? ez othe ditu harek irakhasten gizonak?
11. Jaunak ezagutzen ditu gizonen gogoetak, badaki haizezkoak direla.
12. Dohatsu gizona zuk irakhatsiren duzuna, Jauna, eta zure legeaz argituren duzuna!
13. Ezti diotzotzu egun gaitzak, hobia bekhatoreari idekia izan dakioen arteo:
14. Ezen Jaunak ez du hastanduko bere populua, eta bere primantza ez du bazterrerat utziko,
15. Juiamendua bihur dakioen arteo zuzenbideari, eta hunen aldera bil ditezen arteo bihotz zuzenekoak diren guziak.
16. Nor atheratuko da ene alde maltzurkerian dabiltzanen kontra, edo nor jarriko da enekin tzarkeria-egileen kontra?
17. Baldin ez banindu Jaunak lagundu, guti batekin ene arima hilen egoitzan zitakeen.
18. Erraten banuen: Khordokatua da ene oina; zure urrikalmenduak, Jauna, laguntzen ninduen.
19. Bihotzean jasaiten nituen nihonereko oinhazeen arabera, zure gozakariek eman diote bozkario ene arimari.
20. Tzarkeriaren alkhia iratxikia othe da bada zuri, zeinak nekhea manamendutan ematen baituzu?
21. Gaixtaginek arteak hedatuko diozkate prestuaren biziari, eta kondenatuko dute odol hobengabea.
22. Bainan Jauna jarri zait ihes-lekhu, ene Jainkoa ene pheskizaren laguntza.
23. Eta bihurtuko diote beren gaixtakeria, eta beren maltzurkeriaz galduko ditu; gure Jainko Jaunak galduko ditu.
XCIV. PSAL.
1. Dabidi berari kantikako laudorioak.
Zatozte, bozkarioz kanta dezogun Jaunari, bozkarioz lauda dezagun salbatzen gaituen Jainkoa.
2. Aithor ematera laster egigun haren aitzinera eta bozkarioz kanta diotzogun psalmoak;
3. Zeren Jauna baita Jainko handia, eta jainko guzien gaineko errege handia;
4. Zeren haren eskuan baitira lurreko eremu guziak, eta harenak baitira mendien bizkarrak.
5. Zeren harena baita itsasoa, eta berak egin baitu hura, eta haren eskuek egin baitute leihorra.
6. Zatozte, adora dezagun, eta ahuspeka gaitezen, eta gaudezen nigarrez gu egin gaituen Jaunaren aitzinean;
7. Zeren bera baita gure Jainko Jauna, eta gu baikare haren alhapideko populua eta haren eskupeko ardiak.
8. Egun aditzen baduzue haren mintzoa, berautzue gogor zuen bihotzak,
9. Hasarretu nintzenean bezala, frogapeneko egunean mortuan, non bilhatu baininduten zuen arbasoek, frogatu baininduten, eta ikhusi baitzituzten ene egintzak.
10. Berrogoi urthez gaitzez egon natzaio gizalde hari, eta erran izan dut: Horiek bethi zeiherrerat hari dira bihotzez.
11. Eta hekiek ez dituzte ezagutu ene bideak: hargatik ene hasarrean zin egin dut, etzirela ene phausuan sarthuko.
XCV. PSAL.
1. Dabidi berari kantika, Jaunaren etxea altxatzen zutenean, gathibutasunaren ondotik.
Jaunari kanta diozozue kantika berri bat; Jaunari kanta diozozue lurreko populu guziek.
2. Kanta diozozue Jaunari, eta benedika zazue haren izena; egunetik egunera ezagutaraz zazue haren ganikako itzurpena.
3. Jendaien artean oihu egizue haren ospea, populu guzietan haren sendagailak
4. Zeren Jauna handi baita eta guziz goihesgarri, jainko guzien gainetik ikharagarri,
5. Ezik debru dira jendaien jainko guziak; bainan Jaunak egin ditu zeruak.
6. Haren aitzinean dira aithorra eta edertasuna; haren saindutegian, saindutasuna eta handitasuna.
7. Bihur diozozue Jaunari, oi jendaien herriak, bihur diozozue Jaunari ospe eta ohore;
8. Bihur diozozue Jaunari bere izenaren ospea.
Har zatzue bitimak eta sar zaitezte haren lorioetan;
9. Adora zazue Jauna bere lorio sainduan.
Lurra oro ikhara bedi haren aitzinean:
10. Errazue jendaietan, Jauna erregetu dela.
Ezen zuzendu du lurraren ingurua, zeina ez baita khordokaturen; populuak zuzentasunean juiatu ditu.
11. Goihera beitez zeruak, eta bozkarioz jauz bedi lurra; iharros beitez itsasoa eta haren barnekoak;
12. Boz beitez bazterrak eta hekietan direnak oro.
Orduan oihanetako zuhamu guziak bozkarioz jauziko dira
13. Jaunaren aitzinean, zeren heldu den, zeren heldu den lurraren juiatzera.
Lurra juiatuko du zuzentasunean; populuak juiatuko ditu bere egiaren arabera.
XCVI. PSAL.
1. Dabidi berari psalmoa, bere lurra bihurtua izan zitzaioenean.
Erregetu da Jauna: lurra bozkarioz jauz bedi, boz beitez irla guziak.
2. Hedoia eta lanbroa haren inguruan dira: zuzenbidea eta juiamendua dira haren alkhiaren asentuak.
3. Sua goanen da haren aitzinean, eta garretan ezarriko ditu haren etsaiak.
4. Lurraren inguru guzian dirdiratu dute haren ximistek, lurrak ikhusi ditu eta ikharatu da.
5. Mendiak Jaunaren aitzinean ezkoa bezala urthu dira; Jaunaren aitzinean urthu da lur guzia.
6. Zeruek oihu egin dute haren zuzentasuna, eta populu guziek ikhusi dute haren ospea.
7. Urmaria beitez eskuz eginikako lanak adoratzen dituztenak, eta beren jainkomoldeez espantatzen direnak.
Adora zazue, haren aingeru guziek;
8. Sionek aditu du, eta bozkariotan sarthu da.
Jauna, Judako alabak zure juiamenduen bozkarioz jauzi dira.
9. Zu zare ezen lurraren gaineko Jaun guziz gora, jainko guzien gainetik hainitzez gorago zarena.
10. Jauna maite duzuenek hastia zazue gaizkia: Jaunak zaintzen ditu bere sainduen biziak; gaixtaginaren eskutik atherako ditu.
11. Argia ilkhi zaio prestuari, eta bozkarioa bihotzez zuzenak direnei.
12. Prestuak, Jauna baithan har zazue bozkario, eta aithor emozue haren saindutasunaren orhoitzapenari.
XCVII. PSAL.
1. Dabidi berari psalmoa.
Jaunari kanta diozozue kantika berri bat, zeren sendagailak egin baititu.
Berak, bere eskuinaz, bere beso sainduaz du salbatu.
2. Jaunak ezagutarazi du bere ganikako salbamendua; jendaien aitzinean agertu du bere zuzentasuna.
3. Orhoitu da bere urrikalmenduaz eta zintasunaz Israelen etxearen alderat.
Lurreko bazter guziek ikhusi dute gure Jainkoa ganikako salbamendua.
4. Lurra oro bozkariotan jar bedi Jaunaren aitzinean; kanta zazue, jauz zaitezte, jo zazue musikako tresnak.
5. Jaunari jo diozozue gitarra, gitarraren gainean kantatuz psalmoak;
6. Jo zatzue kobrezko eta adarrezko turutak.
Bozkaria zaitezte gure errege Jaunaren aitzinean;
7. Iharros beitez itsasoa eta hartan direnak, lurreko inguruak eta han egoten diren guziak.
8. Hibaiak esku-zaflaka hariko dira, mendiak batean jauziko dira
9. Jaunaren aitzinean, zeren heldu baita lurraren juiatzera.
Zuzenki juiatuko du lurraren ingurua, eta populuak zuzenbidean.
XCVIII. PSAL.
1. Dabidi berari psalmoa.
Erregetu da Jauna, sumin beitez populuak; kerubinen gainean jarri da, dardara bedi lurra.
2. Jauna Sionen handi eta populu guzien gainetik gora da.
3. Aithor eman biozote zure izen handiari, zeren den ikharagarri eta saindu:
4. Eta erregeren ohoreak lakhet du zuzentasuna.
Zuk aphaindu ditutzu zuzenbideak; zure juiamendu eta erabakiak atheratu ditutzu Jakoben etxean.
5. Gorets zazue gure Jainko Jauna, eta adora zazue haren oinpeko alkhia, zeren saindua baita.
6. Haren aphezetan ziren Moise eta Aaron, eta haren izenari dei egiten zarotenen arteko zen Samuel;
Deitzen zuten Jauna, eta harek entzuten zituen;
7. Hedoiezko habetik mintzatzen zatzaioeten.
Begiratzen zituzten haren manamenduak, eta harek eman zaroeten legea.
8. Gure Jainko Jauna, zuk zintuen entzuten; Jainkoa, begithartez egon zatzaiote, aspertzen zinenean ere hekien asmu makhur guziez.
9. Gorets zazue gure Jainko Jauna, eta adora zazue bere mendi sainduan; ezen saindua da gure Jainko Jauna.
XCIX. PSAL.
1. Aithorreko psalmoa.
2. Lurra oro, bozkarioz ospa zak Jainkoa; bozkalentzian zerbitza zazue Jauna.
Bozkariozko jauzitan ager zaitezte haren aitzinean.
3. Jakizue Jauna bera dela Jainkoa; harek egin gaituela, eta ez geronek geronen buruak.
Jaunaren populua, haren alhapideko ardiak,
4. Sar zaitezte haren atheetan aithor ematera, haren lorioetan himnoak kantatuz; aithor bihur diozozue.
Lauda zazue haren izena,
5. Zeren eztia baita Jauna, bethi baitirau haren urrikalmenduak, gizamende orotara hedatzen baita haren egia.
C. PSAL.
1. Dabidi berari psalmoa.
Jauna, kantaturen ditut zure urrikalmendua eta zuzentasuna.
Psalmotan kantatuko dut,
2. Eta erne egonen naiz nothagabeko bidean, ethorriko zarenean ni gana.
Bihotzeko garbitasunean nindabilan ene etxearen erdian.
3. Ez nuen gauza tzarrik ene begien aitzinean ezartzen; higuindu ditut legea hausten zutenak;
Bihotz galdurik etzait iratxiki niri;
4. Ez nuen ezagutzen ene ganik baztertzen zen gizon gaixtoa;
5. Gibeletik bere laguna jaten zuenaren kontra jarraikitzen nintzen;
Begi hanpurutsuko eta ezin-asezko bihotzeko gizonarekin ez nuen jaten.
6. Ene begiak lurreko gizon fidelen alderat itzultzen ziren, hekiek enekin jarrarazteko; zein-ere baitzabilan nothagabeko bidean, hainak zerbitzatzen ninduen.
7. Hanpuruskerian hari dena, ez da ene etxe barnean egonen; tzarki mintzatzen denak ez du ene begien aitzinean egin bere bidea.
8. Goizetik hiltzen nituen lurreko bekhatore guziak, gaizki-egile guzien xahutzeko Jaunaren hiritik.
CI. PSAL.
1. Beharraren othoitza, gogo-behartua ditakeenean, eta Jaunaren aitzinean bere othoitza ixurtzen duenean.
2. Jauna, entzun zazu ene othoitza eta hel bekizu ene deihadarra.
3. Ez bezazu ene ganik aldara zure begithartea, eta edozein orduz eror nadien hesturan, ene alderat makhur zazu zure beharria.
Edozein orduz dei egin dezazudan, entzun nezazu laster;
4. Zeren khea bezala iraungi baitira ene egunak, eta xixkila bezala idortu ene hezurrak.
5. Ihartu naiz belharra bezala, eta khabartu da ene bihotza, zeren ene ogiaren jatea ahantzi baitut.
6. Ene auhenen auhenez, ene hezurra bat egin da ene haragiarekin.
7. Egin naiz mortuko pelikanoaren iduriko, eta bilhakatu naiz huntza bere zilhoan bezala.
8. Loa galdu dut eta egin naiz etxexori bakharra hegaztegian bezala.
9. Egun guzian erantzunka hari zarozkidan ene etsaiak, eta laudatzen nindutenek, ene kontra zin egiten zuten.
10. Hautsa jaten nuen ogia bezala, eta ene nigarrarekin nahastekatzen nuen ene edaria,
11. Zure gaitziduraren hasarrea gatik; zeren goratu nauzun ondoan, eragotzi bainauzu.
12. Ene egunak beheititu dira itzala bezala, eta neroni belharra bezala naiz ihartu.
13. Zuk ordean, Jauna, badirauzu bethi guzian, eta zure omena hedatzen da gizamende orotara.
14. Jaikiko zare, Jauna; urrikalduko zaizkio Sioni; zeren ethorria baita ordua, hartaz urrikaltzeko ordua;
15. Alabainan zure zerbitzariek maithatu dituzte hartako harriak, eta urrikari izanen dute hango lurra.
16. Jendaiak, Jauna, zure izenaren, eta lurreko errege guziak zure ospearen beldur izanen dira;
17. Jaunak berritu duelakotz Sion, eta agerturen baita bere ospearen erdian.
18. Begiratu dio aphalen othoitzari eta ez du erdeinatu hekien errekeia.
19. Iskribatuak izan beitez horiek bertze gizaldiarentzat, eta sorthuko den populuak laudatuko du Jauna;
20. Zeren bere lekhu saindu goratik arthiki baitu begia; Jaunak zerutik begiratu dio lurrari,
21. Gathibuen auhenen entzuteko, hilak izan direnen umeen libratzea gatik;
22. Sionen oihu egin dezaten Jaunaren izena, eta haren laudorioak kanta Jerusalemen,
23. Populuak eta erregeak, Jaunaren zerbitzatzeko, batera bilduko direnean.
24. Jaunari ihardetsi dio bere indarrik handienean: Erradazu laburrak izanen diren ene orduarterainoko egunak.
25. Ez nezazula deith ene egunen erdian: zure urtheak menderen mendetan hedatzen dira.
26. Zuk, Jauna, hastapenean asentatu duzu lurra; zeruak zure eskuetako lana dira.
27. Galduko dira hekiek, bainan zuk iraunen duzu, eta oro soineko bat bezala ihetxetuko dira.
Eta aldatuko ditutzu estalgi bat bezala, eta aldatuak izanen dira;
28. Zu ordean bethi bera zare, eta zure urtheak ez dira iraungiko.
29. Zure zerbitzarien umeek bethiko egoitza bat izanen dute, eta hekien ondokoek bide ederrean iraunen dute bethi guzian.
