www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azti-begia eta beste izkribu zenbait
Agosti Xaho
1834-1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azti-begia eta beste izkribu zenbait, Agosti Chaho (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV

Espainako berriak

 

        Isabel segonda, Espainako erregina, bere hemezortzi urthetan, lohikeriarik handienian itzulikatzen da. Izorra bada ere eztaki nork ganik, bainan, segur da eztela Don Francisco errege senhar gaxoa ganik, zoinez bere erregetarzunian emaztiarekin etzateko permisionerik ezpeitu.

        General Narvaesek, haren ministruak, hilarazten ditu, desterratzen edo galeretarat igorten Errepublikano guziak. Amurekatik hobeki ezagutiak izan diten, ezkapa balite, buruko eta berphuruko biloak arrasarazten dezte bizar nabelaz.

        Zenbait jeneral karlista pasatu dira Espainialat Baionatik. Baionatik harma, zapata, bala, kartuxera eta bolbora igortzen ari dira Espainiako Heskual-herri guzietarat. Erraiten dute Nafarrua, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia altxatu nahi direla hanbat denbora gabe. Eztakigu xuxen-xuxena, ala Errepublikaren, ala Karlos VI erregiaren izenian gerla hasiko duten. Errepublikano bat mintzatu zere gisa huntan:

 

Eskualdun espainoleri

Eskualdunak!

 

        Naziua koraje gabiak glorifikatzen dire nagusiak izatia.

        Eskualdunek ez dute sekulan ezagutu.

        Traituak izan dire, benzituak sekulan!

        Gure aurrekuak, noiz eta Romanuen guardia aitzinekua formatzen zutenian, gidatzen zituzten biktoriarat, eta auk nahi zituztenian esklabo ezarri, Kantabri zaharren haur fierrak, aikien batailunak ondatzian, propagatzen zuten ez zela nausitzia ahal gizon libro sortu zirenaz eta libro hil nahi zutenaz. Libroak oien etorkitzetik Iberi aberatsian. Erregek engaiatu ziren kontratuz saintuenez ez zutela aikien deretxueri, fuerueri, libertatieri sekulan unkituko. Gizon hek traidoriak, tiranoak bethi diren bezala, kendu zaituzte libertatiak, bat-banazka, ukhaturik nazionetan diren deretxo errespetablienak. Promesak egin zituzten, bainan ez irukitzeko, promes oiek egin zituzten obekiago engainatzeko populu konfidantena, populu prankuena, populuetan den federik oberena pasatzen denentzat. Uste dute kadena azpitan paratuak direla, hortan berek trunpatzen dire. Ez, ez! ez dire, Eskualdunak, orain len baino geiago, azpian ezarriak, ez dire esklabo izarien; inori ez diote ezagutu manatzeko deretxurik. Populu lehenagoko orrek parra egiten du printze urguilusen prentenziuaz, eta oien erreinua aguro akabatzera dihoa. Leoinari uduria, kadena plako batez lotua balitz bezala, burnia autsiko ditu, eta bere mendi maitatu oiarzun guziek errepikatuko dute orren orru terriblia, paratuko beitu bere etsaiak lur-barnian.

        Eskualdun maitiak, gora-zazue burua, ixtanpat malhurrak eta soprikariuak beitiazia, eta zuen probintziak jakinaz dezaten munduari, Kantabro ezin malsatua izana, libro dela bere Mendarte eder eta gutiziatuetan.

        Prest izan zaitezte gerlako trunpetaren seinaliari, biktoriarat kurritzeko; fite arrabostuko da gure arroka urrunetan, eta soinuark erranen zitu: Altxa! Benzitu behar dugu edo hil, eta segurantza badut, libertateko bandera agertzen denian gure mendi puntetan, zuetatik bat ez dela izanen Eskualerriaren salbatzeko atzeratuko denik.

 

Ariel, 1848-VI-30

 

aurrekoa hurrengoa