www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azti-begia eta beste izkribu zenbait
Agosti Xaho
1834-1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azti-begia eta beste izkribu zenbait, Agosti Chaho (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

 

  hurrengoa

Azti-Begia

 

I

        Ekhi-begi, xuri-gorri argizale ederra! Nuiz phiztu zinen nuiz argitu, begitharte beltzuri gabia? Zu zirade munduko argia, egiazko argithurria, bethierezko Jinkuaren argitzala. Nur zuri so begiz-begi egon ahal daite? Nurk dakitza zure urthiak? Zu gagaineko korraletans leheni sorthu Giten axuri xuriena, Suge garbi Sugerik ederrena. Goixtiar izan zinen, goixtiar, egunezko izar ederra! Ulhunpetik hegalta eta, oraiko lekhu berian, hegaltaz, ukhuratu zinen, urzo xuri, argizko txoria, egintzaro miretsgarri baten argitzeko.

        Orhit duzia ikhusirik, Lehen-Sugia biribilkatzen mendez eta mendez handitzen, eta, lurtiarren izigarri eta izigei , lurpeko zazpi leziak zazpi burureki bethatzen? Orhit duzia LehenSuge hura ikhusirik, Jinkoiluaren harra bere khokotsian bezala, bere egongiak lurpian edo Ifernietan obratzen: Luharraultzia biltzen eta egiten, orai-oraino unguratzen den ungurunetan?

        Orhit duzia ikhusirik, luhidorra huretatik berhezten, itxasua behar mugetan ukhuratzen eta ohatzen; lurraldiak, belhar, lili, zuhain eta fruta, gizun eta ekhoiliar suberte ororeki, zure begiaren aitziniala agertzen, o begi leinhuratsia!

        Aspaldi dizu, aspaldi! mundutto hunen lehen sortzaruak aspaldi! ! Lehen, eta geroz, iratzarririk zaude eta zabalik, gaiaren etsai, egunaren egile, denbora jakile, ikhusle eta erakasle ekhibegirari ederra! Zuk dakizu zuinen barna den Hurandia: zuk, beirina klar baten artetik bezala, ikhusten dutuzu bere mendi thinieki itsasoihalak gordatzen eta estaltzen dutian lurraldi berriak oro! Zuk dakizu eia nula, gorrinkua arraultzian bezala, daguen bildurik, biribilkaturik, lurraxalpian, lurbihotzian, iferniaren erdian, Lehen-Sugia: lehena bai eta ere herena, lurreko zaharrena, indarrez azkarrena, bethierezko Jinkuaren langilerik handiena.

 

II

        Mende batek ehun urthe, Berrizaruak hamar mende, edo mila urthe txipi: hori beita dilubioko Hurte edo urte edo urthe-handia! eta hire lan eguna, o Leheren, Jinkuaren lan-suge harrigarria!

        Denbora batek sei ehun mende, edo hiruretan hogei mila urthe txipi: hori beita lurraldi baten iraupena eta denbora; eta hire lokhaia, Berrizaro batetik bestera, o Leheren, zazpi burudun, Suge espantagarria!!

 

III

        Lan egin duk, lan egin, Jinkuaren aitzinian, Leheren, Su izigarria! Errak-errak, zunbat aldiz Hurandiari utzi erazi dutian, bere ohe eta etzangiak txuku eta idor; hik eginik munduberri, gizunentzat herriberri: hori beita hire legia, hori beita hire eginbidia. Harrigile eder hiz, harrigile eder, eskurik ezpaduk ere, Leheren! Zunbat aldiz eztutu ore buztanak luherri zaharrak egotxi, erre eta ilhaintu, luberriak orhatu, leinthu eta eraiki, bere mendi eta ordoki ororeki! Eztik ez bethi ber bidia jarraiki heguak! Eztuk bethi ber gunetan agertu eta itzali ekhi-begia! Oraiko Ipharra txaz Eguerdi, denbora batetik bestera lekhuz khanbiatu izan dutuk lurrungurian zeluko aziak.

        Orai diala hiruretan hogei eta hemezortzi mende, ez gehiago, luak harturik iz, Leheren, lurgile handia. Lo-kurrunka hago, egunaldi bat eginik, eguerdiko lurburia hire zazpi burien burupe, Iphar hotzeko itxaso hotzetan buztana kharruntaturik. Badakiagu nun diren hire hatsharziluak eta leziak. Hanti duk erantzuten hire kurrunkaren herots ozena. Hanti Sugarrak odeietara jauzten eta hedatzen, eta hire elder gahuna burdun hura bezala, turrustatzen. Hire urzain batek emaiten dik lurrai ikhareria, hire igialdi batek, itxasuak nahasten eta thurbusten, mendiak kordoka erazten, o Leheren, Suge izigarria!