CII. PSAL.
1. Dabidi berari.
Ene arima, benedika zazu Jauna, eta ene barnean diren guziek benedika bezate haren izen saindua.
2. Ene arima, benedika zazu Jauna, eta ez bekizkitzu ahantz haren ongiegin guziak.
3. Hura jabalduko zaioete zure gaixtakeria guziei; harek sendatzen ditu zure hebaindura guziak.
4. Heriotzetik harek berrerosten du zure bizia; harek khoroatzen zaitu bere urrikalkortasunean eta urrikalpenetan.
5. Bethetzen zaitu nahi ditutzun onez; zure gaztetasuna erreberrituko da arranoarena bezala.
6. Jaunak urrikalmenduak hartzen ditu, eta zuzenbidea bihurtzen daroete bidegabea jasaiten dutenei.
7. Moisi ezagutarazi diozka bere bideak, Israelgo semeei bere nahiak.
8. Jauna da urrikalmendutsu eta urrikalkor, luzakor eta guziz urrikaltzale.
9. Ez da bethi samur egonen, ez-eta bethi dixiduka hariko.
10. Ez daroku gure bekhatuen arabera egin, ez-etare gure tzarkerien araberako saria bihurtu;
11. Ezik zenbat-ere zerua lurraz gorago baita, hanbat hazkartu du bere urrikalmendua haren beldur direnen gainean.
12. Zenbat-ere iguzki-ilkhitzea etzitetik urrun baita, hanbat-ere urrun egin ditu gu ganik gure gaixtakeriak.
13. Nola aita bat urrikaltzen baitzaiote bere haurrei, hala urrikaldu da Jauna haren beldur direnen alderat,
14. Ezagutzen zuelakotz nolako orhez garen eginak.
Orhoitu da herrautsez eginak garela;
15. Gizonaren egunak belharraren pare dira; bazterretako lorea nola, hala loratzen da;
16. Ezen bizia haren baithan iraganen da, eta ez egonen; eta gero ez du bere lekhua gehiago ezagutuko.
17. Bainan Jaunaren urrikalmenduak egundainotik eta bethiren bethi du iraunen haren beldur direnen gainean;
Eta semeen semeetara hedatuko da haren zuzentasuna,
18. Haren legea begiratzen dutenen
Eta haren manamenduen bethetzeaz orhoit direnentzat.
19. Jaunak zeruan xuxendu du bere alkhia, eta ororen gainera hedatuko da haren erregetasuna.
20. Jauna benedika zazue, haren aingeru guziek, indarrez ahaldun zaretenek, haren errana egiten duzuenek, haren ahoko manuen bethetzeko.
21. Jauna benedika zazue, haren armada guziek, haren manu-bethetzaile, haren nahia egiten duzuenek.
22. Jauna benedika zazue, haren egintza guziek, haren jauntasuneko lekhu orotan; ene arima, benedika zazu Jauna.
CIII. PSAL.
1. Dabidi berari.
Ene arima, benedika zazu Jauna. Jainko Jauna, handizki zare goretsia. Ospez eta edertasunez inguratu zare;
2. Argiz jauntzia zare soineko batez bezala.
Zerua larru-olha bat bezala hedatu duzu;
3. Haren gain-aldeak urez estali ditutzu;
Hedoiaren gainera igaiten zare; ibiltzen zare haizeen hegalen gainean;
4. Zure aingeruak egiten ditutzu haizearen pare, eta zure manu-bethetzaileak su erregarria bezala;
5. Lurra asentatu duzu bere asentuaren gainean, eta ez da menderen mendetan makhurtuko.
6. Lezea zuen jauntzitzat soineko baten pare; urek estaltzen zituzten mendiak.
7. Ihes egin dute zure larderiaren aitzinean; zure ihurtzuriaren burrunbak ikharatu ditu.
8. Mendiak igaiten eta zelhaiak jausten dira berezi diozuten lekhuan.
9. Urei ezarri diozute iraganen ez duten mugarria, eta ez dira lurraren estaltzera bihurtuko.
10. Ithurriak igortzen ditutzu haranak gaindi, eta urak iragaiten dira mendi artetarik.
11. Bazterretako abere guziek hetarik edaten dute; basastoak, beren egarrian, hekien begira daude.
12. Zeruko hegastinak hekien gainean egoten dira; harrien erditik kantatzen dute.
13. Mendiak urztatzen ditutzu beren gain-aldeetarik; lurra asetzen da zure eskuetarikako fruituz.
14. Sorhoa sorrarazten duzu aziendentzat eta belharrak gizonaren zerbitzuko;
Lurretik atheratzen ditutzu ogia,
15. Eta arnoa, gizonaren bihotza harrotzen duena;
Olioa begithartea arraitzen duena, eta ogia, gizonaren bihotza hazkartzen duena.
16. Bazterretako zuhaitzak eta Libango zedroak, zuk landatu ditutzunak, nasaiki haziko dira;
17. Xoriek hekietan eginen dituzte ohantzeak.
Amiamokoaren etxea da orotarik gorena.
18. Mendi gorak orenentzat dira, harriak sagarroien ihes-lekhuak.
19. Ilhargia egin duzu, denboren erakhusteko; iguzkiak badaki noiz etzan.
20. Ilhunbeak ezarri ditutzu, eta gaua egin da; gauaz dabiltza oihaneko abere guziak;
21. Lehoinkumeak orroaz daude beren puska beharrez, eta Jainkoari galdatzen diote jatekoa.
22. Iguzkia ilkhitzen da; biltzen dira eta beren etzan-lekhuetan jartzen.
23. Gizona orduan atheratzen da bere lanera eta egitekora arrats arteo.
24. Zeinen diren ederresgarri, Jauna, zure obrak! Zuhurtziarekin egin ditutzu guziak: lurra bethea da zure ongiez.
25. Hori da itsasoaren handia eta zabala! Hortan daude nihonereko zierpeketak,
Abere xeheak handiekin;
26. Hor iragaiten dira untziak;
Hor dabila erainsuge hura, zeina hor dostatzeko egin izan baituzu.
27. Oro begira daude eman diozozuten bere orduan jatekoa.
28. Zuk emanez, bilduko dute; zuk eskua zabalduz, ontasunez oro betheko dira.
29. Berriz, aldaratzen baduzu begithartea, nahasmendutan jarriko dira; khenduko diozute hatsa, eta iraungiko dira eta beren herrautsera bihurtuko.
30. Igorriko duzu zure izpiritua eta kreatuak izanen dira, eta berrituko duzu lurraren gaina.
31. Jaunaren ospeak birau menderen mendetan! Jaunak gozo hartuko du bere egintzetan.
32. Harek begiratzen dio lurrari, eta ikhararazten du; ukitzen ditu mendiak, eta khetan jartzen dira.
33. Jauna kantaturen dut ene bizi guzian; biziko naizeno, psalmotan ospaturen dut ene Jainkoa.
34. Gogarako izan bekizkio ene hitzak; nik berriz, Jauna baithan hartuko dut ene gozoa.
35. Lurretik suntsi beitez bekhatoreak eta gaixtaginak, gehiago ez diren bezala; ene arima, benedika zazu Jauna.
CIV. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Aithor emozue Jaunari, eta dei egiozue haren izenari; populuetan ezagutaraz zatzue haren eginkariak.
2. Gorets zazue zuen kantu musikako tresnetan; ezagutaraz zatzue haren sendagaila guziak.
3. Lauda zazue haren izen saindua; goihera bedi Jauna bilhatzen dutenen bihotza.
4. Bilha zazue Jauna, eta indar har zazue; bilha zazue bethi haren begithartea.
5. Orhoit zaitezte egin dituen gauza ederresgarriez, haren sendagailez eta haren ahoko erabakiez,
6. Haren zerbitzari, Abrahamen haurrak; haren hautetsi, Jakoben umeak.
7. Hura da gure Jainko Jauna; haren erabakiak lur guziaren gainera hedatzen dira.
8. Orhoitu da bethi bere batasunaz, mila gizalditan bethetzeko eman duen hitzaz;
9. Abrahami egin agintzaz, eta Isaakekilako bere zinaz.
10. Eta hura legetan eman dio Jakobi, eta bethiko patutan Israeli,
11. Zioelarik: Emanen darotzut Kanaango lurra, zure primantza izanen da hura;
12. Noiz-ere moltxo ttipian, hainitz guti eta hango arrotz baitziren.
13. Eta jendaki batetik bertzera ibili ziren, eta erresuma batetik bertze populu batera.
14. Etzuen gizon bat utzi hekiei bidegabe egitera, eta hekien ariaz azurriatu zituen erregeak.
15. Berautzue ene kristorik uki; berautzue ene profeten gainean maltzurkeriarik erabiltzetik.
16. Eta gosetea deithu zuen lurraren gainera, eta ogiari khendu zaroen bere indarra.
17. Hekien aitzinean igorri zuen gizon bat: Josep gathibutzat izan zen saldua.
18. Gatheetan hestutuak izan ziren haren oinak, eta burdinak zilhatu zioen arima,
19. Haren hitza bethetzera ethor zedin arteo.
Jaunaren solasak sutu zuen;
20. Erregek bidali zuen haren gana eta libratu zuen; populuen buruzagiak kanporat atheratu zuen.
21. Ezarri zuen bere etxeko nausi, eta bere izate guzien buruko,
22. Erresumako aitzindariak argi zetzan bera bezala, eta zaharrei umotasuna irakhats ziozoten.
23. Eta Egipton sarthu zen Israel, eta Jakob Kamen lurrean arrotz izan zen.
24. Eta Jainkoak bere populua handizki berhatu zuen, eta bere etsaien gainean hazkartu.
25. Itzuli zuen Egiptoarren bihotza, higuin zezaten haren populua, eta maula egin ziozoten haren zerbitzariei.
26. Igorri zituen Moise, bere zerbitzaria, eta Aaron, zeina baitzuen hautatu.
27. Hekien baithan ezarri zuen ezagutkarien eta sendagailen egiteko ahala Kamen lurrean.
28. Ilhunbeak igorri eta bazterrak ilhundu zituen, eta etzituen garraztu bere solasak.
29. Hekien urak odoletara aldatu eta arrainak hilarazi zituen.
30. Hekien lurrak eman zituen igelak hekien erregeen gela barneenetaraino.
31. Mintzatu zen, eta uli eta ulitxeria bat ethorri zen hekien eremu guzietara.
32. Uritzat eman zaroeten harria, eta su bat oro erretzen zituena hekien lurrean.
33. Jo zituen hekien mahastiak eta pikoak, eta phorroskatu zituen hekien eremuko zuhaitzak.
34. Mintzatu zen, eta ethorri ziren harra eta xartala, zeinen elemenia nihonerekoa baitzen.
35. Belhar guziak iretsi zituzten hekien lurrean, eta jan zituzten hekien lurreko fruitu guziak.
36. Jaunak jo zituen hekien lurrean lehen-sorthuak oro eta hekien lan guzietako pikainak.
37. Eta Israeldarrak atheratu zituen urhe eta zilharrez betherik, eta hebaindu bat etzen hekien leinuetan.
38. Egiptoa boztu zen hekien goatez, zeren hekien beldurra jarria baitzen haren gainean.
39. Jaunak hedoi bat hedatu zuen hekien gerizatzeko, eta su bat hekiei gabaz argi egiteko.
40. Galdatu zuten, eta igorri zaroeten kaila eta zeruko ogitik ase zituen.
41. Urratu zuen harria, eta urak zurrustan atheratu ziren, eta hibaiak goan ziren mortua barna;
42. Zeren orhoitu baitzen bere zerbitzari Abrahami eman zaroen bere hitz sainduaz.
43. Bere populua bozkariotan eta bere hautetsiak goihererik atheratu zituen.
44. Eta eman zarozten jendaien herrialdeak, eta gozatu zituzten populuen lanak;
45. Haren zeremoniak begira, eta haren legea bilha zetzaztentzat.
CV. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Aithor emozue Jaunari, zeren den ona, zeren mendetan baitirau haren urrikalmenduak.
2. Nork erran Jaunaren ahalak eta adiaraz haren laudorio guziak?
3. Dohatsu begiratzen dutenak zuzentasuna, eta zuzenari bere bidea noiz-nahi ematen darotenak!
4. Gutaz orhoit zaitezi, Jauna, zure populuari dadukozun begitharte onean; zato gure ikhustera salbamenduzko gogoan,
5. Ikhus detzagun zure hautetsien onak, boz gaitezen zure populuaren bozkarioan, laudatua izan zaitezen zure primantzan.
6. Bekhatu egin dugu gure arbasoekin, gaizki ibili gare, tzarkeriak egin ditugu.
7. Gure arbasoek Egipton ez dituzte beren baithan ardietsi zure sendagailak, ez dira orhoitu zure urrikalmendu nihonereko guziez;
Hasarrearazi zaituzte, itsasora, itsaso Gorrira igaitean.
