Poemak Jon Mirande 1950-1966, 1992 [liburua osorik RTF formatuan] [Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Ilhun-argiak / Claroscuros, Jon Mirande (Felix MaraƱa eta Felipe Juaristiren edizioa). UPV-EHU, 1992.
IGELAK
Aintziko urerat
ilhargi-laurden bat erori zan
zuri, jori,
gauko zitu zori:
igelek jan dute, igeltto igeldariek.
Orain, berriz,
intzirika dagoz igel, igelttoak.
igel, igeltto xoroak...
Gau-minean
aintziko igelek dute, ai, ei!
ilhargi-min.