        Goihenak oihu egiten badu Leheren, ihardesten deiok: Jauna! jaikitzen hiz goizeti, eta hasten duk hire egunaldia. Nurk dakitza khuntuz, hire lanurthiak eta logaiak, indarretan sarthu hizanez geroz, Leheren, Jinkuaren langile paregabia!

        Orai lo hago egunaldi bat eginik, Leheren: egik-egik lo, gazte duk mundia, azkeneko Berrizarua huilan gerokua hurrun. Bost ehun eta hogei eta bi mendez eztuk berriz entzunen Goihenaren iratzar oihia. Egik-egik lo, Leheren, Jinko-sugia, lucraren seme gehiena: haurtto bat bere khuinan bezala, lubamian etzanik; lurra gai eta egun, bere ungurian daguelarik jurdunpa.

 

IV

        Unguru-unguru dabila, galdu gabe bere bidia, lurbola unguraria; saihets bat bethi egunargian, beste bat ulhunitzalian; garaitiarren eguna aphaltiarren gai, baten ulhuntzia besten argitze; egunorozko unguraldian Uduriz-ukhuru dabila, hurian untziak bezala, itsasairian, lurruntzitto hau, igeri-igeri, bere urtheorozko ekhi-ungur'utzulian. Abentiaren hogei eta bat gerreneti, txaz, Eguerri eta Suberri; ordian beita sortzen bezala eta agertzen, lurraren eretzian, ekhi-begi egunezko izar ederra, axuri xuriena, sugerik ederrena.

 

V

        Ukhuru segurki zaude, ukhuru, izar ukhuru ororeki, ekhi xuri munduko begi argia! Lurrungurian, badakizugu, urthiak hilabete dian bezain bat izar-korraletan sar-jelkhi, eretzez-eretz, egin uduri duzula. Korrale hurak dirade zure hamabi jauregiak; gorenik ekaina, zuintarik, begiz-begi, lurrari xuxen-so betzaizko, urthiak dutian egunik luzenetan.

        Eder egunak gaihargiak eder! Gora zirade, ezinago gora, zelu zohardi izarbegidun, lurraren gaihestalgi, hegatz argia; argililizko sorho bazter gabia! Zutan ber bidez eta ber urhatsez, herrapidetarik kanpo, axur salduak artzainaren undoti bezala, ekhiari arrauka izar-xuriak, gaiez-gai, uduri dabiltza! Udartian altxu bat, neg'artian beste bat, ud'eta negu zoharzelian, lau haroz gizunaren begiak, ikhusahalak ikhus ditzake urth'ungurian.

 

VI

        Egunaz ekhi, gaiaz argizagi. Zuri niagozu, lurlagun eta gaiekhi, argizagi zahar-berria! Zu zirade ilargia, hil eta phizten ziradian argia. Zure bethian, ilargibethia, haz eta urhentzen da hilabetia. Zu zirade argizaria aste eta gaihegunen izaria. Zureki haste hasi izan zen, hiruregunezko lehen astia. Zuin egun beitira aste-lehena, astehartia, astiaren azkena, astizkena. Batian gorapen bestian beherapen, hilabetez egiten duzu lurrungurian zure unguria, argizagi unguraria. Enikezu uste zihaurtarik dela zutan ageri den leinhuria. Aitzitik, ni aiher nuzu lurrulhuntto bat ziradiala; gure lur hau beno txipiago, ez berritan, ez hogeietan, bena bai hiruretan hogeitan. Hirur edo bi egunez, lehen astian ulhunik zaude lur-ekhi-artian, ulhun zirelakoz zure egitez. Hanti harat, ageri zabiltza, ekhibegiak argiturik saihetsungurian bazter bat, saihets-adarrak goiz-ibarrari adarturik; gero erdiz-oso zeliaren erdian, sar artino zure bethian, hamalaugerren egunian. Nula gorapenak hala beherapena: argitzez bezala ulhuntzez bazabila; gaihibarrari adarrez adar, goizibarreti zirelako ordian ekhiz argitia: berriz erakutsartino, zure bethian, bethierezko begithartia.

 

VII

        Hilabetez, bere utzulia, argizagiak lurrungurian. Lurbolak ere bai berna urthe batez ekhi ungurian. Alkharren lagun badabiltza nuizik-behin eretzez-eretz ekhiaren argibidian. Ordian da gerthatzen, Eclips erdarak deitzen dian, ikhusgarri bat. Arhin eta igeri dabiltza, lurbola unguraria eta argizagi ziiharbola xuria. Bekhan dira eta Ilabur haien erezka igaran aldiak; hanbatez llabur eta bekhan ekhi eta argizagi eclips itzalaldiak; bakhotxak bere alde, laster beitegie ekhiaren eretzeti eretz-gainti. Lurbola ekhipian dabilala, argizagia bere bethian argizagiari lurritzalak eclips edo itzalaldi. Argizagia aldiz ekhipian daguela, haren itzaleretzian lurbola, lurtiarren ikhusiz, lurreti-gora ekhitzalaldi, eguntara gaihaldi, argizabalian ulhunbeltz.