8. Eta Jaunak salbatu zituen bere izenaren ariaz, ezagutaraztekotzat bere ahala.
9. Eta dixidatu zuen itsaso Gorria, eta agortu zen; eta eraman zituen lezeak barna, hala-nola mortuko zelhaietik.
10. Atheratu zituen hastio zituztenen eskutik, eta etsaiaren eskutik berrerosi zituen.
11. Eta urez estali zituen hekien hestutzaileak, eta bat bakharra hekietarik etzen gelditu.
12. Eta Israeldarrek sinheste hartu zuten haren hitzetan eta kantatu zituzten haren laudorioak.
13. Laster makhurtu ziren, ahantzi zituzten haren egintzak, eta etzuten iguriki bere asmua bethe arteo.
14. Eta mortuan zalekeriari eman ziren, eta Jainkoa frogetan ezarri zuten toki agor hartan.
15. Eta eman zaroten galdatzen zutena, eta igorri zuen hekien lehien asetzekoa.
16. Eta kanpetan hasarrearazi zituzten Moise eta Aaron Jaunaren saindua.
17. Lurra iduki zen, eta iretsi zuen Dathan, eta estali zuen Abironen bilkhua.
18. Eta sua biztu zen hekien bilguman; garrak erre zituen bekhatu-egileak.
19. Eta Horeben egin zuten aratxe bat, eta adoratu zuten eskuz eginikako molde bat.
20. Eta belharra jaten duen aratxe baten itxurara trukatu zuten beren ospea.
21. Ahantzi zuten Jainkoa, hekiek salbatu zituena, Egipton gauza handiak,
22. Ederresrarriak Kamen lurrean eta ikharagarriak itsas Gorrian egin zituena.
23. Eta erran zuen xahutuko zituela, baldin Moise haren hautetsia haren aitzinean jarri ez balitz haren hausteko,
Aldararaztea gatik haren hasarrea, arren-eta etzetzan xahu;
24. Eta hekiek ezdeusentzat iduki zuten lehiagarrizko lurra.
Haren hitzari etzaroten sinhesterik eman,
25. Eta marmaraka haritu ziren beren olhetan; etzuten entzun Jaunaren mintzoa.
26. Eta hekien gainera goititu zuen bere eskua, hekien xahutzeko mortuaren erdian,
27. Hekien odola iraizteko jendaien aitzinean, eta hekien barraiatzeko bazter orotan.
28. Eta Beelphegorri kontsekratu ziren, eta hilen sakrifizioetarik jan zuten.
29. Eta samurrarazi zuten beren asmuez, eta xahutzeak berhatu ziren hekien artean.
30. Eta Jaunaren alde jarri zen Phinees, eta jabaldu zuen, eta xahutzea gelditu zen.
31. Eta hori egitate zuzentzat aiphatua izan zaio gizaldi orotan mendeetaraino.
32. Eta samurrarazi zuten Jauna Jazargoako uretan; eta Moise gaztigatua izan zen hekien gatik,
33. Zeren uhertu baitzuten haren gogoa,
Eta khordokatu baitzen bere ahoko solasetan.
34. Etzituzten xahutu Jaunak erran jendaiak;
35. Eta nahastekatu ziren jendaiekin, eta ikhasi zuten hekiek bezala egiten,
36. Eta zerbitzatu zituzten hekien jainkomoldeak, eta hori izan zen hekien behaztoparazteko;
37. Eta debruei imolatu zarozten beren seme-alabak;
38. Eta ixuri zuten hobengabeko odola, beren seme-alaben odola, zeinak sakrifikatu baitzituzten Kanaango jainkomoldeei.
Eta lurra odolez usteldua izan zen,
39. Eta khutsatu zuten beren eginkariez, eta lohitu ziren beren asmu tzarretan.
40. Eta Jauna hats gaixtoan hasarretu zen bere populuaren kontra, eta gaitzetsi zuen bere primantza.
41. Eta arthiki zituen jendaien eskuetara; eta nausitu zitzaizkoten hekiek hastio zituztenak.
42. Eta hestutu zituzten beren etsaiek, eta hekien eskuaren azpian aphalduak izan ziren.
43. Jaunak maiz libratu zituen.
Bainan hekiek kharmindu zuten beren gogoeta tzarrez, eta aphaldu zituen beren gaixtakerien ariaz.
44. Eta begiratu zaroeten hestutuak zabiltzanean, eta entzun zuen hekien othoitza.
45. Eta orhoitu zen bere patuaz, eta urrikitu zitzaioen bere urrikalmendu nihonerekoaren arabera.
46. Eta urrikalmendutara eman zituen, hekiek gathibu hartu zituztenen guzien aitzinean.
47. Gure Jainko Jauna, salba gaitzatzu, eta bil jendaien erditik;
Aithor bihur diozogun zure izen sainduari, eta gorets gaitezen zure laudorioetan.
48. Benedika bekio Israelgo Jainko Jaunari mendetik mendeetaraino; eta populu guziak erranen du: Halabiz, halabiz.
CVI. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Jaunari aithor emozue, zeren den ona, zeren mendetan baitirau haren urrikalmenduak.
2. Mintza beitez Jaunak berrerosi dituenak, etsaiaren eskutik berrerosi eta herrialde orotarik bildu dituenak,
3. Iguzki-sortzetik etzateko lekhuraino, ipharretik itsasoraino.
4. Mortuan, toki agorretan bazterrez bazter ibili dira; egoitzazko hiri baterako bidea ez dute aurkhitu izan.
5. Gosez eta egarriz, hekien arima iraungi da hekien baithan.
6. Eta beren hesturan deihadar egin diote Jaunari, eta beren beharren azpitik atheratu ditu.
7. Eta bide zuzenera eraman ditu, goan zitezen egoitzazko hirira.
8. Jaunari aithor bihur bekio bere urrikalmenduez, eta haren sendagailez gizonen semeentzat;
9. Zeren duen are arima iraungia, eta ontasunez gainditu goseak zadukana,
10. Ilhunbeetan eta herioaren itzalean jarriak zirenak, erromeserian eta burdinen lokharrietan zaudezenak,
11. Kharmindu zituztelakotz Jaunaren solasak, eta hasarrearazi Guziz-Goraren gogoa.
12. Eta nekheen erdian beheratua izan da hekien bihotza; hebainduak izan dira, eta ez da nihor izan laguntza emateko.
13. Eta beren hesturan Jaunari deihadar egin diote, eta beren beharren azpitik atheratu ditu.
14. Eta ilkhi ditu ilhunbeetarik eta herioaren itzaletik, eta trenkatu ditu hekien lokharriak.
15. Jaunari aithor bihur bekio bere urrikalmenduez, eta gizonen semeentzateko haren sendagailez,
16. Zeren phorroskatu dituen kobrezko atheak eta kraskatu burdinazko hagak.
17. Atheratu ditu beren tzarkeriako bidetik; ezen beren gaixtakerien gatik ziren beheratuak.
18. Hekien arimak gaitzets zuen edozein janhari, eta herioaren atheetaraino ziren hurbilduak.
19. Eta beren hesturan Jaunari deihadar egin diote, eta beren beharren azpitik atheratu ditu.
20. Igorri diote bere hitza eta sendatu ditu, eta heriotzetik atheratu ditu.
21. Jaunari aithor bekizkio bere urrikalmenduak, eta gizonen semeentzateko haren sendagailak.
22. Eta laudoriozko sakrifizioa sakrifika biozote, eta bozkarioz oihu egin betzazte haren eginkariak.
23. Untziz itsasoaren gainean dabiltzanek, uren zabaltasunean lanean hari direnek,
24. Hekiek ikhusi dituzte Jaunaren egintzak eta sendagailak lezeen erdian.
25. Jauna mintzatu, eta agertu da phesiaren hatsa, eta jauzi dira itsasoko uhinak;
26. Zeruraino igaiten dira, eta lezeondora jausten; gaitzaren gaitzez itsasgizonei ihartzen zaiote bihotza.
27. Nahasiak eta khordokan dabiltza hordia bezala, eta suntsitu da hekien zuhurtzia guzia.
28. Eta beren hesturan, Jaunari deihadar egin diote, eta beren atheketarik atheratu ditu.
29. Eta phesiatik haize ezti bat egin du, eta ixildu dira itsasoko uhinak.
30. Eta hekien ixiltzeaz boztu dira, eta Jaunak eraman ditu berek nahi zuten portura.
31. Jaunari aithor bekizkio bere urrikalmenduak, eta gizonen semeentzateko haren sendagailak;
32. Eta gorets bezate populuaren baldarnan, eta lauda bezate zaharren bilkhuan.
33. Hibaiak ezarri ditu mortua bezala, eta uren iragan-bideak egarriz hiltzeko tokiak bezala,
34. Lur gori bat gatz-toki bat bezala, han egoten zirenen gaixtakeria gatik.
35. Ur-osinetara aldatu du mortua, eta urik gabeko leihorra ur-maeletara.
36. Eta han ezarri ditu gose zirenak, eta hiri bat egin dute egon-lekhutako.
37. Eta landak erain dituzte, eta mahastiak landatu; eta fruitua nasai eman dute.
38. Jaunak benedikatu ditu, eta handizki berhatu dira; eta ez ditu hekien aziendak gutitu.
39. Eta gutitara ethorri dira, eta gaitz eta nahigabe askoz joak izan dira.
40. Erdeinua ixuria izan da aitzindarien gainera, eta Jaunak erabili ditu biderik gabeko tokitan, eta ez bidean.
41. Eta beharretik atheratu du noharroina, eta ardiak bezala berhatu ditu haren haurrak.
42. Prestuek ikhusiko dute, eta boztuko dira; eta gaixtagin guziek tapatuko dute beren ahoa.
43. Nor da zuhur, eta hainak begiratuko ditu gogoan horiek, eta izaten du Jaunaren urrikalpenen adimendua?
CVII. PSAL.
1. Dabidi berari psalmoko kantika.
2. Jainkoa, ene bihotza aphaindua da, aphaindua da ene bihotza.
Kantatuko dut, musikako tresnak joko dut ene ospearen erdian.
3. Atzar zaite, ene ospea; atzar, maniurra eta gitarra: goiz-goizetik atzarriko naiz ni ere.
4. Populuen aitzinean aithor emanen darotzut, Jauna, eta psalmoak kantaturen darozkitzut jendaien erdian;
5. Zeren zure urrikalmendua zeruak baino handiago baita, eta hedoietaraino heltzen baita zure egia.
6. Zeruen gainera altxa zaite, Jainkoa, eta zure ospeak dirdira beza lur guziaren gainera,
7. Athera ditezentzat zure maiteak: Zure eskuinak libra beneza, eta entzun nezazu;
8. Jauna mintzatu da bere lekhu sainduan.
Bozkarioz jauziko naiz: phartituko dut Sikem eta olhetako harana neurtuko.
9. Galaad enea da, eta enea da Manase; eta Efraim da ene buruaren geriza.
Juda ene errege da;
10. Moab ene pheskizaren untzia.
Idumean hedatuko dut ene oina; arrotzak ene adiskide egin dira.
11. Nork eramanen nau hiri hazkartura? nork eramanen nau Idumearaino?
12. Ez othe zuk, Jainkoa, zeinak hastandu baikintutzun, eta ez baitzinen, oi Jainkoa, gure armadetara agertzen?
13. Hesturatik ilkhitzeko laguntza iguzu, ezen salbatzeko alferra da gizonaren eginahala.
14. Jainkoa baithan eginen dugu indar, eta harek ezdeusetara ekharriko ditu gure etsaiak.
CVIII. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa.
2. Jainkoa, ez bezazu ixil ene laudorioa, bekhatorearen ahoa eta maltzurrarena ene gainera ideki direlakotz.
3. Maltzurkerian mintzatu dira ene kontra, eta herrazko solasez inguratu naute, eta ariarik gabe jazarri darotade.
4. Maithatu behar orde, enetzat gaizkika hari ziren; ni aldiz othoitzean nindagoen.
5. Gaizkiak ongientzat, eta herra ene amodioaren ordain bihurtu daroztade.
6. Gaixtagina ezar zazu ene etsaiaren nausi, eta bethi haren eskuinean izan bedi debrua.
7. Juiatua izaten denean, kondenaturik ilkhi bedi, eta bere othoitza bekhatutzat athera bekio.
8. Gutituak izan beitez haren egunak, eta bertze batek har beza haren kargua.
9. Haren semeak umezurtz egin beitez, eta haren emaztea alhargun.
10. Haren haurrak lekhuz lekhu erabiliak izan beitez, eskale, eta beren egoitzetarik iraiziak.
11. Lukulariak bilha beza haren izate guzia, eta arrotzek larru betzazte haren nekheetarikako onak.
12. Harentzat laguntzailerik izan ez bedi, ez-eta haren umezurtzez urrikalduko denik.
13. Haren ganikako umeak izan beitez herioaren bazka, eta haren izena gizaldi bakhar batean gal bedi.
14. Haren arbasoen gaixtakeria Jaunaren aitzinean orhoitzapenetara bihur bedi, eta haren amaren bekhatua ez bedi izan ezeztatua.
15. Jaunaren aitzinean iraun bezate bethi, eta lurretik suntsi bedi hekien orhoitzapena,
16. Zeren ez den urrikalmendu hartzeaz orhoit izan;
17. Eta zeren hilarazi beharrez jazarri dioen gizon buluz, erromes eta atsekabetan zenari.
18. Madarizionea du maithatu, eta madarizionea zaio ethorriren; benedizioneaz etzen gura, eta benedizionea haren ganik urrunduren da.
Madarizionea jauntzi du hala-nola soineko bat, eta ura bezala sarthu da haren barnean, eta olioa bezala haren hezurretan.
19. Izan bekio estaltzen duen soinekoa bezala, tinkatzen duen gerrikoa bezala.
20. Horra zer saria izanen duten Jaunaren baithan ene belzten eta ene arimaren kontra gaizki erraten hari direnek.
21. Eta zuk, Jauna, Jauna, enekin egizu zure izenaren ariaz, zeren gozoa baita zure urrikalmendua.
Libra nezazu,
22. Zeren naizen behar eta eskasian, eta nahasia den ene barnean ene bihotza.
23. Khendua naiz erortzen den itzala iduri, eta iraizia xartalak bezala.
24. Baruraz herbalduak dira ene belhaunak, eta ene haragia olio eskasez iraungia da.
25. Eta hekien laidagarri bilhakatu naiz: ikhusi naute, eta dardaratu dituzte buruak.
26. Lagunt nezazu, ene Jainko Jauna, eta salba zure urrikalmenduaren arabera.
27. Eta jakin bezate zure eskutik heldu direla haukiek oro, eta hau zuk egina dela, Jauna.
28. Hekiek madarikatzen hariko dira, eta zu benedikatzen; urmariatuak izan beitez ene kontra jaikitzen direnak; aldiz, bozkariotan izanen da zure zerbitzaria.
29. Ahalkeaz jauntziak izan beitez ene belzten hari direnak, eta beren ahalkeak estal betza gaineko soinak bezala.
30. Ene ahoak Jaunari aithor goraki emanen dio, eta ostearen erdian laudaturen dut;
31. Zeren egotu den beharraren eskuinean, ene arimaren begiratzeko jazarleen ganik.
CIX. PSAL.
1. Dabiden psalmoa.
Jaunak ene Jaunari erran dio: Jar zaite ene eskuinean,
Zure etsaiak ezar detzadan arteo zure oinpeko alkhi.
2. Jaunak Siondik ilkhiaraziko du zure indarreko makhila: erregina zaite zure etsaien erdian.
3. Zure indarreko egunean, saindutasuneko ospearen erdian zure baithan da zure hastea; ene galtzarretik atheratu zaitut artizarra baino lehen.
4. Jaunak zin egin izan du, eta etzaio urrikituren: Bethiko zu zare aphez, Melkisedeken arara.
5. Jauna zure eskuinean da; bere hasarreko egunean phorroskatu ditu erregeak.
6. Jendaien erdian juiatzen hariko da; xahutuko ditu bazterrak; lehertuko ditu askoren buruak lurrean.
7. Bidean errekatik edanen du; hargatik goratuko du burua.
CX. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Jauna, ene bihotz oroz aithor bihurturen darotzut prestuen baldarna, bilkhuetan.
