www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bai, pekatu da liberalkeriya
Jose Ignazio Arana
1888

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Gipuzkoako Foru Aldundia: Bai, pecatu da liberalqueriya, José Ignacio de Arana. L. Lasserre, 1888

 

 

aurrekoa hurrengoa

ITZAURREA

 

        Etzaiteala izutu, irakurle maitea, liburutxo onek daraman izen-turmoyarekin: LIBERALKERIYA PEKATU DALA oraiñ aditu obe dezu, eta ez Jaungoikoari kontu zorrotza eman bearko diyozunean. Ordu ikaragarri artan ikuskizunik izan ez dezazun, ermotasun aundi batekin oraiñ liberala edo liberalen laguntzaillea izateari utzi zayozu. Orretarako eskeñtzen zatzu liburu txiki au, liberalkeriyaren gaitza ezagutu, gorrotatu, eta alde onetatik pekaturika egiñ ez dezazun. Haec scribo vobis ut non peccetis (I Joan. Cap. 2, v. 1.)

        Ar-ezazu bada liburutxo au gogo onez, eta irakurri bera kontuz, Jaungoikoari aurrez bere argitasun eta laguntasuna eskatzen diyozkatzula.

        Nik nitzaz aitortzen det ama Eliza santaren sinismenean bizi eta ill nai dedala; eta beragatikan gauredo iñoizko denboretan liburu txiki onetako ateraldiren bat debekatzen balute Aita Santubak edo obispo jaunak, nik ere debekatutzat eman nai det bertatik.

1887-garren Urteko Ama-Birjiñaren
Konzepziyo edo sortze garbiyaren egunean

X.

 

aurrekoa hurrengoa