        Jarraiki bitza gogoz eta khunta, azti denak, hel aitzinian prometa bitza lur eta argizagi bidetan diradian baratguniak eta khurutxa bidiak itzalorenak eta minuta erdiak. Nur nahi den, aizinara, gertha ahal daite, gaiza hoien ororen jakintsu eta jakile, azti eta belhagile.

 

* * *

 

ESKUZKRIBUAREN JARRAIA ARGITARAGABEA

 

        Hersi gizunaren urhatsa, txipi besua, llabur esku-erhiak. Hartakoz ebaki eta egin behar ukhen dutu hanitxko izari, hariz lehenak izartzeko gogua kuntari kuntatzeko. Ikhus-hunkikako izari kuntiak eder, hurrun izariak ederrago: aztiak dakian bezala ikhus bideetan gogor izartzen? Xede bat ezagutuz beste bat mugatzen, jakinetarik jakin-beharrak bethi xuxen khuntatzen. Heremia bazter gabe lekhu eta gune orotan dagoke heremu unguriaren erdi-erdia, eta ez ihun ere haren bazter unguria. Heremiaren uduriak, arauez-arau, txipiz-txipi kurkuriak . Kurkuru ozkatu linatiak lau laurden khurutxe; laurden khurutxiak lauretan hogei eta hamar ozka edo artekila, kurkuru osuak hirur ehun eta hiruretan-hogei. Heremi ingurian, txipiz handi arauka izan ahal ditakian kurkuru eta laurden izariak oro, ber arte artekila eta ozkadura khuntian direla gaiza klar. Hauxe da egiazko izaria eta neurria zuneñi batian khuntu ederrez, lurreti gora, jakintu beitutu aztiak, ekhi, izar eta argizagi izariak, hurrunguak eta lodi-unguriak.

        Zorrotz da zorrotz gure begia, eguntara bezala gaitara, Ziberuko azti berri gaztia. Gaiza guziak ahal ezpadakitzu ere begithipilez ikhus eta begista, zure injeinuz egin diokezu burarki eta largabista, hurrunak huilan txipiak handi, huilan hurrunian ikhustatzeko orai bezala geroko geruan, eta igaran-bethian deus ere ez umen da zure eretzian ulhun gorderik ez itzalik. Diradianak izanak eta izangeiak zure begien aitzinian argi dirade, Jinkuak emanik dohatsia, Jinkuaren haur egiatsia. Halaz othoi abia zakizku ulhungai huntarik argizagei eta goizekhi, solta bidian aitzindari, ardi herratu gaxo hoier artzain, gure jakin gabian utsu-zain. Zuk erran eta ikhasi dereikuzu, nula izan zen luharrautziaren egintsarua eta sortzapena: lurbola hunen egile eta berrizale Leheren-Sugia. Gogoz hartu-ukhen ditizugu sei ehun mendetako lurraldi iraupenak eta denborak, hamar mendetako berrizaruak: Leheren-Sugiaren lo-denborak eta lanurthiak. Zuk erranik badakizugu jagoiti nula dabiltzan lurrungurian, argizagiaren hilabetezko unguru utzuliak, amust-egunak eta itzalgaiak; lurraren egunorozko unguraldiak, urtheorozko ekhi-unguru-utzuliak: ekhi xuriaren hamabi hilabete jauregiak, izar korralez-korrale / sar jelkhi uduriak; ekhi eta argizagi eclips ikhusgarriak. Bere argizagi lagun txipiareki bere bakharrik othe dabila, gure lurbolatto hau, ekhi-khanberan, gelhari bakhotx ala othe dutu bere khidiak, begi hutsez, gizunak, hurrun ulhunian, ikhus ahal eztitzakian, lurbola ulhunak? Izar uste dugunetarik zunbait ez othe lizate, hurrunez txipi lur-argizagi? Egia deia, uduripen bat argizagiaren beixkura itzalak, gizun abar haxe dun baten itzalak direla? Erraguzu: Zuri beha giaudetzu: Ziberuku azti zuhur gaztia, largabista eta beirarki dun aztia, hainbeste egun gorriz, hainbeste gai xuriz, zohar zelian zer ikhusi duzu? Othoi, egia erraguzu!