2. Handiak dira Jaunaren eskuko lanak, bere nahi guzien arabera bereziak.
3. Aithor eta gorespen atheratzen diote bere lanek, eta menderen mendetan iraunen du haren zuzentasunak.
4. Jaun urrikalkor eta urrikalmendutsuak bere sendagailen orhoitzapen bat eman du:
5. Jatekoa eman diote haren beldur direnei.
Bere patuaz orhoituko da bethi guzian;
6. Bere populuari ezagutaraziko dio bere egintzen indarra,
7. Hari emanez jendaien primantza; egia eta zuzentasuna haren eskuetako egintzak dira.
8. Zinak dira haren lege guziak eta bethiren bethiko gogortuak, zintasunean eta zuzentasunean eginak.
9. Jaunak berrerospena igorri dio bere populuari; bethikotzat egin du harekin batasun.
Saindua eta ikharagarria da haren izena:
10. Jaunaren beldurra da zuhurtziaren hastapena.
Hura zaintzen duten guzietan da adimendu ona: haren laudorioek iraunen dute menderen mendetan.
CXI. PSAL.
1. Lauda Jauna, Agjeoren eta Zakariasen bihurpenaz. Dohatsu Jaunaren beldur den gizona! Haren manamenduetan guziz lakhet dena.
2. Lurraren gainean ahaldun izanen da haren ganikako ondoregoa: benedikatuak izanen dira prestuen umeak.
3. Ospea eta aberastasunak haren etxean izanen dira, eta menderen mendetan iraunen du haren zuzentasunak.
4. Ilhunbeetan prestuei argi bat ilkhi zaiote: Jauna urrikalkor, urrikalmendutsu eta zuzena da.
5. Dohatsua da urrikaltzen eta maileguz ematen duen gizona! Bere solas guziak adimendurekin aphaintzen ditu;
6. Hargatik ez da behinere khordokatua izanen.
7. Prestua bethi guzian izanen da orhoitzapenetan; gaizki entzute beldurrik ez du izanen.
Jaunaren baithan igurikitzera dago haren bihotza;
8. Haren bihotza gothortua da; ez da khordokatuko bere etsaiak heziak ikhusi arteo.
9. Barraiatu, beharrei eman du bere izana; haren zuzentasunak menderen mendetan du iraunen; haren adarra ospetara izanen da goratua.
10. Gaixtaginak ikhusiko du eta hasarretuko da; karraskatuko ditu hortzak eta ihartuko da: galduko da bekhatoreen lehia.
CXII. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Haurrak, lauda zazue Jauna, lauda zazue Jaunaren izena.
2. Benedika bekio Jaunaren izenari oraidanik eta mendeetaraino.
3. Iguzkiaren ilkhitzetik etziten den lekhuraino laudatzeko da Jaunaren izena.
4. Jauna jendaia guziez gorago da, eta zeruan gainetik gorago da haren ospea.
5. Nor da gure Jainko Jaunaren idurikorik, zeinak hergoretan baitu bere egoitza,
6. Eta zeruan eta lurrean diren aphalei begiratzen baitiote;
7. Zeinak beharra lurretik jaikarazten baitu, eta erromesa samatsetik goratzen,
8. Hura jarrarazteko aitzindariekin, bere populuko buruzagiekin;
9. Zeinak agor zen emaztekia ezartzen baitu bere etxean haur-moltzoaren ama bozkariotsu?
CXIII. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Israel ilkhi zenean Egiptotik, Jakoben etxea erdaldun hekien artetik,
2. Judea bilhakatu zen Jaunaren saindutegi eta Israel haren erreinu.
3. Itsasoak ikhusi eta ihes goan zen; Jordaneak gibelerat egin zuen.
4. Mendiak jauzi ziren ahariak bezala, eta mendixkak ardien bildotsak iduri.
5. Itsasoa, zer duk ihes goateko; eta hik, Jordanea, zergatik egin duk gibelerat?
6. Mendiak, zertako jauzi zarete ahariak bezala, eta zuek, mendixkak, bildotsak iduri?
7. Lurra ikharatu da Jaunaren aitzinean, Jakoben Jainkoaren aitzinean.
8. Harek aldatzen du harria ur-maeletara, eta kotorra ithur-uretara.
1. Ez guri, Jauna, ez guri, bainan zure izenari eman ezozu ospe,
2. Zure urrikalmendu eta egiaren ariaz, beldurrez-eta jendaiek noizbait erran dezaten: Non da horien Jainkoa?
3. Gure Jainkoa ordean zeruan da; bere gogoko zituen guziak egin ditu.
4. Jendaien jainko-itxurak dira zilhar eta urhe, gizonen eskuetako lanak.
5. Ahoa badute, eta ez dira mintzatzen; badituzte begiak, eta ez dute ikhusten.
6. Beharriak izan, eta ez dute aditzen; sudur-mizpirak izan, eta ez dute usnatzen.
7. Badituzte eskuak, eta ez dute haztatzen; oinak ere, eta ez dira ibiliko; beren zintzurretik ez dute oihurik eginen.
8. Hekien iduriko bilhaka beitez hekien egileak, eta hekietan sinheste duten guziak.
9. Israelen etxeak Jauna baithan iduki du bere pheskiza: hura da haren laguntza eta geriza.
10. Aaronen etxeak Jauna baithan iduki bere pheskiza: hura da haren laguntza eta geriza.
11. Jaunaren beldur direnek Jauna baithan iduki dute beren pheskiza: hura da hekien laguntza eta geriza.
12. Jauna orhoit izan da gutaz eta benedikatu gaitu.
Benedikatu du Israelen etxea, benedikatu du Aaronen etxea.
13. Ttipi eta handi, benedikatu ditu Jaunaren beldur diren guziak.
14. Jaunak gehiago egin beza zuentzat, zuentzat eta zuen semeentzat.
15. Benedika bezaitzazte Jaunak, zeru-lurrak egin dituenak.
16. Jaunarena da zeruko zerua; lurra aldiz, gizonen semeei eman izan daroete.
17. Hilek etzaituzte laudaturen, Jauna, ez-eta ifernura jausten diren guziek.
18. Bainan guk, bizi garenek, benedikatzen dugu Jauna, oraidanik eta mendeetaraino.
CXIV. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Maithatu dut, zeren Jaunak entzunen baitu ene othoitzaren oihua;
2. Zeren ene alderat makhurtu baitu bere beharria; eta nik dei eginen diot ene egun orotan.
3. Heriotzeko oinhazeek inguratu naute, eta ifernuko athekek atzeman haute.
Hestura eta oinhazea aurkhitu ditut,
4. Eta dei egin diot Jaunaren izenari. Oi Jauna, athera zazu ene arima:
5. Urrikalmendutsua da Jauna eta zuzena, eta urrikaltzen da gure Jainkoa.
6. Jaunak begiratzen ditu ttipiak: aphaldu naiz eta atheratu nau.
7. Oi ene arima, itzul hadi hire phausura, zeren benedikatu baihau Jaunak;
8. Ezen khendu ditu heriotzeari ene bizia, nigarrei ene begiak, erorikoari ene oinak.
9. Jaunaren gogarako izanen naiz bizi direnen tokian.
CXV. PSAL.
10. Lauda Jauna.
Sinhetsi dut; hargatik mintzatu izan naiz: bainan ni hainitz aphaldua izan naiz.
11. Ene asalduan erran izan dut: Gizon guziak gezurtiak dira.
12. Zer bihurtuko diot Jaunari niri egin darozkidan guzientzat?
13. Hartuko dut salbamenduko untzia, eta dei eginen diot Jaunaren izenari.
14. Jaunari bere populu guziaren aitzinean bihurtuko diozkat ene botuak:
15. Jaunaren aitzinean prezagarri handi da haren sainduen heriotzea.
16. Oi Jauna, zeren naizen zure zer-bitzaria, zure zerbitzaria eta zure neskatoaren umea,
Hautsi ditutzu ene lokharriak:
17. Eskainiko daretzut laudoriozko sakrifizio bat, eta dei eginen diot Jaunaren izenari.
18. Jaunari bihurtuko diozkat ene botuak bere populu guziaren aitzinean,
19. Jaunaren etxeko lorioan, zure erdian, oi Jerusaleme.
CXVI. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Lauda zazue Jauna, jendaia guziek; hura lauda zazue, populu guziek;
2. Zeren gure gainean finkatu baita haren urrikalmendua, eta Jaunaren zintasunak baitirau menderen mendetan.
CXVII. PSAL.
1. Lauda Jauna. Jaunari aithor bihur diozozue, zeren den ona, zeren mendetan hedatzen den haren urrikalmendua.
2. Orai Israelek erran beza ona dela, haren urrikalmenduak mendetan badirauela.
3. Orai erran beza Aaronen etxeak, haren urrikalmenduak mendetan badirauela.
4. Orai erran bezate Jaunaren beldur diren guziek, haren urrikalmenduak mendetan badirauela.
5. Jaunari ene hesturatik dei egin diot, eta Jaunak entzun nau zabalera atheratuz.
6. Jauna da ene laguntza, ez naiz gizonak egin dezakedanaren beldur izanen.
7. Jauna da ene laguntza, eta ni nardatuko naiz ene etsaiez.
8. Hobe da Jaunaren baithan fidatzea gizonetan baino.
9. Hobe da Jaunaren baithan uste izatea aitzindarietan baino.
10. Jendaki guziek inguratu naute, eta Jaunaren izenean hekien ganik izan naiz aspertua.
11. Inguratuz ingurakatu naute, eta Jaunaren izenean izan naiz hekien ganik aspertua.
12. Inguratu naute erleek bezala, sutan jarri dira sua lapharretan bezala, eta Jaunaren izenean izan naiz hekien ganik aspertua.
13. Bulkhatua izan naiz, erortzerat abian, eta Jaunak soinkatu nau.
14. Jauna da ene indarra, ene ospea, eta ene salbatzaile jarri da.
15. Bozkariozko eta esker onezko otsak dira prestuen olhetan.
16. Jaunaren eskuinak egin du indar; Jaunaren eskuinak goititu nau; Jaunaren eskuinak egin du indar.
17. Ez naiz hilen, bainan-bai biziko, eta goraki erranen ditut Jaunaren eginak.
18. Jaunak gogorki nau zehatu, ez nau ordean heriotzearen eskuetarat eman.
19. Zabal daroztatzue zuzenbideko atheak; hekietan sarthurik aithor Jaunari diot bihurturen.
20. Hau da Jaunaren athea, huntarik sarthu dira prestuak.
21. Aithor darotzut bihurturen, zeren nauzun entzun eta jarri zaren ene salbatzaile.
22. Etxe-egileek ez onhetsi harria, hura bilhakatu da izkina-harri.
23. Jaunak egin du hori, eta gure begientzat da miresgarri.
24. Hau da Jaunak egin duen eguna; bozkarioz jauz gaitezen egun.
25. Oi Jauna, salba nezazu! Oi Jauna, egizu onduz nohan!
26. Benedika bekio Jaunaren izenean heldu denari!
Benedikatu zaituztegu Jaunaren etxetik:
27. Jauna da Jainko, eta argia eman daroku.
Besta handi bat egizue abar hostotsuekin aldareko adarretaraino.
28. Zu zare ene Jainkoa eta zuri darotzut aithor bihurturen; zu zare ene Jainkoa, eta zu zaitut goretsiren.
Aithor darotzut bihurturen, zeren nauzun entzun eta jarri zaren ene salbatzaile.
29. Aithor bihur diozogun Jaunari, zeren den ona, zeren bethi dirauen haren urrikalmenduak.
CXVIII. PSAL.
1. Lauda Jauna.
ALEPH. Dohatsu bidean nothagabe, Jaunaren legean dabiltzanak!
2. Dohatsu haren manamenduak ikhartzen dituztenak, eta hura bihotz oroz bilhatzen dutenak!
3. Ezen gaixtakeria egiten dutenak, haren bideetan ez dabiltza.
4. Zuk duzu manatu zure manamenduak hertsiki begiratzea.
5. Oxala ene urhatsek har baletzate zure manamenduen begiratzeko bideak!
6. Ez nintake orduan ahalkez joa, zure manu guzietara begia ematean.
7. Aithor bihurturen darotzut bihotzeko zintasunean, zeren ikhasi baitut zure erabakien zuzentasuna.
8. Zure manamenduak zainduko ditut; ez nezazula alde bat utz bazterrerat.
BETH. 9. Gazteak nola xuxen dezake bere bidea? Zure erranak begiratuz.
10. Bilhatu zaitut ene bihotz oroz: ez nezazula urrunt zure manamenduetarik.
11. Bihotzaren barnean iduki ditut zure erranak, zure alderat bekhaturik ez egitea gatik.
12. Benedikatua zare, Jauna: irakhats dizadatzu zure manamenduak.
13. Ene ezpainetan derabilzkat zure ahoko erabaki guziak.
14. Zure lekhukotasunen bidean dut lakhet, aberastasun guzietan bezala.
15. Zure manamenduetan alhatuko dut gogoa, eta zure bideei begira egonen naiz.
16. Zure manamenduetan alhatuko dut gogoa, zure erranak ez ditut ahantziko.
GIMEL. 17. Dohain emozu zure zerbitzariari, bizkor nezazu, eta begiratuko ditut zure erranak.
18. Argi zatzu ene begiak eta zure legeko miresgarritasunak begietsiren ditut.
19. Ni arrotz bat naiz lurraren gainean: ez biatzatzu gorde zure manamenduak.
20. Zure legean lehiaz bethi hurrandua da ene arima.
21. Azurriatu ditutzu hanpurutsuak; madarikatuak, zure manamenduetarik makhurtzen direnak.
22. Laidoa eta erdeinua khen zatzu ene gainetik, bilhatu ditudalakotz zure lekhukotasunak;
23. Ezen buruzagiak jarri eta ene kontra mintzatu dira; aldiz zure zerbitzaria, zure legeetan alhatzen zen;
24. Alabainan zure lekhukotasunak dira ene gogo-erabilketak, eta zure legeak ene bidari.
DALETH. 25. Lurrari eroria dago ene arima: bizkor nezazu zure hitzaren arabera.
