VI Bukaera
IKASLEAK: Liberalkeriya bat ona ez al dago?
MAISUAK: Ez; ez dago: bada arkitzekotan liberalkeriren bat ona edo gaitz gabea, katoliko onradu eta elizakoyena bearko luke izan orrek; eta an zuzen ere, katolikoen liberalkeriya da oso-osoan debekatu zuana Pio bederatzigarrenak, len ikusi degunez.
IKASLEAK: Liberal guziyak berdiñak al dira bada?
MAISUAK: Guziyak billatzen dute gitzerako libertaderen bat, eta onetan liberal guziyak bat dira; bañon batzuek nai dute libertade geigo, besteak gutxigo, eta orretan bestetan ez dago liberalen arteko desberdintasuna. — Liberal guziyak beraz izatez bat dira, eta kolore edo itxuraz dira asko: argatikan esan diteke liberalak dirala ollaloka baten txitak bezela, edo familiya bateko senide aundi eta txikiyak bezela.
IKASLEAK: Zer diyote eliz-gizonak gai orrezaz?
MAISUAK: El Liberalismo es pecado liburuba eskribitu zuanak, ala diyo: «Liberalkeriya bat bakarra da; bañon liberalak badira, ardo txarrakin gertatzen dan bezela, kolore eta gusto desberdiñekoak».
IKASLEAK: Liberal guziyak daude orduban pekatu mortalean?
MAISUAK: Berez bai, ala daude.
IKASLEAK: Zer esan nai du orrek!
MAISUAK: Egiyazko liberalak bakarrikan egiten dutela pekatu larriya.
IKASLEAK: Egiyako liberalak zeñ dira?
MAISUAK: Liberalkeriyara jakiñaren gañean edo naita itsatsitzen diranak.
IKASLEAK: Bestelako liberalik ez al dago?
MAISUAK: Baitaere liberalai, jakiñaren gañean eta borondatez, beren egitekoetan laguntasuna opa izatea, liberala izatea adiña da.
IKASLEAK: Zergatik bada?
MAISUAK: Ez bakarrikan gaitza nai, edo egiten duana da gaizkillea, baitaere ala da gaitza nai edo egiten duanari laguntzen diyona; bada erozeñek dakiyanez, laguntzallerikan gabe gaizkilleak izango ez lukete izaten duten adiñako indarra. — Eta era berean, eztaere liberalak daukaten indarra idukiko ez lukete eta egiten dituzten okerkeri guziyak eziñ egingo lituzkee, dauzkaten laguntzalleak ez balituzte: eta orra nola liberalak beren gauzetan serbitzen dituztenak ere liberalkeriyan sartzen baitiran.
IKASLEAK: Liberalai zer laguntasun datozkiye ongiyen?
MAISUAK: Beai botoak ematea, beren gazeta eta paper gaiztoak irakurtzea, edo oyetan guk diruba gastatzea, erlijiyorikan gabeko maisuetara gazteak eta dotriña gabeko eskoletara umeak biraltzea, eta beste zenbait.
IKASLEAK: Kristau-katoliko onak beren botoak zergatikan eman bear ez dizte liberalai?
MAISUAK: Gizonak aginbidean ipintzeko dira botoak; eta liberalak aginbidean ipintzea, Elizari etsai indartsuak ematea da; eta gaiztakeri aundiya litzake ori.
IKASLEAK: Liberalai botoak ez ematearen gañean al diyote ezer obispo jaunak?
MAISUAK: Bitoria-ko obispoak eta bere bost lagunak ala diyote: «Egiyako katolikoak, Eliza santaren ume umillak, errespetotsuak eta mendekoak ez diranai: BEÑERE EZ EMAN ZUEN BOTOAK»; eta liberalak, ikusiya daukagunez, ez dira egiyazko katolikoak, ez Eliza ama santaren ume umillak, errespetotsuak eta mendekoak, berai ondo ez datozkiyen gauzetan ez behintzat: obispo jaunen borondatetikan beraz liberalai botoak eman bear etzaizte.
IKASLEAK: Eta liberalen gazetak zergatikan irakurri bear ez dira, ez eta diruba ere gastatu bear ez da ayetan?
