I Sarrera
IKASLEAK: Noiz egiten da pekatu?
MAISUAK: Jaungoikoaren legea austen danean, edo austeko arriskuba nai danean.
IKASLEAK: Zenbat modutara autsi diteke lege ori?
MAISUAK: Pensamentuz edo gogoz, itzez, obraz eta zabarkeriz.
IKASLEAK: Pekatuba noiz izango da larriya, eta noiz txikiya?
MAISUAK: Jaungoikoaren legea gai aundiyan austen bada, pekatuba ere orduban aundiya izango da; eta gai txikiyan austen danean berriz, pekatuba ere izango da txikiya.
IKASLEAK: Jaungoikoaren legea nola autsi bear da pekatu egiteko?
MAISUAK: Ezaguerarekin eta borondatez; au da, jakiñaen gañean, eta naita.
IKASLEAK: Legea autsi-arren beraz gerta liteke batere pekaturikan ez egaitea?
MAISUAK: Bai: austen bada, ez ustean; konturako, barau edo bijili-eguna ez jakinean, pekaturikan ez da egiten; eztaere pekatu izango ezda, otsoa dalakoan, gizonen bat iltzea.
IKASLEAK: Ezaguerarik-eza beraizikan danean, ez al da pekaturikan batere egiten?
MAISUAK: Legea austen danean batere ezaguerarik eta borondaterik iduki ezkeroz beti egiten da pekatu, txikiya badere; bañon eriozkoa edo mortala izango bada pekatuba, baitare ezaguera eta borondatea artarañokoak bear dira.
IKASLEAK: Lege austeko arriskuban edo peligroan jartzea zergatikan da pekatu?
MAISUAK: Gutxienaz behintzat legean egiten zayon despreziyoagatik, edo agertzen dan arduragabekeriyagatik.
IKASLEAK: Eta zer pekatu da ori?
MAISUAK: Autsi litekean legearen neurrikoa, baldiñ eta peligroa ere egiyazkoa edo aldekoa bada.
IKASLEAK: Eman bezait dotriña orren adieragarriren bat.
MAISUAK: Gezurrezko juramentuba egitea eta meza osoa jayegunean uztea, pekatu mortalak dira berenez; eta beragatikan gezurrezko juramentuba egiteko edo meza osoa uzteko arriskuban jartzeaere, berez pekatu mortala da.— Kontrara berriz: lapurreta txikiyak eta gezur ariñak berenez pekatu benialak diralako, baitaere pekatu txikiya da artarako peligroan jartzea.
|