26. Erakhutsi darozkitzut ene bideak, eta entzun nauzu: irakhats dizadatzu zure legeak.
27. Irakhats dizadazu zure legeen bidea; eta zure sendagailez alhatuko dut ene gogoa.
28. Unhaduraz lo-asmara erori da ene arima, hazkar nezazu zure agintzen arabera.
29. Tzarkeriako bidetik aldara nezazu, eta zure legearen arietan urrikal zakizkit.
30. Egiaren bidea dut hautatu, eta zure erabakiak ez ditut ahantzi.
31. Jauna, zure lekhukotasunei naiz eratxiki; ez benezazu arthik ahalketara.
32. Zure manamenduen bideaz lasteregin dut, zabaldu duzunean ene bihotza.
HE. 33. Legetzat emadazu, Jauna, zure manamenduen bidea, eta hura bilhaturen dut bethi.
34. Emadazu ezagutza, eta ikhartuko dut zure legea eta ene bihotz oroz begiratuko dut.
35. Eraman nezazu zure manamenduen bideaz, zeren hura nahi izan baitut.
36. Ene bihotzari ixuria emozu zure lekhukotasunetara, eta ez jaramankeriara.
37. Bazter zatzu ene begiak, ez detzazten gauza hutsalak ikhus; zure bidean bizkor nezazu.
38. Zure hitza jar zazu zure zerbitzariaren baithan, egon dadientzat zure beldurrean.
39. Ene ganik khen zazu lotsatzen nauen laidoa, ezen gozoz betheak dira zure erabakiak.
40. Huna non zure legearen lehiaz nagon erretzen; zure zuzentasunaren arabera biziaraz nezazu.
VAU. 41. Zure urrikalmendua, Jauna, ene gainera jauts bedi, eta zure ganikako salbamendua zure hitzaren arabera.
42. Eta hitz bat ihardetsiko diotet jazarrika hari zaizkitanei, zure solasetan dadukadala ene igurikimena.
43. Eta ez biazazu nihoiz-ere ahotik khen egiaren hitza, zeren zure solasetan baitut ene pheskiza.
44. Eta bethi begiraturen dut zure legea, bethi eta bethiren bethi.
45. Bide zabalaz nindabilan, zure manamenduak bilhatu nituelakotz.
46. Zure lekhukotasunez erregeen aitzinean mintzatzen nintzen, eta ez nintzen ahalketara erortzen.
47. Eta zure manamendu maithatu nituenetan alhatzen nuen gogoa.
48. Eta ene eskuak altxatu ditut zure manamendu maithatu ditudanei, eta zure legeetan nintzen alhatzen.
ZAIN. 49. Orhoit zaitezi zure zerbitzariari eman hitzaz, zeintaz niri eman baitarotazu ene pheskiza.
50. Hartarik izatu dut ene sosegua ene beheramenduan, zeren zure solasak bainau bizkortu.
51. Hanpurutsuak alde orotarik gaixtakerian hari zitaizkidan: bainan ni ez naiz zure legetik makhurtu.
52. Zure erabaki egundainotikakoez orhoit izan naiz, Jauna, eta sosegu hartu dut.
53. Erkhidura nausitu zait, bekhatoreek uzten zutelakotz zure legea.
54. Ene desterruko lekhuan zure erabaki zuzenak ziren ene kantuen bide.
55. Gabaz zure izenaz orhoit izan naiz, Jauna, eta begiratu izan dut zure legea.
56. Zure erabakiak bilhatu ditudalakotz gerthatu zait hori.
HETH. 57. Oi Jauna, ene zathia, erran dut zure legea idukiren dudala.
58. Zure begithartea othoiztu dut ene bihotz guziaz; urrikal zakizkit zure hitzaren arabera.
59. Ene bideez gogoeta egin izan dut, eta oinak itzuli ditut zure legeetara.
60. Abian naiz, eta ez lotsa zure manamenduen begiratzera.
61. Bekhatoreen lokharriek inguratu naute, eta ez dut halere ahantzi zure legea.
62. Gau minean jaikitzen nintzen zuri aithor bihurtzera zure legeko erabaki zuzenen gainean.
63. Phartedun naiz zure beldur diren guziekin eta zure manamenduak zaintzen dituztenekin.
64. Zure urrikalmenduaz lurra bethea da, Jauna; zure legeak irakhats dizadatzu.
TETH. 65. Zure zerbitzariari ongia egin diozu, Jauna, zure hitzaren arabera.
66. Irakhats dizadatzu ontasuna, zuhurtasuna, jakitatea, zeren sinheste izan dudan zure manamenduetan.
67. Beheratua izan nindadien aitzinean, hobendun erori nintzen: hargatik zaindu dut zure legea.
68. Ona zare zu, eta zure ontasunean irakhats dizadatzu zure legeak.
69. Hanpurutsuen gaixtakeria metatua da ene gainean: nik orduan ene bihotz guziaz ikharturen ditut zure manamenduak.
70. Esnea bezala manthoindua da hekien bihotza, nik aldiz zure legean alhatu dut ene gogoa.
71. Enetzat on da zeren beheratu nauzun, ikhas detzadan zure legeak.
72. Zure ahoko legea enetzat hobe da, urhe eta zilhar metak baino.
JOD. 73. Zure eskuek egin eta orhatu naute: indazu adimendua ikhas ditzadan zure manamenduak.
74. Zure beldur direnek ikhusiko naute eta boztuko dira, zure hitzetan ezarri dudalakotz ene igurikimen guzia.
75. Ezagutzen dut, Jauna, zure erabakiak zuzenezkoak direla, eta zuzenki beheratu nauzula.
76. Zure urrikalmendua ethor bedi ene sosegatzera, zure zerbitzariari eman diozun hitzaren arabera.
77. Ethor bekizkit zure urrikaltzapenak, eta biziko naiz, zeren zure legeaz baitira ene gogo-erabilketak.
78. Ahalkez estaliak izan beitez hanpurutsuak, ene gainean bidegabeki erabili dutelakotz gaixtakeria: nik aldiz, zure manamenduetan alhatzen nuen gogoa.
79. Ene alde itzul beitez zure beldur direnak, eta zure lekhukotasunan berri dakitenak.
80. Ene bihotza nothagabe bilhaka bedi zure legeetan biziz, ez nadientzat izan ahalketara arthikia.
CAPH. 81. Ene arima iraungi da zure ganikako salbamenduaren iguri, eta zure hitzean ezarri dut ene pheskiza guzia.
82. Ene begiak iraungi dira zure agintzen ondoreen iguri, ziotelarik: Noiz emanen darotazu sosegu?
83. Ezen bilhakatu naiz zahagi bat izotzean bezala: ez ditut halere ahantzi zure manamenduak.
84. Zenbat egun ditu zure zerbitzariak, zuzenari bidea eman diozozun arteo ene jazarleen gainean?
85. Gaixtaginek erasi darozkidate elhe huts asko, bainan ez zure legearen idurikorik.
86. Zure manamendu guziak egia fiera dira: ene etsaiek bidegabeki jazarri darotade: lagun nezazu.
87. Xahutzer naute lurrean: nik ordean ez ditut bazterrerat utzi zure manamenduak.
88. Bizkor nezazu zure urrikalmenduaren arabera, eta begiratuko ditut zure ahoko lekhukotasunak.
LAMED. 89. Zure hitzak, Jauna, bethiren bethi dirauka zeruan.
90. Zure egiak dirauka mendetik mendera: zuk asentatu duzu lurra, eta badirau.
91. Egunak ihardukitzen du zuk manatu urhatsean, zeren orok zerbitzatzen baitzaituzte.
92. Zure legeaz izan ez balira ene gogoko erabilketak, orduan beharbada galduko nintzen ene beheramenduan.
93. Behinere ez ditut ahantziko zure manamenduak, zeren hekien bidez bainauzu bizkortu.
94. Zurea naiz, salba nezazu, ezen zure manamenduak bilhatu ditut.
95. Gaixtaginek iguriki naute, ni galdu nahiz; bainan ezagutu ditut zure lekhukotasunak.
96. Gauza akhabatu guzien akhabantza ikhusi dut; bainan zure legea guziz da hedatua.
MEM. 97. Nola maithatu dudan, Jauna, zure legea! Hartan alhatzen dut egun guzian ene gogoa.
98. Ene etsaiak baino umoago egin nauzu zure legeaz, zeren hari bainago bethi iratxikia.
99. Adimendu handiagoa izatu dut ene irakhasle guziek baino, zeren zure lekhukotasunak izatu baitira bethi ene gogoaren alhabide.
100. Adimenduz gainditu ditut zaharrak, zeren zure manamenduak ditudan bilhatu.
101. Ene oinak bide tzar guzitarik debekatu ditut, zure hitzaren begiratzea gatik.
102. Zure erabakietarik ez naiz makhurtu, zeren zuk eman izan darotazun legea.
103. Zeinen gozo zaizkidan zure solasak! Eztia ene ahoari baino gehiago.
104. Zure manamenduez izatu naiz argitua: hargatik higuindu ditut tzarkeriako bide guziak.
NUN. 105. Zure hitza kriselu bat da ene urhatsentzat, eta argi bat ene ibilbideentzat.
106. Zin egin eta burutan hartu dut zure zuzentasuneko erabakien zaintzea.
107. Alde orotarik beheratua naiz, Jauna; bizkor nezazu zure hitzaren arabera.
108. Begitharte egiozute, Jauna, ene ahoak bere nahitara egin botuei, eta irakhats dizadatzu zure erabakiak.
109. Ene arima ene eskuen menturan da bethi, eta ez dut ahantzi zure legea.
110. Artea hedatu darotade gaixtaginek, eta ez naiz zure manamenduetarik baztertu.
111. Bethiko primantzetan ardietsi ditut zure lekhukotasunak, zeren baitira ene bihotzaren bozkarioa.
112. Ene bihotzari ixuria eman diot zure legeen begiratzera, sariaren arietan.
SAMECH. 113. Gaixtaginak hastio izan ditut, eta maithatu dut zure legea.
114. Ene laguntza eta ene habea zare zu, eta zure hitzean izatu dut ene igurikitza handia.
115. Urrun zaitezte, gaixtaginak, ni ganik; eta ikharturen ditut ene Jainkoaren manamenduak.
116. Esku emadazu, zure hitzaren arabera, eta biziko naiz, eta ez biazadazu urmariaraz ene pheskiza.
117. Lapin nezazu eta salbatua izanen naiz, eta zure legeak gogoan erabiliren ditut bethi.
118. Arbuiatzen ditutzu zure erabakietarik gibelatzen direnak, tzarrak direlakotz hekien gogoetak.
119. Lege-hauste batzuentzat iduki ditut lurreko bekhatore guziak; hargatik maithatu ditut zure lekhukotasunak.
120. Zure beldurraz alderen-bertze iragan zazu ene haragia; ezen zure erabakien beldur naiz.
AIN. 121 Zuzentasunean ibili naiz eta zuzenari eman diot bere bidea: ez benezazu arthik ene belzten hari direnen eskuetara.
122. Onerako laguntza egin diozozu zure zerbitzariari: ez benezate beltz hanpurutsuek.
123. Zure ganikako salbamenduaren eta zure zuzentasuneko agintzaren iguri, ene begiak iraungitu dira.
124. Zure zerbitzariarekin egizu zure urrikalmenduaren arabera, eta irakhats dizadatzu zure legeak.
125. Zure zerbitzaria naiz ni: indazu adimendua, ardiets detzadan zure lekhukotasunak.
126. Ordu da egiteko, Jauna; ezeztatu dute zure legea;
127. Hargatik maithatu ditut zure manamenduak, urhea eta topaza baino gehiago;
128. Hargatik naramanzkan ene urhatsak zure manamendu guzien arabera, eta higuin izan ditut tzarkeriako bide guziak.
PHE. 129 Ederresgarri dira zure lekhukotasunak: aria hortaz ikhartu ditu ene arimak.
130. Zure solasen agerpenak argitzen du, eta xumeei adimendua ematen.
131. Ideki izan dut ahoa eta eneganatu dut zure hatsa, zeren bainindagoen zure manamenduen lehiaz.
132. Begira dizadazu, eta urrikal zakizkit, zure izenaren beldur direnei egiten ohi zaren bezala.
133. Zure manamenduen arabera bidatu ditut ene urhatsak, eta tzarkeriarik ez bekit behinere nausi.
134. Libra nezazu gizonen kalomnietarik, begira detzadan zure manamenduak.
135. Zure zerbitzariaren gainera argiaraz diozozu zure begitharteari, eta irakhats dizadazu zure legea.
136. Ene begiek ixuri dituzte nigar-ithurriak, zeren ez duten zure legea begiratu.
SADE. 137. Zuzena zare, Jauna, eta zuzena da zure erabakia.
138. Manatu duzu begira detzagun zuzentasuna, zure lekhukotasunak eta zure egia.
139. Iharrarazi nau ene kharrak, ene etsaiek ahantzi dituztelakotz zure hitzak.
140. Zure solasa borthizki khaldatua da, eta zure zerbitzariak maithatu du hura.
141. Haur gazte bat naiz eta erdeinatua: ez dut ahantzi zure legea.
142. Zure zuzentasuna, bethiereko zuzentasuna da, eta zure legea egia bera da.
143. Hestura eta athekek atzeman naute: zure manamenduak dira ene gogoaren alhabideak.
144. Zure lekhukotasunak bethiereko zuzentasuna dira; emadazu adimendua, eta biziko naiz.
COPH. 145. Ene bihotz oroz egin dut oihu: Entzun nezazu, Jauna: bilhatuko ditut zure legeak.
146. Zuri egin dut oihu: Salba nezazu; begiratuko ditut zure manamenduak.
147. Goiz lehenetik abiatu naiz, eta deihadar egin dut, zeren zure hitzetan ezarri baitut ene igurikimen guzia.
148. Argia baino lehen zure gana goititu ditut begiak, zure solasez alhatzeko ene gogoa.
149. Ene mintzoa adi zazu, Jauna, zure urrikalmenduaren arabera; eta zure zuzentasunaren arabera hazkar zazu ene bizia.
150. Ene jazarleak gaizkiari hurbildu zaizko; urrundu dira, berriz, zure legetik.
151. Hurbil zare, Jauna; eta zure bide guziak egia bera dira.
152. Hastetik ezagutu dut zure lekhukotasunetarik, bethikotzat asentatu ditutzula.
RES. 153. Ikhusazu ene beheramendua, eta athera nezazu, zeren ez baitut ahantzi zure legea.