MAISUAK: Gazeta liberalak ainmarentzako jaki puzoitsu batzuek besterikan ez dira, bada batzuetan nabarmenkiro eta besteetan zomorrokiro dotriña faiztoz beteak datoz; eta nola gaitzera osoro makurtubak bai gauden, gazeta liberalak irakurriyarekin, edo berai diruba emanda entsiyarekin, geron anima, edo besteen batzuena, arriskatzen degu zerurako iltzera.
IKASLEAK: Madriden argitaratzen diran gazeta liberaletan, gaiztonak bezela edo kaltegarriyenak zeñ dira?
MAISUAK: Katoliko onak edo osoak izan nai dutenentzat La Epoca eta La Union Catolica dira gaur kaltegarriyenak.
IKASLEAK: Zergatikan bada?
MAISUAK: Puzoya jakiñaren gañean iñork tragatu nai izaten ez du: eta ala, gazeta liberalak nabarmenkiro edo osoro gaiztoak diranean, El Motin, Las Dominicales, El Globo, El Liberal eta beste asko bezela, katoliko onai izua ematen diye; bañon aurretik aitatu diran bi gazeta ayek pixkanan eta ezkutuban dakarte puzoya, eta gaitzik ez dutelakoan katolikori onenak ere irakurtzen dituzte gazeta oyek, eta, igerri gabean bezela, irintsitzen dute berak dakarten puzoya.
IKASLEAK: La Epoca orren gaiztoa ote da bada?
MAISUAK: Bai, eta askok uste duten bañon gaiztoagoa.
IKASLEAK: Zer gaitz du bada gazeta orrek?
MAISUAK: Aitor du berak liberala dala, baitaere onragarritzat dauka gaurko-egunekoa edo liberala izatea: denbora berean, Aita Santuba nolaere obispo jaunak bere aldekoak balitu bezela, daki noiz nai itzegiten: eta horrela sinistazitzen diye bere irakurleai katolikoen liberalkeriyak gaitzikan ez duala.
IKASLEAK: Bañon eta La Union Católica liberala al da?
MAISUAK: Berak esan nai ez du ala dana, bañon bai sobraere ala da.
IKASLEAK: Zergatikan bada?
MAISUAK: Bere dotriñetako bat da, guk len esan degunez kontrara, liberalki bat ona, edo gaitz-gabea, badala: eta orrekin gutxienaz adierazten duana da, gogoz behintzat liberala dala. Orrezaz gañera; katolikorik onenak edo katoliko osoak, au da, liberalkeriyaren kutsurikan ere nai ez dutenak, begiko zakarra bañon geyago ikusi eziñ ditu gazeta orrek; eta katoliko oso oyen etsairik aundiyenak berriz, losintxa eta laztanez betetzen ditu: liberalkeriya ezpada beraz ori, ezerere ez da, bada arbola bata bere frutuetatik ezagutzen da, ebanjeliyo santubak berak diyonez.
IKASLEAK: Zeñ dira ordea, esan dan gazeta orrek, ikusi eziñ dituan katoliko onak?
MAISUAK: Beñepeñ ala dira El liberalismo es pecado deritzayon liburu orretako dotriñak jarraitzen dituztenak; bada Aita Santubak Erroman dauzkan tribunal zorotzenetako batek erabaki zuan, arkitu etzuala ezerere liburu orretan Elizako dotriñaren kontra, baizikan Elizak erakusten duan erara eta egoki jarriyak zeudela bertako erakusaldiyak; eta alabanza merezi duala liburu ori eskribitu duanak.
IKASLEAK: Eta egiya da La Union Católica orrek El liberalismo es pecado banderatzat bezela artuba daukaten katolikoak ikusi eziñ dituala?
MAISUAK: Añ da egiya eze, beren izen garbiya ere opa ez, eta dabill beti izengoiti lotsagarriyak ipiño nairikan berai esan dan liburu on ori eskribitu zuan apaiz birtutetsua berriz, ez daki nola loitu: eta, au guziya asko ez balitz bezela, baitaere badu ausartea, Erroman ontzat emandako liburubaren kontra mingañera datorkiyon guziya esateko.
IKASLEAK: Eta La Union Catolica orrek berak añ kutun eta maite dituan katolikoak zeñ dira?
MAISUAK: El proceso del Integrismo liburu debekatubaren aldekoak: au da, liberalkin alkar-artuta lasa-lasa edo buruko miñ gabe bizi nai duten katolikoak: orrelakoak, bai, zeruraño altxatzen daki La Union Católica orrek.