        Ikhusi diat eguerdiko ekhigorrian arrano beltza, harbotxietarik hegalak hedatzen, ekhibegiari begiz-begi, aztapar khakuak txilintxan, txori ororen errege, petigora xuxenka hegaltatzen: goraz-gora, hurrunez txipi, ainhera beno txipiago zelu gagainian milu bexkura bat bezala gordatzen eta galtzen. Bethi gorago aizia hotzago; lurraren ubel ungurian hogei bat lekhuaz goratuz geroz arranok ez txorik aiziaren bizi gordinez eztiroke hatsik har, gagaineko aire xotil mingarrian. Hori zihaurek borogatuz dakizu arrano hegaltari ederra. Hartakoz ere behar bezain aphal/bara eta ukhuratzen badakikezu, zure hegalta ungurian bi lekua gora;hanti zure habia eta humetara jaitx eta aphaltzeko, aphaltzez handi arrastirian, arrano handi txori ororen erregia!

        Nurat habila, arranua, bi hegalez airian, hain gorarik ekhi xuxenian? Nahi othe duk egin lurretik ekhira juan jin bat? Gogo emak hire buria, har eztezan burhunguria! Hain zorrotz delarik hire begia eztik orano sekula jakin ikhusi zuinen gora den ekhibegia. Nahi duk egun lurretik ekhiala juan jin bat arrano beltz hegal azkarra? Bide luzian akhit haite; bahintz ere azkarrago ukha haite. Ehun urthe bizi ahal hizalarik, hogei eta hamarretan ehun urthez bizirik ere, gei ostatiala, heltu gabetarik, zaharrez, ekhibidian hil haite. Ekhiala nahi duk egin bide arrano gaizua! Har ahal dirok hireki zunbait urthe egunen anhua. Lurrunguruti jalkhi eta, batere ukhuratu ez baratxtu gabetarik, egunez ehun eta hemeretzu urthe, hameka hilabete, eta hogei egunez ez haboro, ez gutiago, egin ahal dirok hel aldi bat: hogei eta hamar miliu lekhua: hain hurrun beitago, Subola, ekhi begi argia, Su argiaren uthur begia!

        Herem'airian behigorri eder bat ala hanitx harzaurren unhude eta harzama, herexarik utzi gabe dabila, gure lurbola unguraria, herrape uthurri dun Behi gorria. Ebilzale batek, gai eta egun, lurrez lur, itxasoz itxaso batere ukhuratu gabetarik ebiliz ebili, orenian lekhua bat eginez, urthe eta hamar egunez egin ahal diroke, erdiz erdi, gure lurbolato hunen sabel unguraria. Lur kurkuria ozka eta, handiz txipi, ozka batetik bestera, hogei eta bost lekua arte khunta daite; lur unguru osuan bederatzu mila lekua.

        Lurreti gora, ekhibidian, hogei milion lekuatan biderdi eta haren erdi gune berian beste lurbola ulhun argi baten, ekhi ungurian ungura bide. Zer izen eman behar dereizut, goiz-arratseko luhargi bizia, Espaina ibarreko, Iberia zaharreko, Uskal Herri ororen izar ederra!

        Huilanez huilan, largabista xuxenian, sagarroia bere margotsian lantzader zorrotzez beztiturik den bezala, uduritzen zitzaitz harbola handi bat zure mendi mehar thini eta laphitz zorrotzeki, ekhi mirail luhidor zilharra! Ekhi begiti zu beno bi hurrunago, hanbatez ulhunago, gure lurbolak baditizu hur ibaiak, uhaitzak, eta itxas-thupak ekhiargiaren ithogarri odei eta lanhuak itzalgarri. Ere ahal ditezu sekula eztuzun ikhusi bere hurrun ulhunian gure lur ulhuna. Jakizu bi biek, erdiz erdi, ber handigua duziela, ber lodi unguria. Gure argizagi txipiak bezala, badutuzu zure harahunetan, zure gorapenak eta beherapenak batian erdi edo saihets argi, zure bethian argienik. Enakikezu xuxen erraiteko zunbat Ilabur edo luze diren zure egun erregarriak, eta gaihargi beruak, zeren ekhiari hain huilan ziren. Hartakoz argizagi lagunik ez lagun beharrik ere eztuzu. Badakitzat zure zortzi hilabetezko urthiak eta urthe arozko ekhi unguru utzuliak. Ageri zaude, lur, behiaren khide. Zer izen eman behar dereizut heremu sorhoko alhari argia? Ilhe argiz beztiturik uduri duzu ardi ilhe luze xuri bat. Zu zirade ardi xuria.

        Ardi xuriti gorago, ekhiti bi milion lekuaren bidian, bada beste lur izar txipi bat ageri ekhi txinkha bat uduri, ekhi su-gar pian erre-phizturik. Hirur hilabetez harek egin ohi du ekhi ungurian bere unguru utzulia. Hark du izen txakur xuria.

 

  hurrengoa