www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bai, pekatu da liberalkeriya
Jose Ignazio Arana
1888

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Gipuzkoako Foru Aldundia: Bai, pecatu da liberalqueriya, José Ignacio de Arana. L. Lasserre, 1888

 

 

aurrekoa hurrengoa

V
Laugarrena

 

        IKASLEAK: Liberalkeriya pekatu dala adierazteko arrazoirik ote dago?

        MAISUAK: Daude asko.

        IKASLEAK: Esan bezait bada aundiyenetako bat.

        MAISUAK: Beartubak gaude guziyok Aita Santuben eta obispo jaunen esanak sinistera: liberalkeriya pekatu dala Aita Santubak eta obispo jaunak esaten digute; Kristau katoliko guziyok beartubak gaude.

        IKASLEAK: Aita Santuben eta obispo jaunen esanak zergatikan sinistu bear ditugu?

        MAISUAK: Eliza santaren mingaña, eta gure maisu eta artzaiak diralako: eta ala, Aita Santubari batezere, eta Aita Santubakin bat dauden obispoai sinistea, ama Eliza santari edo Jesukristo Gure Jaunari berari sinistea adiña da.

        IKASLEAK: Aita Santubari eta obispo jaunai zertan sinistu bear zate?

        MAISUAK: Erlijiyoa edo animen salbaziyoa nolanai ikutu dezakeen gai guziyetan; baitaere beraz liberalkeriyaren gañean esan dezaketena sinistu bear zate.

        IKASLEAK: Eta liberalkeriya pekatu dala esan duten Aita Santubak zeñ dira?

        MAISUAK: Len Aitatu diranak berak.

        IKASLEAK: Noiz esan zuan bada Pio bederatzigarrenak pekatu dala liberalkeriya?

        MAISUAK: Askotan esan danez, gaiztakeri guziya da pekatu: eta, ala, gauza bat gaiztoa dala esatea, pekatu dala esatea adiña da: eta nola Aita Santu ark eziñ kontala bider esan bai zuan liberalkeriya osoro dala gauza gaiztoa, beste ainbeste bider liberalkeriya pekatu eta pekatu aundiya dala esatea adiña egiten zuan.

        IKASLEAK: Liberalkeriya pekatu dala adierazi ote zuan beste moduren batera Pio bederatzigarrenak?

        MAISUAK: Adierazi zuan liberalkeriya pekatu dala diyoten zenbait liburu ontzat emanda.

        IKASLEAK: Zer liburu dira oyek?

        MAISUAK: Baa da beintzat Franzia-ko elizgizon jakintsu batek, Segur zeritzanak, eskribitu zuana; eta liburu orri euskaraz deritzaya Eskeñtza gazte katoliko liberalai.

        IKASLEAK: Zer irakurtzen da bada liburu orretan?

        MAISUAK: Beste gauza egoki askoren artean ara zer: «Gauza seguruba da dotriña liberalak agiriyan edo ezkutuban idukitzeak, baitaere dotriña liberalen erara bizitzak, pekatu mortalaren gaya daukatela, Aita Santuben esanai obedezitzen etzayelako. Ez det esan nai onekin beti egiten dala izatez pekatu aundiya, bada bakoitzaren barrengo berri Jaungoikoak bestek ez daki. Diyot bai, eta dudarikan ez daukat onetan, pekatu mortalaren gaya dagoala esa dedan orretan».

        IKASLEAK: Pio bederatzigarrenak berez eta argiro liberalkeriya pekatu dala beñere ez al zuan erakutsi?

        MAISUAK: Liberalkeriya debekatubarekin batera mundu guzirako karta sonatu bat eman zuan, eta karta artan erakusten zaigu eze Aita Santuben esanetara ez jartzea eta beren legeai ez obedezitzen pekatu dala, eta gutxi-asko fedea austen dala: eta ori liberalkeriya ere pekatu eta fedearen kontra dala esatea adiñaxe izan zan.

        IKASLEAK: Aita Santu Leon amairugarrenak liberalkeriya pekatutzat ote dauka?

        MAISUAK: Bai aixare; bada bere aurreko Aita Santubak, batezere Pio bederatzigarrenak, erakutsi zuten guziya ontzat emana dauka, lenxe-ago ikusi degunez.

        IKASLEAK: Oraingo Aita Santubak liberalkeriya pekatu dala adierazi ote du beste modu berriren batera?