154. Juia zazu ene egitekoa eta berreros nezazu: bizia bihur dizadazu zure hitzaren gatik.
155. Bekhatoreetarik urrun dago salbamendua, ez dituztelakotz zure legeak bilhatu.
156. Handiak dira, Jauna, zure urrikalpenak: biziaraz nezazu zure erabaki zuzenaren arabera.
157. Hainitz dira niri jazartzen eta ene hestutzera hari direnak: zure lekhukotasunetarik ez naiz makhurtu.
158. Ikhusi ditut legea hausten zutenak, eta ihartu naiz zeren etzituzten zure hitzak begiratzen.
159. Jauna, ikhusazu nola maithatu ditudan zure manamenduak zure urrikalpenean emadazu bizia.
160. Egia da zure hitz guzien erroa; zure zuzentasunaren erabakiek menderen mendetan dute iraunen.
SIN. 161. Ariarik gabe jazarri darotet buruzagiek, eta ene bihotza zure solasen beldurrez egon da.
162. Zure hitzen gainean bozkariotan sarthuko naiz, buluzkin handi batzu atzeman dituena iduri.
163. Higuintzetan izatu dut eta gaitzetsi gaixtakeria; aldiz zure legea maite izan dut.
164. Egunean zazpitan laudorioak kantatu darozkitzut zure zuzentasuneko erabakien gainean.
165. Bake handi bat da zure legea maite dutenentzat, eta behaztopagailurik hekientzat ez da.
166. Zure ganikako salbamenduaren begira nindagoen, Jauna, eta maithatu ditut zure manamenduak.
167. Ene arimak begiratu eta biziki maithatu ditu zure lekhukotasunak.
168. Zaindu ditut zure manamendu eta lekhukotasunak, ezen ene bide guziak zure aitzinean ziren.
TAU. 169. Zure aitzinera, Jauna, ager bedi ene othoitza: adimendua emadazu zure hitzaren arabera.
170. Zure aitzinera sar bedi ene galdea: athera nezazu zure hitzaren arabera.
171. Ene ahoak ozenki kantaturen darotzu himno bat, irakhatsi darozkiketzunean zure legeak.
172. Ene mihiak errepikaturen ditu zure hitzak, zeren zure manamendu guziak zuzentasuna bera baitira.
173. Zure eskuak egin beza ene salbatzera, zeren naizen zure manamenduez hautatu.
174. Zure ganikako salbamenduaren lehia hartu dut, Jauna, eta zure legea izatu da ene gogoaren alhabidea.
175. Bizi bedi ene arima, eta laudaturen zaitu; eta zure erabakiek emanen darotade laguntza.
176. Galdu den ardia bezala errebelatu naiz: bilha zazu zure zerbitzaria, ez dituelakotz ahantzi zure manamenduak.
CXIX. PSAL.
1. Mailetako kantika.
Jaunari deihadar egin diot hesturan nintzenean, eta entzun izan nau.
2. Jauna, ene arima athera zazu gaixtaginen ezpainetarik eta mihi maltzurretik.
3. Zer emanen, edo zer ekharriko daie hire mihi maltzurrarentzat?
4. Hazkarraren gezi zorrotzak ikhatz erregarriekin.
5. Zorigaitz niri, zeren luzeak izatu diren ene arroztasuneko egunak! Zedarren daudezenekin egin izan dut ene egoitza;
6. Luzez izatu da arrotz ene anima.
7. Bakea hastio zutenekin baketiar izatu naiz: mintzatzen natzaiotenean, ariarik gabe jazartzen zarotedan.
CXX. PSAL.
1. Mailetako kantika.
Begiak goititu ditut mendietara, nondik ethorriko baitzait laguntza.
2. Ene laguntza ethorriko da Jauna ganik, zeinak egin baititu zeru-lurrak.
3. Zu zaintzen zaituenak ez beza utz khordokatzera zure oina, eta ez bedi lohakhar.
4. Huna non ez den, ez khuman, ez lotan sarthuko Israel zaintzen duena.
5. Jaunak zaintzen zaitu; Jauna, zure geriza, zure esku eskuinaren gainean dago.
6. Egunaz etzaitu iguzkiak erreko, ez-etare gabaz ilhargiak.
7. Jaunak zaintzen zaitu gaitz guzietarik; Jaunak zain beza zure arima.
8. Jaunak zain betza zure sar-ilkhiak oraidanik bethi guziraino.
CXXI. PSAL.
1. Mailetako kantika.
Boztu naiz erran daroztedan solas haukietan: Goanen gare Jaunaren etxera.
2. Gure oinak zure lorioetan baratuak zaudezen, oi Jerusaleme.
3. Jerusaleme, zeina altxatzen baitute hiri bat bezala, eta zeintan nork berak izanen baitu bere zathia.
4. Alabainan hunat igan dira leinuak, Jaunaren leinuak, Israelen lekhukotasuna, Jaunaren izenari aithor bihurtzeko.
5. Ezen hemen jarri dituzte justiziako alkhiak, Dabiden etxearen gainean asentatu alkhiak.
6. Galda zatzue, Jerusalemen bakearen onetan direnak, eta nasaiziaren erdian izan beitez zu maite zaituztenak.
7. Bakea izan bedi zure hazkargailuetan eta nasaizia zure dorreetan.
8. Ene anaia eta hurbilen gatik aiphatzen dut bakea zuretzat.
9. Gure Jainko Jaunaren etxea gatik, zuretzat bilhatu ditut onak.
CXXII. PSAL.
1. Mailetako kantika.
Zure gana goititu ditut begiak, oi zeruetan zaudezena.
2. Huna bada, nola muthilen begiak baitaudezi beren nausien kheinuei,
Nola neskatoaren begiak baitaudezi haren etxekandrearen kheinuei, hala gure begiak ere gure Jainko Jaunari daudezi, urrikal dakigun arteo.
3. Urrikal zakizkigu, Jauna, urrikal zakizkigu, zeren gaudezen erdeinu askoz betheak;
4. Gure arima hainitz bethea da; aberatsen laidagarri eta hanpurutsuen erdeinagarri gare.
CXXIII. PSAL.
1. Mailetako kantika.
Baldin gure baithan izan ez bazen Jauna, Israelek orai erran beza:
2. Baldin gure baithan izan ez bazen Jauna,
Gizonak gure gainera jaikitzen zirenean,
3. Bizirik beharbada iresten gintuzten.
Gure kontra bizten zenean hekien hasarrea,
4. Urak beharbada iresten gintuen.
5. Gure arima uharretik iragan da; beharbada iragan zitakeen ezin jasanen zuen ur batetik.
6. Benedika bekio Jaunari, zeinak ez baigaitu eman atzematera hekien hortzei.
7. Gure arima, etxexoria iduri, atheratua izan da ihiztarien artetik. Artea hautsia, eta gu libratuak izan gare.
8. Zeru-lurrak egin dituen Jaunaren izenean da gure laguntza.
CXXIV. PSAL.
1. Mailetako kantika.
Jaunaren baithan fidatzen direnak, Siongo mendia bezala dira: behinere ez da khordokatua izanen,
2. Jerusalemen egoten dena.
Mendiak dira haren inguruan, eta Jauna bere populuaren inguruan oraidanik eta mendeetaraino;
3. Ezen Jaunak ez du bekhatoreei utziko manamendua prestuen primantzaren gainean, prestuek gaixtakeriara heda ez detzazten beren eskuak.
4. Jauna, ongia egiozute prestuei eta bihotzez zuzenak direnei.
5. Bainan bide bihurrietara makhurtzen direnak, Jaunak eramanen ditu tzarkeria-egileekin. Bakea izan bedi Israelen gainean.
CXXV. PSAL.
1. Mailetako kantika.
Jaunak gathibutasunetik bihurraraztean Sion, sosegatuak direnak bezala eginak izan ginen.
2. Orduan bozkarioz bethea izan da gure ahoa eta arinduraz gure mihia.
Orduan jendaien artean erranen dute: Jaunak ospe atheratu du horien alde egin duenaz.
3. Guretzat egin duenaz ospe atheratu du Jaunak, eta gu bozkariotan jarri gare.
4. Ur-uharra hegoa denean bezala, bihurraraz gaitzatzu, Jauna, gure gathibutasunetik.
5. Nigarretan eraiten dutenek, bozkariotan biduko dute.
6. Haziak arthikiz bazoazen haratekoan, eta nigar egiten zuten.
Bainan gibeleratekoan bozkariotan ethorriko dira beren kharbak soinean.
CXXVI. PSAL.
1. Salomonen mailetako kantika.
Jaunak egiten ez badu etxea, alferretan nekhatu dira haren egiten hari direnak.
Jaunak zaintzen ez badu hiria, alferretan beilatzen du haren zain dagoenak.
2. Alfer duzue argiaren aitzin jaikitzea: jarri ondoan xuti zaitezte, atsekabezko ogiaren jaten hari zaretenak.
Loa bere maiteei eman dioketenean,
3. Huna Jaunaren primantza, semeak; saria, sabeleko fruitua.
4. Hazkarraren eskuan nola geziak, hala izanen dira iharrosiak direnen semeak.
5. Dohatsu gizona hekiez ikhusiko duena bere lehia bethea! Ahalketara ez da eroriko, athean bere etsaiei mintzatuko denean.
CXXVII. PSAL.
1. Mailetako kantika.
Dohatsu Jaunaren beldur diren guziak, haren bideetan dabiltzanak!
2. Zorion duzu, zeren haziko baitzare zure eskuetako lanetik, eta ongi helduko zaitzu.
3. Zure emaztea, mahats-aihen gori bat iduri izanen da zure etxearen aldamenetan.
Zure semeak, olibaren urthumeak iduri izanen dira zure mahainaren inguruan.
4. Horra nola benedikatua izanen den Jaunaren beldur den gizona.
5. Sion gainetik benedika bezaitza Jaunak, eta Jerusalemeko onak ikhusiren ditutzu balin ba zure biziko egun orotan.
6. Eta ikhusiren ditutzu balin ba zure semeen semeak, Israelen gainean bakea.
CXXVIII. PSAL.
1. Mailetako kantika.
Orai erran beza Israelek: Ardura jazarri darotade ene gaztetasunetik.
2. Ardura jazarri darotade ene gaztetasunetik, eta halere deus ezin egin darotade.
3. Gaixtaginak ene bizkarraren gainean haritu dira beren lanean; iraunarazi diote beren tzarkeriari.
4. Jainko zuzenak lehertuko ditu gaixtaginen buruak.
5. Sion gaitzetsi duten guziak ahalkatuak izan beitez eta gibelerat egin bezate.
6. Bilhaka beitez hegaztegietako belharra iduri, zeina ihartzen baita khendu baino lehen,
7. Zeintaz ez baitu uztazaleak bere eskua betheko, ez-eta bere baphoa eskumenen biltzen hari denak.
8. Eta bideantek ez diote erran: Jaunaren benedizionea izan bedi zuen gainean: Jaunaren izenean benedikatzen zaituztegu.
CXXIX. PSAL.
1. Mailetako kantika.
Jauna, leze beheretarik zure gana arthiki dut deihadar:
2. Jauna, entzun zazu ene mintzoa.
Zure beharriak atzarriak izan beitez ene othoitzaren deiari.
3. Gaizkiak begietan idukitzen baditutzu, Jauna; Jauna, nork iraunen ahal du?
4. Zure baithan delakotz barkhatiartasuna eta zure legearen gatik iguriki zaitut, Jauna.
Zure hitzean iguriki du ene arimak;
5. Ene arimak Jaunaren baithan izan du bere pheskiza.
6. Goizeko beilatik arratseraino, Israelek Jauna baithan iduk beza bere pheskiza;
7. Zeren Jaunaren baithan baitira urrikalmendua eta berrerospen nasaia,
8. Eta harek berak berrerosiko baitu Israel bere gaizki guzietarik.
CXXX. PSAL.
1. Dabiden mailetako kantika.
Jauna, ez da hantu ene bihotza, eta ez dira goratu ene begiak.
Jauna, ez naiz handiarena eginez ibili, ez-eta nitaz gorago diren sendagailetan.
2. Ene gogoetak ez baziren aphalak, bainan hantu badut ene bihotza;
Nola baita amaren bulharretik higuindu haurra, hala izan bedi sariztatua ene arima.
3. Israelek Jauna baithan iduk beza bere pheskiza orai eta gero guziraino.
CXXXI. PSAL.
1. Mailetako kantika.
Jauna, orhoit bekizu Dabid eta haren eztitasun guzia,
2. Nola zin egin dioen Jaunari eta botu Jakoben Jainkoari.
3. Ez ahal naiz ene etxe-barnera sarthuko, ez ahal naiz ene etzateko ohera iganen,
4. Ez ahal diotet emanen lorik ene begiei, ez-eta khumarik ene bethazalei,
5. Ez-etare phausurik ene oloei, atzeman diozodan arteo lekhu bat Jaunari, tabernakle bat Jakoben Jainkoari.
6. Entzutez dakigu Efratan zela; oihaneko zelhaietan aurkhitu dugu.
7. Haren tabernaklean sarthuko gare; haren oinak baratu diren tokian adoratuko dugu.
8. Jaiki zaite, Jauna, zure phausa-lekhura, zu eta zure saindutasuneko arkha.
9. Zure aphezek zuzentasuna jauntz bezate, eta bozkarioz jauz beitez zure sainduak.
10. Zure zerbitzari Dabiden kariaz ez bezazu aldara zure Kristoren begithartea.
11. Jaunak Dabidi egia batez zin egin dio, eta ez du hutsik igorriko; erran izan dio: Zure sabeletikako umea ezarriko dut zure tronuaren gainean.
12. Baldin zure semeek begiratzen badituzte enekilako patua eta ene manamendu irakhatsiko diozkatedan haukiek,
Eta hekien semeek ere bethi guziraino; jarriko dira zure tronuan;
13. Ezen Jaunak hautatu du Sion, hura hautatu du bere egon-lekhutzat.
14. Hura da menderen mendetako ene phausa-lekhua; han eginen dut ene egoitza, zeren hura baitut hautatu.
15. Benedizionez benedikaturen dut hango alharguna, eta hango beharrak ogiz ditut aseko.
16. Salbamenduaz jauntziko ditut hango aphezak, eta zure sainduak bozkarioz jauziko dira.
17. Han agertuko dut Dabiden adarra: argi bat aphaindu diot ene Kristori.
18. Ahalkez estaliko ditut haren etsaiak; aldiz haren gainera loratuko da ene saindutasuna.
CXXXII. PSAL.
1. Dabiden mailetako kantika.
Huna zein on eta gozo den anaiak elkharrekin egotea!
