III Bigarrena
IKASLEAK: Liberalkeriya pekatu dala sinistarazteko eman ezat beste arrazoiren bat.
MAISUAK: Eliza ama santak debekatzen dituan dotriña eta opiniyo guziyak pekatu dira; bese opiniyo eta dotriña askoren artean, liberalkeriya ere debekaturikan dauka Elizak; liberalkeriya beraz pekatu da.
IKASLEAK: Dotriñak eta opiniyoak debekatzeko eskubidea bai al du Elizak?
MAISUAK: Bai, badu.
IKASLEAK: Nolatan du bada?
MAISUAK: Gaubetan argi egiteko eguzkiyaren lekuban illargiya geratzen dan bezela, Jesusen ordez geratu zan Eliza munduban jende guziyai, salbaziyoak eskatzen dituan gauza guziyetan, erakusteko aginbideakin: animen kalterako diran opiniyo eta dotriña guziyak beraz debekatu ditzake Elizak.
IKASLEAK: Zergatikan dira pekatu Elizak debekatzen dituan dotriña eta opiniyo edo iritziyak?
MAISUAK: Dotriña eta opinio gaiztoak dira bakarrikan Elizak: eta nola gaiztakeri guziya pekatu baitan, len asetzeraño ikusi degunez , baitaere beraz pekatu dira Elizak debekatzen dituan opiniyo eta dotriña guziyak.
IKASLEAK: Bañon eta egiya da liberalkeriya debekaturikan daukala Elizak?
MAISUAK: Bai; iru eta bi bost dira bezelatsu.
IKASLEAK: Nun irakurtzen da bada liberalkeriyaren debekuba?
MAISUAK: Aita Santu eta obispo jaunen gazeta edo eliz-paperetan.
IKASLEAK: Zer gazeta dira oyek?
MAISUAK: Sonatubena da len aitatu dana, edo Syllabus deritzana.
IKASLEAK: Syllabus ori zer da?
MAISUAK: Elizak debekatuta dauzkan opiniyo eta dotriña berri gaiztoen lista.
IKASLEAK: Opiniyo eta dotriña gaiztoen lista orretan al dago liberalkeriya?
MAISUAK: Bai, ala dago, eta azken-azkeneko errenkadan alaere, obeto ikusi dezagun.
IKASLEAK: Katoliko-liberalak nola ikusten ez dute bada?
MAISUAK: Nai ez dutelako ikusten ez dute, bada añ dira seta gaizto edo tema aundikoak.— Aita Santu Pio bederatzigarreak argatika oi ziyon: «Katoliko liberalak bide zuzenera ekarri itzazute; bañon, o zer gauza zalla dan!».
IKASLEAK:Opiniyo eta dotriña debekatuben lista edo Syllabus ori, aspalditxoan emana ote da?
MAISUAK: Aurtengo abenduban dira ogeita iru urte biraldu ziyela obispo jaun katoliko guziyai Aita Santu Pio bederatizgarrenak.
IKASLEAK: Liberalkeriya beste geyagotan ere debekatu ote zuan Aita Santu ark?
MAISUAK: Franzia-ko katolikoai, len esan degun itzaldi artan, ala esaten ziyen aserre santu batekin Pio bederatzigarrenak: «Katolikoen liberalkeriya beti debekatu izan det, eta ala bear balitz, baitaere berrogei bider debekatuko nuke bera». — Katoliko-liberalen kontra, erak ematen ziyon guziyan, itzegin oi zualako, geratu zitzaion Aita Santu hari izengoiti onragarritzat liberalen malluba izate, aurreko denboretan san Atanasio sonatubari arianoen mazoa zeritzan bezela.
IKASLEAK: Eta oraingo Aita Santu Leon amairugarrenak ontzat ematen al ditu ber aurreko Aita Santubaren dotriñak?
MAISUAK: Bai, ala ematen ditu.
IKASLEAK: Probatu bizait bada.
MAISUAK: Aita Santutzara igo zanetik bi illabete bañon len, Inscrutabili Dei asitzen dan karta bat eskribitu ziyen obsipo guziyai, eta bertan ara zer diyon: «Nere aurreko Aita Santuben bideak berak jarraitzen ditudalarikan, ayen dotriña gaiztoen kontra ipiñi zituzten DEBEGU GUZIYAK ontzat eman eta BERRITZEN ERE DITUT apostolotasunetik datorkidan aginbidearekin».
IKASLEAK: Zer besterikan diyo, liberalkeriyari dagokiyonik, oraingo Aita Santubak?
MAISUAK: Immortale Dei deritzan beste karta sonatu batean, zanpatzen ditu arrazoiz geyekiko libertadeak: baitaere ontzat ematen du opiniyo falsoakin Pio bederatzigarrenak egindako lista edo Syllabus: eta karta orretan gañera ara zer erakusten zaigu: «OPINIYOEN GAÑEAN GAUZA BEARRA DA Aita Santuben esanetara umilkiro jarririk egotea... Eta gaurko egunean billatzen diran LIBERTADEETAN ere katoliko guzi-guziyak Aita Santubaren esanean egon bear dute sinistuaz bakoitzak Aita Santubak berak sinisten duana bera. BEGIRA KONTUZ, LIBERTADEAK, BEREN ITXURA ONAKIN IÑOR ENGAÑATU EZ DEZATEN».
IKASLEAK: Osoro bat daude beraz esan diran Aita Santu biyak?
MAISUAK: Aita Santu guziyak dira bat kristau guziyontzako dotriña erakusten dutenean, bada Aita Santuben bidez Jesukristo bera da beti dotriña erakusten diguna.
IKASLEAK: Eta obispo jaunak liberalkeriya debekatutzat ote dakaute?
MAISUAK: Bai aixare; bada nekez topatuko da obispo katoliko bat bakarra, opiniyo debekatuben lista, edo Syllabus, ontzat ez daukana. — Orrezaz gañera, liberalkeriyaren kontra itzegin edo eskribitu izan duten obispo jaunak eziñ konta litezke: eta are gutxiago berriz kontatu litezke, obispo jaunen baimenarekin, liberalkeriyaren kontra mundu guziyan eskribitu izan diran, eta eskribitzen ere diran, liburu eta paper-sortak.
IKASLEAK: Liberalkeriya debekatzen ote da Bitoria-ko obispo jaunak beste bostekin alkar-artuta biraldu zuten karta eder artan?
MAISUAK: Beste gai batzuez gañera, baitaere liberalkeriyaz zorrozkiro itzegiten da karta artan: eta kartaren bukaeran agintzen da bera eliza guziyetan irakurtzeko; eta ondoren apaiz-nagusiyai eta sermoigille guziyai esaten zaye karta barruko itzagayak kristau katolikoai adierazi eta sar-erazotzeko sa ritan. Obispo jaunen borondatetikan beraz, baitaere liberalkeriya SARRITAN ADIERAZI ETA SAR-ERAZO bear diye apaiz-erretoreak eta SERMOIGILLE GUZIYAK eren aditzalleai.
IKASLEAK: Kontu orretan obispo jaunak Aita Santubakin osor daude bat?
MAISUAK: Bai, beñere bañon geyago daude, ala esan dan gayan, nola beste geiyetan.
|