IKASLEAK: Aita Santuba, obispoak eta erlijiyoko beste gauza on asko beti aoan ez darabizki bada gazeta orrek?
MAISUAK: Bai, ala darabizki; eta egiya esateko, orretan dago gazeta orren gaitzik aundiyena; bada adierazten diye orrekin bere irakurle itxuai Elizaren aldeko bandera dala La Union Católica.
IKASLEAK: Gazeta katoliko-liberal guziyak, zer bezela dira?
MAISUAK: Ur-ardoa bezela, ez ardo eta ez ura: au da, ez egiyazko katolikoak, eztaere liberal osoak. Dira erbi biren atzetik dabiltzan eiztariyak bezela; bada ez bata ez bestea arrapatzen ez dituzte: au da, ez katolikotasuna dute egiyazkoa, eztaere liberalkeriya.
IKASLEAK: Euskal-erriyan zer gazedta ditugu kaltegarriyenak?
MAISUAK: La Voz de Guipúzcoa, El Noticiero Bilbaino, eta oyen antzeko beste batzuek.
IKASLEAK: La Voz de Guipúzcoa gaizto nabarmena ez da bada?
MAISUAK: Bai sobraere, ala da.
IKASLEAK: Nolatan da bada añ kaltegarriya?
MAISUAK: Alderdi on bat badulako Kristau tonto askorentzat: da ori notiziyak edo albisteak beste gazeta askok bañon aurreago ekartzea. Ikusi gabe sinistu eziñ zitekean, berri batzuek lenxego jakiteatikan, katoliko euskaldunak jarri bear zutela gazeta añ gaiztoa irakurtzera, eta diruba ere berari ematera, dotriña puzoitsubak edan trukara.
IKASLEAK: Eta El Noticiero Bilbaino zergatikan da añ kaltegarriya?
MAISUAK: La Union Católica, La Epoca, eta beste gazeta katoliko-liberal guziyak bezelaxe, dotriña gaiztoen puzoya jaki eta edari gozoakin nastuta dakarrelako: au da, erlijiyoko gauzarik onenak noiz nai liberalkeriyarekin batea dakazkilako, gaiztotuaz horrela katoliko fiñ asko.
IKASLEAK: Bitoria-ko obispo jaunarekin batera egin zan kartak zer diyo gai orrezaz?
MAISUAK: Ara bertako itzak: «Ez lagundu zuen DIRUBAREKIN eztaere zuen izenakin LIBURU, PAPER-SORTA EDO GAZETA GAIZTOAI». — Baitaere irakurtzen da karta orretan bertan: «Erlijiyoarekin eta oitura onakin GUZIYAN ondo ez datozen LIBURUBAK, PAPER-SORTA EDO GAZETAK EZ IRAKURRI».
IKASLEAK: Dotriña gabeko eskoletara umeak, eta erlijiyorikan gabeko maisuetara gazteak, zergatikan biraldu bear ez dira?
MAISUAK: Gurasoen eta zarragoen egitekoa da beren umeak eta mendekoak zerurako azitzea; bañon infernurako bidean jartzea bezela da, umeak dotriña gabeko eskoletara, eta gazteak erlijiyorikan gabeko maisuetara biraltzea: ez gurasoak beraz, eztaere ume edo gazteen kargudutenak, esan dan okerquririk iñolaere eziñ egin dezakete. — Gañera; bigarko mundubaren aziya bezela ditugu oraingo ume eta gazteak: oyek erlijiyo gabeko edo gutxiko eskola eta maisuetara biraltzea, liberalkeriyara gutxi edo geigo itsatsitzea adiña da; eta orra nola gero ere iraungo lukean liberalkeriyak munduban.
IKASLEAK: Ainbeste aldiz airatzen degun obispoen kartak, gai orrezaz ote dakar ezer?
MAISUAK: Ala diyo: «Bear bezelakoa izango bada aziera, GAUZA BEARRA DA lenengo: aurrari kristauben DOTRIÑA erakuste...... GAUZA BEARRA DA eta zaindu bear dute gurasoak beren semeak erori ez ditezen gaizki erakutsi leyeketen MAISUEN ESKUETAN. Zorigaiztoz orrelako maisubak baditu gazte batek, seguru bezela eman diteke bere galera».