2. Hala-nola buruaren gainean gantzugailua, bizarrera jautsi zena, Aaronen bizarrera;
Haren soinekoaren bazterrera jautsi zena;
3. Hala-nola Hermongo ihintza, Siongo mendira jausten dena.
Ezen batasunaren gainera igortzen ditu Jaunak benedizionea eta bizia bethi guziraino.
CXXXIII. PSAL.
1. Mailetako kantika.
Orai benedika zazue Jauna, Jaunaren zerbitzari guziek.
Jaunaren etxean, gure Jainkoaren tenploko lorioetan zaudeztenek,
2. Gabaz zuen eskuak haren saindutegira heda zatzue, eta benedika zazue Jauna.
3. Siondik benedika bezaitza Jaunak, zeru-lurrak egin dituenak.
CXXXIV. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Lauda zazue Jaunaren izena; lauda zazue Jauna, haren zerbitzariek.
2. Jaunaren etxean, gure Jainkoaren tenploko lorioetan zaudeztenek,
3. Lauda zazue Jauna, zeren Jauna ona baita; psalmoak kanta zatzue haren izenari, zeren gozoa baita.
4. Alabainan Jaunak beretzat hautatu du Jakob, bere-beretzat Israel.
5. Ezen neronek ezagutu dut Jauna handia dela, eta gure Jainkoa jainko guzien gainekoa.
6. Nahi izan dituen guziak egin ditu Jaunak zeru-lurretan, itsaso eta ondar-lezeetan.
7. Harek erakhartzen ditu hedoiak lurraren bertze burutik, egiten ditu ximistak uharrean,
Atheratzen ditu haizeak bere khutxetarik,
8. Jo izan ditu Egiptoko lehen-sorthuak gizonetik abereetaraino,
9. Eta igorri ditu, oi Egiptoa, ezagutkariak eta sendagailak hire erdira, Faraonen eta haren zerbitzarien gainera.
10. Harek jo izan ditu asko jendaia, eta hil errege indar handitakoak,
11. Sehon Amorhearren errege, Og Basango errege, eta Kanaango erresuma guziak;
12. Eta hekien lurra eman du primantzetan, primantzetan Israelgo bere populuari.
13. Jauna, zure izenak iraunen du bethi guzian; Jauna, zure orhoitzapena iraganen da gizaldira eta gizaldira;
14. Ezen Jaunak juiatuko du bere populua, eta hautsia izanen da bere zerbitzarien othoitzez.
15. Jendaien jainko-itxurak dira zilhar eta urhe, gizonen eskuetako lanak.
16. Ahoa badute, eta ez dira mintzatuko; begiak badituzte, eta ez dute ikhusiko;
17. Beharriak badituzte, eta ez dute adituko, ezen-eta hatsik ez da hekien ahoan.
18. Hekien egileak hekien iduriko egin beitez, eta hekietan sinheste hartzen duten guziak ere.
19. Israelen etxea, benedika zazu Jauna; Aaronen etxea, benedika zazu Jauna;
20. Lebiren etxea, benedika zazu Jauna; Jaunaren beldur zaretenak, benedika zazue Jauna.
21. Sion gainetik benedikatua izan bedi Jauna, bere egoitza Jerusalemen duena.
CXXXV. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Jaunari aithor diozozue bihur, zeren den ona; zeren bethirainokoa den haren urrikalmendua.
2. Jainkoen Jainkoari aithor diozozue bihur, zeren bethirainokoa den haren urrikalmendua.
3. Jaunen Jaunari aithor diozozue bihur, zeren bethirainokoa den haren urrikalmendua.
4. Harek sendagaila handiak egin ditu berak, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
5. Adituki egin ditu zeruak, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
6. Harek gogortu du lurra uren gainean, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
7. Harek egin ditu argizagi handiak, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
8. Harek egin du iguzkia egunaren eskuko, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
9. Harek gauaren eskuko egin ditu ilhargia eta izarrak, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
10. Harek jo du Egiptoa hango lehen-sortuekin, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
11. Harek erakharri du Israel Egiptoarren erditik, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
12. Esku indardun eta beso goraz erakharri du, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
13. Harek bi aldetara urratu du itsaso Gorria, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
14. Eta erakharri du Israel haren erditik, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
15. Eta itsaso Gorrira eragotzi ditu Faraon eta haren armada, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
16. Harek erakharri du bere populua mortua barna, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
17. Harek jo ditu errege handiak, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
18. Eta errege hazkarrak hil ditu, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
19. Hil du Sehon, Amorhearren errege, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
20. Eta hil du Og, Basango errege, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
21. Eta primantzetan eman du hekien lurra, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
22. Primantzetan eman dio bere zerbitzari Israeli, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
23. Beheramendutan ginelakotz orhoitu da gutaz, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
24. Eta gure etsaietarik berrerosi gaitu, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
25. Harek ematen du jatekoa haragizko guziei, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
26. Aithor zeruko Jainkoari diozozue bihur, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
Jaunaren Jaunari aithor diozozue bihur, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua.
CXXXVI. PSAL.
1. Dabiden psalmoa Jeremiasi.
Babilonako hibaien bazterretan, han jarri gare eta nigarrari eman Sionez orhoitzean.
2. Haren erdian sahatsetarik dilindan ezarri ditugu gure musikako tresnak,
3. Zeren han, gu gathibu eraman gaituztenek galdegin baitarozkigute gure kantuetako hitzak.
Eta gu erakharri gaituztenek erran darokute: kanta dizaguzue Siongo kantiketarik himno bat.
4. Lur atzean nola kantatuko dugu Jaunaren kantika?
5. Ahanzten bazaitut, oi Jerusaleme, ene eskuina ahantzia izan bedi.
6. Ene mihia ene aho gainari josia geldi bedi, zutaz ez banaiz orhoitzen,
Ez balin badut Jerusaleme ezartzen ene bozkarioaren hastapentzat.
7. Orhoit zaite, Jauna, Edomen semeez, Jerusalemen xahutzeko egunean.
Hekiek zioten: Ezezta, ezezta zazue hortan azken asenturaino.
8. Babilonako alaba zorigaixtokoa, dohatsu hiri bihurturen dainana hik guri egin gaizkiak!
9. Dohatsu hartuko dituena hire haur xeheak eta harriaren gainean phorroskatuko dituena!
CXXXVII. PSAL.
1. Dabidi berari.
Ene bihotz guziz, Jauna, darotzut aithor bihurtuko, zeren ene ahoko hitzak ditutzun entzun.
Aingeruen aitzinean kantatuko darozkitzut psalmoak;
2. Adoran egonen naiz zure tenplo sainduan eta zure izenari diot bihurturen aithor,
Zure urrikalmenduaren eta zure egiaren gainean, zeren duzun guziez gorago handietsi zure izen saindua.
3. Edozein egunez dei egin dezazudan, entzun nezazu; indarra berhatuko duzu ene ariman.
4. Lurreko errege guziek aithor eman biazazute, Jauna, zeren aditu baitituzte zure ahoko hitz guziak.
5. Eta Jaunaren bideetan kanta bezate, Jaunaren ospea zeinen den handia;
6. Jauna gora dela, eta halere begiratzen diotela aphaleko gauzei, eta gorak urrundanik ezagutzen dituela.
7. Hesturaren erdian ibiltzen banaiz, bizkorturen nauzu; ene etsaien sepharen gainera hedatu duzu eskua, eta zure eskuak salbatu izan nau.
8. Jaunak asperkunde atheratuko du ene orde: Jauna, bethirainokoa da zure urrikalmendua; ez bezazu arbuia zure eskuetako lana.
CXXXVIII. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa.
Jauna, frogatu eta ezagutu nauzu;
2. Jakin duzu noiz jarri eta noiz jaiki naizen.
3. Urrundik ezagutu ditutzu ene gogoetak; ene ibilbide eta itzul-inguruak ikhartu ditutzu;
4. Eta aitzinetik ikhusi ditutzu ene urhadak, solasa ene mihian izan dadien baino lehen.
5. Horra, Jauna, gauza guziak jakin ditutzu, berriak eta zaharrak; zuk egin nauzu, eta ene gainean ezarri duzu zure eskua.
6. Nitaz gorago harrigarriki heltzen da zure jakintasuna; hedadura handia du eta ezin helduko naiz hartara.
7. Norat goanen naiz zure izpirituaren aitzinetik, eta norat ihes egin dut zure begietarik?
8. Zerura igaiten banaiz, zu han zare; ifernura jausten banaiz, orobat han zare.
9. Goizetik hartzen baditut ene hegalak, eta itsasoaren bertze bazterrera balin banoha egotera,
10. Harat ere zure eskuak eramanen nau, eta zure eskuinak idukiko nau.
11. Eta erran izan dut: Beharbada ilhunbeek gordeko naute. Eta gaua ene argigarri da ene atseginpetan;
12. Zeren ilhunbeek goibeldurarik ez baitukete zuretzat, eta gaua eguna bezala argituko baita: gauaren ilhuna zuretzat da hala-nola egunazko argia.
13. Zeren baitzare ene geltzurrinen jabe, gerizatu nauzu ene amaren sabeletik.
14. Aithor bihurtuko darotzut, Jauna, zeren harrigarri den bezala agertu baituzu zure handitasuna: ederresgarriak dira zure egintzak, eta ongi badaki ene arimak.
15. Etzaizkitzun gordeak ene hezurrak, zeronek gordeki egin ditutzunak, eta ene izatea lurraren barnean egin duzuna.
16. Zure begiek ikhusi naute oso ez nintzenean oraino, eta gizon guziak zure liburuan iskribatuak dira; hekien egunak eginen dira, eta bizkitartean hekietarik nihor ez da oraino.
17. Bada, Jainkoa, zure adiskideak hainitz ohoratuak zaizkit; hekien buruzagitasuna hainitz hazkartua da.
18. Khondatuko ditut, eta legar-izpiak gaindituko dituzte; atzarri naiz, eta zurekin naiz oraino.
19. Bekhatoreak hiltzen baditutzu, Jainkoa, urrun zakizkidate, gizon odolkoiak;
20. Zeren erraten baituzue zuen gogoan: Alferretan hartuko dituzte haren hiriak.
21. Ez othe ditut hastiatu, Jauna, zu higuindu zaituztenak, eta ez othe naiz ihartu zure etsaiak ikhusiz?
22. Higuintza osoaz higuindu ditut, eta ene etsai egin dira.
23. Froga nezazu, Jainkoa; ene bihotzaz jakintsun izan zaitezi; egin dizadatzu galdeak eta ezagut zatzu ene bidexkak.
24. Eta ikhusazu hean baden ene baithan tzarkeriako biderik, eta eraman nezazu bethiereko bidera.
CXXXIX. PSAL.
1. Azkeneraino, Dabiden psalmoa.
2. Athera nezazu, Jauna, gizon gaixtoaren eskutik; athera nezazu gaixtaginaren aztaparretik.
3. Horiek gaixtakeriak asmatu dituzte beren bihotzean; egun guzian gerla bizten hari ziren.
4. Zorroztu dituzte beren mihiak sugeak iduri; aspikaren phozoina ezpainpean dute.
5. Zain nezazu, Jauna bekhatorearen eskutik, eta athera nezazu gizon gaixtoen aztaparretik.
Ni ene bidean eragozteko asmua hartu dute;
6. Hanpurutsuek artea gorde darotade.
Eta sokhak hedatu dituzte artean; behaztopagailua ezarri darotade bide-hegian.
7. Jaunari erran diot: Zu zare ene Jainkoa; entzun zazu ene othoitzaren oihua.
8. Jauna, Jauna, ene salbamenduko indarra, ene buruaren gainera geriza egin duzu gerla-egunean.
9. Jauna, ez benezazu arthik, ene desgogara, bekhatorearen eskuetara: ene kontra asmatzen haritu dira; ez nezazula utz, hant ez ditezentzat.
10. Hekien itzul-inguruetako asmu berezia, hekien ezpainetako maltzurkeria hekien gainera eroriko da.
11. Ikhatzak eroriko dira hekien gainera; sutara arthikiko ditutzu; oinhazez ezin iraunen dute.
12. Gizon mihitsuak ez du lurrean urhats onik eginen; heriotzeko orduan gaitz guziek hartuko dute gizon tzarra.
13. Badakit Jaunak zuzenbidea atheratuko duela beharrentzat, eta asperkundea nohorroinentzat.
14. Prestuek aldiz, aithor bihurturen darotzute, eta zuzenek zure aitzinean izanen dute beren egoitza.
CXL. PSAL.
1. Dabiden psalmoa.
Jauna, zuri egin darotzut deihadar, entzun nezazu; atzarririk zaude ene mintzoari, oihu eginen darotzudanean.
2. Ene othoitza zure aitzinera hel bedi isentsua bezala; ene eskuen altxapena arratseko sakrifizioa bezala izan bedi.
3. Jauna, zain bat ezar diozozu ene ahoari, eta ene ezpainei athe bat inguratuko dituena.
4. Ez bezazu utz ene bihotza maltzurkeriako solasetara, ene bekhatuak aitzakiaka edertzeko,
Gaixtakeria egiten hari diren gizonekin; eta ez dut ihardukimenik izanen hekien gizon hautekin.
5. Prestuak erantzukiko darot urrikalmendurekin, eta erranen darozkit gaizkiak: bainan bekhatorearen olioak ez du gantzutuko ene burua,
Zeren ene othoitza altxatuko baita oraino hekien gogarako atseginen erditik ere:
6. Hekien juieak harriari josirik iretsiak izan dira.
Adituko dituzte ene hitzak, ahala badutelakotz.
7. Nola lur-hildoa lurraren gainera iraulia baita,
Hala gure hezurrak barraiatuak dira hobi-sartzean:
8. Jauna, ene begiak zure ganat itzuliak direlakotz, zure baithan izan dudalakotz ene igurikimena, ez dizadazula khen bizia.
9. Begira nezazu hedatu darotedan artetik eta gaixtakeria-egileen behaztopagailuetarik.
10. Bekhatoreak eroriko dira gaixtakeriaren sarean; ni bakharrik egonen naiz iragan nadien arteo.
CXLI. PSAL.
1. Dabiden adigarri, harpean zagoeneko othoitza.
2. Ene ahoak deihadar egin dio Jaunari, ene ahoak Jaunari heldu dio ene othoitza:
3. Haren aitzinean ixurtzen dut ene othoitza, haren aitzinean derrat ene hestura,
4. Bizia ni ganik ezeztatzen delarik, eta zuk badakizkitzu ene bidexkak.
Nindohan bide huntan gorde darotade artea.