        MAISUAK: Bai.

        IKASLEAK: Nolatan bada?

        MAISUAK: El liberalismo es pecado erdaraz, edo Liberalkeriya pekatu da deritzagon liburu sonatuba ontzat emanda.

        IKASLEAK: Liburu ori nork eskribituba da?

        MAISUAK: Kataluña-ko apaiz birtutetsu batek.

        IKASLEAK: Liburu orrrek zer erakusten du bada?

        MAISUAK: Erakusten du pekatu dala liberalkeriya, eta pekatu ori dala larriya, eta pekatuetan aundiyena, Jaungoikoarekiko gorroto nabarmena apartatzen bada. «Liberala izatea beraz, diyo liburu orrek, blasfemoa, lapurra, adulteroa edo aragikoya, eriotzagillea, edo Jaungoikoaren legeak debekatzen duan beste erozer gauza bañon pekatu geyago da: « aditzen da ori, liburubak berak diyonez, ez baldiñ bada bat liberala gauza ona delakoan, ez jakiñean eta uste gabean.

        IKASLEAK: Liburu ori ontzat al dauka gero Aita Santubak?

        MAISUAK: Aurtengo illbeltzean Aita Santubaren ordeko eliz-gizon txit jakintsubak Erroman erabaki zuten liburu orretako dotriña ona dala; eta ori Aita Santubak berak liburuba ontzat idukitzea adiña da.

        IKASLEAK: Geroenean gezurtatu etzuan bada Aita Santubak liburu ori bera?

        MAISUAK: Ezta iñolaere; bada liburu ori gezurtatzeko, katoliko-liberalak nai zukeen bezela, ontzat eman bear zan liburu orren kontra eskribitu zan beste liburu sonatuba, El proceso del Integrismo deritzana; bañon katoliko-liberalen gogoaz beste aldera eta Erroman erabakiya dagoanez, azkena esan dan liburu ori, nolabaitekoa dalako, ezkutuban eta jende artera gabe egotekoa da.

        IKASLEAK: Lengo abuztuban erabaki etzan bada zerozer Erroman liberalkeriya pekatu dala diyon liburu orren kontra?

        MAISUAK: Bai nai katoliko-liberalak, bañon ez dago orrelakorikan. — Erabaki zana da berriro, liburu orretako dotriña berez ona eta Elizak erakusten duan erara dala; bañon onek esan nai ez duala gizonen arteko bandera baten aldekoa dala Eliza. — Nolanaire behintzat, liberalkeriya pekatu ez dala, iñolaz erabaki etzan, ezta gutxigorikan ere.

        IKASLEAK: Liberalkeriya pekatu dal erakusten ote dute obispo jaunak?

        MAISUAK: Oraiñ bi urte Ekuador-ko errepublikan, zazpi obispaduetako animen arzayak alkarren artean eskribitutako karta eder batean, ala irakurtzen da: «Aditzen bada beraz ondo liberalkeriya, utsegite aundi bat da, da PEKATU MORTALA, konfesoreak eta konfesatzen diranak, kontuz ikusi bear dutena, sakramentu santubak artu bear diran guziyan».

        IKASLEAK: Bitoria-ko obispo jaunarekin batera egin zan kartak al diyo liberalkeriya pekatu dala?

        MAISUAK: Bai; ara bertako itzak: «Esango dute pekatu ez dala liberalkeriya, eta onenean beti kulparikan izango ez du liberalkeriya nai duanak: bañon dotriña gezurtiya da (liberalkeriya) eta BEREZ PEKATU eta laguntzen du beti gerenezko dotriña gezurtyak zabaltzen». — Itz oyetan irakurtzen degunez, beraz, liberalkeriya berez pekatu da; eta da pekatu larriya, dotriña gaiztoak zabaltzen beti laguntzen dualako.

        IKASLEAK: Darabillkigun gai onezaz esankizan berririkan al dauka?

        MAISUAK: Oraindikan-orain, edo aurtengo mayatzean, ara zer eskribitu ziyen bere ardiyai Amerika-ko obispo jaun zelotsu batek: «Bai; gaiztoa da liberalkeriya, eta DA PEKATU, bada Jaungoikorikan eta Erlijiorikan gabeko LIBERTADEA da».

 

aurrekoa hurrengoa