IV Irugarren
IKASLEAK: Zergatikan geyago da pekatu liberalkeriya?
MAISUAK: Pekatu da, eta pekatu andiyenetakoa, fedea galtzeko peligro alde-aldekoa; fedea galtzeko osoro da peligro aldekoa eta bide zuzena liberalkeriya; pekatu da beraz au eta pekatu aundiyenetakoa alaere.
IKASLEAK: Fedea galtzeko arriskuba zergatiekan da pekatu?
MAISUAK: Len esan danez, ez bakarrikan lege-austea edo gaitza da pekatu, baitaere ala da lege-austeko arriskuba, edo gaitzerako bide zuzena; eta nola Jaungoikoaren legeko gauzarik bearrenetakoa bai dan fedea, au galtzen bada beraz, edo galtzeko peligro aldekoa nai bada Jaungoikoaren legea austen da, edo austeko bidea nai da; eta beragatikan da pekatu, ala fedea galtzea, nola fedea galtzeko bidea edo peligro aldekoa.
IKASLEAK: Jaungoikoaren legeak zer diyo bada fedearen gañean?
MAISUAK: Beste gauza egoki askoren artean, ala diyo: Kondenatuba edo betiko galduba izango da, sinisten ez duana. — Jaungoikoari iñolaere eziñ gusto eman leyoke federikan gabe. — Baitaere adierazten du argiro, beste gauza on asko bañon LENAGOKOA, eta gauzarik BEARRENETAKO BAT dala FEDEA.
IKASLEAK: Liberalkeriya nola da ordea fedea galtzeko bide zuzena edo peligro aldekoa?
MAISUAK: Fedeaz aditzen da, Jaungoikoak agertu eta ama Eliza santak erakusten duan guziya sinistea: ondo deizkiyona beste gauzarikan sinisten ez du liberalkeriyak, ez behintzat bere kontrako gauzak sinistu nai izaten ez ditu; or beraz nola liberalkeriyak austen duan fedea, edo austeko bidean behintzat nola bai dagon.
IKASLEAK: Fedeak al dakar bada ezer liberalkeriyaren kontra?
MAISUAK: Besterikan ez, esateko.
IKASLEAK: Nun edo nolatan bada?
MAISUAK: Gaitzerako libertadea ontzat dauka liberalkeriyak, eta fedeak diyo berriz gaitzetik apartatu, eta ona egiteko: liberalkeriyak libertadeari eman nai diyon muga edo neurriya, bakarrikan da, gerrak ez sortzea, edo Gobernuak botatzeko biderikan ez ematea; bañon fedeak libertadeari jartzen diyon muga da, Jaungoikoaren aginteak gordetzea. — Liberalkeriyaren dotriñetako bat da gañera, soziedade edo jende-billeretan sarbiderikan ez duala Jaungoikoak; fedeak berriz diyo JENDEAK lurrean Jaungoikoak GIDATZEN DITUALA, eta bera dala MUNDU GUZIO ERREGEA. — Jesukristo gure jaunari erregeen ERREGEA eta jaunen JAUNA deritzate liburu santubak; bañon baitaere Jesukristoren nagusitasun ori liberalkeriyak ukatu egiten du. — Eta azkenikan ebanjeliyo santubak diyonez, EROZEÑ personari eta JENDE GUZIYAI erakusteko aginbidea dauka gure ama Eliza santak; baitaere beraz erregeai, agintariyai eta erri-billera edo erreinubai erakusteko eskubidea Elizak badu: bañon Eliza santaren eskubide au aintzakotzat ez dauka liberalkeriyak. — Alde askotara beraz austen du fedea liberalkeriyak, edo fedea austeko bide zuzenean behintzat, bai, badago.
IKASLEAK: Bitoria-ko obispo jaunarekin batera eskribitu zan karta, zer irakurtzen da gai orrezaz?
MAISUAK: Beste gauza batzuen artean ara zer: «Liberalkeriyara jarriyakekin, izenbatek galdu dute, nai gabean eta igerri gabere bai, fedearen gozasuna aurrena eta gero fedea bera ere bai! Ez diyo ezer berak uste badutere sinisten dutela; bada duten fedea, nola zimendatzen ez baita Jaungoikoagan eta Elizagan, fede ori zerurako baliyo ez duana da. SINISTEN DIRA; BAÑON SINISTEN EZ DUTE. Daukae aire eta izate berekoya, Elizarekin eta zereutikako gauzetan txurrak dira, eta datoz idukitzera kristautasun bat norberetzakoa, bakoitzaren sentiera edo ustekoa, beren opiniyo kutunakin ondo ez datozen aginteak eta dotriñak botatzen dituanz».
IKASLEAK: Bañon eta liberalkeriya zergatikan da pekaturik aundiyenetakoa?
MAISUAK: Jaungoikoarekiko gorroto nabarmenaz kanpora, fedearen kontra egiten diran pekatubak dira aundiyenak: orain esan danez, liberalkeriya federaen kontrako pekatuba da; baitaere beraz pekaturik aundiyenetakoa da.
IKASLEAK: Jaungoikoarekiko gorroto nabarmena askok ote dute?
MAISUAK: Infernuban dauden guziyak bai badute; bañon munduban gutxi dira beraiz, edo zuzenean, Jaungoikoa gorrotatzen dutenak.
IKASLEAK: Zergatikan dira ordea aundiyenak fedearen kontrako pekatubak?
MAISUAK: Gaitzik aundiyena egiten zayo arbola bati, bere sustraya kendu edo galdubarekin: egiyazko ontasunaren sustraya da fedea, gure ama Eliza santak erakusten duanez; fedea galdu edo austea beraz gaitzik aundiyena da, eta beragatikan ere da pekaturik aundiyena.— Orrezaz gañera: fedea duanak, okerrik aundiyenak ere, noiz nai zuzendu ditzake, eta ala salbatu diteke; bañon federik gabeko ontasunik aundiynearekin ere, lenxeago esan danez, iñor zeruratu eziñ diteke.— Fedea galdu edo austea degu beraz okerrik aundiyena eta pekaturik larriyena: aditzen da beti, berez eta Jaungoikoarekiko gorrot nabarmenaz kanpora.
IKASLEAK: Gauza aundiya da orduban fedea?
MAISUAK: Osoro da aundiya eta protxugarriya, ikusi danez: eta fedeaustea, edo dotriña gaiztoetara itsatsitzea, beragatikan da osoro pekatu aundiya eta alderdi kaltegarriya, arbolaren sustraya galdu edo usteltzea osoro oker aundiya litzaken bezela.
|