5. Begiratzen nuen eskuin, eta ikhusten nuen, eta nihor etzen ni ezagutzen ninduenik.
Ene ihesbideak galduak dira, eta nihor ez da ene biziaren begiratzera hariko denik.
6. Zuri oihu egin darotzut, Jauna; erran dut: Zu zare ene pheskiza, ene zathia, bizi direnen lurrean.
7. Zaude atzarria ene othoitzari, ezen beheramendu handian naiz.
Ene jazarleen artetik athera nezazu, zeren indarrez nausituak baititut.
8. Idukia den lekhutik, ilkhiaraz zazu ene arima, zure izenari aithor bihurtzeko: gizon prestuak iduri daude, ene saria eman dizadazun arteo.
CXLII. PSAL.
1. Dabiden psalmoa, bere seme Absalom ondotik zabilkoenean.
Jauna, entzun zazu ene othoitza; zure zintasunean onhets bezate zure beharriek ene errekeia; entzun nezazu zure zuzentasunean.
2. Eta ez bezedi sar juiamendutan zure zerbitzariarekin, zeren ez baita gizon bizirik zure aitzinean garbi izanen denik.
3. Entzun nezazu, zeren etsaiak jazarri baitio ene arimari, eta lurreraino aphaldu baitu ene bizia.
Ilhunbeetan ezarri nau, aspaldiko hilak iduri,
4. Eta ene izpiritua ene gainean grinatua da; bihotza asaldutan dut ene barnean.
5. Orhoitu naiz behialako egunez; ene gogoa erabili dut zure egintza guzien gainean; alhatzen nintzen zure eskuetako lanez.
6. Hedatu darozkitzut eskuak; ene arima deiez dagokizu urik gabeko lur bat iduri.
7. Laster entzun nezazu, Jauna; iraungi da ene izpiritua.
Ez biazazu aldara zure begithartea, ezen egin nintake putzura jausten direnen iduriko.
8. Goizetik adiaraz dizadazu zure urrikalmendua, zeren izan dudan zure baithan ene igurikitza.
Ezagutaraz dizadazu ibili behar naizen bidea, zeren zure ganat altxatu dudan ene arima.
9. Jauna, zure ganat ihes egin dut, athera nezazu ene etsaien aztaparretik;
10. Irakhats dizadazu zure nahiaren egiten, zeren zu baitzare ene Jainkoa.
Zure izpiritu onak eramanen nau zuzentasuneko lurrera; zure izenaren gatik,
11. Jauna, biziaraziko nauzu zure zuzentasunaren arabera;
Hesturatik atheratuko duzu ene arima;
12. Eta ene ganateko zure urrikalmenduan, xahutuko ditutzu ene etsai guziak.
Eta galduko ditutzu ene arima hestutua dadukatenak oro, zeren naizen ni zure zerbitzaria.
CXLIII. PSAL.
1. Dabiden psalmoa Goliathen kontra.
Benedika bekio ene Jainko Jaunari, zeinak irakhasten baitiote ene eskuei gudukatzen eta ene erhiei gerla egiten.
2. Hura da ni urrikari nauena, hura da ene ihes-lekhua, ene habea, ene salbatzailea;
Hura da ene geriza eta haren baithan iduki dut ene pheskiza; harek ene-eskupekotzen du ene populua.
3. Jauna, zer da gizona zuk hari ezagutarazi izateko zure burua, edo zer da gizasemea zuk horrela eskerretan baitadukazu?
4. Gizona ezdeusaren pare da egina; haren egunak itzala iduri dira iragaiten.
5. Jauna, makhur zatzu zure zeruak, eta jauts zaite; uki zatzu mendiak, eta khetan goanen dira.
6. Dirdiraraz zazu ximista, eta urmariaraziko ditutzu; igor zatzu zure geziak, eta gainazpikatuko ditutzu.
7. Zeru gainetik heda zazu eskua; athera eta libra nezazu uharren erditik eta arrotzen umeen eskuetarik,
8. Zeinen ahoak gauza hutsik baizik ez baitu erasi, eta zeinen eskuina tzarkeriako eskuina baita.
9. Jainkoa, kantika berri bat darotzut kantaturen; hamar zurdetako maniurran kantaturen darotzut psalmo bat.
10. Oi zu, erregeak salbatzen ditutzuna, Dabid zure zerbitzaria gaixtaginaren ezpatatik begiratu duzuna,
11. Itzurraraz nezazu,
Eta athera nezazu arrotzen semeen eskutik, zeinen ahoak elhe hutsa erasi baitute, eta zeinen eskuina tzarkeriako eskuina baita.
12. Hekien semeak dira landare gazteak beren gaztetasunean bezala.
Hekien alabak aphainduak eta edergailuz inguratuak dira, tenplo bat bezala.
13. Hekien selharuak betheak dira; batetik bertzera goitia igortzen dute;
Hekien ardiak ernariak, moltzoka beren ilkhibideetan;
14. Hekien behiak gizenak dira.
Hekien karriketan ez da ez harrasi leherturik, ez urradurarik, ez marrumarik.
15. Errana da: Dohatsu horiek dituen populua! Dohatsu populua, zeinak Jauna baitu bere Jainko!
CXLIV. PSAL.
1. Laudamena Dabidi berari.
Jainkoa, ene erregea, goretsiko zaitut eta benedikatuko dut zure izena orai eta menderen mendetan.
2. Egun oroz benedikatuko zaitut eta laudatuko dut zure izena orai eta menderen mendetan.
3. Handia da Jauna, eta guziz laudagarria, eta mugarririk ez du haren handitasunak.
4. Gizaldi guziek laudatuko dituzte zure eginkariak, eta goraki aiphatuko dute zure botherea.
5. Zure saindutasunaren handiestasun ospetsuaz mintzatuko dira, eta erranen dituzte zure sendagaila espantagarriak.
6. Erranen dute zure eginkari lazgarrien indarra, eta hekien ahoan izanen da zure handitasuna.
7. Aiphamenetan ezarriko dute zure eztitasuneko nasaiziaren orhoitzapena, eta zure zuzentasunaz bozkariotan ibiliko dira.
8. Urrikalkor eta urrikalmendutsu da Jauna, jasankor eta hainitz urrikalmendutsu.
9. Jauna guzientzat ezti da, eta haren urrikalpenak hedatzen dira haren eginkunde guzien gainera.
10. Zure eginkari guziek aithor eman biazazute, Jauna, eta benedika bezaitzazte zure sainduek.
11. Erranen dute zure erreinuko ospea, eta zure ahalaren handiaz mintzatuko dira,
12. Gizasemeei ezagutarazteko zure ahala eta zure erreinuko ospearen handitasuna.
13. Zure erregetasunak menderen mendetan badirau eta zure nausitasuna gizaldi guzien gainera da hedatzen.
Jauna fidel da bere hitz guzietan, eta saindu bere egintza orotan.
14. Jaunak xutitzen ditu erortzen diren guziak, eta jaikitzen eroriak direnak.
15. Begi guziak zuri daude, Jauna, eta zuk behar den mugan ematen duzu hekien hazkurria.
16. Zabaltzen duzu eskua eta benedizionez bethetzen ditutzu abere guziak.
17. Jauna zuzena da bere bide guzietan, eta saindua bere egintza orotan.
18. Jauna hurbil dago dei egiten daroeten guzien ganik, zintasunean dei egiten daroetenen ganik.
19. Haren beldur direnen nahia eginen du, eta entzunen du hekien othoitza, eta salbatuko ditu.
20. Jaunak begiratzen ditu hura maite duten guziak, eta galduko ditu bekhatoreak oro.
21. Ene ahoak eginen ditu Jaunaren laudorioak; gizon guziek benedika bezate haren izen saindua orai eta menderen mendetan.
CXLV. PSAL.
1. Lauda Jauna, Agjeo eta Zakariarena.
2. Ene arima, lauda zazu Jauna; ene bizian laudatuko dut Jauna; psalmoak kantatuko diotzat ene Jainkoari izanen naizeno.
Ez bezazue zuen sinhestea eman aitzindarietan,
3. Ez-eta gizasemeetan, zeinetan ez baita salbamendua.
4. Goanen zaiote bizia eta bihurtuko dira beren lurrera; egun hartan suntsituren dira hekien gogorapen guziak.
5. Dohatsu haina zeinaren laguntzaile baita Jakoben Jainkoa! Bere igurikitza duduka bere Jainko Jauna baithan,
6. Zeinak egin baititu zerua, lurra, itsasoa eta hekietan direnak oro.
7. Harek begiratzen du bethi zintasuna; zuzena bihurtzen diote makhurra jasaiten dutenei; jatekoa ematen diote gosez daudenei.
Jaunak libratzen ditu burdinetan direnak;
8. Jaunak argitzen ditu itsuak.
Jaunak xutitzen ditu eroriak; Jaunak maithatzen ditu prestuak.
9. Jaunak zaintzen ditu arrotzak; lagunduko ditu umezurtza eta alharguna, eta xahutuko bekhatoreen bideak.
10. Jauna erreginatuko da mendeetan; zure Jainko izanen da, oi Sion, gizaldi orotan.
CXLVI. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Lauda zazue Jauna, zeren on baita psalmoa: gure Jainkoari gozo eta eder izan bekizkio gure laudorioak.
2. Jaunak berritzean Jerusaleme, bilduko ditu Israelgo ume barraiatuak.
3. Harek sendatzen ditu bihotzak hautsiak dituztenak, eta lotzen ditu hekien zauriak.
4. Harek khondatzen du izarren ostea, eta deitzen ditu zein bere izenaz.
5. Handia da gure Jauna, eta handia haren indarra; ezin-neurtuzkoa da haren zuhurtzia.
6. Jaunak soinkatzen ditu ezti direnak; eta berriz, lurreraino aphaltzen bekhatoreak.
7. Abia zatzue, aithor bihurtzean, Jaunaren laudorioak; gitarraren gainean psalmoak kanta diozotzue gure Jainkoari.
8. Harek estaltzen du zerua hedoiez eta lurrari xuxentzen dio uria.
Harek eragiten ditu belharra mendietan eta landareak gizonen zerbitzuko.
9. Harek jatekoa ematen daroete abereei eta belearen ume hari deiez daudezinei.
10. Ez du nahikunderik izanen zaldiaren indarrean eta haren gogoa ez da izanen gizonaren zangarretan.
11. Jaunak duduka bere gogoa haren beldur direnentzat, eta haren urrikalmenduaren gainean beren pheskiza dutenentzat.
CXLVII. PSAL.
12. Lauda Jauna.
Oi Jerusaleme, lauda zazu zure Jauna; zure Jainkoa lauda zazu, oi Sion;
13. Zeren harek baititu zure atheetako zerrapoak hazkartu, eta zure semeak benedikatu zure barnean.
14. Bakea harek ezarri du zure eremuetan, eta asetzen zaitu ogiaren irinik hobeenaz.
15. Harek bere solasa igortzen dio lurrari, eta laster doha haren hitza.
16. Harek ematen du elhurra ardi-ilea bezala eta hedatzen lanhoa hautsa bezala.
17. Igortzen du bere horma ahamenak bezala: nork iraun haren hotzaren aitzinean?
18. Igorriko du bere hitza, eta urtharaziko ditu; haren hatsak joko du, eta urak turrustan goanen dira.
19. Harek ezagutarazten ditu bere hitza Jakobi, bere erabaki eta juiamenduak Israeli.
20. Ez du horrela egin edozein jendakiri, eta ez diozkate bere erabakiak agertu.
Lauda Jauna.
CXLVIII. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Oi zerutarrak, lauda zazue Jauna; lauda zazue, hergoretan zaudeztenek.
2. Lauda zazue, haren aingeru guziek; Lauda zazue, haren-peko bothereek.
3. Iguzkia eta ilhargia, lauda zazue; izarrak eta argia, lauda zazue.
4. Zeruetako zeruak, lauda zazue; eta zeruen gainean diren ur guziek
5. Lauda bezate Jaunaren izena.
Zeren harek erran eta eginak izan baitira, harek manatu eta kreatuak izan baitira.
6. Ezarri ditu bethiko eta menderen mendeko; manua eman izan du, eta ez da iraganen.
7. Lurtarrak, erainsugeak eta leze barrenak, orok lauda zazue Jauna.
8. Sua, harria, elhurra, horma, phesietako hatsa, haren errana egiten duzuenak;
9. Mendiak eta munho guziak, zuhaitz fruitudunak eta zedro guziak,
10. Basabere eta azienda guziak, sugeak eta hegastin hegaldunak,
11. Lurreko errege eta populu guziak, aitzindari eta lurreko juie guziak,
12. Gizon-gazte eta neskatxak, zahar-gazteak, lauda zazue Jaunaren izena;
13. Ezik haren bakharraren izena da goresgarri.
14. Zeru-lurren gainean da haren aithorra, eta harek goratu du bere populuaren adarra.
Himno bat izan bezate beraz haren saindu guziek, Israelgo umeek, hari hurbiltzen zaioen populuak.
Lauda Jauna.
CXLIX. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Kantika berri bat Jaunari kanta diozozue; haren laudorioa sainduen baldarnan izan bedi.
2. Israel haren baithan, egin duenaren baithan bozkaria bedi; eta Siongo umeak jauz beitez beren erregearen baithan.
3. Kantari-andanan lauda bezate haren izena; jo betzozte atabala, maniurrak;
4. Zeren Jaunak bere gogoa baitaduka bere populuan, eta salbamendura goratuko baititu emeak.
5. Ospearen erdian jauziko dira sainduak, beren oheetan boztuko dira.
6. Jainkoaren gorespenak izanen dira bethi hekien ahoan, eta eskuetan idukiko dituzte bi ahotako ezpatak,
7. Asperkunde jendaien gainean atheratzeko, eta populuen azurriatzeko;
8. Hekien erregeen zangoak eta hekien aitorensemeen eskuak burdinaz estekatzeko;
9. Hekien gainean bethe dezaten iskribatua den erabakia. Horrelakoa da haren saindu guzien ospea.
Lauda Jauna.
CL. PSAL.
1. Lauda Jauna.
Lauda zazue Jauna bere saindutegian, lauda zazue bere botherearen hedaduran.
2. Lauda zazue bere ahaletan; lauda zazue bere handitasun gaitzaren arabera.
3. Lauda zazue turuta-otsez, lauda zazue maniurra eta gitarraren gainean.
4. Lauda zazue atabala, kantari-andanekin; lauda zazue zurda, organoekin.
5. Lauda zazue zinbala ozenekin; lauda zazue bozkariozko zinbalekin;
6. Hatsa duten guziek lauda bezate Jauna.
Lauda Jauna.
|