IKASLEAK: Baitaere beraz liberalen laguntzalleak pekatuban daude?
MAISUAK: Berez bai aixare.
IKASLEAK: Zergatikan bada?
MAISUAK: Gaiztakeri guziya da pekatu, askotan esan degunez: ikusi ere degu, gauza gaiztoa dala liberalai laguntzea; liberalen laguntzalleak beraz pekatu egiten dute.
IKASLEAK: Pekatu txikiya edo aundiya da ori?
MAISUAK: Liberalkeriya pekatu larriya da, len esan degunez; baitaere beraz ala izan bear du laguntasunakin liberalkeriyari eustea.
IKASLEAK: Bitoria-ko obispo jaunak eta bere lagunak zer diyote gai orretan?
MAISUAK: San Pablo apostoloarekin batera ala diyote: «Ez bakarrik gauza gaiztoak egiten dituztenak merezi dute eriotza, baitaere ala merezi dute gaiztakeriyak egiten dituztenai ontzat ematen diyozkatenak. — Eriotza edo animaren galera merezi badute beraz gaiztakeriyak ontzat duazkatenak, arrazoi guyagorekin mereziko due eriotza ori, gauza gaiztoak egiten dituztenai laguntzen diyenak; baitaere beraz liberalkeriyari laguntzen diyenak merezi dute animaren galera edo eriotza: baño nola animaren aldeko eriotza merezitzen ez baitan pekatu larririkan gabe; liberalkeriya eta beste erozer gaiztakeri ontzat ematea beraz pekatu larriya da, eta are geyago da berali laguntzea.
IKASLEAK: Esan diran kontuetan infernurako bidea da beraz liberalkeriya?
MAISUAK: Pekatu larri guziya da infernurako bidea, fedeak erakusten digunez; baitaere beraz liberalkeriya ala da.
IKASLEAK: Liberala izatea beste pekatu gabe, joan al diteke bat infernura.
MAISUAK: Ikusi degu len, lapurra eriotzagillea, aragikoya eta bestelako gaizkillea izatea bañon okerrago dala berez liberala izatea; aitatu diran gaizkilleak eta oyen gisakoak berenez infernura dijoaz; baitaere beraz egiyazko liberalak, edo fedea gutxi asko austen dutenak, arrazoi geyagorekin dijoaz.
IKASLEAK: Eta liberalen laguntzallea izatea ako ote da bat infernura joateko?
MAISUAK: Berez, edo egiyazko laguntzallea izan ezkeroz, bai, asko da.
IKASLEAK: Zergatikan?
MAISUAK: Esan berriyak gera, liberalkeriya ontzat ematea dala pekatu mortala pekatu mortala, baitaere ala dala, arrazoi geyagorekin, liberalkeriyari laguntzea; eta nola pekatu mortal guziya infernurako bidea biatan; baitaere beraz ala da liberalkeriyaren laguntzallea izatea. — Aditzen da beti egiyazko laguntzallea bada; au da, jakiñaren gañean eta bere gogoz.
IKASLEAK: Konfesatu bearko da orduban liberalkeriya, baitaere liberalkeriyaren laguntzallea izana?
MAISUAK: Barkatuko badira pekatu oyek, bai, konfesatu bear dira, konfesatu litezkeala; bada ezagutzen diran pekatu larri guziyak aitortu bear dira konfesiyoan.
IKASLEAK: Liberalkeriya, edo liberalen laguntzalle izatea utzi nai ez diyonari, barkatu lezayoke pekatu ori?
MAISUAK: Ezta iñolaere; bada pekatu bat barkatuko bazaigu, bera konfesoreari aitortzeaz gañera, bear degu iduki pekatubaren egiyazko damuba, eta aurrera artatik egiñala guziyan aldegiteko asmo sendo eta eragillea.
IKASLEAK: Len liberala, edo lilberalen laguntzallea izan dana, zer bear luke bada egin, ondo izateko, au da, Jaungoikoarekiko ikuskizunikan gabe gelditzeko?
MAISUAK: Lenbizi konfesiyo on bat, alkartzen duala artarako, konfesore jakintsu eta birtute aundiko batekien: geroenean berriz, aspaldiko okerrak nolerebait zuzen du edo ordaintzeagatik, lanegiñ ermo eta alde guziyetara liberalkeri madarikagarriyaren kontra.
A. M. D. G.
X.
|